1997.eko Azaroaren 19ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hemeretzigarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1997ko azaroaren 6an ospaturiko ohiko batzarraldiko akta egokitzat emanez gero onartzea.

    Aho batez onartu dute 1997ko azaroaren 6an ospaturiko ohiko batzarraldiko akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi delegatuek beren eskumenen egikaritzan buruturiko ihardueren kontu ematea.

    Ez da ezeren berri eman.

    HIRIGINTZA:

    Obra-lizentziak:

    3.- Gobernu Batzordearen iritzira jartzea Lourdes Pérez eta Jose Luis Zabalok eraginda bideratzen ari garen espedientea, bi familiarentzako moduko etxea egiteari buruzkoa Gaintxurizketan.

    Udal Gobernu Batzordeak 1997ko irailaren 24an ospaturiko batzarraldian, Lourdes Perez Aranbururi eta Jose Luis Zabalo Calvori lizentziarik ez ematea erabaki zuen, Gaintxurizketako Gainean familia birentzat etxea eraikitzeko, Foru Diputazioak otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren aplikazioaz emandako arrazonamendua kontutan harturik, hartan, besteak beste, lurzoru ez-urbanizagarrian etxebizitza sakabanatuak eraikitzeko debekua erabakitzen baita, haiek nekazaritza-esplotazioren bati lotuak ez direnean behintzat.

    Interesatuek oker bat hautematen dute akordio horretan, espedienteari hasiera aipaturiko 28/1997 Dekretua indarrean sartu baino lehen eman zitzaiolako. Horren froga dira Gobernu Batzordeak 1996ko urriaren 10.ean eta 1997ko apirilaren 24.ean hartutako akordioak.

    Hori guztia dela medio, eta lizentziaren eskaera 1996ko abuztuaren 30.ean aurkeztu zela kontutan izanik, alegia, lurzoru ez-urbanizagarrian nekazaritzako esplotazioren bati loturik ezean etxebizitzak eraikitzea debekatzen duen legeria indarrean sartu baino lehen, Batzorde honek aho batez ERABAKI DU

    BAT: Familia birentzat etxea eraikitzeko lizentzia ematea, obragintza proiektu bisatu bat aurkeztearen baldintzapean.

    BI: Etxea kokatuko den lursaila erregistroz lursail bakarra da eta ezin izango da zatikatu. Xehetasun hori erregistroko ziurtapen bidez bermatu beharko da.

    HIRU: Lehenbiziko okupazioa egiteko lizentzia eskatzea Udalari etxea egindakoan, eta dokumentu hauek ekartzea:

    U-4/1, U-4/2 edo U-5.

    Lau fatxaden agazkiak.

    Obra berriaren eskritura.

    Obra bukatu izanaren ziurtagiria, ikus onetsitakoa.

    LAU: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 1.606.248,- pezeta.

    4.- Lizentzia ematea Iñaki Iragorri Gamiori Jaizkibel hiribidea, 1ean dagoen lokalean baztardea edo tarteko solairua egiteko.

    Iñaki Iragorri Gamiok Jaizkibel hiribideko 1.an, burdindegia kokaturik daukan lokalean tarteko solairu bat eraikitzeko obra-lizentzia eskatuz, hark berak aurketu duen proiektua azterturik, eta horri buruz eman den txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zea ERABAKI DU:

    BAT: Iñaki Iragorri Gamiori obra-lizentzia ematea, burdindegia daukan lokalean tarteko solairua eraikitzeko, Jaizkibel hiribideko 1.an alegia.

    Obra bukatu ondoren, burdindegiaren behin-betiko lizentzia eskatu beharko du.

    BI: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 35.070,- pta. da.

    Fakturak eta presupostuak:

    5.- Onartzea 1997/98 ikasturtean eskola-umeak garraiatzeagatik Belintxon, S.L.k aurkeztuko dituen fakturak %2,6 haunditzea.

    Aztertu ondoren Autocares Belintxon, S.L.k ekarritako faktura, irailean eskola-umeak eskolara eramatearena. Faktura %2,6 handitu da iazkoaren aldean, 1996-97 ikasturtekoaren aldean. Hala, alkateak interesatuarekin hitz egin eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea 1997-98 ikasturtean eskola-umeak eskolara eramateagatik Belintxon, S.L.k aurkeztuko dituen fakturak %2,6 handitzea 1996-97 ikasturtekoaren aldean.

    Hala, 727.795 PTA kostatuko da zerbitzua hilean (AD 644/97).

    6.- Sistema Orokor 1eko (2. fasea) urbanizazio obrei dagokien 1.go ziurtapena onartzea.

    Gai hau mahai gainean gelditu da.

    Obragintza gaizki egina izanaren arriskua dagoenez, premiamenduz eska biezaio obra-zuzendaritzari obragintza behar bezalakoa izan dadin eta horretarako behar diren neurriak har ditzan.

    7.- Udaleko langileen eta zinegotzien bizitza aseguruari dagokionez, Aski S.A.L.ak aurkeztu duen faktura onartzea.

    Ikusirik Aski SALek aurkeztutako faktura udaleko langileen eta zinegotzien bizitza aseguruagatik (97-08-01etik 98-08-01era bitartekoa), Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Aski S.A.L.k langileen eta zinegotzien bizitza aseguruagatik aurkeztutako faktura. Aseguratutako epea 1997ko abuztuaren 1etik 1998ko abuztuaren 1ra bitartekoa da, eta ordaindu beharrekoa 2.421.091,- pezeta (AD 666).

    8.- Onartzea Elurra SL-ek ekarritako aurrekontua, Herri Eskolako eta Euskaltegiko garbiketa lanena.

    Herri Eskolan eta Euskaltegian garbiketa zerbitzuak hedatzeko Limpiezas Elurra S.L.k aurkeztu dituen proposamenak azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Herri Eskola ikastetxeko behe-oineko gela guztien garbiketarako Limpiezas Elurra S.L.-k aurkezturiko proposamena onartzea, horrela fakturazioa hilean 63.075,- pta gehiago izango delarik.

    BI: Era berean, Euskaltegiari dagokion aurrekontua onartzea, garbitu beharreko tokiak lehen baino gehiago direlako, kostuaren hazkuntzak hileko 29.151,- pta. gehiago suposatzen duelarik.

    9.- Tarte enpresari esleitzea Herri Eskola, Joannes Etxeberri eta Jaizkibel Azpi eskoletako kalefakzio sistema kontu egiteko lana.

    Udal-ikastetxe guztietako berogailu-kalderen mantenimendurako Tarte enpresak aurkeztu dituen aurrekontuak azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Tarte enpresari adjudikatzea Herri Eskola, Joannes Etxeberri eta Jaizkibel Azpi ikastetxeetako berokuntza-kalderen mantenimendua, ondoren zehazten diren denboraldi eta zenbatekoen arabera:

    Denboraldia:

    1998. urteko urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, urria, azaroa eta abendua.

    Zerbitzuaren kostua:

    Jaizkibel Azpi ikastetxekoa: 135.270,- pta gehi B.E.Z.

    Herri Eskolakoa: 135.270,- pta gehi B.E.Z.

    Joannes Etxeberrikoa: 183.796,- pta. gehi B.E.Z.

    GIZARTE ONGIZATEA:

    10.- Gizarte larrialdietarako laguntzak ematea

    Ikusi ondoren gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerez gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea, espediente hauei:

    468 a .......... 96.000,-pta

    175 a .......... 30.400,-pta

    224 a .......... 14.515,-pta

    034 a .......... 11.501,-pta

    479 a ..........129.882,-pta

    306 a .......... 10.517,-pta

    Guztira ........... 292.815,-pta.

    PERTSONALA:

    11.- Nekazal injineru tekniko bat kontratatzeko proposamena.

    Lezoko langabetuentzat lorategi eta baratze ikastaro bat emateko xedetan Nekazal Injineru Tekniko bat kontratatzeko hautaketa-probak eginik, aurtengo irailaren 24ko Gobernu Batzordean onartutako proiektuaren arabera, emaitzak hauek izan dira:

    Hautagai proposatua:

    1. Elixabete Irastorza Apaolaza

    Bigarren hautagai gisa geratua:

    2. Amaia Urzalai Lete.

    Gainditu ez duena:

    3. Lourdes Azofra Arzamendi.

    Beraz, izan diren emaitzak ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Elixabete Irastorza Apaolaza, N.A.N. 08924467-F duena, 9 hilabeteko denboraldirako eta lanegun erdiz kontratatzeko proposamena onartzea, ?Lezoko langabetuentzat lorazain eta baratze ikastaro? proiektua burutara eramateko: 1997ko azaroaren 21etik 1998ko abuztuaren 20era.

    BI: Lanpostu honetan ordezkapenik behar izanez gero, horretarako Amaia Urzelai Lete izendatzea.

    12.- Udalaren arkitekto-aholkulariaren kontratua luzatzeko proposamena.

    Udaleko arkitektu asesorearekiko kontratua (zerbitzu ematekoa) azaroaren 29an bukatzen denez, eta kontuan izanik agindutako lanak ondo bete dituela eta duen esperientzia egokia dela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Udaleko arkitektu asesorearen kontratua, Raimundo Mendiburu Abadena, zerbitzu ematekoa, urtebetez luzatzea, hau da, 1998ko azaroaren 29a arte.

    BI: Hilean hirurogei ordu bete beharko ditu, eta astean bitan etorri behar du Udaletxera bertara. Ordainsaria, berriz, arkitektu kolegioak dituen tarifen araberakoa izango da.

    Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hauek ere aztertzea erabaki dute:

    URJENTZIAZ:

    13.- Langile bat kontratatzea kalegarbitzaile bezala aritzeko.

    Sagrario Duque Perez (edo eta kasua bestela balitz, peoi kualifikatu gabeen zerrendako hurrengoa) kalegarbitzaile zerbitzuetarako kontratatzeko, Barne Arazoetarako Eskuordedunak aurkeztu duen proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Sagrario Duque Perezen zerbitzuak kontratatzea, 1997ko azaroaren 24tik abenduaren 19ra arte, biak barne, kalegarbitzaile eginkizunetarako, lan pilaketa dela medio.

    14.- Diruz laguntzea Allerru Futbol Taldea eta Hezikuntza.

    Allerru Futbol Taldea eta Hezikuntza diruz laguntzeko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 500.000,- pezetako dirulaguntza ematea Allerru Futbo Taldeari (ADO 708-000-97).

    BI: 400.000.- pezetako dirulaguntza ematea Hezikuntzari, ekintza eta antolamendurako eta eskola ordutik kanpoko egitarauak lantzeko (ADO 707-000-97).

    15.- Galde eskeak.

    Gobernu Batzordeak hurrengo bilera abenduaren 3an egingo du.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:35ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna