2005.eko Irailaren 26ekoa

Lezon, 2005ko irailaren 26an, goizeko 9:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Ez da bileran izan Iñake Urrestarazu Azurmendi.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko irailaren 12an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, irailaren 12az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Alkatearen 406. dekretuaren berrespena, ludoteka zerbitzua kontratatzeko espedientearen hasiera onartzea eta esleitze prozedura irekitzeari buruzkoa.

Aurreko Gobernu Batzarrean esan bezala, urrian ludoteka zerbitzuari ekin ahal izateko, zerbitzua presaz esleitzearren alkateak onartutako deialdi baldintzak berresteko eskatzen zaio Gobernu Batzarrari.

Idazkariak dio, bere txostenean jasotzen den bezala, proposatutako prozedura negoziatua ez dela zuzena kontratu horretarako, HAKLAOren 195,c, 1 artikuluaren araberako kopurua hartu behar delako kontutan eta lehiaketa ireki bidez esleitu beharko litzatekeelako.

Bertan diren batzarkide guztiek alkatearen dekretua berretsi dute.

4.- Lezoko udalerrian Bidegorriaren obra exekuzioaren esleipena Orsa, S.L.ri egiteko proposamena, enkante prozeduraren bidez.

Kontratazio mahaiak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKIAK hartu ditu:

?Irailaren 19an jendaurrean egindako ekitaldian ireki zen kontratazio honetarako enkantean parte hartzera onarturiko entitate bakarraren proposamena

ORSA,S. L.k egin duen proposamen ekonomikoa ondorengo hau izan da:

Kontratu hau esleitzeko enkante sistema hautatu zenez, esleipena egiteko irizpide bakarra prezioa da, eta ORSA SLk eskaintzen duen prezioa udalak onartutako tipoaren azpitik dago.

Hori dela eta, baldintza agiriaren 19., atalak xedatutakoari jarraiki, kontratazio mahaiak kontratazio organoari ondorengo akordio proposamen hau egiten dio:

BAT: Kale Nagusiko Hiritartze obra ORSA S.L. enpresari esleitzea 376.337,08 euroko prezioan BEZ barne

BI: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita egutegiko 3 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri. Berme horren zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %4 izango da, kasu honetan 15.053.48 euro.

b) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldietako gastuak ordaindu. Gastu horien zenbatekoa 900 ? izango da, gehienez.

c) Administrazio honen bulegoetara etorri, proiektuaren zuinketa berrikusteko eta dagokion akta izenpetzeko.

d) Azkenik, administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.?

URJENTZIAZ

Jesus Mari Martiarenak proposatu du urjentziaz beste gai bat erabakitzea gaurko bileran. Hezkuntza Sailak emandako dirulaguntza jasotzeko Herri eskolako pintaketa lanak urriaren 31rako bukatu behar direnez, lanak urjentziaz esleitzea proposatu du.

Bileran diren hiru partaideek onartu dute urjentzia, eta gaia eztabaidatu eta erabakitzea ere onartu dute.

5.- Herri Eskolako fatxadaren zati zaharrena pintatzeko kontratuaren esleipena.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuaren proposamenak honela dio:

?Herri Eskola eraikinaren lehen aldeko fatxadak pintatzeko Pinturas Tiko, Pinturas y Decoración Hilario eta Juan Antonio Garcia Muñoz enpresek aurkeztutako eskainteak azterturik, eskainterik abantailatsuena Pinturas TIKO dela gertatzen da.

Txosten teknikoa ikusirik, Hirigintzako Delegatu honek Udal Gobernu Batzarrera darama ondorengo ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT: Herri Eskola eraikinaren lehen aldeko fatxadak pintatzeko lanak Pinturas Tiko enpresari adjudikatzea guztira 48.720 eurotan.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.?

Gastu proposamenak badu kontsignaziorik udal aurrekontuetan (AD 602-2005).

Idazkariak dio, proposamenak ez dituela betetzen ez Herri Administraziorako Kontratu Legearen Testu Bateratua, ez hura garatzen emandako Araudi Orokorra, ezta udal Gobernu Batzar honek 2003ko arazoaren 24ean onartutako kontratazio prozedura: ez dago aurrez egin beharreko agiri administratiborik ezta teknikorik ere, eta beraz, ez dago haien onarpenik, ez eskaintza eskaerarik.

Halere batzarkideek, aho-batez, zinegotzi delegatuaren proposamena onartu egin dute. Hirigintza, Obra eta Zerbitzu departamentuari eskatu diote bete ditzala prozedura arauak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik .

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.775tik 522.777era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna