Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko abuztuaren bostgarrena. Goizeko 12:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.
Jesus Mª Martiarena Jakak ezin izan du etorri.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- 1998ko uztailaren 22an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.
Aho batez onartu dute 1998ko uztailaren 22an ospaturiko ohiko bilkurako akta.
2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.
Ez da ezerreren berri eman.
HIRIGINTZA:
Obra lizentziak:
3.- Emiliano Manterola Olaizolari obra lizentzia ematea, Aingeru-Enea etxearen fatxadan leiho-zulo batzuk irekitzeko.
Emiliano Manterola Olaizolak bere etxean, Aingeru-Enean, zenbait obra egiteko lizentzia eskatuz aurkeztu duen eskabidea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Emiliano Manterola Olaizolari obra lizentzia ematea ipar eta hego aldeko fatxadetan zuloak irekitzeko (leihoak) eta zenbait gela eta bainugelarako adriluzko tabike batzuk altxatzeko bere etxean, Aingeru-Enean, Gaintxurizketako bidean dagoen etxean, alegia.
BI: Erainkuntzaren gaineko zerga guztira 48.672 pta izango da.
Fakturak eta aurrekontuak:
4.- UTE Oreretak aurkeztutako 2. Ziurtapena onartzea, futbol zelaiko obrei dagokiena.
Ikusirik futbol zelaiko obrak egiteagatik UTE Oreretak aurkeztutako 2. ziurtapena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea futbol zelaiko obrak egiteagatik UTE Oreretak aurkeztutako 2. ziurtapena, 7.108.573,- pezetakoa, eta 1997ko azaroaren 10n Plenoak hartutako erabakiaren arabera ziurtapenaren % 50a ordaintzea, hau da 3.554.286,- pezeta (ADO 99 1005/98).
5.- Construcciones Sobrinok aurkeztutako 2. Ziurtapena onartzea, Lezoko kiroldegia eta pilotalekua bukatzeko obrei dagokiena.
Ikusirik Construcciones Sobrinok aurkeztutako 2. ziurtapena, Lezoko kiroldegia eta pilotalekua bukatzeko obrei dagokiena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea Construcciones Sobrinok aurkeztutako 2. ziurtapena, 44.232.441,- pezetakoa, Lezoko kiroldegia eta pilotalekua bukatzeko obrei dagokiena (O 99 1042/98).
6.- Pinturas Isidoro Aguilarrek aurkeztutako faktura onartzea, Joannes Etxeberrin egindako lanengatik.
Ikusirik Pinturas Isidoro Aguilarrek aurkeztutako faktura, Joannes Etxeberrin egindako lanena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea Pinturas Isidoro Aguilarrek, Joannes Etxeberri eskolako sabaiak konpontzeagatik eta egindako pintaketa lanengatik aurkeztutako faktura, 2.999.528,- pezetakoa.
7.- Ineqsport S.L.k aurkeztutako faktura onartzea, kiroldegian baloi-saskiak hornitu eta jartzeagatik.
Gobernu Batzordeak, ekainaren 10ean egindako bileran, Ineqsport S.L.ri adjudikatu zion kiroldegirako saskiak eta gortina bereiztaileak hornitzea eta jartzea, guztira 5.928.876,- pta kopuruan.
Horiek horrela, eta ikusirik eskatutako lanak eginak daudela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea Ineqsport S.L.k aurkeztutako 5.928.876,- pezetetako faktura, kiroldegian baloi-saskiak eta gortina bereiztaileak hornitu eta jartzeagatik (ADO 99 1039/98).
Espedienteak:
8.- Flujoma S.L.k aurkeztutako iharduera espedienteari buruzko informea, Sagasti 103 poligonoko Irurtzun kaleko 79an dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatuz aurkeztutakoa.
Talleres Flujoma S.L.k eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Irurtzun kaleko (Sagasti 103 poligonoa) 79an kokaturik dagoen pabilioia kaldereria ihardueran lan egiteko egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, eta horri buruz udal teknikariak egin duen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Irurtzun kaleko (103 poligonoa) 79an dagoen pabilioia kaldereria-ihardueratarako egokitzeko lizentzia eskatuz, Talleres Flujoma S.L.k aurkeztu duen iharduera espedientearen aldeko informea ematea.
BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamentura igortzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzan.
9.- Maria Teresa Amiano Ruizek aurkeztutako iharduera espedienteari buruzko informea, Lopenen taberna bat jartzeko lokal bat egokitzeko lizentzia-eskaerari buruzkoa.
Maria Teresa Amiano Ruizek (Izai Taberna) eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Lopene plazako 1ean taberna ihardueran lan egiteko aretoa egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, eta horri buruz udal teknikariak egin duen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:BAT: Lopene plazako 1ean dagoen aretoa taberna-ihardueratarako egokitzeko lizentzia eskatuz, Maria Teresa Amiano Ruizek aurkeztu duen iharduera espedientearen aldeko informea ematea.
BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamentura igortzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzan.
EUSKARA ETA KULTURA:
10.- Udako Euskal Unibertsitateari eta bertara joan diren lezoarrei dirulaguntzak ematea.
Udako Euskal Unibertsitateari eta bertan izan ziren ikasle lezoarrei diruz laguntzeko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Jarraian aipatzen diren dirulaguntzak ematea Udako Euskal Unibertsitateari eta bertan izan diren ikasle lezoarrei:
- Izaskun Etxebeste Arozenari11.500,- pezeta (AD 456/98).
- Joana Villasante Redondori 11.500,- pezeta (AD 456/98).
- Udako Euskal Unibertsitateari 82.000,- pezeta (AD 455/98).
11.- Bai Independentzia Taldeari dirulaguntza ematea.
Mahai gainean gelditu da.
PERTSONALA:
12.- Eugenio Salaberria Lazkanori lanerako erabateko ezintasun iraunkorra eman izanaren berri jakinaraztea.
Eugenio Salaberria Lazkanori lanerako erabateko ezintasun iraunkorra eman diote maiatzaren 25ean, hori dela eta Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Eugenio Salaberria Lazkanori jakinaraztea datorren abuztuaren 31rako konserje etxea utzi behar duela.
BI: José Luis Goienetxea Sistiaga, atezainen lan-poltsan lehena dagoena, behin-behineko funtzionario izendatzea Joannes Etxeberri eskolan atezain lanak egiteko. Dena den Udalak edota horretarako ahalmena duen edozein istituzioek lan horiek egiteko beste norbait izendatuko balu, udalak egun egindako izendapena indarrik gabe gelditu litzateke.
HIRU: Jose Luis Goienetxea Sistiagari jakinaraztea 1998ko irailaren 1etik aurrera Joannes Etxeberriko konserje etxean bizi behar duela.
ALKATETZA:
13.- Alkatetzaren 103. Dekretua berrestea, kale garbiketarako langile bat kontratatzeko emandakoa.
Ikusirik alkateak emandako 103. Dekretua, Gobernu Batzordeak berretsi egin du. Dekretu honen bidez, Manuel Mesa Ciborroren baja dela eta Jose Ramon Errastiri proposatzen zaio kanposantuko lanak egitea eta Manuel Mesa Moralejo kontratatzen da kalegarbitzaile lanetarako.
Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hauek ere aztertzea erabaki dute:
URJENTZIAZ:
14.- Gabriel Salaberry Barañanok, UTE Tecsa-Jauregizaharren ordezkari gisa, aurkeztu duen lizentzia eskabideari aldeko informea ematea.
Gabriel Salaberry Barañanok, UTE Tecsa-Jauregizaharren ordezkari gisa, aurkeztu duen lizentzia eskabideaz tramitatzen ari den iharduera espedientea ikusirik, Lopene Plazako 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 lokaletan bikoitz bihurtuko diren garaje plazak parte batean ixteko lizentzia eskatu baitu, eta udal teknikariak aurkeztu duen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Gabriel Salaberry Barañanok, UTE Tecsa-Jauregizaharren ordezkari gisa, aurkeztu duen lizentzia eskabideaz tramitatzen ari den iharduera espedienteari buruz aldeko informea ematea, Lopene Plazako 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 lokaletan bikoitz bihurtuko diren garaje plazak parte batean ixteko lizentzia eskatu baitu.
BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamentura igortzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzan.
Idazkariak adierazi du txosten teknikoak ez dutela erantzun aurkeztu den alegazioa.
15.- Jose Anjel Lopetegi Salaberriak aurkeztutako iharduera espedientearen alde informatzea, Herriondo bailaran kokatutako Sagar Zulo taberna-jatetxea legalizatzeko.
Jose Anjel Lopetegi Salaberriak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea aztertu ondoren, Herriondo bailaran kokatutako Sagar Zulo taberna-jatetxea legalizatzeko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak horri buruz emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Jose Anjel Lopetegi Salaberriak aurkeztutako iharduera espedientearen alde informatzea, Herriondo bailaran kokatutako Sagar Zulo taberna-jatetxea legalizatzeko lizentzia eskatzen baitu.
BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamentura igortzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzan.
16.- Peoi ez-kualifikatuen itxaron-zerrendatik, bi pertsonaren zerbitzuak kontratatzea.
Kale-garbiketa zerbitzuko langileei dagokienez Barne Eskuordedunak proposatutakoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Peoi ez-kualifikatuen itxaron-zerrendatik, bi pertsonaren zerbitzuak kontratatzea, ondoren seinalatzen diren denboraldietan kale garbiketa egiteko:
Bata, abuztuaren 10etik irailaren 8ra, eta bestea abuztuaren 24tik irailaren 22ra.
17.- Galde eskeak.
Alkateak esan du Haurtzaindegiko hitzarmena erregulatu beharra dago eta hurrengo Gobernu Batzordera ekartzea eskatu du.
Esan du baita datorren aurrekontuak prestatu beharra daudela.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 12:45an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.