1998.eko Azaroaren 18ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko azaroaren hemezortzigarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

    Jone Salaberria Lizarazu, laugarren puntua tratatzerakoan etorri da.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1998ko azaroaren 6an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero.

    Aho batez onartu dute 1998ko azaroaren 6an ospaturiko ohiko bilkurako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

    Ez da ezeren berri eman.

    HIRIGINTZA

    Fakturak eta aurrekontuak:

    3.- Construcciones Adolfo Sobrino S.A.k aurkeztutako 4. eta azken ziurtapena dena, onartzea, Lezoko kiroldegia eta frontoia bukatzeko falta ziren obrei dagokiena.

    Ikusirik Construcciones Adolfo Sobrino S.A.k aurkeztutako 4. ziurtapena (obra honetako azkena), Lezoko kiroldegia eta frontoia bukatzeko obrei dagokiena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Construcciones Adolfo Sobrinok aurkeztutako 4. eta azken ziurtapena, 35.443.652,- pezetakoa, Lezoko kiroldegia eta frontoia bukatzeko obrei dagokiena (ADO 99 1514/98).

    Kontuhartzaileak ohartarazi du erabakia legez kanpokoa dela, kontsignaziorik ez dagoelako.

    Alkateak esan du, urtearen bukaeran kreditu aldaketa guztiak egingo direla, hau ordaintzeko egin behar dena barne delarik, eta nahiko diru badagoela ordainketa hau egiteko.

    4.- UTE Oreretak aurkeztutako 4. ziurtapena onartzea, futbol zelaiko obrei dagokiena.

    Ikusirik futbol zelaiko obrak egiteagatik UTE Oreretak aurkeztutako 4. ziurtapena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea futbol zelaiko obrak egiteagatik UTE Oreretak aurkeztutako 4. ziurtapena, 12.062.595,- pezetakoa, eta 1997ko azaroaren 10n plenoak hartutako erabakiaren arabera ziurtapenaren % 50a ordaintzea, hau da 6.031.298,- pezeta (ADO 99 1577/98).

    5.- Kanposantuko administratzailearen, Joaquin Arrieta Sistiagaren, zerbitzuen alokairu-kontratua berritzea, beste urtebetez.

    Joakin Arrieta Sistiagak kontratua dauka suskribaturik Udal honekin, datorren abenduaren 31 artekoa, kanposantuko administratzaile gisa lan egiteko. Hori horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Kanposantuko administratzailearen zerbitzu-alokairuaren kontratua berritzea, Joakin Arrieta Sistiagari, beste urtebetez, alegia, 1999ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte, 1998ko KPIren gehikuntzarekin.

    Idazkariak adierazi du erabaki hau legezkoa ez dela. Lan hau plantilako langileren batekin egin behar dela edo bestela behar bezala subkontratatu.

    GIZARTE ONGIZATEA:

    6.- Etxez etxeko laguntza bat emateko onarpena.

    Ikusirik etxez-etxeko laguntza eskatzeko, Maria Urcelayeta Lizarazu eta Angel Susperregui Ugalde egin duten eskabidea. Era berean, aztertu ondoren horri buruz gizarte laguntzaileak eman duen txostena. Hortaz, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Maria Urcelayeta Lizarazuri eta Angel Susperregui Egalderi etxez-etxeko zerbitzua ematea baldintza hauetan:

    1. Zerbitzua norberarentzako lanak izango da, eta astean 5 ordukoa izango da, nahiz eta astean 7 ordu eta 30 minutu luzatu daitekeen, zerbitzu beharren arabera. Hasieran zerbitzua Marian Zuloaga laguntzaileak emango du. Zerbitzua jasotzeagatik dagokion diru-ekarpena, hilean, hau da: 5.398.- pezeta.

    7.- Etxebizitza alokatzeko laguntza ekonomiko bat emateko onarpena.

    Fermin Maneiro Loureirok aurkeztutako laguntza ekonomikoaren eskaera ikusi ondoren, Lezoko etxebizitza bateko logela baten alokairu gastuak ordaintzeko, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Fermin Maneiro Loureiroren etxebizitza bateko logela bat alokairua gastuentzako laguntza, guztira 92.000 pta (larogeita hamabi mila) ematea 1998ko urriaren 1etik abenduaren 31ra arteko alokairuarena.

    BI: Etxeko jabeari hilero ordaintzea justifikatutako gastua, aurrekontuko 1 ?00-00-481-313 00-00-00 partidatik.

    EUSKARA ETA KULTURA:

    8.- Dirulaguntza ematea Lezoko Herri Eskolak eta Institutoak antolatzen dituzten bertsogintza ikastaroak aurrera eramateko.

    Lezoko Herri Eskolak eta Institutoak, 1997/98 ikasturtean antolatu zuten bertsogintza ikastaroa ordaintzeko, dirulaguntza eskatu da. Horiek horrela, Gobernu Batzordak zera ERABAKI DU:

    BAT: 50.000,- pezetako dirulaguntza ematea Lezoko Herri Eskolak eta Institutoak, 1997/98 ikasturtean antolatu zuten bertsogintza ikastaroa ordaintzeko (AD-736).

    9.- Udalak bere kargu hartzea, Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegiak aurkezturiko 1998/99 ikasturteko matrikulazio kanpainaren kostoa.

    Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegiak aurkeztu du 1998/99 ikasturteko matrikulazio kanpainaren balantze ekonomikoa. Trasmisio hitzarmenak bere 8. puntuan aipatzen duen arabera, ikasturte hasieran Lezoko Udalak euskaltegia eta eskolarekin batera kanpaina egingo du. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Urtero bezala, udalak bere kargu hartzea, 1998/99 ikasturteko matrikulazioa kanpainaren kostoa, hau da 245.331,- pezeta (AD-737).

    10.- Lezoko mapa kartografikoaren lanen kontratazioa onartzea.

    Jone Salaberriak gaia mahai gainean uztea eskatu du, proposamenak aztertu bitarte eta dirulaguntzak zehaztu arte.

    Aho batez onartu eta gero, hurrengo gai hauek aztertzea erabaki dute:

    URJENTZIAZ:

    11.- N. 1 Errepidean, la Rosaleda Campingnaren parean, markesina bat eraikitzeko Garsa Construcciones C.B.k aurkeztu duen aurrekontua onartzea.

    N. 1 Errepidean, Donostiara bidean, La Rosaleda Campingaren parean, hain zuzen Hondarribia-Donostia Busaren hiriarteko linearen erabiltzaileentzako geltokian, markesina bat eraikitzeko moldatu den espedientea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: N. 1 Errepidean, Donostiara bidean, La Rosaleda Campingaren parean, hain zuzen Hondarribia-Donostia Busaren hiriarteko linearen erabiltzaileentzako geltokian, markesina bat eraikitzeko Garsa Construcciones C.B.k aurkeztu duen aurrekontua onartzea, guztira 3.924.993,- pta.

    Jasorik gera dadila ezen, Udal honek bere gain hartuko dituela markesina hori egoera onean mantentzeko behar diren mantenimendu-obrak.

    Diputazioak, 2.000.000,- pezetako dirulaguntza emango du. Dirulaguntza baieztatzen denean, obra egingo da.

    12.- Gabriel Salaberry Barañanori, U.T.E. Tecsa-Jaureguizaharren ordezkari gisa, eskatutako lizentzia ematea, bikoitz bihurtuko diren garaje-plazak parte batean ixteko.

    Gabriel Salaberry Barañanok eskaturik, U.T.E. Tecsa-Jaureguizaharren ordezkari gisa, tramitatzen ari den iharduera espedientea aztertu ondoren, garaje-plaza batzuk parte batean ixteko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Gabriel Salaberry Barañanori, U.T.E. Tecsa-Jaureguizaharren ordezkari gisa, eskatutako lizentzia ematea, bikoitz bihurtuko diren garaje-plazak parte batean ixteko, Lopene plazako 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 lokaletan, baldintza gisa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak, honekin batera bidaltzen zaizkionak, bete behar izanik.

    BI: Aparteko tentuz bete beharko du 6. Neurri zuzentzailea zeren, 1997ko abenduaren 30ean emandako hartan ezarritakoa aldatu egiten baitu. (Bien fotokopiak bidaltzen zaizkio).

    HIRU: Obrak burutu ondoren, ihardueraren irekidura-lizentzia eskatu beharko du, horretarako, eta harekin batera, ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ingurugiro Sailek ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla adieraziz..

    13.- Miguel Angel Garmendia Larreari, Adolfo Sobrino S.A.ren ordezkari gisa eskaturiko Lizentzia ematea, 1. Sistema Orokorrean C gasoleo-depositu bat jartzeko.

    Miguel Angel Garmendia Larreak, Adolfo Sobrino S.A.ren ordezkari gisa eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea aztertu ondoren, 1 Sistema Orokorrean C gasoleo-depositu bat jartzeko helburuz, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Miguel Angel Garmendia Larreari, Adolfo Sobrino S.A.ren ordezkari gisa eskaturiko lizentzia ematea, 1 Sistema Orokorrean C gasoleo-depositu bat jartzeko, kiroldegiko dutxak ur beroz hornitzeko xedez, baldintza gisa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak, honekin batera bidaltzen zaizkionak, bete behar izanik.

    BI: Instalazioak martxan jarri ahal izateko, ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz, Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko eta Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla adieraziz.

    14.- Udal ikastetxeetako berokuntza-kalderen mantenimendua Tarte enpresari ematea.

    Udal ikastetxeetako berokuntza-kalderen mantenimendurakoTarte enpresak aurkeztu dituen aurrekontuak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Tarte enpresari ematea Udal ikastetxeetako berokuntza-kalderen mantenimendua:

    Egin beharreko ikuskapenak:

    1999ko urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, urria, azaroa eta abendua eta, gainera, akats edo matxuraren bat gertatu delako haren zerbitzuak eskatuko zaizkion guztietan.

    Zerbitzuaren kostoa:

    Jaizkibel Azpi Ikastetxea: 137.976 ,- pta gehi B.E.Z.

    Herri Eskola: 137.976 ,- pta gehi B.E.Z.

    Joannes Etxeberri: 187.472,- pta gehi B.E.Z.

    Joannes Etxeberrirako aurrekontuan egiten duten oharraren ildotik, instalazio berriren aurrekontua aurkez dezaten eskatzen zaie, hura aztertu ahal izateko.

    15.- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako baldintza fisikoak hobetzeko emandako dirulaguntza ontzat hartzea.

    Oinarriko Gizarte Zerbitzuetako baldintza fisikoak hobetzeko (Apirilaren 7ko 69/98 Dekretua) eskatutako dirulaguntzari dagokion Ebazpena ikusirik, horren bidez Udal honi 3.000.000,- (hiru milioi) pta subentzio ekonomikoa eman zaio. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Emandako subentzioa onartzea eta udalerri honetako Oinarriko Gizarte Zerbitzuetara sarbide-oztopo arkitektonikoa (salvaescalera) kentzeko gastuetara xedatzea, zenbait enpresak aurkeztutako proiektuen arabera.

    16.- Nicaraguako Sta. Maria de Ocotal herriarentzat dirulaguntza ematea.

    Nicaraguan Lezoko herriarekin senidetua den Sta. Maria de Ocotal herriak behar duen gizaldeko laguntzaren premia ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Nicaraguako Sta. Maria de Ocotal herriarentzat guztira 250.000 pta laguntza ekonomikoa ematea onartzea, gizarte erakundeen aldeko subentzioen partidaren kargura 1.0000481313000000 (A/747).

    17.- Galde eskeak.

    Gobernu Batzordeak, hurrengo bilera abenduaren 2an egingo du.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:26an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna