2006.eko Urtarrilaren 16ekoa

Lezon, 2006ko urtarrilaren 16ean, astelehena, goizeko 9:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA Ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2006eko urtarrilaren 3an egindako bilkurako akta onartzea.

Jesus Mari Martiarenak horrela eskatuta, aktaren hasieran, bertaratutakoak zerrendatzen direnean, Aitor Mimendia zinegotzia bilera horretan alkateak hala eskatuta egon zela jasotzea erabaki da. Aldaketa horrekin akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2006ko urtarrilaren 3az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- 107 poligonoko konpentsazio proiektuaren testu bateratua onartzeko proposamena.

Lezoko Udalak 2005ko ekainaren 21ko 277 zenbakidun Alkatetza Dekretuz 107 Poligonoko Konpentsazio Proiektua Behin Betikoz onartzea erabaki zuen.

Konpentsazio proiektua Jabetza Erregistroan aurkeztu ondoren, Erregistratzaileak ohar baten bidez zuzendu beharreko hainbat akatsen berri eman zuen.

Proiektua 107 poligonoko Konpentsazio Juntari igorri zitzaion aipatu akatsak zuzen zitzan.

Horrela akatsak zuzendu ondoren 107 poligonoko Konpentsazio Juntak, 107 poligonoko Konpentsazio Proiektuaren Testu Bateratua aurkeztu du Udalak onar dezan.

Hirigintza kudeaketa Araudi Orokorraren 174 artikuluak eta 17/94 Legearen 10 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanda, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: 107 poligonoko konpentsazio Proiektuaren Testu Bateratuari onarpena ematea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- SG-6 Sistema Orokorreko "Atzekoate" guneko hiritartze proiektua behin-betikoz onartzeko proposamena.

Nahiz eta proposamena proiektua behin betikoz onartzekoa izan, udal arkitekto aholkulariak hasierako onarpena baino lehen egindako txostenaren inguruko erabakirik oraindik hartu ez denez, behin betiko onarpenerako proposamena mahai gainean uztea erabaki da ahobatez.

5.- 6 Sistema Orokorraren zati bateko hiritartze proiektuaren onartzeko proposamena. Obra kontratatzeko espedienteari hasiera ematea. Baldintza administratiboen agiria onartzeko proposamena (2006H0110001).

Aurreko puntuan hiritartze proiektua ez denez onartu, obrak lehiatzeko espedienteari hasiera emateko proposamena ere mahai gainean uztea erabaki da ahobatez.

6.- Vodafone enpresaren zenbait telekomunikazio-ekipo 6. poligonoan instalatzeko lizentzia emateko proposamena (2005H0030014).

Nerea Goiriena Arcek Vodafone España, S.A.ren ordezkaritzan, obra lizentzia eskatzen du 6. poligonoan ekipo batzuk instalatzeko.

Horri buruz egindako txosten juridikoa baimena ematearen aurkako denez, antzerako eskaeretan erabakitakoak aztertu bitarte gaia mahai gainean uztea erabaki da ahobatez.

PERTSONAL ETA BARNE GAIAK

7.- Lezoko Udaleko departamentu eta langileen 2006ko lan egutegia onartzeko proposamena.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko abenduaren 19an egindako bilkuran, 2006. urteko lan egutegi orokorra onartu zuen.

Alkatetza honek berriz, 05/581 Dekretuaren bidez behin-behinekotasunez zenbait departamentuko lan-egutegiak onartu zituen.

Horiek horrela, eta Lezoko Udaleko departamentu guztietako lan-egutegiak behin betiko onartzeko asmoz, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2006. urteko lan-egutegia onartzea.

. Bulegoetako langileena.

. Etxez-etxeko langileen zerbitzukoa.

. Euskara eta Kultura Dinamizatzailearena (bulegoetakoa + 84 orduko dedikazioa)

. Kirol teknikariarena (84 orduko dedikazioarekin).

. Udal brigadarena.

. Udaltzaingokoa.

. Udaltzain buruarena (bulegoetakoa).

. Liburutegikoa.

. Eskoletako Mantenuko Langilearena.

BI: Departamentu buruei eta ordezkari sindikalari akordio honen berri ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

8.- Irizpideak finkatzeko proposamena, gizarte beharrizan larrietarako laguntzak eta familiei laguntzen banaketarako.

Lezoko Udalean jaso diren gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerak ikusi eta horiei erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Dirulaguntzak emateko ondorengo irizpideak onartzea:

1. Dirulaguntza eskubidea izango dute Gizarte Eskubideen Gutunaren 10/2000 Legean, 12/1998 Legea, maiatzaren 22koa, gizarte bazterketaren aurkako Legean eta 2001eko otsailaren 14ko lanean hasteko pizgarrien aginduak ezartzen dituen aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrak eta bertan jasotako tramitazio prozedura jarraituko da. Aipatutako dekretuen baldintzak (batez ere errolda denbora eta adinaren baldintzak) betetzen ez dituzten herritarrak ere eskubidea izango dute, beti ere gizarte langileak egiten duen gizarte txostenaren baitan. Hauek erantzuteko Udalak bere aurrekontuetan behar den kontsignazio ekonomikoa jarriko du.

2. Pentsionista edo lan egiteko adinean ez dauden pertsonaz osatutako elkarbizitza unitate bakoitzari gehienez hiru kontzeptuengatik onartuko zaio dirulaguntza.

3. Lan egiteko adinean dauden pertsonaz osatutako elkarbizitza unitate bakoitzari gehienez bi kontzeptuengatik onartuko zaio dirulaguntza. Dena den gizarte langilearen balorazioaren arabera hirugarren kontzeptu bat onartuko da baldin eta eskatzailearen edo elkarbizitza unitate norbaiten edozein motatako gizarteratzeko ibilbidea bideratzeko beharrezkoa denean, beti ere sinatutako intsertzio hitzarmenaren baitan.

4. Dirulaguntza eskaerak 2006 urte guztirako egin ahal izango dira eta urte osorako onartuko dira.

5. Dirulaguntza eskatzeko kontzeptuak ondorengoak dira eta gehienez ere ondorengo kopuruak onartuko dira kontzeptu bakoitzeko:

a) Ohiko bizilekua den etxearen alogera edo kreditua: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 270,60? hilean.

b) Ohizko bizilekua izango den etxea alokairuan hartzeko sarrera; hileko alokairu bi kuotari dagokion gastu babesgarriaren %50a onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 541,20?.

c) Etxeko mantenimendu gastuak: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 60? hilean.

d) Instalazioak eta konponketak: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 720?/urteko.

e) Elektragailuak eta altzariak: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 720 ? urtean.

f) Oinarrizko beharrak: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 720 ? urtean.

g) Aurreko kontzeptu guztiengatik dituen zorrak: kontzeptuaren arabera goian aipatzen diren kopuruak onartuko dira.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Elbarrientzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko eskaera onartzeko proposamena (2006GZ07001).

Ikusita elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Esteban Rodríguez Botonek egin duen eskabidea, era berean, azterturik Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Balorapen Unitateak eskaera horri buruz egindako baiezko txostena, hala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuk jarraian heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea ezinduentzako txartela ematea Esteban Rodríguez Botóni. Arrazoia: elbarritasun kalifikazioan mugitzeko arazoak neurtzeko baremoan 7 puntu baino gehiago du.

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aldeko hiru boto eta Aroia Goienetxearen abstentzioarekin onartu da honako gai hauek lantzea:

URGENTZIAZ

11.- Gobernu Batzarrak, 2005eko irailaren 12an onartutako ?Etxe Txiki baserria parte batean eraisteko eta hura birgaitzeko? obra lizentziari aurkeztutako birjapen errekurtsoari erantzuna.

Aitor Sarasola Salaberriak, Imanol Esnaola Arbizak, Iker Salaberria Urkizuk, Juli Del Solek eta Mikel Mitxelena Izak, 2005eko azaroaren 10ean (S.E. 3158) birjarpen errekurtsoa aurkeztu zioten Lezoko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko irailaren 12an onartutako ?Etxe Txiki baserria parte batean eraisteko eta hura birgaitzeko obra lizentzia ematea José María Goienetxea Mukusori? izeneko akordioari.

Ondorioz, Udal Arkitekto Aholkulariak, 2005eko azaroaren 30ean eginiko txosten teknikoan zera proposatzen du, Foru Diputazioari 82/1998 Foru Dekretuak eskatzen duen aurretikako txosten loteslearen eskaera egitea.

Geroztik, Alkateak egina dio Foru Diputazioari 82/1998 Foru Dekretuaren araberako txostenaren eskaera 2006ko urtarrilaren 10ean (I.E. 56), proiektuari aplikagarri balitzaio.

Oraindik Foru Diputaziotik erantzunik jaso ez denez, gorago aipatutako errekurtsoaren erantzuna ere atzeratzea proposatu du alkateak eta hala onartu da aldeko hiru botoz eta abstentzio batekin, Aroia Goienetxearen abstentzioarekin.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.871tik 522.876ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna