1996.eko Apirilaren 24ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko apirilaren hogeita laua. Goizeko 10:10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Udaletxeko Gobernu Batzordetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Salaberria Lizarazu eta Jesús Martiarena Jaka zinegotziak, bildu dira.

    Mª Carmen Viaña Baldak ezin izandu du bilerara etorri.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1996ko martxoaren 27ko akta.

    Aho batez onartu da 1996ko martxoaren 27ko akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.

    Ez da ezerreren berri eman.

    HIRIGINTZAKOAK:

    Obrak egiteko lizentziak:

    3.- Ematea lizentzia Ramoni Gabilondo Mitxelenari, Aizkorri kaleko 6. sotoko etxeen jabeen izenean, teilatua berritzeko.

    Ramoni Gabilondo Mitxelenak, Aizkorri kaleko 6. sotoko etxeetako jabeen izenean, lizentzia eskatu du teilatua berritzeko. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Aizkorri kaleko 6. sotoko teilatua berritzeko. Dena dela, behar diren neurriak hartu behar ditu oinezkoei eta ibilgailuei ez minik ez kalterik ez egiteko.

    -Ematea, orobat, aldamioak eta kontainerra jartzeko hamabi egunean (hartarako dauden arauak errespetatuta, dena dela).

    BI: Lizentzia jasotzeko, 69.685,- pezeta ordaindu behar du.

    4.- Ematea lizentzia Antonio Bailo Castrori, Gorbea kaleko 4. sotoko etxeen jabeen izenean, teilatua berritzeko.

    Antonio Bailo Castrok lizentzia eskatu du, Gorbea kaleko 4. sotoko etxeetako jabeen izenean, teilatua berritzeko. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Gorbea kaleko 4. sotoko teilatua berritzeko. Dena dela, behar diren neurriak hartu behar ditu oinezkoei eta ibilgailuei ez minik ez kalterik ez egiteko.

    -Ematea, orobat, aldamioak eta kontainerra jartzeko hamabost egunean (hartarako dauden arauak errespetatuta, dena dela).

    BI: Lizentzia jasotzeko, 42.200,- pezeta ordaindu behar du.

    5.- Lizentzia etxeak eta garajeak egiteko Lopenen (30. poligonoan).

    Aztertu ondoren Gabriel Salaberry Barañanok TECSA eta Jaureguizahar, S.A.ren izenean ekarritako proiektu oinarrizkoa etxeak, lokalak, trasteroak eta garajeak egiteko Lopenen. Proiektua Juan Diaz Guardaminok, Alberto Ruiz de Agirrek eta Rosario Marijuanek (arkitektuek) egina da, eta ikuskatuta dago dagokion elkargoan.

    Aztertu ondoren, hala berean, Udaleko arkitektu asesoreak egindako informea (kontrakoa). Baina gizartearen interesari kontu egin behar zaiola iruditzen zaigunez, alde batetik; Arau Ordezkatzaileetan jarritako etxe kopurua handituta ere interes orokorrari kalterik ez zaiola egiten, bestetik; eta gune libreek gutxieneko betebeharrak betetzen dituztela, etxe kopurua handitu arren.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea urbanizatzeko obra lizentzia Gabriel Salaverry Barañanori, TECSA eta Jaureguizahar, S.A.ren izenean, 88 etxebizitza, lokalak, trasteroak eta garajeak egiteko Lopenen (30. poligonoan); osoko bilkurak 1995eko azaroaren 8an onartutako hirigintza itunean jarritako baldintzak betetzekotan, dena dela ere.

    Obrak hasi aurretik, bestetik, exekuzio proiektua ekarri beharko du, ikus-onetsita.

    BI: Era berean, osoko bilkurak 1996ko apirilaren 19an onartutako urbanizazio proiektuaren baldintzak betetzekotan ematen zaio urbanizazio obrak hasteko baimena.

    Iharduera gogaikarriei buruzko espedienteak:

    6.- Informea egitea Jose German Pellicerrek Autocronoren izenean ekarritako iharduera-espedientearen gainean, Ipintza poligonoko Iribarren kaleko 23D pabilioia egokitu eta automobil biltegia eta saltegia jartzekoaren gainean.

    Aztertu ondoren Jose German Pellicerrek (Autocronoren izenean) eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea. Espedientea lizentzia izateko da Ipintza poligonoko Iribarren kaleko 23D pabilioia egokitu eta automobil biltegia eta saltegia jartzeko. Era berean, begiratu ondoren Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea Jose German Pellicerrek (Autocronoren izenean) eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientearentzat. Espedientea lizentzia izateko da Ipintza poligonoko Iribarren kaleko 23D pabilioia egokitu eta automobil biltegia eta saltegia jartzeko.

    BI: Espedientea, orobat, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    7.- Informea egitea Donibane Fish, S.A.k ekarritako iharduera-espedientearen gainean, Ipintza poligonoko Herrikoetxe kaleko 5. pabilioia egokitu eta bakailao biltegia jartzekoaren gainean.

    Aztertu ondoren Donibane Fish, S.A.k eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea. Espedientea lizentzia izateko da, Herrikoetxe kaleko (Ipintza) 5. pabilioia egokitu eta bakailao biltegia jartzeko. Era berean, begiratu ondoren Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea Donibane Fish, S.A.k eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientearentzat. Espedientea lizentzia izateko da, Herrikoetxe kaleko (Ipintza) 5. pabilioia egokitu eta bakailao biltegia jartzeko.

    BI: Espedientea, orobat, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    8.- Informea egitea Menditxo, C.B.k eraginda tramitatzen ari garen iharduera-espedientearen gainean, 7. poligonoan autoak konpontzeko tailerra jartzekoaren gainean.

    Aztertu ondoren Menditxo, C.B.k eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea. Espedientea Gaintxurizketa bideko 16.ean (7. poligonoan) automobilak konpontzeko tailerra jartzeko lizentzia izateko da. Era berean, begiratu ondoren Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea Menditxo, C.B.k ekarritako iharduera-espedientearentzat. Espedientea Gaintxurizketa bideko 16.ean (7. poligonoan) automobilak konpontzeko tailerra jartzeko lizentzia izateko da.

    BI: Bidaltzea espedientea, orobat, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    Hirigintza ituna:

    9.- Hirigitza ituna egitea Sagasti poligonoko 15. lursaileko 15-B eta 15-C barrutien probetxuaren %15a dirutan jasotzeko.

    Ipintza poligonoko (103. poligonoko) 15. lursailaren jabeak 15B eta 15C lursailetan eraikitzeko asmoa azaldu duenez, bi lursail horien aprobetxamenduaren kalkulua egin du Udaleko arkitektu asesoreak.

    Bi lursail horietan eraikitzeko lizentzia eman baino lehen Xehetasun Azterlana eta Urbanizazio Proiektua egin eta onartu behar diren arren, proposamena da hirigintza ituna egitea, 15B eta 15C lursailen aprobetxamenduaren %15ak dirutan balio duena, 9.528.414,- pta., patrimonializatzeko.

    Horiek guztiak horrela direlarik, behean heldu den ERABAKIA hartu du Gobernu Batzordeak:

    BAT:Onartzea hirigintza ituna egin eta, lursailaren jabearekin batera, izenpetzea, 15B eta 15C lursailen aprobetxamenduaren %15ak dirutan balio duena, 9.528.414,- pta., patrimonializatzeko.

    BI: 15. lursaileko Xehetasun Azterlana eta Urbanizazio Proiektua behin betiko onartu baino lehen ordaindu behar izatea derrigor, bi alditan: ituna izenpetutakoan 6.528.414,- pezeta eta sei hilabetera beste 3.000.000,- pezeta.

    HIRUAginpidea ematea alkateari ituna izenpetzeko.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    10.-Onartzea Lezo AEE-k ekarritako lehenbiziko obra-ziurtagiria, kiroldegia egiteko lanena.

    Aztertu ondoren "U.T.E. Lezo"k ekarritako lehenengo obra ziurtagiria, kiroldegia egiteko lanena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea "U.T.E. Lezo"k ekarritako lehenengo obra ziurtagiria, kiroldegia egiteko lanena: 6.498.622,- pezeta (ADO 99/406-96).

    BI: Diputazioan tramitatzea subentzio zatia eman dezan.

    INGURUGIROA, MENDIAK ETA BASERRIAK:

    11.-Onartzea baserrialdean jarri beharreko posta-buzoiak erosteko aurrekontua.

    Aurtengo aurrekontuetan konsignatuak daude 600.000.- pezeta baserrietan korreo buzoiak jartzeko.

    Korreo buzoiak "Resa Parques" enpresari erosiko zaizkio eta udaletxeko langileak jarriko dituzte baserriguneko zenbait puntutan.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea 600.000,- pezetetako aurrekontua (A 193-96) baserrigunean jarriko diren buzoiak "Resa Parques" enpresari erosteko.

    Kostu honen erdia 300.000,- pezeta Behemendik subentzionatuko du.

    12.-Transferentzia egitea Behemendi elkartearen alde belar-bolak egiteko dirulaguntzak jestionatu ditzan.

    Aurtengo aurrekontuetan konsignatuak daude 1.000.000 pezeta Lezoko baserritarrak egiten dituzten belar bolak subentzionatzeko.

    Belar bolak egiteko emango den laguntza, Behemendi elkartearen bitartez jestionatuko da. Mendi Nekazaritzako elkarte honek, hilero aurkeztuko du Udalean, emandako laguntzen zenbateko, eta urtea amaitzean dirurik sobratuko balitz, Lezoko Udalera itzuliko luke.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BI: Transferitzea 1.000.000 pezeta (ADO 99/404-96) Behemendi Elkarteari, belar bolak egiteko emango diren dirulaguntzak gestionatzeko.

    GIZARTE ONGIZATEA:

    13.-Trakzio mekanikodun ibilgailuen zergarenik ordaindu beharrik ez izatea elberriek.

    Zenbait kuestio argitzea komenigarria irudituz, gaia mahai gainean uztea erabaki da.

    14.-Beharrizan larrietarako laguntzak ematea.

    Gizarte Ongizateko Delegatuak proposatuta eta gizarte languntzailearen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ondoren azaltzen diren espedienteei gizarte beharrizan larrietarako laguntzak ematea:

    375 A espedientea..................... 90.000,-pta.

    294 B espedientea..................... 135.000,-pta.

    15.-Etxez-etxeko laguntzan izandako gorabeheren berri ematea.

    Gizarte Ongizateko eskuordedunak, Etxez-etxeko laguntza zerbitzuan izandako bajen berri eman dio Gobernu Batzordeari. Hona BAJAk:

    BAT:Jose Ignacio Roteta Fernández: Uliazpi Fundazioaren erresidentzia berezituan sartu da.

    BI: Elias Egibar Berasarte: zendua.

    HIRU:Crispina Lizarraga Bengoetxea: bere borondatez.

    16.-Dirulaguntza eskatzea Eusko Jaurlaritzari drogamenpekotasunari aurre egiteko programak aurrera ateratzeko.

    Aurtengo martxoaren 12ko 51/1996 Dekretua, Euskal Herriko gizarte zerbitzuen arloan iharduerak burutzeko laguntzak ezartzen dituena, argitaratu zen. Laguntza horien artean, Drogomenpekotasunen prebentzioa komunitarioari buruzko programak garatzeko ezarri da. Hori dela eta, Gizarte Ongizateko delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Eusko Jaurlaritzari dirulaguntza eskatzea, 1.000.000.-pezetakoa (miloi bat), 51/1996 Dekretuaren arabera, Drogomenpekotasunen prebentzioa komunitarioari buruzko programak garatzeko, Lezoko Askagintzaren eskutik.

    BI: Eusko Jaurlaritzak eman dezakeen dirulaguntza, Lezoko Askagintzari transferitzea aipatutako programak garatu ditzan.

    17.-Aldatzea erresidentzian kontu eginda edukitzeko Udalak jartzen duen diru-kopurua.

    Gobernu Batzordeak, otsailaren 14an egin zuen bilkuran, berretsi egin zuen alkatearen 27. dekretua, 1996koa. Dekretuak jartzen du Udalak 73.056,- pta. ordainduko dituela Consuelo Pérez San Miguel 3. Adinekoentzako Erresidentzian kontu eginda egotea kostatzen dena finantzatzeko.

    Kopuru horiek aztertu ondoren, ikusi da Udalak 73.056 pta. ordainduz gero C. Pérezek ez duela izango, orain jasotzen dituen diruekin, oraingo Lanbidearteko Soldata Gutxienekoaren %20ik: 12.984,- pezeta hilean. Hargatik, %20 hori behintzat izan behar duenez -Gipuzkoako Foru Aldundiaren 251/96 Erabakiaren arabera-, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Aldatzea Consuelo Pérez San Miguel 3. Adinekoentzako Erresidentzian kontu eginda egoteko Udalak jartzen duen diru kopurua, 79.832,- pezeta jartzea hilean 73.056,- pezeta jarri beharrean, oraingo Lanbidearteko Soldata Gutxienekoaren %20a behintzat izan dezan.

    18.-Etxez-etxeko laguntza eskea.

    Etxez-etxeko laguntza eskatuz Maria Lopez Castrillejo A.k 1996eko martxoaren 11an aurkeztu zuen eskabidea ikusirik eta, horri buruz, Gizarte Laguntzaileak eman duen txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Eskatutako zerbitzua ematea, etxez etxeko zerbitzuan bajak daudenean edo etxez etxeko langileen dedikazioan gehikuntzarik dagoenean, baldintza hauekin:

    Luzapena: goizez egunero bi ordu, hilean 42,16 ordu.

    Zereginak: ohetik altxatu, garbitasun pertsonala, jantzi, aulkian jarri. Otordua prestatu. Kalera atera eta paseatu. Noizbehinka, etxeko lan txikiak egin beharko lituzke.

    Aportazio ekonomikoari dagokionez: Hilean 2.492,-pezeta.

    KULTURA ETA EUSKARA:

    19.-Onartzea 1996ko Mendekosteetako festetako aurrekontua.

    Kultur Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea 1996ko Mendekozte jaietarako Jai Batzordeko egitaraua eta aurrekontua, 4.300.000 pezta (ADO 99/406-96).

    20.-Dirulaguntzak ematea.

    Kultura eta Euskara Batzordeko lehendakariek zenbait dirulaguntza emateko egindako eskariak ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Jarraian aipatzen diren elkarteei dirulaguntzak ematea:

    - A.E.K. Oroitzene Euskaltegiari, 17.000,- pezeta, Ihauterietan egindako ekintzengatik (ADO 99/405-96).

    - Iñigo Esnaolari, Zabarre eta Gazte Asanbladaren izenean, 300.000,- pezeta, Herri Olinpiadak antolatzeko (ADO 99/405-96).

    - Joannes Etxeberriko zuzendariari, Iñigo Landari, 50.000.- pezeta bertso eskola antolatzeagatik (ADO 99/405-96).

    LANGILEEKIKOAK:

    21.-Hartzea enkargatu bat eta hiru agente 1996ko udal-errolda berritzeko.

    96ko biztanleen udal-errolda eta biztanlegoari eta etxebizitzari buruzko estatistika berritzeko lanak maiatzaren 2an hastekoak dira.

    Lan hauek aurrera eramateko lau pertsona kontratu behar direnez (hiru erroldatze-agente eta asesore lokal bat -taldearen arduraduna ere izango dena-), egoki ikusi da kontratazio hauek administrari laguntzailen lan-poltsatik egitea.

    Horiek horrela, Gobernu eta Barne Arazoetako delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lau pertsona kontratatzea administrari laguntzaileen lan-poltsatik 96ko biztanleen udal-erroldaren eta biztanlegoari eta etxebizitzari buruzko estatistika berritzeko lanak egiteko.

    Kontratuaren ezaugarriak hauek dira:

    - Iraupena eta ordainsaria: asesore lokala (taldearen arduraduna ere izango dena), apirilaren 16tik uztailaren 15era arte hartuko da, 9. lan-mailari dagokiona izango du ordainsari. Eginkizun honetarako Udalean eta estatistika arloan duen eskarmentuagatik Martxel Sistiaga Lopetegi izendatzen da.

    Agenteak maiatzaren 2tik ekainaren 30a bitarte, 7. lan-mailari dagokion ordainsariarekin. Lan hau egiteko berriz, Ane Lizarazu, Kristina Irastorza eta Marian Pagola izendatzen dira.

    - Kontratu mota: Lan edo zerbitzu jakin bat egiteko.

    22.-Informatika ikastaroak Udaleko langileentzat.

    Laister jarriko dira Udaleko ordenagailuetan "Windows" programa informatikoa, "Word" testu prozesadorea, "Excel" kalkulu orria eta "Acces" datu biltegia. Hala, beharrezkoa iruditzen da ikastaro bat ematea Udaleko langileei.

    Izfe, S.A. enpresa publikoak eman izan ditu era horretako ikastaroak Gipuzkoako Udalik gehienetan.

    Horiek horrela, Langileekiko harremanetarako eskuordedunak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea aurrekontua (596.000,- pta., gutxi goiti-behiti) eta egutegia, Izfe, S.A.k ekarritakoak lehen esandako ikastaroak egiteko.

    23.-Proposamena, luzatzea artxiberarekiko eta artxiboko laguntzailearekiko kontratua.

    Aztertu ondoren artxiboan egindako lanen gaineko informea, eta interesgarri irudituz lan horiekin aurrera segitzea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Beste sei hilabete luzatzea artxiberarekiko eta artxiboko laguntzailearekiko kontratutak, egun zatirakoak.

    BI: Dirulaguntzak eskatzea bai INEM, Diputazio edo Eusko Jaurlaritzak eman ditzaken enplegu edo artxiboak berritzeko planetatik.

    24.-Hirurtekoak aitortzea dinamizatzaileari.

    Xanti Val Zabaletak hirurtekoak ezagutzea eskatuz egindako eskaria eta Idazkaritzako administrariak egindako informea ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ezagutzea Xanti Val Zabaletari lehenengo hirurtekoa 1992ko maiatzaren 27tik aurrera. Lanera 1996ko martxoaren batean itzuli denez, egun horretatik aurrera bi hirurteko ordaintzea.

    25.-Bi langile hartzea: garbiketa zerbitzurako bat eta brigadarako bestea.

    Aztertu ondoren Langileekiko harremanetarako eskuordedunaren proposamena, zerbitzuetarako eta brigadarako langileak hartzeari buruzkoa, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Maite Amiama Gaztelumendi hartzea kalegarbitzaile lanak egiteko 1996ko maiatzaren 2tik 31ra, eta Xabier Fernández Garmendia hartzea brigadarekin batera lan egiteko 1996ko maiatzaren 6tik 31ra, biak barne.

    26.-Berrestea alkatearen 53. dekretua.

    Alkateak emandako 53. dekretua azterturik, Gobernu Batzordeak dekretua berrestea erabaki du.

    Dekretu honen bidez Antonio Bernalen oporrak direla eta, Maite Amiama Gaztelumendi kontratatzea erabakitzen da apirilaren 9tik 17ra.

    ALKATETZAKOAK:

    27.-Eskuz aldatzea, jubilatu egin delako lehen zeukana, 3. taxi plaza.

    Aztertu ondoren Jose Garmendia Lopetegik (taxi-plazaren titularrak) eta Jorge Gutierrez Zamorak (zerbitzu horretako soldatapekoak) egindako eskabidea: eskuz aldatzea 3. taxi-plaza, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Jose Garmendia Lopetegiri (bete baititu Gobernu Batzordeak 1995eko otsailaren 9an jarritako baldintzak) 3. taxi plaza eskuz aldatu eta Jorge Gutierrrez Zamorari (soldatapekoari) emateko. Era berean, iharduera ekonomikoen gaineko zergan eta Gizarte Segurantzan autonomo alta ematea eskatzea Jorge Gutierrezi lizentziak balio izateko.

    BI: Lizentzia jasotzeko 310.344,- pezeta ordaindu behar du.

    28.-Dirulaguntzak ematea Allerruri eta Lezoko intsumisoei.

    a.- Allerruri dirulagunta ematea:

    Ekaitzak 120.000,- pezetako kaltea eragin zuen Altamirako futbol-zelaian. Hala, Allerru kirol-elkarteak egindako eskabidea kontutan hartu eta Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:120.000 pezeta ematea Allerru kirol-elkarteari ekaitzak Altamirako futbol-zelaian eragin zituen kalteak konpontzeko dirulaguntzatan. Dirulaguntza kulturako dirulaguntzen partidatik emango da.

    Idazkariak ohartari du ez dagoela inongo informerik.

    b.- Insumisoei dirulaguntza ematea:

    Lezoko intsumisoek egindako eskabidean heldu dira abokatuak aurkeztutako minutak, Lezoko intsumiso batzuk defenditu eta asesoratzeagatik sortutako gastuarenak. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Aurkeztutako minuten %50a, hau da, 324.800,- pezeta ematea Lezoko intsumiso batzuk defenditu eta asesoratzeak ekarritako gastua ordaintzen laguntzeko.

    BI: Kantitate honen %60a Gorka Zabalza abokatuari ordainduko zaio eta beste %40a Alvaro Marcet abokatuari.

    Idazkariak ohartarazi du kontuhartzailearen informerik ez dagoela, eta ez dela esan zein partidaren gain egingo den gastua, eta ezta konsignaziorik dagoen ere.

    Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:

    URJENTZIAKOAK:

    29.- Euskal Herria plazan egin beharreko zenbait obren adjudikazioa:

    Alkateak urjentziaz egin beharreko bi adjudikazio proposatu ditu. Biak Euskal Herria plazan zenbait egokitze lan egiteko dira: bata urak eta argindarrak bideratzeko eta bestea asfaltatze lanak egiteko.

    Lehenengo lanak Garsak egingo ditu 1.100.000,- pezetetako aurrekontuarekin eta asfaltatze lanak berriz, alor horretan esperientzi haundia duen Guipasak, aurrekontua 5.704.523,- pezeta.

    Idazkariak dio lanak egiteko lehiaketa publikoa egin behar dela, eta kontuhartzailearen informea ere falta dela, aurrekontuetan obra honetarako kontsignaziorik edo nahiko kontsignaziorik dagoen esaten duena. Beraz, aurkako informea eman dio proposamenari.

    Alkateak dio urjentziazko obra bat dela, plaza udaberri garaian erabili ahal izateko, eta horregatik proposatu dituela zuzeneko kontratazioak.

    Ordainketak, berriz, aurrekontuetako VI. kapituluko 1.S.O.eko inbertsio partidatik egitea proposatu du, eta, behar izanez gero Alkatetzako kreditu globaletik (aurrekontuaren aldaketaren bidez) partida osatuz.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea, Euskal Herria plazan egingo diren obren aurrekontuak eta adjudikazioak. Adjudikazioak hurrengo enpresa hauei egingo zaizkie:

    - Construcciones Garsa, urak eta argindarrak bideratzea. Aurrekontua 1.100.000,- pezeta.

    - Guipasa, asfaltatze lanak egiteko. Aurrekontua 5.704.523,- pezeta.

    BI: Obrak bukatzeko epea: maiatzaren 10a.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:15ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna