2005.eko Apirilaren 25ekoa

Lezon, 2005ko apirilaren 25ean, goizeko 9:05 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Jesús Mª Martiarena Jaca, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko apirilaren 11ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak azken Gobernu Batzarraren ondoren emandako dekretuen kontu eman du.

3.- Zubitxo kaleko 15ean dagoen 4. lokala alokatzeko alokera kontratua onartzeko proposamena, EPAk eskolak eman ahal izateko.

Pildain Eskola zaharretik atera eta Auñamendi kalean moldatzen ari diren lokala eskolak emateko EPAri behin betiko eman bitarte, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Zubitxo kaleko 15.eko 4. lokalaren alokera kontratua onartzea hemen heldu direnekin: Concepción Garmendia Gaztelumendi, José Cruz Sarasua Urkizu, Mª Karmen Sarasua Garmendia eta Juan Cruz Sarasua Garmendia.

BI: Kontratua 4 urtez burutuko da, luzaezinak, 2005eko apirilaren 15etik 2009eko apirilaren 14 bitarte.

HIRU: Alokera kontratua 696 eurokoa izango da, B.E.Z.a barne.

LAU: Alokatutako lokalean burutuko den iharduera garatzeagatik sortutako gastu eta zergak maizterrak ordainduko ditu, IBIa barne. Gainontzekoak 29/1994 eta Kode Zibilak agintzen duen eran.

BOST: Kontratu honetarako gastua onartzea (AD-248).

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

4.- Donibane kaleko 10.eko etxearen lehen okupaziorako lizentzia Juan Miguel Simón Méndezi, Domo Simón, S.L.ren izenean, emateko proposamena.

Juan Miguel Simón Méndezek, Domo Simón, S.L.-ren ordezkari gisa, Donibane kaleko 10.ean berriki eraikitako etxearen lehen okupaziorako lizentzia eskatu du.

Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKIAK hartu ditu:

BAT: Juan Miguel Simón Méndezi, Domo Simón, S.L.-ren ordezkari gisa, Donibane kaleko 10.ean berriki eraikitako etxean dauden etxebizitza, lokal komertzial eta garajeen lehen okupaziorako lizentzia ematea.

BI: Eraikuntzen gaineko zergaren likidazioa egitea, guztira 150,38 euro kopurua delarik.

HIRU: Lehen okupaziorako lizentziarengatik 1.187,87 euro kopurua ordaindu beharko du.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Martxel Odriozola Arrietari obra lizentzia emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko 42an teilatuko hegalaren kota altxatzeko.

Jaizkibel hiribideko 42an teilatuko hegalaren kota 5,80 metrotatik 6,30 metrotara altxatzeko helburuz, D. Martxel Odriozola Arrietak obra lizentzia eskatu du, horretarako Birgaitze Proiektuaren dokumentazio osagarria aurkeztuz, hau da, fatxaden behin-betiko planoak eta lizentzia-gai diren obren aurrekontua.

Gaurko eskaera hau baino lehen, kontsulta urbanistiko bat egin zuen María Ángeles Cachafeiro Viñambres andreak, eta haren aldeko txostena eman zen ondorengo termino hauetan:

?Aipatutako eraikina Lezoko Planeamenduko AA.SS.en 1. poligonoan dago. Eremu honi dagokion hirigintzako fitxaren 2. atalean, ?Hirigintzako Baldintzak eta Helburuak? delakoan, hauxe adierazten da: ?Bizitegitarako eraikin guztiak oraingo baldintza berberetan finkatzea, poligonoan dauden txabola erako eraikin guztiak ordenazioz kanpo utziz?. Halaber, 4. atalean, ?Bolumenari buruzko baldintzak? delakoan, hauxe zehazten da: ?gaur egungo eraikin guztiak finkatzen dira, oraingo baldintza berberetan bolumenari eta etxebizitza-kopuruari dagokienez?. Hala ere, fitxa beraren dokumentazio grafikoan, sekzioan hain zuzen ere, hauexek dira, hurrenez hurren, finkatutako etxebizitzetako beheko eta goiko solairuei esleitzen zaizkien altuerak: 3,5 eta 2,8 m.; honek esan nahi du eraikinen teilatu-hegaleraino baimendutako altuera 6,30 m.-etaraino igotzen dela: eraberritze-obraren ondorioz lortu nahi den altuera, hain zuzen ere.

Hirigintzako fitxako testuaren eta dokumentazio grafikoaren artean halako kontraesan bat dagoela antzematen bada ere, ?batak eraikinek gaur egun duten bolumenari eusten dio, besteak gaur egungo altuera gainditzea proposatzen du ?, proposatutako aldaketak etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak hobetu besterik ez du egiten eta honek ez du, bestalde, ez aprobetxamendua ezta gaur egungo etxebizitza kopurua areagotzen.

Ondorioz, ontzat jotzen da teilatu-hegalaren gaur egungo kota 50 cm. igotzea, dokumentazio grafikoak baimentzen dituen gehienezko 6,30 m.-etara iritsi arte?.

Arkitekto aholkulariak, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lehen eman zen txostena ikusirik, proposatutako altxatzea burutara eramateko eskaeraren alde informatu du.

Udal teknikariak egindako txosten hori ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Jaizkibel hiribideko 42an dagoen etxearen teilatuko hegalaren kota 5,80 metrotatik 6,30 metrotara altxatzeko obra lizentzia Martxel Odriozola Arrietari ematea.

BI: Eraikuntzen gaineko zerga gisa 121,75 euro ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Larraka baserriaren lehen okupaziorako lizentzia Asensio Viaña Baldari emateko proposamena.

Gobernu Batzordeak 2002ko martxoaren 7an eman zion Asensio Viaña Baldari Larraka baserria birgaitzeko obra lizentzia.

Interesatuak, 2004ko irailaren 30ean, lehen okupaziorako lizentzia eskatu zuen.

Teknikari aholkulariaren txostenean jasota bezala, 2005eko martxoaren 2ko eta apirilaren 13ko dataz, eskatzen zitzaion dokumentazio osagarria aurkeztu du.

Hori ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Asensio Viaña Baldari lizentzia ematea Larraka baserriaren lehen okupaziorako.

BI: Eraikuntzen gaineko zergaren likidazioa egitea, guztira 3.313,95 euro kopurua delarik.

HIRU: Lehen okupaziorako lizentziarengatik 215,43 euro kopurua ordaindu beharko du.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

7.- Gizarte beharrizan larrietarako laguntza-eskaera onartzeko proposamena.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak xedatutakoari jarraituz, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: 2005erako gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea honako espedienteei:

Esp. Zkia.

Kontzeptua

Zenbatekoa

103

2

720 ?

919

2

408 ?

6

406 ?

907

2

660 ?

923

1

1.624,50 ?

2

540 ?

GUZTIRA

4.358,50 ?

BI: Oharturik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak joan den otsaila geroztik agortuak daudela, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatu du udalak berak sustatutako laguntza programa bidez ordaintzea (A-21/2004, A-603/2004).

HIRU: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

· Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

· Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

· Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

· Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

· Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

· Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

LAU: Halaber, laguntzak emateko baldintzak oraindik betetzen direla konprobatuko du udalak, dagozkion bitartekoak erabiliz.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Etxez-etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera onartzeko proposamena.

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Nicomedes Pikabeak egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak aurkeztutako proposamena ikusirik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKIA hauek hartu ditu:

BAT: Nicomedes Pikabeari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu betekoa atentzio pertsonala egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 41,58 ?takoa da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Gai denarentzat etxebizitza tutelatu-eskaera onartzeko proposamena.

Ikusita Ramon Roberto Antolin Fernandezen pisu tutelaturako eskaera. Era berean azterturik, adineko pertsona horren egoerari buruz finantziazioari buruz gizarte langileak egindako txostena, eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Ramon Roberto Antolin Fernandez-en etxebizitza tutelatu eskaera.

BI: Ramon Roberto Antolin Fernandezek ordainduko du plazaren koste osoa.

HIRU: Ekarpen ekonomikoa berrikusiko da beti ere hori zehazteko kontuan hartu ditugun baldintzak aldatzen badira. Defizita sortu ezkero Udalak beregain hartuko du.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Elbarrientzako ibilgailuetarako geldiune txartelaren eskaera onartzeko proposamena.

Ikusirik elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Juan Miguel Ortega Lopez-ek egin duen eskabidea, era berean azterturik, F.A.-ko Gizarte Politikarako Balorapen Unitateak eskaera horri buruz egindako baiezko txostena eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi eskuordedunak egindako proposamena azterturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Ezinduentzako Txartela ematea Juan Miguel Ortega Lopez-i. Arrazoia: elbarritasun kalifikazioan mugitzeko arazoak neurtzeko baremoan 7 puntu baino gehiago du.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK.

Ez da ezer galdetu.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxetikari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instala xxxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna