Gaintxurizketako haltzadiak eta larreak

Apaiziartza eta Batxillerborda erreken ertzean kokatzen da hobekien kontserbatuta dagoen Lezoko haltzadia. Ibar-baso horretan haltzak (Alnus glutinosa) eta lizarrak (Fraxinus excelsior) dira nagusi, eta, Habitaten Zuzentarauaren arabera, habitat-mota hori Garrantzi Komunitarioko Lehentasunezkoa da.

Haltzadiaren inguruko larreak ere balio handikoak dira, izan ere, belar-espezie ugari dituzten larreak dira –gramineak, batik bat–, eta hainbat orkidea-espezie dituztelako dira interesgarriak. Larre mota horiek Sastrakadiak eta orkideak dituzten larre lehorrak izeneko habitatak dira, eta, haltzadia bezala, 92/43 EE Zuzentarauaren arabera, Garrantzi Komunitarioko Lehentasunezkoak dira.