2006.eko Uztailaren 5ekoa

Lezon, 2006ko uztailaren 5ean, asteazkena, goizeko 9:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA Ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2006ko ekainaren 19an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, ekainaren 19az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- UUD1-Jauregialde exekuzio unitatean eraikitako etxebizitzen lehen erabilpenerako Promociones Jauregialde, S.A.ri baimena emateko proposamena (2006H0300004).

Jose Antonio Dozagarat Anduezak, 1, 2 eta 3 UUD 1eko ? ?Jauregialde? eremuetako 30 etxebizitza, lokal eta garajeren lehen erabilpenerako lizentzia eskatu du.

Honela dioen txosten juridikoa ikusirik:

?Jose Antonio Dozagaratek, Promociones Jauregialde, S.L.ren izenean Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako UUD-1 exekuzio unitateko 1, 2 eta 3 lursailetan eraikitako 30 etxebizitzen lehen erabilpenerako lizentzia eskatzen zuen 2005ko apirilaren 21an. 2005ko ekainaren 2an Foru Ogasunean izapidetzeko U-4 eredua aurkeztu zuen.

2002ko ekainaren 14an Lezoko Udalak eta Promociones Jauregialde, S.L.k hirigintza hitzarmen bat izenpetu zuten. Hitzarmen honen arabera besteak beste, eta konkretuki hamargarren klausulan zera adostu zen Lezoko udalak UAD-6 eta 5 Sistema Orokorraren inguruan egindako hiritartze eta zuzkidura obren truke 70.812,75 ? ordaindu behar zituen Promociones Jauregialde, S.L.k . Kopuru hau UUD-1 exekuzio unitateetarako eraikitze lizentziak ematerakoan ordaindu behar zen.

Ordainketa hau gauzatu gabe zuenez eta aipatu hitzarmeneko hamargarren klausulak 70.812,75 ?ko kopurua KPI aplikatuaz eguneratuko zela xedatzen zuela kontuan izanik Lezoko Udalak 256 zenbakidun Alkatetza Dekretuaren bidez zera jakinarazi zion Promociones Jauregialde, S.A.ri, hain zuzen ere Lezoko Udalak ez zuela UUD-1ean lehen erabilpeneko baimenik emango 76.045,91 ?ko kopurua ordaindu arte arestian aipatu hirigintza hitzarmenaren hamargarren klausulak xedatzen duena beteaz.

Promociones Jauregialde, S.A.k aipatu kopurua 2005eko ekainaren 30an ordaindu zuenez, hona akordio proposamena:

Eskaera aztertu ondoren, hona hemen nire proposamena:

BAT: Promociones Jauregialde, S.A.ri, UUD-1 exekuzio unitatean eraikitako etxebizitzen lehen erabilpenerako baimena ematea.

BI: Lehen erabilpenerako baimen hau etxebizitzentzat ematen da soilik. Lokalentzat irekitze baimena eman ahal izateko dagokien jarduera espedientea izapidetu beharko da.?

Era berean txosten teknikoa ikusirik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Promociones Jauregialde, S.A.ri, UUD-1 exekuzio unitatean eraikitako etxebizitzen lehen erabilpenerako baimena ematea.

BI: Lehen erabilpenerako baimen hau etxebizitzentzat ematen da soilik. Lokalentzat irekitze baimena eman ahal izateko dagokien jarduera espedientea izapidetu beharko da.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 4.704,35 ? ordaindu beharko du

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Tomas Garbizu kaleko 22 eta 23an adin gabekoen zaintzarako zentroaren jarduera lizentzia emateko proposamena, Mª Carmen Ochoa de Aspururi, Asociación Latina de Ntra. Sra. de la Caridad-en izenean (2005H0050003).

Proposamena eta espedientea azterturik, erabakiaren ondorioen inguruko aholkularitza eskatzea proposatu du alkateak, hura izan bitartean gaia mahai gainean uztea proposatuz. Batzarkide guztien adostasunarekin gaia mahai gainean utzi da.

5.- Kutxari, Jaizkibel Hiribideko 21ean kokaturiko bulego bankarioa eraberritzeko obra burutara eramateko lizentzia emateko proposamena (2006H0030011).

Kutxak, Jaizkibel Hiribideko 21ean kokaturiko bulego bankarioa eraberritzeko obra lizentzia eskatu du.

Udal teknikariak egindako txosten teknikoa eta juridikoa ikusi ondoren, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Kutxari, Jaizkibel Hiribideko 21ean kokaturiko bulego bankarioa eraberritzeko obra obrak burutara eramateko lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

Lokalean sartzeko elbarrituen arautegia errespetatu behar da, gauza bera kutxazaina jartzeko.

BI: Eraikuntzaren gaineko zerga gisa 8.827,44 ? ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

6.- L.A. familiaren parte hartzea (999 espedientea) familia eskuhartze-programan onartzeko proposamena.

Ikusirik L.A. familia (999 espedientea) egoeraren txostena eta udal familia eskuhartze programan parte hartzeko akordioa. Hala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea (999 esp.) L.A. familiaren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urte betez, luzatzeko aukerarekin.

BI: Orain gabineteak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapia eta hezitzailearen saioen kostua, guztira, 6.325,52 ? (AD-355).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2006GZ010014).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Maritxu Momediano Apellanizek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi beran, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Maritxu Momediano Apellanizi etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, astegunetan 2 ordu zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 2,49 ? /orduko da.

HIRU: Asteburuetarako zerbitzu eskaera mahai gainean uzten da gobernu batzarrak aurtengo ekainaren 19an hartutako erabakiaren baitan.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

8.- Hezkuntza Guraso Elkarteari dirulaguntza emateko proposamena, 2004-2005 ikasturteko eskola kiroleko programa gauzatzeko (2006KI010001).

Aurkeztutako dokumentuetako gastuen nondik norakoak hobeto aztertu ahal izateko gaia mahai gainean uztea proposatu du alkateak. Batzarkide guztien adostasunarekin gaia mahai gainean uztea erabaki da.

9.- Allerru K.E.ko Pilota Taldeari dirulaguntza emateko proposamena Josetxo Etxandi XXXI Oroitaldia antolatzeko (2006KI010002).

Aurkeztutako dokumentuen gastuen nondik norakoak hobeto aztertu ahal izateko gaia mahai gainean uztea proposatu du alkateak. Batzarkide guztien adostasunarekin gaia mahai gainean uztea erabaki da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:10 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna