2006.eko Martxoaren 13ekoa

Lezon, 2006ko martxoaren 13an, astelehena, goizeko 9:15etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA Ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2006ko otsailaren 27an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2006ko otsailaren 27az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Álvaro Cuesta Cejudori, CLH, S.A.ren izenean eta ordezkaritzan, obra lizentzia emateko proposamena, Altzate eremuan aipatu entitateak dituen CLH biltegiko instalakuntzak eraisteko.

Alvaro Cuesta Cejudok, CLH, S.A.ren izenean Altzate eremuan aipatu entitateak dituen CLH biltegiko instalakuntzak eraisteko lizentzia eskatzen du.

Txosten juridikoa ikusirik, hau baitio:

?Alvaro Cuesta Cejudok, CLH, S.A.ren izenean Altzate eremuan aipatu entitateak dituen CLH biltegiko instalakuntzak eraisteko lizentzia eskatzen du.

Altzate eremuan Lezoko udala, hain zuzen ere, Arau Subsidiarioen aldaketa puntual bat izapidetzen ari da indarrean dagoen erabilera industriala egoitza erabilera batekin ordezkatzeko besteak beste.

Eskaerak beraz badu bere logika eta etorkizuneko erabilerak ahalbideratzeko ezinbestekoa da aurkeztu den proiektua aurrera eramatea. Bestalde egun erabilerarik ez duten instalakuntza hauek bertan mantentzeak zentzua galdu du eta eraispena komenigarria ere izan daiteke.

Indarrean dauden Planeamenduko Arau Subsidiarioak eremu honetan industri erabilera finkatzen badute ere eraispen lanak posible dira. 6/98 Legearen 2. Atalak agintzen duen moduan jabetza eskubideak dituen hirigintza fakultateak planeamenduak ezarritako baldintzetan gauzatuko dira, finken hirigintza kalifikazioarekin bat etorriaz.

Beraz arlo tekniko-arkitektonikoan sartu gabe niri ez dagokidalako eta alde juridikoa kontuan izanda aldeko txostena egiten dut??

Horri buruz egindako txosten teknikoa ere ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Alvaro Cuesta Cejudori, CLH, S.A.ren izenean, Altzate eremuan aipatu entitateak dituen CLH biltegiko instalakuntzak eraisteko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

· Eraisketak egiteko, errespetatu beharko da proiektuan agertzen dena.

· Eraisketatik aterako diren hondakinak, zatarriak etab, zabortegi ofizialetan bota beharko dira eta birziklatzeko diren elementuak, birziklatu egin beharko dira.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 5.000,75 euro ordaindu beharko ditu.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Osakidetzari jarduera eta irekitze-lizentzia emateko proposamena, Lopene plazako 4an kokaturiko Osasun Zentrorako.

Osakidetzak eskatuta, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta eta horri buruz egindako txosten teknikoa eta juridikoa ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Osakidetzari jarduera eta irekitze lizentzia ematea, Lopene plazako 4an kokaturiko Osasun Zentrorako.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Juan de la Cruz Payer Ramírezi, Payer Ingeniería, S.L.ren ordezkaritzan, jarduera lizentzia emateko proposamena, Irurtzun kaleko 40. pabilioian geoteknia laborategia jartzeko.

Juan de la Cruz Payer Ramírezek eskatuta, Payer Ingenieria, S.L., enpresaren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta horri buruz egin diren txosten teknikoa eta juridikoa ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Juan de la Cruz Payer Ramírezi, Payer Ingenieria, S.L., enpresaren ordezkaritzan, jarduera lizentzia ematea, Irurtzun kaleko 40. pabilioian geoteknika laborategia jartzeko.

BI: Jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, Industri Ordezkaritzak emandako baimena, gasoleo depositua jartzeko, eta Añarbeko Uren Partzuergoaren baimena ur zikinak estolda nagusira isurtzeko.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Francisco Javier Aracamak eskaturik, Omei Kayak, S.L.ren izenean, tramitatzen ari den jarduera espedientearen aldeko informea emateko proposamena, Sagasti kaleko 9ko 29 eta 30. zenbakietan kokaturiko pabilioian motorrik gabeko kirol ontzi arinak bildu, muntatu eta koonpontzeko.

Francisco Javier Aracamak eskaturik Omei kayak, S.L. enpresaren izenean, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, Sagasti Kaleko 9.eko 29 eta 30. zenbakietan kokaturiko pabilioian motorrik gabeko kirol ontzi arinak bildu, muntatu eta konpontzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:35 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna