2005.eko Azaroaren 21ekoa

Lezon, 2005ko azaroaren 21an, goizeko 9:25 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Iñake Urrestarazu Azurmendi ez da etorri.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko azaroaren 7an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, azaroaren 7az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Univernet, S.L.ri Jaizkibel hiribideko 27 zenbakietako behe solairu osoa eta 25 zenbakiko behe solairuaren zati bat 7 lokaletan eta 2 korridoretan banatzeko obra lizentzia emateko proposamena.

UNIVERNET, S.L.k, Jaizkibel Hiribideko 27ko behe solairuan eta 25eko parte batean kokaturiko lokala egokitzeko obra lizentzia eskatzen du, askotariko azaleratako 7 lokal eta ezkaratzarekin loturiko eta guztien erabilerarako bi espazio lortzeko.

Horri buruz egindako txosten teknikoa eta juridikoa ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: UNIVERNET, S.L.ri Jaizkibel hiribideko 27 zenbakietako behe solairu osoa eta 25 zenbakiko behe solairuaren zati bat 7 lokaletan eta 2 korridoretan banatzeko obra lizentzia ematea.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.720 ? ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Construcciones Nigurko S.L.ri, Jaizkibel hiribideko 47an dagoen etxearen fatxada konpontzeko obra lizentzia emateko proposamena, eta halaber aldamioak jartzeko.

Construcciones Nigurko S.L.k, Jaizkibel hiribideko 47ko etxearen fatxada konpontzeko obra lizentzia eskatzen du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Construcciones Nigurko, S.L.ri, Jaizkibel hiribideko 47an dagoen etxearen fatxada konpontzeko obra lizentzia ematea, eta halaber hilabetez aldamioak jartzeko, ondorengo baldintza hauekin:

· Obra horiek behar bezala seinalaturik egongo dira eta Segurtasun Azterlanean jasotako segurtasun neurriak bete beharko dira, langileen, oinezkoen eta, oro har, ibilgailuen istripuak ekidin ahal izateko.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.729,31 ordaindu beharko du. (Eraikuntza-zerga 1.117,31 ? eta aldamioa 612 ?).

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Aitor Jauregui Alkortari, Electroneumática Lezoren izenean, obra eta jarduera lizentzia ematea, Sagasti kaleko 29an kokaturiko pabilioian muntaia elektrikoak egiteko.

Aitor Jauregui Alkortak eskatuta, Electroneumática Lezo enpresaren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Interesatuari obra eta jarduera lizentzia ematea, Sagasti kaleko 29an kokaturiko pabilioian muntaia elektrikoak egiteko, baldintza gisa aurkeztutako proiektuan jasotzen diren neurri zuzentzaileak betetzekotan.

BI: Pabilioian egindako tarteko solairua legeztatzea.

HIRU: Lanak bukatu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lan horiek ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko da.

LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideak 312,50 ? ordaindu beharko ditu.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Iñigo Salaberria Leteri obra lizentzia emateko proposamena, Goiko plazako 4ko (Lino enea) behe oinean dagoen etxebizitza eraberritzeko.

Iñigo Salaberria Letek exekuzio proiektua aurkeztu du, Goiko plazako 4ko (Lino enea) behe oinean dagoen etxebizitza eraberritzeko.

Arkitekto aholkulariak eta administrazio orokorreko teknikariak egindako txostenak ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Iñigo Salaberria Leteri obra lizentzia ematea, Goiko plazako 4ko (Lino enea) behe oinean dagoen etxebizitza eraberritzeko.

BI: Obra burututakoan, lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du eta obra-amaieraren ziurtagiria aurkeztu, eskriturarekin batera.

HIRU: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 3950,05 euro da, eta obraren gaineko tasa 417 euro.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

7.- Preso eta deportatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko eskaera epea irekitzeko proposamena.

Ikusirik preso eta deportatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko 2004ko uztailaren 5ean Gobernu Batzarrak onartutako araudia, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, eta Udal Idazkariak egin duen oharpena entzun ondoren, non adierazten duen ezen, araudi honi babes emango dion Dirulaguntza Legeak agintzen duen eta beharrezkoa den, udal dirulaguntzen inguruko araudi orokorrik ez dagoela, eta gastua egiteko txosten ekonomikoa ere falta dela, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Araudi horren arabera 2005 urterako preso eta deportatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko eskaera epea irekitzea. Epea: hilabetekoa, araudia eta iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Gizarte zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei dirulaguntzak emateko araudia onartzeko proposamena.

Ikusirik Gizarte Zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei dirulaguntzak emateko arautegiaren oinarriak, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, eta Udal Idazkariak egin duen oharpena entzun ondoren, non adierazten duen ezen, araudi honi babes emango dion Dirulaguntza Legeak agintzen duen eta beharrezkoa den, udal dirulaguntzen inguruko araudi orokorrik ez dagoela, eta gastua egiteko txosten ekonomikoa ere falta dela,Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Gizarte zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei dirulaguntzak emateko araudia onartzea.

BI: Araudia eta iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, hilabeteko epea irekitzea eskaerak jasotzeko.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Mª Carmen Sánchez Orruñok eta beste batzuk egin duten eskabidea onartzeko proposamena.

Ikusita elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Mª Carmen Sánchez Orruñok, Antonio Pagola Pagolak, Jose Luis Lecuona Zabaletak eta Esmeralda Gardón Hernandezek egin duten eskabidea, era berean aztertu dut Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Balorapen Unitateak eskaera horiei buruz egindako baiezko txostena. Hala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Ezinduentzako Txartela ematea Mª Carmen Sánchez Orruñori, Antonio Pagola Pagolari, Jose Luis Lecuona Zabaletari eta Esmeralda Gardon Hernandezi. Lehenengo hiru kasuetan mugagabea da eta laugarren kasuan, 2007/08/08an berrikusi egin beharko da,eskaera aurkeztu beharko duelarik.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Familia- parte hartzearen programaren luzapena onartzeko proposamena, 887 espedienteari dagokiona.

Ikusirik esp.887 B.A. familia egoeraren txostena eta udal familia eskuhartze programan parte hartzea luzatzeko proposamena eta akordioa. Aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea 887 esp. B.A. familiaren parte hartzearen luzapena udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan. ORAIN gabineteak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapia eta hezitzailearen saioen kostua, guztira, 4.100 ? (AD-762).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerak ontzat emateko proposamena, 596 eta 870 espedienteari buruzkoak.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak xedatutakoari jarraituz, era berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: 2005erako gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea honako espedienteei:

Esp. Zbk.

Kontzeptua

Zenbatekoa

596

6

622 ?

870

5

1.072,80 ?

GUZTIRA 1.694,80?

BI: Oharturik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak joan den otsaila geroztik agortuak daudela, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatu du udalak berak sustatutako laguntza programa bidez ordaintzea (A-1097/2004, A-295/2004).

.

HIRU: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

§ Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

§ Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

§ Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

§ Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

§ Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

§ Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

LAU: Halaber, laguntzak emateko baldintzak oraindik betetzen direla konprobatuko du udalak, dagozkion bitartekoak erabiliz.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:55 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.811tik 522.817ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna