1997.eko Irailaren 5ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren bosgarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA EZ OHIKOA ETA PREMIAZKOA Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.

    Agustina Pontesta Garmendiak ezin izan du bilerara etorri.

    Idazkaritza Pedro Etxarri Ollokiegik egin du.

    0.- Saioren premiazkotasuna berrestea.

    Alkateak adierazi du Santakrutzak ospatuko direla herrian eta ospakizun horiek aurrera eramateko aurrekontuak onartu behar direla ordainketak egin ahal izateko. Esan du, hala berean, kanposantuan egin beharreko obrak presa handia daukatela eta deialdian sartzea erabaki duela.

    Batzordekidek berretsi egin dute bilkuraren premia.

    1.- Proposamena, Santakrutzetako aurrekontua, dirulaguntzak eta partidak onartzea.

    Kultura Batzordeak Santakrutzetarako aurkeztutako programa eta aurrekontua ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea 1997ko Santakrutzetarako Kultura Batzordeak aurkeztutako aurrekontua, dirulaguntzak eta partidak. Aurrekontua 12.559.550,- pezetakoa da eta honela banatzen da:

    - Santakrutzetako aurrekontu orokorra: 10.479.750,- pezeta.

    - Hainbat dirulaguntza: 518.000,- pezeta.

    - Josetxo Etxandi Memoriala: 1.850.000,- pezeta.

    Kopuru horietatik 4.711.800,- pezeta herriko elkarteei aurreratuko zaizkie, baina festak amaitu eta hiru hilabete baino lehen, justifikatu egin beharko dira egindako gastuak .

    2.- Onartzea hilerrian nitxoak egiteko aurrekontua.

    Garsa C.B.k hilerrian nitxoak egiteko aurkeztutako aurrekontua ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Garsa C.B.k hilerrian nitxoak egiteko aurkeztutako aurrekontua: 1.846.669 PTA (AD 483/97).

    Kontuhartzailetzako txostenaren arabera gastu hori egiteko kontsignaziorik ez dagoela adierazi du idazkariak.

    Alkateak esan du gastu hau egin ahal izateko irailean izango den osoko bilkuran kreditu aldaketa egitea aurreikusia dagoela.

    3.- Onartzea aiton-amonen bazkariaren prezioa bakoitzeko.

    Festetan (irailaren 13an, hain zuzen) Lezoko jubilatuentzako bazkaria prestatzeko Ixkulinek aurkeztu duen aurrekontua azterturik, hona Gobernu Batzordeak hartu duen ERABAKIA:

    BAT: Onartzea Ixkulinek egindako eskaintza: 3.800 PTA pertsona bakoitzeko festetan (irailaren 13an) Lezoko jubilatuentzat izango den bazkaria prestatzearena.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna