1997.eko Urriaren 29ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urriaren hogeita bederatzigarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    Alkateak dio Herri Batasunaren Mahai Nazionalaren aurkako epaiketa dela eta, udal osoko bilkuraren bilerak etetea erabaki zuela joan den urriaren 3an, eta erabakia gainontzeko batzordeetara ere zabaldu zuela, Gobernu Batzordea barne.

    Dena den aipatu du badirela Gobernu Batzordeak onartu beharreko zenbait gai atzeraezinak, erabakitzen ez badira Udalari kalte ekonomikoak ekarri diezazkiokeenak: bi obren kasuan, dirulaguntzak galtzea.

    Bestetik, lan poltsak direla eta badira haien funtzionamenduan eragin zuzena duten erabakiak; beraz, Gobernu Batzordea deitzea erabaki zuela.

    1.- Onartzea Lopene kaleko 4. sotoan mediku-kontsulta berria egiteko proiektua eta ematea lanak.

    Gobernu Batzordeak, 1997ko maiatzaren 7an egin zuen bilkuran, diruz laguntzeko eskatzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, Lopeneko etxeak egiten ari den promotorak Udalari eman beharreko lokaletan mediku-kontsulta jartzeko.

    Hala, 2146/97 Erabakia, uztailaren 23koa, bitarteko zela (ikus irailaren 5eko E.H.A.A.), 4.500.000 PTA ematea erabaki zuen Osakidetzako zuzendari nagusiak Lezori mediku-kontsultako proiektua eta lanak egiteko Lopene plazako 4. sotoan. Eta heldu den urtean ere halako modutsuko laguntza izatea espero dugu.

    Horrela, Diaz Guardamino Arquitectos, S.L.k egin du proiektua, eta Euskal Herriko Arkitektuen Elkargo Ofizialak ikus-onetsi urriaren 8an. Aurrekontua, berriz, 20.684.860 PTA da.

    Udaleko arkitektu asesorearen eta Osakidetzakoaren aldeko informeak ditu, orobat, proiektuak.

    Lanak egiteko, berriz, hiruri eskatu dizkiegu aurrekontuak, eta merkeena UTE TECSA-JAUREGUIZAHARek ekarri digu, mediku-kontsulta izango den etxea sustatu eta egin duen enpresak. Haiek eskaini diguten prezioa 19.563.268 PTA da.

    Horiek guztiak horrela direla, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Osasun Zentrua-Osakidetzarentzako anbulatorioa egiteko proiektua, Diaz Guardamino Arquitectos, S.L.k egina eta 1997ko urriaren 8an ikus-onetsia. Eta 624.112,- PTA + (%16 BEZ) ordaintzea proiektua idaztearena eta obra zuzentzearena.

    BI: UTE TECSA-JAUREGIZAHARRi ematea 19.563.268 pezetatan lanak egitea, lehen adierazitako arrazoiengatik (AD 653/97).

    Lanak egiteko epea 1997ko abenduaren 29an bukatzen da.

    Lanak hartu behar dituenak, berriz, 782.530 PTA jarri behar ditu 10 egun baino lehen lanak behar bezala egitea bermatzeko.

    Ordaindu, azkenik, obrak bukatzean egingo da, obra ziurtagiri bakarrez.

    HIRU: Erabakiaren berri ematea Osakidetzari (Laguntzak emateko aginduko 11. artikuluak jartzen duen eran) eta gainerako interesatuei.

    Idazkariak adierazi du kontratazio prozedura ez dela zuzena izan, enkante publikorik ez dela egin eta.

    2.- San Joan Bautista elizaren iparreko aldearen urbanizazio obrei dagokienez, Construcciones Biargi S.L.k aurkeztutako likidazioa onartzea.

    San Joan Bautista elizaren iparreko aldeko urbanizazio obrei dagokienez, Biargi S.L. Eraikuntza-enpresak aurkeztu duen likidazioa azterturik, eta Ramon Ayerza arkitektuak eman duen txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Lezoko San Joan Bautista elizaren iparreko aldeko urbanizazio obrei dagokienez, Biargi S.L. Eraikuntza-enpresak aurkezturiko likidazioa onartzea, guztira 3.360.895,- pta. (O 99-540/97).¡Error! Marcador no definido.

    Alkateak hala ere dio obrak ez duela konbentzitu. Ez haserako proiektua ezta obrak nola bukatu diren ere. Dena den dirulaguntza dagoenez, hura jasotzeagatik proposamena onartzea erabaki duela.

    3.- Udalaren lan-poltsen inguruan proposamena.

    Gobernu Batzordeak, 1996ko urriaren 30ean egin zuen bileran, behin betiko onartu zituen lan-poltsetako zerrendak.

    Dena den, lanpoltsetan dauden langile batzuekin arazoak sortu dira, lanera deitu eta, zenbait arrazoi argudiatuz, ez baitira lanera etorri. Horietako kasu bat, etxez etxeko laguntzaileen lan-poltsako langile batekin gertatu dena, oso larria da: lan kontratua sinatu arren ez baita lanera etorri, kaltea eraginez zerbitzuari.

    Bestalde, zenbait kexa daude peoi kualifikatu gabekoen lan-poltsaz ere. Lan-poltsa hori bi zerrenda bat eginez osatua dago: Udalak eratuta dauzkan gizarte-laguntzarako programetan dauden langileekin osatua bat eta programa horretan sartu gabe daudenekin bestea. Bi zerrenda horiekin osatutako poltsa horretan, gizarte laguntza programetan sarturik daudenek abantaila daukatela jotzen da; besteak baino gutxiago izanik, eta zerrendak tartekatu egiten direnez, langile horiek zerrenda bateratuan bi aldiz azaltzen baitira.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Aurrerantzean, edozein lan-poltsako langilea, lanera deitu eta edozein arrazoi argudiatuz, gaixotasuna ezik, lanera etortzen ez bada, bi aldiz deitua izan ondoren, bere lan-poltsako zerrendan azkena jarriko da.

    BI: Etxez-etxeko lan-poltsan gertatu den kasua larria izanik, hau da, kontratua firmatu eta bete ez Maite Machok, zerbitzua kinka larrian utziz, lan-poltsa horretatik kanpo gelditu da gaurtik aurrera lehen esan dugun pertsona.

    HIRU: Peoi kualifikatu gabekoen lan-poltsa berria eratzea, Udalak eratuta dauzkan gizarte-laguntza programetan dauden langileak eta programa horretan sartu gabe daudenak tartekatuz; baina, programan sartu gabe dauden guztiak lan egin arte ez dira programetan sartuak daudenak berriz kontratatuko.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna