2006.eko Urriaren 23ekoa

Lezon, 2006ko urriaren 23an, astelehena, goizeko 9:00etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2006eko urriaren 9an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2006ko urriaren 9a geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Jarduera irekitzeko udal lizentzia ukatzeko proposamena Jaime Casado Sanzberrori, Agencia Marítima Algeposa, S.A.ren ordezkari gisa, Sagasti poligono industrialeko Irurtzun kaleko 12, 13 eta 14 zenbakietan dagoen pabilioian garatzen denari buruzkoa.

Jaime Casado Sanzberrok, Agencia Marítima Algeposa, S.A.enpresaren ordezkari gisa, Sagasti (103) poligono industrialeko Irurtzun kaleko 12, 13, 14 zenbakietan dagoen pabilioian garatzen den jarduera irekitzeko udal lizentzia eskatu du.

Txosten teknikoak honela dio:

?Ikuskapen bisita egin ondoren, ezezko informea egin da zeren, Gipuzkoako Foru Diputazioko Lurralde Antolakuntza eta Ingurumen Departamentuak ezarritako jarduera espedientearen neurri zuzentzaileei dagokienez, ondorengo hau hauteman baita:

Aireztapena:

-Beste eranskin bat gehitu beharko da, airea xurgatzeko pabilioiaren kanpoko aldean instalatu den makineria bertan azalduz, planoak, memoria eta aurrekontua barne.

-Gasolio-erregailuak sortutako hondakinak jasotzeko aparteko hodia ez jartzea aztertu beharko da.

-Hondakin solidoak:

-Hondakin arriskutsuak kudeatzen dituen enpresarekin kontratuaren kopia aurkeztu beharko da.

-Suteak:

-Proiektuan xedaturiko lau hidranteak eta larrialdietarako argi-puntuak jarri ez direnez, horren ondorioetarako jarri egin beharko dira.

Ferrosilizioa: haien biltegi-gunean goiko eta beheko irekidura-guneak egokitu beharko dira.

Gasolioaren erregailua biltegitarako gunearekin banatzeko gunearen konpartimentu-sistema hobetu beharko da?.

Hori ikusirik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Interesatuari ukatzea jarduera irekitzeko eskatutako lizentzia, proposaturiko ebazpen honen azalpen partean adierazitako arrazoiengatik.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Gobernu Batzarkideek erabaki dute ere txosten juridikoa eskatzea udal aholkulariei martxan dauden iharduerek zenbateko epealdia izan dezaketen bere iharduera neurri zuzentzaileetara egokitzeko eta haiek beterazteko udalak dituen ahalmenetan.

4.- Garajeen irekitze-lizentzia ukatzeko proposamena José Antonio Dozagarati, Promociones Jaureguialde, S.L.ren izenean eta ordezkari gisa, Andreseneko Tolarietan.

José Antonio Dozagaratek, Promociones Jaureguialde, S.L enpresaren izenean eta ordezkari gisa, Andreseneko Tolarieta-Kale Nagusia, 25 U.A.D. 8an kokaturiko eraikin berrian dauden garajeetarako ibi baimena eskatu du. Tramitatzen ari den eraikinaren lehen erabilera baimena izan bitarte ez dago garajeen irekiera baimena ematerik eta, ondorioz, ezta ibiarentzako baimena. Dena den garajeei buruz egindako txosten teknikoa egin beharreko moldaketekin bidaltzea erabaki da.

GIZARTE ZERBITZUAK

5.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2006GZ010013).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Quintín Eceiza Oteguik egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Quintín Eceiza Oteguiri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero astean 3 ordu etxeko lanetan laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 0,25? orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2006GZ010018).

Ikusrik etxez etxeko laguntza eskatzeko Vicenta López Alonsok egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Vicenta López Alonsori etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, astean hiru ordu, etxeko lanetan laguntzeko eta superbisiorako. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 3,98? orduko.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Familiaren parte hartzea familia eskuhartze-programan onartzeko proposamena (2006GZ310001).

Ikusirik 613. espedientea, Lorenzo Azkargorta familia egoeraren txostena eta udal familia eskuhartze programan parte hartzeko akordioa. Hala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi eskuordedunak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea (613 esp.) Lorenzo Azkargorta familiaren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan. Interbentzioa urtebetekoa izango da.

BI: Orain gabineteak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du hezitzailearen saioen kostua, guztira 4.859,56 ?.

HIRU: Ikusirik partidan ez dagoela dirurik dagokion kreditu aldaketa egingo da.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Familiaren parte hartzea familia eskuhartze-programan onartzeko proposamena (2006GZ310002).

Ikusirik 982 espedientea, Gil Barquilla familia egoeraren txostena eta udal familia eskuhartze programan parte hartzeko akordioa. Hala, Gizarte Zerbitzuetako ziengotzi eskuordedunak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea (982 esp.) Gil Barquilla familiaren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan. Balorazioa osatzeko luzapena izango litzateke, 2006ko uztailetik abendurarte.

BI: ORAIN gabineteak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du koterapia saioen kostua, guztira 1470.70 ?.

HIRU: Ikusirik partidan ez dagoela dirurik dagokion kreditu aldaketa egingo da.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Familiaren parte hartzea familia eskuhartze-programan onartzeko proposamena (2006GZ310003).

Ikusirik 819 espedientea, Berasategi Gallego familia egoeraren txostena eta udal familia eskuhartze programan parte hartzeko akordioa. Hala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi eskuordedunak proposaturik, Tokikoi Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea (819 esp.) Berasategi Gallego familiaren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan. Interbentzioa urtebetekoa izango da, luzatzeko aukerarekin.

BI: ORAIN gabineteak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapia eta hezitzailearen saioen kostua, guztira 6.467.08 ?.

HIRU: Ikusirik partidan ez dagoela dirurik dagokion kreditu aldaketa egingo da.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da

10.- Familiaren parte hartzea familia eskuhartze-programan onartzeko proposamena (2006GZ310004).

Ikusirik 816 espedientea, Iglesias Ordoñez familia egoeraren txostena eta udal familia eskuhartze programan parte hartzeko akordioa. Hala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi eskuordedunak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea (816 esp.) Iglesias Ordoñez familiaren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan. Interbentzioa 2006ko uztailetik abendurartekoa izango da.

BI: LAHAR gabineteak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du hezitzailearen saioen kostua, guztira 3084.12 ?.

HIRU: Ikusirik partidan ez dagoela dirurik dagokion kreditu aldaketa egingo da.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

11.- Hezikuntza Guraso Elkarteari dirulaguntza ekonomikoa emateko proposamena, Eskola Kiroleko programa, 2004-2005 ikasturtekoa, gauzatzeko eta burutzeko Lezoko Udalak eta Hezikuntzak sinatutako hitzarmenaren arabera (2006KI010001).

Hezikuntzak aurkeztu duen programazioa eta dirulaguntza eskaera aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Hezikuntza Guraso Elkartea (Lurdes Isasiri) 46.564,03 ?tako (610-2005) dirulaguntza ematea Eskola Kiroleko programa gauzatzeko (04-05 ikasturtea) eta burutzeko udalak eta hezikuntzak sinatutako hitzarmena.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Hezikuntza Guraso Elkarteari dirulaguntza ekonomikoa emateko proposamena, Eskola Kiroleko programa, 2005-2006 ikasturtekoa, gauzatzeko eta burutzeko Lezoko Udalak eta Hezikuntzak sinatutako hitzarmenaren arabera (2006KI010003).

Hezikuntzak aurkeztu duen programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Hezikuntza Guraso Elkartea (Lurdes Isasiri) 54.000 ?tako (AD-610/2005, AD-38/2006) dirulaguntza ematea Eskola kiroleko programa (05-06 ikasturtea) gauzatzeko eta burutzeko udalak eta Hezikuntzak sinatutako hitzarmena.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna