2005.eko Urtarrilaren 17ekoa

Lezon, 2005ko urtarrilaren 17an, goizeko 9:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, eta Jesús Mª Martiarena Jaca, Aroia Goienetxea Egibar eta Iñake Urrestarazu Azurmendi bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1.- Egoki irudituz gero, 2004ko abenduaren 21an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak azken Gobernu Batzarraren ondoren emandako dekretuen kontu eman du.

3.- Lezoko Udaleko zenbait departamentu eta langileren 2005. urteko lan-egutegia onartzeko proposamena.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2004ko abenduaren 9an eta 22an egindako bilkuretan, 2005. urteko lan egutegi orokorra eta bulegoetako egutegia onartu zituen.

Horiek horrela, eta beste udal departamentuetako lan egutegiak finkatzeko asmoz, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2005. urteko lan-egutegia onartzea.

. Etxez-etxeko langileen zerbitzukoa.

. Kirol teknikariarena.

. Udal brigadarena.

. Udaltzaingokoa.

. Liburutegikoa.

BI: Departamentu buruei eta ordezkari sindikalari akordio honen berri ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Kale-Garbiketa Zerbitzuaren prezioa berraztertu eta iraupenari dagokionez kontratua aldatzeko proposamena.

Lezoko Udalak, 2003ko urtarrilaren 13an, lau urtetarako adjudikatu zion Asensio Viaña Baldari, Ondarribi Garbiketak enpresaren ordezkari gisa, kale-garbiketako zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratua, guztira 107.992,25 ? prezioan.

Kontratu hori 2003ko abenduaren 1.an aldatu zen bere xedea eta prezioa hedatuz. Prezioaren gehikuntza 31.753 ? zen. Hortaz, kontratuaren urtekoa 139.745,81 ? kopuruan geratu zen.

2004ko ekainaren 10ean Asensio Viaña Baldak idatzia aurkeztu zuen kontratuaren prezioa berraztertzeko eskatuz zeren, 2004ko maiatzaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen kale-garbiketako lan-hitzarmen berria Gipuzkoako Lurralderako eta hori kontrataturiko zerbitzura adskribatutako langileentzat aplikagarri zen, lehiaketako oinarrietako 36. klausularen arabera ordurarte aplikagarri zen eraikin eta lokalen garbiketako hitzarmena ordezkatuz. Aldaketa horrek urteko kostuetan 32.836,07 ? gehikuntza dakar.

Horri buruz idatzitako txosten teknikoak ikusirik, kontratuaren prezioa berraztertzea proposatzen dut 2004ko urtarrilaren 1 geroztik eta aipaturiko kale-garbiketako lan-hitzarmen berriaren aplikagarritasuna onartzea eta horrek dakarren kostu-gehikuntza udalak bere gain hartzea, hori guztia ere kontratuaren oreka ekonomikoa eta zerbitzuaren emakida mantentzeko xedez.

Zerbitzuaren baldintza ekonomiko berri horiek gorabehera, 2003an egindako objektu-hedakuntzak eta zerbitzuaren berrantolaketa gomendagarriak komenigarri egiten dute lehiaketa berri bat, izan ere, bere garaian lehiaketan jarritako objektuaren eta diruaren eta gaur egun kontratatutakoaren arteko diferentzia dela eta. Lizitazio berri horrek gaur egungo kontratua bere hasierako iraupena ahitu baino lehen etetea suposatzen du eta, beraz, beharrezkoa izango litzateke gaur indarrean dagoen kontratua aldatzea. Gaur egungo esleipenduna, Asensio Viaña Balda, seinalatutako arrazoiak konpreniturik, ez dago aurrez kontratua etetearen kontra, betiere nahikoa garaiz aurre-abisua ematen bazaio.

Hori guztia dela eta, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Asensio Viaña Baldak proposaturiko prezio berraztertze hori onartzea, Gipuzkoako lurralde-mailako kale-garbiketako lan-hitzarmen kolektiboaren arabera, 2004ko urtarrilaren 1 geroztik, horrek guztira 32.836,07 ? gehitzea suposatzen duelarik lehen kontrataturiko urteko 139.745,81 ? kopuruari (AD 2004/1118).

BI: Kontratuaren aldaketa onartzea bere iraupenari dagokionez, hura bere iraupena ahitu baino lehen aldebakarrak etetea ahalbidetuz, kalte-ordain eskubiderik gabe eta hiru hilabete lehenago abisua emanez.

HIRU: Erabakiaren kontrako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- EUDELi diru-ekarpena egiteko proposamena, Asiako hego-ekialdeko itsasikarak eragindako kalte larriak arintzearren.

Asiako hego-ekialdean azken egun hauetan izandako itsasikara dela eta, EUDEL, Euskadiko Udalen Elkarteak, hondamendiak eragindako kalte larriak arintzearren, Laguntza Fondo bat sortzea erabaki du eta egoki deritzoten diru-ekarpena egitera gonbidatu ditu interesaturik dauden udalak.

Horiek horrela, Lezoko herriaren kaltetuekiko elkartasunaren adierazgarri, eta Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: EUDELek BBKn ireki duen?Asiako hego-ekialdeko itsasikara? izeneko 2095 0611 00 9106497446 kontuan 6.479 ?ko diru-ekarpena egitea (AD 2004/1123).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Gazte Herri Elkarteari dirulaguntza emateko proposamena.

Gazte Herri, Lezon aspaldidanik gazte arloan aisialdi lanetan ari den elkartea bat da. Beren eginkizunetarako, monitoreen lanaz aparte, diru baliabide murritzak dituzte lokalen bat erabili ahal izateko eta abar. Momentu honetan, erabiltzen zuten lokala, Lezoko Parrokiarena, utzi egin behar izan dute eta kale-gorrian aurkitu dira.

Kontutan harturik herriko gazte guztientzako egiten duten eta egin dezaketen aisialdi lana denontzako onuragarria dela, eta Alkatetzak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Gazte Herri Elkarteari 6.000 ?tako diru laguntza ematea (AD 2004/1119).

BI: Beren premiak zein diren ikusita, ordainketa era honetara egingo da: 1.000 ? urtarrilean eta 500 ? hilero otsailean hasi eta azaroa bitarte.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, interesatuak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea daukazu, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Orsa, S.L.-Ariain, S.A.k Kale Nagusiko hiritartze esleipenerako aurkeztu beharreko dokumentazioaren epea atzeratzeari buruzko alkatearen 611. dekretua berrestea.

Dekretua berretsi egin dute batzarkideek.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

8.- Carlos González Aldayri, Estibadora Algeposa, S.A.ren izenean, jarduera lizentzia emateko proposamena, ikatz, altzairugintzatara xedaturik, siderurgia produktuak, altzairu txiribila eta txatarra biltegiratzeko, Gaintxurizketa bideko 19 eta 21ean.

Lehenik argitu da gai zerrenda eta bidalitako proposamena ez daudela ondo: Agencia Marítima Algeposak Irurtzun kaleko 12, 13 eta 14an (Sagasti) dituen biltegiak aipatzen dira baina jarduera lizentziaren proposamena Estibadora Algeposak Gaintxurizketa bidean dituen biltegietarako da, behin Eusko Jaurlaritzak neurri zuzentzaileak erabaki ondoren.

Zuzenketa honen ondorioz hau da proposamena eta erabakia.

Carlos González Aldayk eskaturik, Estibadora Algeposa, S.A. enpresaren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientea aztertu ondoren, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKIAK hartu ditu:

BAT: Interesatuari jarduera lizentzia ematea, ikatz, altzairugintzatara xedaturik, siderurgia produktuak, altzairu txirbila, txatarra biltegiratzeko, Gaintxurizketa Bideko 19 eta 21ean, betiere, baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko da.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Luis Mª Berroya Pérezi, Lagungraf, Loop. E.ren izenean, obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena, arte grafikoetako lanean aritzeko, Txatxamendi kaleko 15-17an.

Luis Mª Berroya Pérez, Lagungraf, Koop. E., enpresaren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren,aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Interesatuari obra eta jarduera lizentzia ematea, arte grafikoetako lanean aritzeko Txatxamendi kaleko 15-17an, betiere, baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Lanak bukatu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko da.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 751,80 ? ordaindu beharko du (Eraikuntzaren gaineko zerga 710,10 ? eta obra txikientzako tasa 41,70 ?).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Enrique Pérez Indori, Embutidos Urkabe, S.A.ren izenean, segregazio lizentzia emateko proposamena, 108 poligonoan dagoen industri lokal batetarako.

Batzarkide guztien adostasunarekin proposamena mahai gainean uztea erabaki dute, 108 poligonoan eman diren segregazioak aztertu asmoz eta 1972tik indarrean dagoen gutxieneko partzelari buruzko irizpide berriak finkatu arte.

11.- Charo Echabe Otaduyri, Sabino Arín Legorbururen izenean, birgaitze lizentzia emateko proposamena, Donibane kaleko 3.an dagoen bebarruan.

Charo Etxabe Otaduyk, Sabino Arín Legorbururen ordezkari gisa, obra lizentzia eskatu du Donibane kaleko 3an dagoen bebarruaren itxitura egiteko.

Arkitekto aholkulariaren txostena ikusirik, hau esaten baitu:

?Lezoko Udalak bere garaian eman zion obra lizentzia Sabino Arin jaunari Donibane kaleko 3an kokaturiko bebarrua birgaitzeko, obra horiek, funtsean, lehen oineko balkoiari dagokion hegalaren parean itxitura egitea izaki. Lizentzia emate horren kontra berraztertze errekurtsoa jarri zuen Zakarias Garmendia jaunak, errekurtso hori zela medio Udalak aurrez emandako lizentzia atzera bota zuelarik. Ebazpen administratibo horren aurka Sabino Arin jaunak Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa jarri zuen eta hori Administrazioarekiko Auzi-Prozesuetarako Donostiako 2. Epaitegiak tramitatu du.

2004ko ekainaren 30eko dataz diktatu zen epaia, zk. 111/04, jarritako Errekurtsoa atzera botaz eta aurrez emandako baimena baliogabetuz. Epai horretan, halaber, eskatzaileari agindua ematen zitzaion egindako lanak eraitsi zitzan hasierako egoerara bueltatzeko, hori subsidiarioki Udalak egingo zuela ohartaraziz.

Epai hori betetzeko, 2004ko urriaren 18ko sarrera-dataz aurkeztu zen krokis bat, egin beharreko obren proposamena bertan azalduz, alegia, eraikitako itxitura eraistea eta tokiz aldatzea, atzeratuz, eraikinaren fatxada-lerroaren parera eramanez.

Proposamen hori ikusirik, horri buruzko txosten teknikoa egin zen eta, hartan seinalatzen zenez, hura ez zitzaion egokitzen epaia betetzeari zeren, hartan hasierako egoerara itzuli beharra agintzen zen bitartean, aurkeztutako dokumentazioan proposatzen dena erdibideko egoera bat baita eta, horrela, egindako itxitura eraisten zen arren, ez baitzen hasierako egoerara bueltatzen eta, nolanahi ere, obra lizentzia behar izango lukeen eta aurrezkoa ez zen erdibideko itxitura bat proposatzen baitzen. Azken finean, aurkeztutako eskaeraren kontrako txostena egin zen.

Txosten horren ondorioz, orain lizentzia eskaera bat aurkeztu da beheko oinaren itxitura eraikinaren fatxadaren parean egiteko ate bat eta bi leiho irekiz, epaia betetzeko helburuz aurkeztutako krokisean eskatzen zen moduan.

Hori azterturik, seinala daiteke Arau Ordezkatzaileei egokitzen zaiela eta, beraz, aurkeztutako proposamenaren aldeko txostena ematen da?.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Charo Etxabe Otaduyri, Sabino Arín Legorbururen ordezkari gisa, obra lizentzia ematea Donibane kaleko 3an dagoen bebarruaren itxitura egiteko, eraikinaren fatxadaren parean, ate bat eta leiho bi irekiz, epaia betetzeko aurkeztutako krokisean seinalatzen den bezala. BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak: a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Zubitxo kaleko 25 zenbakian dagoen eskuineko solairuartekoan egun lokala den tokian etxebizitza egiteko obra eta erabilera lizentzia Imanol Irazusta Otaegiren alde besterenganatzea onartzeko proposamena.

Lezoko Udalak Iñaki Irazustari Zubitxo kaleko 25 zenbakian dagoen eskuineko solairuartekoan egun lokala den tokian etxebizitza egiteko obra eta erabilera lizentzia eman zion 2004ko apirilaren 23an. Data berean hitzarmen bat izenpetu zuen Iñaki Irazusta berak Lezoko Udalarekin.

Iñaki Irazustak ordea, bere semea den Imanol Irazusta Otaegiren izenean jardun zuen denbora guztian bai baimenak eskatzerakoan, baita hitzarmena izenpetzerakoan ere, lokalaren jabea 2003ko ekainaren 23tik Imanol Irazusta Otaegi baitzen.

Hori dela eta udalak emandako baimena eta izenpeturiko hitzarmena Imanol Irazusta Otaegiren izenean jartzea eskatzen du honek. Lokalaren jabetza berari dagokiola frogatzeko eskaerarekin batera eskrituren kopia bat aurkezten du.

Beraz emandako lizentzien besterenganatze eta ondorioz izenpeturiko hitzarmenaren subrogazio bat eskatzen da Iñaki Irazustaren tokia Imanol Irazusta Otaegik hartzen duelarik.

Argi dago beraz, besterenganatu nahi dena lizentzia eta hitzarmenaren eskubide zein betebeharrak direla eta ez lokalaren jabegoa.

Tokiko Korporazio Zerbitzuen Araudi Orokorreko 13 artikuluaren arabera lizentziak eskuz alda daitezke. Bestalde Hitzarmenaren izenpetzea lizentziaren ondorio zuzena denez bigarrenaren besterenganatzeak lehenarena dakar derrigorrez.

Bestalde Lezoko udalak behin betikoz onartu ondoren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2003ko urriaren 10an argitaratu zen behe solairuak etxebizitza bilakatzeko prozedura arautzen zuen ordenantza. Ordenantza honen 6.2. artikuluaren arabera Obra lizentziaren titularrak hura besterenganatu ahal izango du xehetasun hori Udalari jakinaraziz, Udalak dagokion erabakia hartuko duelarik, eta ulertuz ezen, horrekin batera, erabilpen-aldaketaren lizentziarengatik eta Hitzarmenarengatik eskuraturiko eskubideak ere eskualdatzen direla.

Guzti hau kontuan izanik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Zubitxo kaleko 25 zenbakian dagoen eskuineko solairuartekoan egun lokala den tokian etxebizitza egiteko obra eta erabilera lizentzia Imanol Irazusta Otaegiren alde besterenganatzea onartzea.

BI: 2004ko apirilaren 23an Lezoko Udalak eta Iñaki Irazustak izenpeturiko Hitzarmenaren eskubide eta betebeharretan Imanol Irazusta Otaegiren subrogaketa onartzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

13.- Frantzisko Gaintza kaleko 2ko etxea egokitzeko obretarako lizentziaren 3. puntuaren berraztertze errekurtsoaren zati bat onesteko proposamena.

Iñigo Azkue Goyak, 2004.ko urtarrilak 15ean, F. Gaintza kalea 2 zb. duen etxea egokitzeko obra lizentziako 3. puntuaren aurkako berraztertze- eskaera egin zuen.

Arkitekto aholkulariaren txostenak honako hau dio hitzez hitz:

Hirigintza Batzordeak 2003ko abenduaren 22an egindako bilkuran erabaki zuen ?Gasparrena? deritzan etxea egokitzeko lizentzia ematea, jabeekin izenpeturiko hitzarmenaren arabera baldintza gisa, besteak beste, ondorengo kopuru hauek ordaindu beharra ezarriz:

· Aprobetxamendu berriei buruzko konpentsazio gisa 5.145 ?

  • Gastu eta ordainsariak 774 ?
  • Urbanizazio kanona 3.190 ?

Era berean exijitzen zen gehiegizko aprobetxamenduaren %10aren baliokidea dirutan ordaintzea ?Arauean aurreikusitako gehieneko aprobetxamenduaren 320,37 m2-en eta proiektuan proposaturiko 347,51 m2en artekoarena, alegia, 27,14 m2-ren %10- hau da, 464,51 ?/m2ko.

Aurkeztutako errekurtsoan eskatzen da, alde batetik, gehiegizko aprobetxamenduaren kontzeptutan Udalak egiten duen %10aren erreklamazioa, 1.260,68 ?, ez dela zuzena zeren, hitzarmenaren arabera aprobetxamendu berrien konpentsazio gisa ordaindutako 5.145 ? horietan barne baitago gehiagoko aprobetxamendua eta, bestetik, 400,49 ? bueltatzea, zeren aprobetxamendu berriengatik hitzarmenean finkatutakoaren arabera ordaindu beharrekoa 4.744,50 ? -102,14 m2 x %10 x 464,51 ?/m2 = 4.744,50 ?- baitzen, eta ez 5.145 ?.

2004ko uztailaren 7ko txosten teknikoan seinalatzen zen, aprobetxamendu berrien gaineko konpentsazioagatiko balorazio ekonomikoak irizpide hauei erantzuten ziela, alegia, alde batetik hitzarmena izenpetzerakoan bertan jabetzak bere gain hartutakoei eta, bestetik, balorazio hori Arauak aurreikusitako 320,37 m2 horien funtzioan egiten zela, eta beraz, izatez, gehiegiko aprobetxamendu erantsia zegoen 5.145 ? kalkulua egin zeneko hasierako azalerari zegokionez.

Argudio horren justifikazioa oinarriturik dago, alde batetik, jabetzarekin izenpeturiko hitzarmenean espresuki jasota zegoelako aprobetxamendu berriengatik 5.145 ? ordaindu beharko zela eta, eta bestetik, U.A.D. 5.2ko fitxa urbanistikoaren ?4. Ekipamendu eta Urbanizazio Baldintzak? pasartean jasotzen delako Lezoko Udalari dagokiola ordenaturiko gehiagoko aprobetxamenduaren %10 (zegoenari dagokionez) urbanizazio kargarik gabe.

Alabaina, %10 hori aurrez zegoenaren aldean gehiagoko aprobetxamenduari dagokionez, alegia, aprobetxamendu berriei dagokienez, eta hitzarmenean jasotako kopurua, halaber, unitatean ordenatzen diren aprobetxamendu berriei dagokienez, niri iruditzen zait pentsa daitekeela kontzeptu bat berari dagokiona dela, bi dokumentutan azaldua, une eta modu desberdinetan.

Beraz, ondorio gisa, hitzarmena izenpetzean ?eta hura subrogatzean-, aprobetxamendu berriei buruz bere garaian egindako balorazio ekonomikoa onartzen denez, nire iritzirako, alde batetik pentsa daitekeen arren ordenatutako aprobetxamendu berriaren gehiagokoaren %10eko balorazioa ez dela aplikatu behar, hori aurrez hitzarmena izenpetzean jarritako kopuruan barne legokeelako, ez bide da eskatutako kopurua bueltatzen.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako berraztertze errekurtsoa parte batean atzera botatzea, 1.260,68 ? itzultzea soilik onartuz

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

· Jakinarazten dizugun berraztertzeko errekurtsoari buruz espresuki emandako ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakegu EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Donostiako Epaitegian bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.

· Hori guztia, administrazioarekiko auziak arautzen dituen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8 eta 46.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera, eta zure eskubideak babesteko egoki irizten dituzun egintza edo errekurtsoak aurkezteari kalterik egin gabe.

GALDE ESKEAK

Iñake Urrestarazuk Aizkorri kalean espaloi gainean aparkatzeari ekin diotela dio eta soluzioren bat eskatu du.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxeari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instalatik xxxxra eta zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna