1997.eko Martxoaren 20ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko martxoaren hogeigarrena. Goizeko 10:15ean hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Martiarena Jaka, Agustina Pontesta Garmendia eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1997ko martxoaren 5ean egindako bilerako akta.

    Aho batez onartu da 1997ko martxoaren 5ean egindako bilerako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren berri ematea.

    Ez da ezeren berri eman.

    HIRIGINTZA:

    Obrak egiteko lizentziak:

    3.- Ematea lizentzia Mª Carmen Garcia de Andoini Elias Salaberria hiribideko 12. sotoko lokala taberna-jatetxe izateko moduan jartzeko.

    Mª Carmen Garcia de Andoinek erangida tramitatzen ari garen iharduera espedientea (Elias Salaberria kaleko 12. sotoko lokalean taberna-jatetxea jartzeko lizentzia legeetan jartzekkoa) eta teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Mª Carmen Garcia de Andoini Elias Salaberria kaleko 12. sotoko lokalean taberna-jatetxea jartzea legeetan jartzeko. Baina, Foru Aldundiko Osasun Departamentuak eta Ingurugiro Departamentuak jarri dizkioten zuzenketa-neurriak betetzekotan. (Zuzenketa-neurrien fotokopiak lizentziarekin batera doaz).

    BI: Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du, eta ziurtagiri tekniko ikus-onetsitakoa ekarri. Bete dituela jarri behar du ziurtagiriak Foru Aldundiko Osasun Departamentuak eta Ingurugiro Departamentuak jarritako zuzenketa-neurriak.

    Nolanahi ere, obraren aurrekontu eguneratua ekarri behar du.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    4.- Onartzea elizaren ingurua urbanizatzeko proiektuari erantsitako proiektua, Ramon Ayerza Elizarainek (arkitektuak) ekarria.

    Elizaren ingurua urbanizatzeko proiektuaren eraskina, Ramon Ayerza Elizarainek (arkitektuak) ekarria, aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea elizaren ingurua urbanizatzeko proiektuaren eraskina, Ramon Ayerzak (arkitektuak) ekarria.

    BI: Onartzea, hala berean, urbanizazioa egiteko arkitektua (7.131.421 PTA), eta Construcciones Biargi, S.L.ri ematea lana.

    Idazkariak ohartarazi egin du erabakia legearen kontrakoa dela: aurrekontuan ez dagoelako lan hori egiteko izendatutako dirurik eta lanak eman baino lehen lehiaketa egin behar delako.

    5.- Onartzea San Juan Bataiatzailearen elizaren ingurua urbanizatzeko falta denaren 1. eta 2. obra-ziurtagiriak, Construcciones Biargi, S.L.k ekarriak.

    Construcciones Biargi, S.L.k ekarritako 1. eta 2. ziurtagiriak (San Juan Bataiatzailearen elizaren ingurua urbanizatzeko falta dena urbanizatzearenak) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Construcciones Biargi, S.L.k ekarritako 1. eta 2. ziurtagiriak, 1.290.645 pezetakoa aurrenekoa (ME 181/97) eta 2.311.189 pezetakoa bigarrengoa (ADO 99-223/97), San Juan Bataiatzailearen elizaren ingurua urbanizatzeko falta dena urbanizatzearenak.

    6.- Onartzea San Juan Bataiatzailearen elizaren iparraldea urbanizatzearen 3. obra-ziurtagiria, Construcciones Biargi, S.L.k ekarria.

    Construcciones Biargi, S.L.k ekarritako 3. ziurtagiria (San Juan Bataiatzailearen elizaren iparraldea urbanizatzeko lanena) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Construcciones Biargi, S.L.k ekarritako 3. ziurtagiria (3.540.840 PTA), San Juan Bataiatzailearen elizaren iparraldea urbanizatzeko lanena (O 99-224/97).

    7.- Onartzea kiroldegia egitearen 11. eta 11-bis obra-ziurtagiriak, UTE Lezok ekarriak.

    ?Lezo UTE?k ekarritako 11. eta 11-bis obra-ziurtagiriak (kiroldegia egiteko lanena) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea ?Lezo UTE?k ekarritako 11. ziurtagiria: 23.208.882 PTA (ME 264/97).

    BI: 11-bis ziurtagiria onartzea erabakitzeke gelditu da.

    8.- Onartzea Jolas-ek egindako proposamena, haurrentzako joko batzuei buruzkoa.

    Haurrentzako joko batzuk erosteko Jolas-ek egindako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DUT:

    BAT: Ontzat hartzea haurrentzako joko batzuek erosteko Jolas-ek ekarritako aurrekontua: 2.544.092 PTA (ADO 99-227/97).

    Idazkariak ohartarazi du beste aurrekonturik ez dela eskatu eta lehiaketarik ere ez dela egin.

    Alkateak adierazi du enpresa hori aditua dela gai hauetan, alor horretan aritzen den enpresa bakarra dela Gipuzkoan eta orain arte ere esperientzia ona izan duela Udalak enpresarekin. Hargatik erabaki dutela aurrekontua Jolas-i eskatzea.

    GIZARTE ONGIZATEKOAK:

    9.- Ematea gizarte beharrizan larrietarako laguntza batzuk.

    Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerez gizarte langileek egindako txostenak eta 1997ko aurrekontutako P.L.I.P.i dagokion partiden egoera begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza espediente hauei (AD 99-97):

    375 a ...................................... 8.000,- pta

    231 b................................... 164.393,- pta

    021 a..................................... 60.488,- pta

    10.- Diruz laguntzea Senideak elkartea.

    Dirulaguntza emateko eskaera, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatua, aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Senideak elkarteari 2.000.000,- pezetako dirulaguntza ematea (ADO 99-231/97).

    BI: Kopuru hori partida honi atxikitzea: 1-00-00-481-313-00-00-00- "Erakunde sozialentzako subentzioak".

    Idazkariak esan du dirulaguntzak partitzeko ez dagoela araudirik.

    LANGILEEKIKOAK:

    11.- Proposamena, kalegarbitzaile bat hartzea kualifikaziorik gabeko peoien lan-poltsatik martxoaren 24an, 25ean eta 26an eta apiril osoan lan egiteko.

    Barne gaietarako eskuordedunak egindako proposamena (kalegarbitzaile bat hartzea) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Pilar Jorge Rey hartzea kalegarbitzaile aritzeko martxoaren 24an, 25ean eta 26an; Antonio Bernal Cerrosek opor izango baitu egun horietan.

    BI: Apiril osorako ere hartzea Pilar Jorge Rey, kalegarbitzaile aritzeko, hilabete horretan pilatu egiten da-eta lana.

    Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hau ere zerrendan sartu eta aztertu egin da:

    URJENTZIAZ:

    12.- Lezoko berdeguneei 1997. urtean kontu egiteko lanak esleitzea.

    Lezon ditugun berdeguneei kontu egiteko aurrekontuak ekar ditzaten eskatu zitzaien enpresa batzuei, hesiak moztea, zuhaitzak kimatzea eta teknikariaren informean heldu diren beste lan batzuk egin ditzaten.

    Hala, enpresek bidalitako eskaintzak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 1997an Udaleko berdeguneei kontu egiteko (hesiak moztea, zuhaitzak kimatzea etab.) ekarri dituzten proposamenen berri ematea. Hona hemen:

    Itxas-Mendi Elkartea: 4.972.965 PTA

    Cesped, C.B.: 4.750.000 PTA

    Uzpuru, C.B.: 4.666.732 PTA

    BI: Uzpuru, C.B.ri ematea (enpresek egin dituzten eskaintzak ikusi eta gero) lanak, hark egindakoa baita eskaintzarik merkeena.

    HIRU: Kontratua izenpetzea enpresa horrekin, teknikariak egindako informean heldu diren baldintza guztiak jasotzeko.

    LAU: Prezioaren %4 (186.669 PTA) jarraraztea fiantzatan enpresari, Udalaren Diruzaintzan.

    BOST:Erabaki honen berri ematea interesatuei.

    12.- Galderak eta eskaerak.

    Hurrengo Gobernu Batzordea apirilaren 9an egingo da, 9:30ean.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:05ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna