2004.eko Otsailaren 16ekoa

Lezon, 2004ko otsailaren 16an, goizeko 8:00etan hasi du Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca, Aroia Goienetxea Egibar eta Aitor Ocerin Ibañez bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2004ko otsailaren 2an egindako bilkurako akta onartzea.

2004ko otsailaren 2an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA ETA ORDEZKARIAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak, azken Gobernu Batzarra ezkero diktaturiko dekretuen berri eman du, besteak beste, Maite Hualderen lan-jornadaren murrizketa-eskaera; Inauterietako dirulaguntzak; zenbait mantenimendu-kontraturen onarpena; Gizarte Ongizateko zinegotzi delegatuak emandako 69/2004 dekretua bertan behera utzi dela Gobernu Batzar honen eskuduntza delako; Gizarte Ongizateko zinegotzi delegatuak 68/2004 dekretua azaldu du, irizpideak finkatzeari buruzkoa, gizarte beharrizan larrietarako laguntzetarako eta familiei laguntzen banaketarako. Gobernu Batzarrak irizpide hauek berretsi ditu.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

3.- Proposamena, Geograma, S.L.ri esleipena egiteari buruzkoa, plano topografikoa 1/500 eskalan egiteko.

Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolaketa eta Bioaniztasun Sailordetzak 2003ko azaroaren 10ean emandako dirulaguntzari dagokionez, guztira 9.200,25 €, Neurri Ingenieros, S.A., LYT, Ingeniería Topográfica e Informática, S.L. eta Geograma, S.L., enpresek aurkeztutako eskainteak azterturik, Lezoko udalerrian egoitza-hirigune eta eskualde industrialeko 28.2 Ha-ren plano topografikoa egiteko, 1/500 eskalan, Hirigintzako Zinegotzi delegatuak lanen esleipena proposatu dio Gobernu Batzarrari.

Idazkariak ohartarazi du kontratazioa prozedura ez dela burutu Kontratu Legeak agintzen duen bezala ezta Gobernu Batzar honek 2003ko azaroaren 24ean onartutako prozedura jarraituz, eta gastua ezin dela agindu udal kontuhartzaileak kontsignazio falta adierazi duelako.

Hala ere, dirulaguntza eskuratzeko bete behar diren epeak errespetatzeko eta onartzear dauden 2004ko udal aurrekontuetan gastu hori aurreikusteko asmoarekin Gobernu Batzarkide guztien aldeko botoarekin ondorengo erabaki hauek hartu dira:

BAT: Kontratu hori arautuko duen Baldintza Administratiboen Plegu Partikularra onartzea.

BI: Geograma S.L. enpresari adjudikatzea, udalaren interesentzat abantailatsuena dela iritzi zaiolako, Lezoko udalerrian egoitza-hiriguneko eta eskualde industrialeko 28.2 Ha-ren plano topografikoa egitea, 1/500 eskalan, guztira 14.229,72 € (B.E.Z eta gainerako zergak barne) (AD 49-2004) eta lana burutzeko epea 6 hilabete (180 egun), adjudikaziotik hasita kontaturik.

HIRU: Adjudikaziodunari errekeritzea Udal Diruzaintzan jar dezan adjudikatze-prezioaren %4-ko abala, akordio honen jakinarazpenaren ondorengo 20 egunetako epearen barruan.

LAU: Osoko bilkurari erabaki honen berri ematea, berretsi dezan, egun udal aurrekontuan kontsignaziorik ez duelako.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ONGIZATEA

4.- Proposamena, Aiton Bordari dirulaguntza emateari buruzkoa.

Aiton Borda elkarteak 2004 urterako aurkeztu duen programazioa eta dirulaguntza eskaera aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, eta idazkariak ohartu duelarik ez dagoela Kontuhartzaileak erabakia hartu aurretik eman beharreko gastu-fiskalizazioaren txostenik, ahobatez, ondorengo erabakiak hartu dira:

BAT: Aiton Borda elkarteari 14.535,28 €tako dirulaguntza ematea. (AD-55)

BI: Dirulaguntzaren ordainketa, ondoren zehazten den moduan egingo da. Lehen ordainketan dirulaguntzaren %60a, eta aktibitateen memoria eta gastuak justifikatu ondoren dirulaguntzaren %40a.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aho batez onartu da honako gai hau lantzea:

URGENTZIAZ

5.- Gizarte beharrizan larrietarako laguntza ontzat ematea.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak xedatutakoari jarraituz, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak lehenik dekretu bidez (69/2004) eta orain proposamen bidez, eta idazkariak ohartu duelarik ez dagoela Kontuhartzaileak erabakia hartu aurretik eman beharreko gastua fiskalizatzen duen txostenik, Gobernu-Batzarrak ahobatez, ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: 2004rako gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea, proposamenarekin batera eranskinean bateratzen diren espedienteei dagokien kopuruaren heinean.

BI: Gizarte larrialdietarako guztira 43.669,55 € ematea; 196 eta 198 aurrekontu partiden kontura (A-21).

HIRU: Dirulaguntzaren jasotzaileek ondorengo baldintza hauek bete beharko dituzte:

· Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

· Dirulaguntza justifikatu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

· Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

· Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

· Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

· Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

LAU: Halaber, laguntzak emateko baldintzak oraindik betetzen direla konprobatuko du udalak, dagozkion bitartekoak erabiliz.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:25 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 310. ari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instalaetik 310. era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna