2004.eko Martxoaren 17ekoa

Lezon, 2004ko martxoaren 17ean, goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca, Aroia Goienetxea Egibar eta Aitor Ocerin Ibañez bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2004ko martxoaren 1ean egindako bilkurako akta onartzea.

2004ko martxoaren 1ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA ETA ORDEZKARIAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak, azken Gobernu Batzarra ezkero diktaturiko dekretuen berri eman du.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Aldaketa-proiektua onartzeko proposamena, Iñigo Azkue Goyak aurkeztutako proiektuaren inguruan, Frantzisko Gaintza kaleko 2an (Gaxparrenea) kokaturiko eraikina birgaitzeari buruz.

Iñigo Azkue Goyak, joan den otsailaren 16an aurkeztu zuen, Gaintza Kaleko 2an kokaturiko eraikina birgaitzeko lizentziari dagokionez, proiektu eraberritua, otsailaren 12an bisatua, eta aldaketa bat egiteko baimena eskatzen du.

2003ko irailaren 11ko Gobernu Batzordean baldintzatu zen baimena, azaroaren 24koan haren aurka aurkeztutako errekurtsoa ez zen onartu, estalkian terraza bat egiteko proposatu zen irekidura ukatuz eta abenduaren 22an eman zen baimena.

Oraingo eskaerari buruz arkitekto aholkulariak baimena ematearen aurkako txostena egin du, egin nahi den terraza ez datorrelako bat hirigintza ordenantzekin. Bere txostenean 2003ko azaroaren 24ko Gobernu Batzordearen erabakian jasotako arrazoietako batzuk berresten ditu. Idazkariak bat egin du arkitektoaren txostenarekin.

Horiek guztiak ezagututa aldeko hiru botorekin eta aurkako birekin, Aroia Goienetxeak eta Aitor Ocerinek emandakoak, ondorengo ERABAKI hauek hartu dira:

BAT: Baimena ematea Iñigo Azkue Goyari Gaintza kaleko 2ko eraikina birgaitzeko, abenduaren 22an emandako baimenari aldaketak egiteko aurkeztutako proiektuaren arabera.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Lizentzia emateko proposamena Rosa María Canterori, Polentzarrene kaleko 1. zenbakiko behe solairuko ezkerreko lokalean etxebizitza bat egokitzeko.

Rosa Maria Canterok obra eta erabilera lizentzia eskatzen du Polentzarrene kalean, behe solairuan, egun lokala den tokian etxebizitza egiteko. Proiektua ere aurkeztu du, hain zuzen ere Angel Errastik idatzia eta Gipuzkoako Dekoradore-Barne Diseinatzaile Elkargo Ofizialak 2004ko urtarrilaren 26an 18/04 zenbakiarekin bisatua.

Lezoko Udalak tramitatu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluak ?Lezoko herri alderdi zaharrari, herriguneari eta herrigunearen kanpoaldeari, 3.eta 5. Poligonoei eta 2. Alorrari dagokien Hiri Antolaketako Arauen Aldaketari?, behin betiko onarpena eman dio 2003ko abenduaren 22an.

Arau aldaketa horren ondoren Polentzarrene kaleko behe solairuetan etxebizitzak egokitzea posible da, erabilera hori onartua baitago aipatu Arau Subsidiarioen aldaketa behin betikoz onartua izan ondoren.

Bestalde Lezoko udalak behin betikoz onartu ondoren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2003ko urriaren 10an argitaratu zen behe solairuak etxebizitza bihurtzeko prozedura arautzen zuen ordenantza. Ordenantza horren arabera etxebizitza bihurtuko diren lokalak, besteak beste, Babes Ofizialeko Etxebizitzek bete behar dituzten diseinu baldintza berberak eduki behar dituzte. Diseinu Baldintza horiek jasotzen diren agindua 2002ko abenduaren 31an argitaratu zen Euskal Erkidego Autonomoko Aldizkari Ofizialean.

Udal Arkitektoak bere txostenean adierazten du aurkeztu den proiektuak betetzen dituela diseinu eta habitagarritasun baldintzak, Babespen Ofizialeko Etxebizitzen Diseinu Ordenantzak eskatutakoak eta irisgarritasun baldintzei buruz 68/2000 Dekretuak eskatuak.

Hori ikusirik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposatuta Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Rosa Maria Canterori Polentzarrene Kaleko 1., zenbakiko behe solairuko ezkerreko lokalean etxebizitza bat egokitzeko baimena ematea.

BI: Rosa Maria Canterori Polentzarrene Kaleko 1., zenbakiko behe solairuko ezkerreko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin behineko baimena ematea.

HIRU: Lizentzia jaso aurretik Lezoko Udalarekin hitzarmena izenpetu beharko du, horretan besteak beste, karga urbanistikoen zenbatekoa zehaztu behar da , hori kasu honetan 51,78 m2 bider 12.5 Euro/m2, guztira 647,25 euro delarik.

LAU: Hitzarmen horren edukia lizentziaren parte izango da, beraz Jabetza erregistroko inskripzioan eta beste batzuetan ere agertu beharko dira aipatu hitzarmenaren baldintzak.

BOST: Obrak amaitu ondoren eta lehen erabilpenerako baimena lortu ondoren Lezoko Udalak, bigarren atalean aipatzen den erabilera aldaketaren behin betiko ziurtagiria emango du.

SEI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 2.159,58 euro ordaindu beharko du

ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

a) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Exekuzio-proiektua onartzeko proposamena, Jesús Garaiar Zuloagari, Zabaltxo Eraikuntzak S.L.ren ordezkari gisa, U.A.D. 5.4 (Agustina Lizarazu, 5.), esparruan etxebizitza eta trasteleku eraikin bat egiteko.

Udal Gobernu Batzordeak 2003ko irailaren 11n egindako bilkuran, atzera bota zuen Jesús Garaiar Zuloagak, Zabaltxo Eraikuntzak, S.L. enpresaren izenean, aurkeztutako exekuzio proiektua, Agustina Lizarazu 5ean etxebizitzak eraikitzeko.

Interesatuak ekarritako dokumentazioa eta arkitekto aholkulariaren txostena ikusirik, honela baitio hitzez hitz:

?Eraikitzeko obra proiektu horri, 2003ko abuztuaren 19an, udal teknikariaren aldetik kontrako txostena eman zitzaion, eskailera-buruan proposatzen ziren instalazio-patinilloek, hartan barrena normal ibiltzea eragozten zutelako.

Gero, 2003ko irailaren 24an, beste dokumentazio bat entregatu zen, hartan patinilloen arazo hori konpontzen zelarik, eta Oinarriko Proiektuan aurreikusitakoa bezalako eskailera proposatzen zenez, horrekin obra lizentzia eman zitzaion, eta eskaileraren espazio erabilgarria inbaditu gabe.

Dokumentazio hori azterturik, nahikoatzat jotzen da obren baimena baldintzapean jartzeko, eskailera hori Exekuzio Proiektu aldatuari dagokion planoan jasotzen den bezala eraikitzekotan.?

Hori ikusirik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposatuta Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: U.A.D. 5.4 (Agustina Lizarazu 5), esparruan Etxebizitza eta trasteleku eraikin bat egiteko exekuzio proiektua onartzea, obra lizentzia ematerakoan ezarri ziren baldintza guztiekin, (oinarriko proiektua) alkatearen 296/2003. dekretuaren arabera.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Lizentzia emateko proposamena, Ignacio Lopetegiri, 6 etxebizitza, trastelekuak eta lokal komertzialak eraikitzeko.


Ignacio Lopetegik Zubitxo kaleko 3. Zenbakian 6 etxebizitza, trastelekuak eta lokal komertzialak eraikitzeko proiektua aurkeztu du Angel Uriarte, Aitor Ezeiza eta Amaia Errasti Arkitektoek idatzia eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2003ko urriaren 27an bisatua. Proiektu hori Lezon indarrean dauden Arau Subsidiarioetako 9 Exekuzio Unitatean dago kokatua.

Horri buruz egindako txosten juridikoa eta teknikoa ikusirik , hau da ondorioa

?Arau Subsidiarioetan unitate hari ematen zaion erabilerekin bat dator, aurkezturiko proiektuan egoitza, trasteleku eta lokal komertzial erabilera baitago aurreikusia. Bestalde, proiektuak aurreikusten duen etxebizitza kopurua seikoa da eta hau ere Arau Subsidiarioekin bat dator.

9 Exekuzio Unitatea gauzatu baino lehen derrigorrekoa zen Zehaztapen Azterlana ere onartu zen behin betikoz, Udalbatzarrak urriaren 1ean egindako osoko bilkuran.?

Aurkeztu den proiektua aipatu Zehaztapen Azterlanaren edukiarekin bat dator, Arkitektoak egin duen txostenaren arabera.

Bestalde, Lezoko Udalaren eta 9 Exekuzio Unitateko jabegoaren artean Hirigintza Hitzarmen bat izenpetu zen 2002ko uztailaren 22an. Hitzarmen horren arabera jabegoak ondorengo diru kopuru hauek ordaindu behar zizkion udalari:

  • Aprobetxamendu berrien konpentsazioagatik: 30.814 Euro
  • Gastuak eta Ordainsariak 4.384 Euro
  • Urbanizazio kanona 18.000 Euro

Kopuru horiek ordaindu arte beraz, ezin da lizentziarik eman.

Bazen beste betebehar bat aipatu Hirigintza Hitzarmenaren arabera, hain zuzen ere Goiko Plaza deiturikoan Udalak egin behar zituen lurrazpiko garajeetatik 6 eskuratzearena. Baldintza hori ordea ezin betearazi dezake Udalak momentu honetan, berak ez baitu zegokion partea bete, hau da, garajeak egitearena. Horrek ez du esan nahi ordea, gerora bete behar ez duenik, horregatik lizentziaren baldintza bezala jarri beharko litzateke, Udalak inoiz Goiko Plazan lurrazpiko garajerik egiten badu, haietako sei eskuratu beharra. Dena den, Arau Subsidiarioetako fitxaren arabera, Goiko Plaza aipatu gabe, eraiki nahi diren etxebizitzetarik bakoitzak lurrazpiko aparkaleku bat behar du izan, unitatean bertan edo 100 metroko distantzia baino gutxiagora dagoen beste guneren batean. Arauek kontraesan nabarmena dute arlo honetan, batetik lurrazpiko aparkalekua exijitzen dutelako etxebizitza bakoitzeko eta, aukera bezala, unitatea bera aurreikusten dutelako, eta bestetik, espresuki galarazten delako sotoko solairuan aprobetxamendua. Kontraesan horren kaltetua ezin da jabetza izan, nire ustetan.

Bestalde, aipatu Hirigintza Hitzarmenaren hirugarren xedapenak dioen moduan sortutako partzelazio berriaren ondorioz sobratzen den lurzorua, gutxi gora behera 84 m2 azalerakoa, Udalari laga behar zaio normatiboki 6 Sistema Orokorraren parte den neurrian. Laga beharreko lurzoruaren urbanizazioa Lezoko Udalaren kontu izango dela jasotzen da hitzarmenean. Lagapen hori eraikuntza berriaren obra berri eskritura egiterakoan, aldi berean egin beharko da eskritura publikoan. Dokumentu horiek jabetza erregistroan inskribatu arte eragin ditzaketen gastu guztiak, jabetza pribatuaren kontu izango dira.

Beraz, Arkitektoaren txostena kontuan izanik eta arlo juridikoa kontuan izanik, aldeko txostena egiten dut obra proiektua baino lehenago aurkeztu beharreko planeamendu dokumentu guztiak onartuak daudelako, gestio dokumenturik aurkeztu behar ez denez, eta beraz, 6/1998 legearen 13 eta hurrengo atalen arabera, jabegoak eraikitzeko eskubidea du arestian aipaturiko betebehar ekonomikoei aurre egin ondoren.

Hori dela eta, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposatuta ondorengo ERABAKI hauek hartu dira:

BAT: Ignacio Lopetegiri aurkeztu duen proiektua aurrera eramateko lizentzia ematea, arestian aipaturiko diru kopuruak ordaindu ondoren.

BI: Ignacio Lopetegiri jakinaraztea, lehen erabilpenerako lizentzia eskatu baino lehen Lezoko Udalaren alde Jabetza Erregistroan inskribatu beharko duela U.A.D. 9 unitatean, 6 Sistema Orokorraren barruan, dagoen lurzoruaren lagapena, aipatu bezala gutxi gora behera 84 m2 azalerakoa.

HIRU: Obrak hasi aurretik exekuzio proiektua aurkeztu beharko du. Udalak dokumentu hau onartu aurretik ezin izango die sustatzaileak obrei ekin.

LAU: Udalak inoiz Goiko Plazan lurrazpiko garajerik egiten badu, horietako sei eskuratu beharko ditu jabetzak.

BOST: Halaber, lan-baimen honetan ezarritako baldintza guztiak bete beharko ditu.

SEI: Obra bukatu ondoren, lehen okupaziorako udal lizentzia eskatu beharko du, horretarako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

· Obra amaieraren ziurtagiria, bisatuta,

· Fatxada guztien argazkiak.

· U-4 eta U-5 inprimakiak, Gipuzkoako Foru Ogasunean (Donostian) tramitatua.

· Eskritura berrien kopia.

ZAZPI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideak 18.712,72 euro dira (Eraikuntzaren gaineko zerga 18.316,02 euro eta obra txikientzako tasa 396,70 euro).

ZORTZI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Lizentzia emateko proposamena, Javier Aranburu Cruzari, NaturCorp Redes, S.A.U.ren ordezkari gisa, Zubitxo kalean, Lezo Bertsolaria kalean, Lope Isasti kalean, Eugenio Ochoa kalean eta Elias Salaberria hiribidean gasa jartzeko laugarren faseko obrak egiteko.

Javier Aramburu Cruzak, NaturCorp Redes, S.A.U., Enpresaren izenean eta ordezkari gisa, obra lizentzia eskatu du, Zubitxo kalean, Lezo Bertsolaria kalean, Lope Isasti kalean, Eugenio Ochoa kalean eta Elias Salaberria hiribidean gasa jartzeko laugarren faseko obrak egiteko.

Udal teknikariak egindako txostena ikusirik, hau ateratzen da:

?Lezoko Udalerrian gasa jartzeko proiektu orokorrak guztira 12.970 m hodi aurreikusten du, guztira 1.228.557,11 ? aurrekontuarekin.

Obren lehen fasean aurreikusi zen 1.725 m. hodi jartzea, guztira 116.115,53 ? aurrekontuarekin.

Obren bigarren fasean aurreikusi zen 850 m. hodi jartzea, guztira 62.781,24 ? aurrekontuarekin.

Obren hirugarren fasean aurreikusi zen 1.080 m. hodi jartzea, guztira 72.698,42 ? aurrekontuarekin.

Laugarren faseko obra horrek aurreikusten du gas-sareko 1.000 m. kanalizatzea, Kale hauetan barrena banaturik: Zubitxo, Lezo Bertsolaria, Lope Isasti, Eugenio Otxoa eta Elías Salaberria, guztira 67.313,36 ? aurrekontuarekin.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Javier Aramburu Cruzari, NaturCorp Redes, S.A.U., enpresaren izenean eta ordezkari gisa, obra lizentzia ematea, Zubitxo kalean, Lezo Bertsolaria kalean, Lope Isasti kalean, Eugenio Ochoa kalean eta Elias Salaberria hiribidean gasa jartzeko laugarren faseko obrak egiteko, baldintza hauekin:

      • 19.331,85? kopuruko abala jarri beharko dute.
      • Egin beharreko obraren planning bat aurkeztu beharko dute
      • Bideetako eta oinezkoen Segurtasun Plana aurkeztu beharko dute.
      • Iturgin-zerbitzu propioa eduki beharko dute eta, zerbitzu hori, udal zerbitzuekin harremanean izango da, (Carlos Irasuegi 699306075), udal instalazioetako konponketak egiteko, eta ur eta estolderiako udal sareen berri jasotzeko.
      • Galtzadetako zoruak, espaloiak, zintarriak, erretenak, bide-seinaleen pintaketa, argi publikoak, gaur egun duten egoeraren arabera utzi beharko dira jarrita.
      • Gas sareen eta Euskaltelenak, batera egitea aurreikusita dauden bide-tramuetan, lubaki bakar bat irekiz egin beharko dira, bi zerbitzuak aldi berean eta batera instalatuz.
      • Kale horietan obrak egiten hasi baino lehen, Lezoko Udaltzaingoarekin eta Zerbitzuetako Udal Departamentuarekin hitz egin beharko dute, zirkulazioa eratu eta herriari aditzera eman ahal izateko.
      • Laugarren fase horretako obrari ezin izango zaio ekin harik eta hirugarren fasea burutu arte eta fase horrek eragina duen tokietan erremate-lanak amaitu eta dena lehengora itzuli arte.
BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3.782,67 euro kopurua ordaindu beharko dute. (Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 3.365,67 euro da eta obra handiaren gaineko tasa 417 euro).

HIRU: Obra horiek kale horietan Euskaltelek egin behar dituenekin batera egin beharko dira, auzotarrei ahalik eta traba gutxien egiteko.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Obra-lizentzia emateko proposamena, Aurelio Campo Iglesiasi, Euskaltel, S.A.ren ordezkari gisa, lubakiak, kutxetak, kable-banaketa eta abar egiteko, Zubitxo kalea, Eugenio Ochoa kalea eta Arretxene kalean.

Aurelio Campo Iglesiasek, EUSKALTEL S.Aren ordezkari gisa, obratarako udal lizentzia eskatu du, behar den azpiegitura-sarea egiteko, lubakiak, kutxetak, kable-banaketa eta abar eginez, telefonia eta CATV zerbitzuak banatzeko Lezoko 4 ZONAko 1 A Gunera, kale hauetan: Zubitxo kalearen zeharkakoa, Eugenio Otxoa kalea, Arretxene kalea

Horri buruz emandako txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposatuta Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Interesatuari eskatutako lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

· Obrak burutzeko epea 8 aste da.

· Abal bat jarri beharko du, 14.182,00?

· Segurtasun Plana aurkeztu beharko dute, bideetarako eta oinezkoentzat.

· Iturgintza-zerbitzu propioa eduki beharko dute, horrela zerbitzu hori udal zerbitzuekin harremanean egoteko (Carlos Irasuegi 699306075) udal instalazioetan gerta daitezkeen konponketetarako eta, aldi berean, udalaren ur eta estolderia sareen ezagutza izateko.

· Galtzada-zoruak, espaloiak, zintarriak, erretenak, bide-seinaleen pintaketa, argi publikoak, berriro jartzerakoan, orain dauden egoera berean burutu beharko dira.

· Gas-sarearen eta Euskaltelen trazatuek eragina izango duten bide-tramuetan, biak batera egitea aurreikusitakoetan, lubaki bakarra eginez gauzatu beharko dira bi zerbitzuak, batera eta aldi berean ipiniz.

· Afektaturiko kaleetan egin beharreko obrei ekin aurrez, Lezoko Udaltzaingoarekin eta Zerbitzuetako Departamentuarekin hitz egin beharko dute, zirkulazioa antolatu ahal izateko eta herriari aurrez aditzera eman ahal izateko helburuz.

BI: Obra horiekkale horietan Naturcorp Redes, S.A.U.k egin behar dituenekin batera egin beharko dira, auzotarrei ahalik eta traba gutxien egiteko.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Berdeguneen mantentze-zerbitzurako aurkeztutako aurrekontua onartzeko proposamena, José Antonio Legorburu Galayeta y Otros, C.B. Itxas Mendi Berdegune eta Parkeak, aurkeztutakoa.

Gobernu Batzordeak 2001eko apirilaren 11n eginiko bilkuran, Lezoko berdeguneen mantentze zerbitzua 2004ko abenduaren 31 arte José Antonio Legorburu Galayeta y Otros CB Itxas-Mendi Berdegune eta Parkeak enpresari esleitzea erabaki zuen.

Udal teknikariak aurkeztu duen txostena aztertu ondoren, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposatuta, ondorengo ERABAKI hau hartu da:

BAT: Berdeguneen mantentze zerbitzuetarako José Antonio Legorburu Galayeta y Otros CB Itxas-Mendi Berdegune eta Parkeak enpresak aurkeztutako aurrekontua onartzea, 2003. Urteko ekitaldirako. Guztira 55.954,93 euro. (AD-90).

Datorren urterako zerbitzua kontratatzeko pausoak ematen joateko esan zaio zinegotzi delegatuari.

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:05 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 310.------ari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instalatik 310.-----------era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna