1999.eko Urtarrilaren 13ekoa

Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilarn hamahirugarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

Jesus Mª Martiarena Jakak ezin izandu du bilerara etorri, kanpoan baitago.

Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

1.- 1998ko abenduaren 17an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero.

Aho batez onartu dute 1998ko abenduaren 17an ospaturiko ohiko bilkurako akta.

2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

Ez da ezerreren berri eman.

HIRIGINTZA:

3.- Amaia del Valle Sanz abokatuak, Lurbe Grup S.A.ren izenean, aurkeztutako errekurtsoa atzera botatzea, hau da, 98/04/29 datako Gobernu Batzordearen akordioaren kontra aurkeztutakoa.

Amaia del Valle Sanz abokatuak, LURBE GRUP S.A.ren ordezkari gisa, errekurtsoa aurkeztu du Gobernu Batzordearen 1998ko apirilaren 29ko akordioaren kontra, akordio hura dela medio laga egin beharko baitu 110 poligonoko 1 partzelako B2 eta B3 azpipartzeletako irabazi-probetxuaren %15, arrazoi hauengatik:

110 poligonoan parte duten jabeek bete zituztela 1975eko Lurzoru Legean ezarritako betebeharrak.

Irabazi-probetxuaren %15aren lagapena egiteko obligazioa 1992ko urtean jarri zela indarrean, alegia, aipatutako poligonoaren ordenazio-data baino beranduago.

Haren ordezkatuak ezagutzen duela, dio, aipatutako %15eko lagapena ez zaiola eskatu poligono horretan sartzen den gainerako lurzoruaren beste inongo jaberi zeren, garai hartan egin baitziren orduko legeak ezartzen zituen lagapenak, partzela horiek molde horretako kargetatik libre geratuz.

Ez dagoela inolako arrazoirik desgaraizko lagapen-eskaera hori justifikatuko duenik, zeren eta lagapenak garai hartan aski bete baitziren.

Ez dakiela hori zerk eragin duen, xede finantzaria eta dirubilketarena huts-hutsik izan ezean, Udalak %15eko lagapen hori eskatzeko, nahikunde hori bidezkoa ez dela adieraziz.

Teknikari aholkulariak emandako txostena ikusirik, non proposatzen baitu:

Amaia del Valle Sanz abokatuak, LURBE GRUP S.A.ren ordezkari gisa aurkeztutako errekurtsoa atzera botatzea, argudio hauetan oin hartuz:

Nahiz eta egia izan 110 poligonoaren ordenamendua Arau Subsidiarioen aldakuntza baten bidez 1190eko urtean egin zela eta garai hartan indarrean zegoen Lurzoru Legea maiatzaren 2ko 19/1975 zela, eta beraz, lurzoru urbanizagarrian lagapena Planeamenduko Arautegiaren arabera bide, aparkaleku eta leku publikoez gain batez besteko probetxuaren %10ari dagokiona zela, halaber egia da, ordea, 110 poligonoa hiri-lurzoru gisa kalifikatu zela eta ez urbanizagarri gisa, eta beraz, ez zegoela inolako beharkuntza legalik probetxuaren %10aren lagapena egiteko.

Puntu hau argituz gero, eskatzaileak azaldutako beste puntu guztiak ezin zaizkio poligono horri aplikatu, zeren, hiri-lurzorua izanik, irabazi-probetxuaren %15aren lagapen-obligazioa justifikaturik baitago, hartan eraiki duten guztiei eskatu zaielarik 1992ko urtean T.R.L.S. indarrean sartu zenetik aurrera, eta beraz ez da desgaraizkoa haren ordezkatuei eskatu zaien lagapena.

Azkenik gogorarazi ezen, irabazi probetxuaren %15aren lagapena eskatzeko arrazoia hauxe besterik ez dela: Administrazioaren aldetik berreskuratzea lurzoruaren klasifikaziotik sortutako plusbalioen proportziozko partea, klasifikazio hori ez baitagokio berez baizik eta Administrazioak ematen baitio era horretan banatuz, alegia, %85eko proportzioan jabearentzat eta %15ean Administrazioarentzat beretzat.

Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Amaia del Valle Sanz abokatuak, LURBE GRUP S.A.ren ordezkari gisa, aurkeztutako errekurtsoa atzera botatzea, akordio honetako azalpen partean aurkeztutako argudio teknikoetan oin hartuz.

4.- Excavaciones y Transportes Orsa S.L.k aurkeztutako aurrekontua onartzea, Darieta eta Goienetxe artean doan herribidea konpontzeko.

Excavaciones y Transportes Orsa S.L.k aurkeztutako aurrekontua aztertu ondoren, Darieta eta Goienetxe artean doan herribidea konpontzeari dagokiona alegia, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Excavaciones y Transportes Orsa S.L.k aurkeztutako aurrekontua onartzea, alegia, Darieta eta Goienetxe artean doan herribidea konpontzeari dagokiona, horren kostua guztira 3.828.000,- pta izanik.

Idazkariak adierazi du ez dagoela kontuhartzailetzako txostenik eta ez dela kontratazio prozedurarik bete.

GIZARTE ONGIZATEA:

5.- Etxez etxeko laguntza emateko eskabidea.

Ikusirik etxez-etxeko laguntza eskatzeko Antonio Aguirre Saizarrek egin duen eskabidea. Era berean, aztertu ondoren horri buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Antonio Aguirre Saizarri eta baldintza hauetan:

  1. Zerbitzua atentzio pertsonala egiteko izango da, eta astean 5 ordukoa, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera. Zerbitzua otsailean hasiko da.
  2. Zerbitzua Izaskun Kintas eta Pepi Lasarte laguntzaileak egingo dute.
  3. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 9.815.- pta. da.

LANGILEAK:

6.- Udal brigadarekin lanean ari diren bi peoi kualifikatuen kontratuak luzatzea.

Kale-garbiketa zerbitzuko langileei eta beste zenbaiti dagokienez Barne arazoetarako Eskuordedunak egindako proposamenak ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Rafael Nuñez Alcantara eta Xabier Fernandez de Gorostiza Garmendiarekin izenpetutako lan kontratuak luzatzea, urtarril honen 16tik 1999ko martxoaren 31 arte.

ALKATETZA

7.- Alkatetzaren dekretu hauek berrestea: 191 (Udaltzain baten kontratazioa); 4, 5 eta 6, horien bidez izenpetu baitira zerbitzu-prestaziorako zenbait kontratu, 3. Adineko pertsonentzat zenbait aktibitate gauzatzeko xedez.

Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu alkateak emandako 191, 4, 5 eta 6. dekretuak. Dekretu hauen bidez zera ERABAKI DA:

  • 191. dekretuaren bidez, Andoni Pikabea Lertxundi izendatzen da behin behineko funtzionario, 1999ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte, Udaleko langileen lan-ordutegi berriaren aplikazioaren ondorioz geratzen diren orduak betetzeko.
  • 4. dekretuaren bidez, Mª Mercedes Alfaro Ruiz kontratatzen da 3. adinekoei eskulan ikastaroak ematen jarraitzeko.
  • 5. dekretuaren bidez, Mª Karmen Larriza Zamora kontratzen da 3. adinekoei soinketa ikastaroak emateko.
  • 6. dekretuaren bidez, Mª Karmen Muñoa Zubillaga kontratatzen da 3. adinekoei erlajazio ikastaroa emateko.

Era berean Gobernu Batzordeak 190. dekretua berretsi du, dekretu honen bidez, eta har daitezkeen beste akordioen kalterik gabe, Udaleko langile guztiei astean 32 orduko lan-ordutegia aplikatzea erabaki da, 1999ko urtarrilaren 1.tik hasita.

8.- Galde eskeak.

Gobernu Batzordeak hurrengo bilera urtarrilaren 27an egingo du.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:25an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna