2005.eko Maiatzaren 23ekoa

Lezon, 2005ko maiatzaren 23an, goizeko 8:45 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik. Ez da bileran izan Iñake Urrestarazu Azurmendi, kanpoan baita.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko maiatzaren 9an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak azken Gobernu Batzarraren ondoren emandako dekretuen kontu eman du.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Dubega Ingenieros S.L.ri esleipena egiteko proposamena, Gurutze Santuaren plaza, Zubitxo kalea eta Donibane kalea batera urbanizatzeko proiektua egiteko eta idazteko lanak eta, halaber, obra zuzendaritza, segurtasun eta osasun koordinazioa eta kalitate kontrola urbanizazio obra horietan.

Baldintza agiriaren 19., atalak xedatutakoari jarraiki, eta kontratazio mahaiak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Gurutze Santuaren Plaza eta Zubitxo eta Donibane kaleak, azken biok Alde Zaharraren barruan duten zatian, batera urbanizatzeko proiektua egiteko eta idazteko lanak eta, halaber, obra zuzendaritza, segurtasun eta osasun koordinazioa eta kalitate kontrola urbanizazio obra horietarako kontratua DUBEGA, SL enpresari esleitzea 56.386,00?ko (BEZ barne) kopuruaren truke, (A-1163).

BI: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri. Bi berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %4 izango da, hau da, 2.255,44 ?.

b) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldietako gastuak ordaindu. Gastu horien zenbatekoa 1.200 ? izango da, gehienez.

c) Azkenik, administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- José Ramón Pérez Bendañari, bizilagunen administratzaile gisa, Guillermo de Lazon kaleko 16ko, etxearen teilatua birgaitzeko obra lizentzia emateko proposamena.

José Ramón Pérez Bendañak, Guillermo Lazon 16ko bizilagunen administratzaile gisa, etxearen teilatua birgaitzeko, oinarrizko segurtasun eta osasun txostena, eta obra lizentzia eskaera aurkeztu ditu.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: José Ramón Pérez Bendañari, Gilermo Lazon 16ko bizilagunen administratzaile gisa, Gilermo Lazon kaleko 16ko, etxearen teilatua birgaitzeko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

Obra horiek behar bezala seinalaturik egongo dira eta Segurtasun Azterlanean jasotako segurtasun neurriak bete beharko dira, langileen, oinezkoen eta, oro har, ibilgailuen istripuak ekidin ahal izateko.

BI: Era berean, bide publikoa aldamioak jarriz okupatzeko baimena ematen zaio, eta 15 egunez bi kontainer jartzeko ere bai.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.299,88 ? ordaindu beharko ditu: 902,08 ? eraikuntzen gaineko zergari dagokionarengatik eta 244,80 ? aldamioak jartzeagatik eta 153 kontainerrengatik.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Margarita Aiorgak aurkeztutako errekurtsoa errefusatzeko proposamena, udal lur-sail bat erabiltzeagatik udal alokairuaren prezioaren aurkakoa.

Lezoko Udalak Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko martxoaren 14 erabakiaren bitartez Margarita Aiorgari, Apaiziartza berri baserriaren inguruan dagoen lur-sail baten zati bat, gehienez 5 urtez erabiltzeko baimena eman zion, berak egindako eskaria onartuz. Eskatu zen lur-sail zatiaren azalera 4.450 m²koa da.

Erabilera honen truke urtean 480,6 ? ordaindu beharra ere erabaki zuen Lezoko Udalak aipatu Tokiko Gobernu batzordean.

Margarita Aiorgak prezio hau gehiegizkoa dela irizten dio eta urtean 350 ? ordaintzea eskatzen du.

Lur-sail hau, katastroan 1 poligonoko 23 zenbakidunaren zati bat da, Lezoko Udalaren ondasun patrimoniala da, beraz Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 92 eta hurrengo ataletan arautzen da ondasun mota honen erabilera eta aprobetxamendua.

Udal Arkitekto Teknikariaren txostena ikusirik, txabola eta lur-sail honen balioa 8.010 ?takoa da, hots metro karratuko 1,80 ?.

Toki Entitateen Ondasunen Araudi Orokorreko 92 artikuluaren arabera, gutxienez erabili nahi den lur-sailaren balioaren %6ko kanona ordainarazi behar dio Udalak erabiltzaileari.

Bestalde lur-sail beraren beste zatia alokatua du jada Lezoko Udalak aipatu prezioren truke.

Hori ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu: BAT: Margarita Aiorgari tarteratutako helegitea errefusatzea BI: Ebazpen honen kontrako errekurtsoak: · Beraz, eta aurrez azaldutakoaren aurrez aurre zaizun Berraztertze Errekurtsoaren Ebazpen zehatz honen kontra, Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa jarri ahal izango duzu, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salaren aurrean, bi hilabeteko epearen barruan, jakinarazpen hau hartzen duzunaren hurrengo egunetik aurrera kontaturik. · Hori guztia, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legeko 10 eta 46.4 artikuluetan finkatzen denaren ildotik, eta zure eskubideak hobeto defendatzeko paratzea egoki iruditzen zaizun beste edozein jarduera edo errekurtsoren kalterik gabe.

6.- José Ignacio Martiarena Igaztietak aurkeztutako errekurtsoa errefusatzeko proposamena, udal lur-sail bat erabiltzeagatik udal alokairuaren prezioaren aurkakoa.

Lezoko Udalak Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko azaroaren 8 erabakiaren bitartez Jose Mª Martiarena Igaztietari, Apaiziartza berri baserriaren inguruan dagoen lur-sail baten zati bat, gehienez 5 urtez erabiltzeko baimena eman zion, berak egindako eskaria onartuz. Eskatu zen lur-sail zatiaren azalera 233,28 m²ka da.

Erabilera honen truke urtean 674,30 ? ordaindu beharra ere erabaki zuen Lezoko Udalak aipatu Tokiko Gobernu batzordean.

Jose Mª Martiarenak prezio hau gehiegizkoa dela irizten dio eta urtean 300 ? edo 350 ? ordaintzea eskatzen du.

Lur-sail hau, katastroan 1 poligonoko 23 zenbakidunaren zati bat da, Lezoko Udalaren ondasun patrimoniala da, beraz Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 92 eta hurrengo ataletan arautzen da ondasun mota honen erabilera eta aprobetxamendua.

Udal Arkitekto Teknikariaren txostena ikusirik, txabola eta lur-sail honen balioa 11.238,60 ?takoa da, hots metro karratuko 1,80 ?koa.

Toki Entitateen Ondasunen Araudi Orokorreko 92 artikuluaren arabera, gutxienez erabili nahi den lur-sailaren balioaren %6ko kanona ordainarazi behar dio Udalak erabiltzaileari.

Bestalde lur-sail beraren beste zatia alokatua du jada Lezoko Udalak aipatu prezioren truke.

Hori ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKIAK hartu ditu:

Hirigintzako Delegatu honek Gobernu Batzordera darama ondorengo

BAT: Jose Martiarena Igaztietak tarteratutako helegitea errefusatzea. BI: Ebazpen honen kontrako errekurtsoak: · Beraz, eta aurrez azaldutakoaren aurrez aurre zaizun Berraztertze Errekurtsoaren Ebazpen zehatz honen kontra, Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa jarri ahal izango duzu, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salaren aurrean, bi hilabeteko epearen barruan, jakinarazpen hau hartzen duzunaren hurrengo egunetik aurrera kontaturik. · Hori guztia, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legeko 10 eta 46.4 artikuluetan finkatzen denaren ildotik, eta zure eskubideak hobeto defendatzeko paratzea egoki iruditzen zaizun beste edozein jarduera edo errekurtsoren kalterik gabe.

7.- Jaizkibel Allerru Elkarteari baimena emateko proposamena, udal jabegoko txabola eta lur-sail bat erabiltzeko.

Mahai gainean utzi da proposamena, orain arte txabola erabili duenarekin gaia argitu bitartean.

GIZARTE ZERBITZUAK

8.- Gai denarentzat egoitza-plaza eskaera onartzeko proposamena.

Ikusirik F.M.T.ren egoitza eskaera A.P.G.ren ezkontide moduan. Era berean aztertu dut adineko pertsona horren egoerari buruz finantziazioari buruz gizarte langileak egindako txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea F.M.T.ren egoitza eskaera.

BI: Lezoko Udalak beregain hartuko du F.M.T., Txara I egoitzan sortzen duen defizita; 21,82 ?/eguneko plaza betetzen duenetik (AD-300).

HIRU: Ekarpen ekonomikoa berrikusiko da beti ere hori zehazteko kontuan hartu ditugun baldintzak aldatzen badira.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Etxez-etxeko laguntza zerbitzua eskaera onartzeko proposamena.

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko J.I.N.k egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: J.I.N.ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu betekoa atentzio pertsonala egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 113,40 ?takoa da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Etxez-etxeko laguntza zerbitzua eskaera onartzeko proposamena.

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko T.H.B.k egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, era beran, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: T.H.B.ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, astero ordu betekoa etxeko lanetan laguntza emateko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 12 ?takoa da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Trakzio mekanikozko ibilgailuen zergaren salbuespena izateko eskaerak onartzeko proposamena.

Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaerak aztertuta eta udalak onartu dituen irizpideak aplikatuz, era beran, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Proposamenaren I eranskineko eskaerak onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK.

Ez da ezer galdetu.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:05 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta XXXtikari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instala XXXXra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna