1995.eko Apirilaren 6ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko apirilaren seigarrena. Goizeko hamar t´erdietan hasi du Gobernu Batzordeak bilera ohikoa, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Gemma Albisu Arrillaga, Mikel Mitxelena Iza eta Karmele Legorburu Irazu, zinegotziak, bildu dira.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1. -1995eko martxoaren 23ko akta onartzea, hala balegokio.

    Aho batez onartu dute 1995eko martxoaren 23an egindako bilerako akta. Dena den, honako aldaketa hauek egin dira:

    Mikel Mitxelenak, martxoaren 23ko Gobernu Batzordera berandu etortzea justifikatua zegoela eta, aktan horrela azaltzea nahi du.

    5. orrialdean, 8. puntuan "eta 103,51 m² Fermin billakoak" dioen tokian, "eta 103,81 m² Fermin billakoak" esan behar du.

    HIRIGINTZAKO KONTUAK:

    2. - Obrak egiteko lizentziak eskatzea. Eskatzaileak:

    a) Manuel Vicenta Nicolás (Auto Jaizkibel, C.B.ren izenean), Ipintza 110. poligonoko 21. eta 22. pabilioiak automobilak konpontzeko tailerra jartzeko. (Esp.: 81/95).

    Manuel Vicenta Nicolásek, Auto Jaizkibel, C.B.ren izenean, eragin eta bideetan den iharduera-espedientea aztertuta eta udaleko teknikariaren informea ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea Ipintza 110. poligonoko 21. eta 22. pabilioiak automobilak konpontzen aritzeko moduan jartzeko lanak egiteko. Baldintza: Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jarritako baldintzak betetzea.

    BI: Lanak bukatutakoan, alabaina, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du, eta lizentziarekin batera bidalitako ziurtagirak ekarri, behar bezala beteta.

    HIRU:Iharduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman eta agiria ekartzea, dagokion iharduerarena.

    LAU:Eraikuntza zerga 223.463 pezeta da.

    b) Jose Felix Fernández (Herrería Jofer-en izenean), Ipintza 110. poligonoko 31. pabilioia herreria-kaldereria jartzeko. (Esp.: 82/95).

    Jose Felix Fernándezek Herrería Jofer-en izenean eragin eta bideetan den iharduera-espedientea aztertu ondoren eta udaleko teknikariaren informea ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia obrak egin eta Ipintza kaleko 31. pabilioia, Ipintza 110. poligonoan, herreria-kaldereria lanak egiteko moduan jartzeko. Baldintza: Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jarritako baldintzak (lizentziarekin batera bidali zaizkio) betetzea.

    BI: Obrak bukatu eta gero, pabilioia irekitzeko lizentzia eskatu behar du, eta lizentziarekin batera bidali zaizkion ziurtagiriak ekarri behar bezala beteta.

    HIRU:Iharduera ekonomikoen gaineko zergaren alta Lezon eman eta ekarri behar du, orain ekarritakoa Oiartzungoa baita.

    LAU:Eraikuntza-zerga 51.371,- pta. da.

    c) Joxe Munduate Arruabarrena, kalefazioa jartzeko San Juan Batailatzailearen elizan. (Esp.: 84/94).

    Joxe Munduate Arruabarrenak, kalefazioa jartzeko lanak egiteko lizentzia emateko egindako eskabidea ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia behar diren lanak egin eta kalefazioa jartzeko San Juan Batailatzailearen elizan, baldin eta proiektua aurkezten badu udaletxean.

    BI: Ematea, orobat, kontainerra jartzeko lizentzia ere.

    HIRU:Zergarik ordaindu beharrik gabe ematea biak, sinatutako hitzarmenaren arabera subentzionatuak baitaude.

    LAU:Obra hauek direla eta, elizaren kanpoaldean egindako kalteak konpondu egin beharko dituzte.

    3. - Lokalak irekitzeko lizentziak eskatzea. Eskatzaileak:

    a) L. Enrique Florentino L. de Armentia (Inmaser, S.A.ren izenean), Sagasti 103 poligonoa (Industrialdea), Sagasti kalea 9, 24 eta 25. pabilioiak ireki eta jatenak egiteko lantegientzako makinak egiten aritzeko. (Esp.: 183/94).

    L. Enrique Florentino L. de Armentiak Inmaser, S.A.ren izenean aurkeztu duen proiektua aztertuta, Gobernu Batzordeak hala eskatu baitzion 1994ko abenduaren 22an. Proiektua Sagasti kaleko Sagasti 103. poligonoa (industrialdea) 9, 24 eta 25. pabilioietan egin zuen entreplanta legeetan jartzeari buruzkoa da. Udaleko teknikariaren informea ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Legezkotzat jotzea entreplanta egiteko lanak, Sagasti kaleko Sagasti 103. poligonoa (industrialdea) 9, 24 eta 25. pabilioietan.

    BI: Ematea lizentzia goian esandako pabilioiak ireki eta jatenak prestatzeko lantegientzat makinak egiten aritzeko.

    HIRU:Obra txikia egiteko tasa 3.990 pezeta ordaindu behar du, eraikuntza-zergarena 39.375 eta irekitzeko tasarena 317.625.

    b) Plásticos Clossa, S.L., Itturrin 108. poligonoko Itturrin kaleko 3 C-D pabilioia ireki eta plastikoak eraldatzen aritzeko. (Esp.: 179/81).

    Plásticos Clossa, S.L.k, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen Itturrin 108. poligonoko pabilioi bat, Itturrin kaleko 3 C-D, ireki eta plastikoa eraldatzen aritzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ez ematea lizentziarik harik eta pabilioian jarrita daukan garabiari buruzko proiektua, teknikariarena, ikusi eta onetsita ekarri arte. Izan ere, bideetan den iharduera-espedientean ez da horrenik ageri.

    Horretarako bi hilabetetako epea du. Proiektua ez badu aurkezten espedientea artxibatu egingo da baimenik eman gabe.

    c) David Martín Núñez, Itturrin 108. poligonoko Abendaño kaleko 1-A pabilioia ireki eta autobusentzako garaje izateko. (Esp.: 245/91).

    David Martín Núñezek, pabilioi bat ireki eta autobusak gordetzeko garajea jartzeko (Itturrin 108. poligonoa; Abendaño kalea, 1-A pabilioia) egindako eskabidea aztertuta eta udaleko teknikariaren informea ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ez ematea pabilioia irekitzeko lizentziarik harik eta pabilioian eginda daukan entreplantari buruzko proiektua eta autobusak garbitu eta engrasatzeko lokalaren proiektua ekarri arte. Proiektuak, teknikari batek eginak eta haren elkarteak ikusi eta onetsiak izan behar dute. Izan ere, bideetan den iharduera-espedientean ez da horienik ageri.

    Horretarako bi hilabetetako epea du. Proiektuak ez baditu aurkezten espedientea artxibatu egingo da baimenik eman gabe.

    4. - Proposamena, Julian Gabilondo Arratek aurkeztutako iharduera-espedientea tramitatzen jarraitzea, Ipintzako (110. poligonoa) Iribarren kaleko 10.eko taberna-jatetxea legeetan jartzeari buruzkoa.

    Julian Gabilondo Arratek aurkeztutako iharduera-espedientea, taberna-jatetxe bat (Iribarren, 10; Ipintza 110. poligonoan) legeetan jartzeari buruzkoa, aztertuta eta udaleko teknikariaren informea ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Espedientea tramitatzen jarraitzea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentura bidaltzea zuzenketa-neurriak jartzeko.

    5. - Proposamena, luzatzea Jose Luis Ventureira Porresi (Antonio Pildain, 1) etxeko fatxada konpontzeko eman zitzaion lizentziaren indarra. (Esp.: 7/95).

    Jose Luis Ventureirak, eskabidea egin eta lizentziaren indarra luzatzeko eskatu zuen. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Sei hilabetez lizentziaren indarra luzatzea, tramite batzuk egitea falta zaiolako Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaren bat jasotzeko. Lizentzia: Antonio Pildain kaleko lehenbiziko etxeko fatxada konpontzeko. Noiz emana: 1995eko urtarrilaren 12an.

    6. - Eskabidea, Itturrin 108. poligonoko 3 C-D lursaileko 4. pabilioiari pegante egindako eraskina legeztatzea. Eskatzailea: Agustin Rubio Martín, Contubi, S.A.L.ren izenean.

    Agustin Rubio Martínek Contubi, S.A.L.ren izenean, biltegi bat (Itturrin 108. poligonoko 3 C-D lursaileko 4. pabilioiari erantsitakoa) legeetan jartzeko aurkeztutako eskaria aztertuta, ekartzeko eskatu baitzion Gobernu Batzordeak 1994ko abenduaren 22an, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Legezkotzat jotzea Itturrin 108. poligonoko 3 C-D lursaileko 4. pabilioiari erantsita egindako biltegia.

    BI: Lizentzia jasotzeko 6.690 pezeta ordaindu behar du.

    7. - Herriko berdeguneei kontu egiteko zerbitzua esleitzea.

    Herriko zelai eta berdeguneei kontu egiteko ekarri dituzten aurrekontuak (Viveros Kilker, Aranburu eta Amunarriz eta Goroldi) eta teknikariaren informea aztertuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Aranburu eta Amunarrizi esleitzea herriko zelai eta berdeguneei kontu egiteko zerbitzua, aurkeztutako aurrekontua merkeena delako eta orain arte enpresa honek emandako zerbitzua ona izan delako.

    BI: Herriko zelai eta berdeguneez gain, jabetza pribatukoak diren baina erabilpen publikoa duten berdeguneak ere kontu egin beharko dituzte.

    HIRU:Zerbitzu hau emateagatik Udalak 4.280.000.- pezeta (BEZ barne) ordainduko ditu. Kontratua 1995eko abenduaren 31a bitarteko iraupena izango du eta prorrogablea izango da.

    LAU:Erabakia, eskaintzak aurkeztu dituzten guztiei jakinaraziko zaie.

    Idazkariak jakinarazi du kontuhartzaileak aurkako txostena egin duela aurrekontuetan kontsignaziorik ez dagoelako. Era berean ohartu du kontrataziorako eman beharreko pausoak ez direla eman, baldintza plegua aurretik ez baita onartu.

    8. - Ural San/S.L.k ekarritako aurrekontua onartzea, Kontuhartzailetzan jarrita dauden ekipoei, airea egokitzekoei, kontu egiteko urte betean.

    Kontuhartzailetzan jarrita dauden ekipo batzuei, airea egokitzekoei, urte betez kontu egiteko, Ural San/S.L.k ekarri duen aurrekontua aztertuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Kontuhartzailetzan jarrita dauden ekipo batzuei, airea egokitzekoei, urtebetez kontu egiteko "Ural San/S.L."ek ekarritako aurrekontua, 66.000,- pezeta (BEZ aparte), onartzea. Kontratua prorrogablea izango da.

    KONTUHARTZAILETZAKO KONTUAK:

    9. - Fakturak onartzea:

    a) Excavaciones Oyarzun, S.L.k ekarritakoa, eskola berrietan egindako lanarena. (ADO 99 343-95).

    Excavaciones Oyarzun, S.L.k ekarritako faktura, eskola berriaren sarrera nagusiko bidea egitearena aztertuta eta horri buruz kontuhartzaileak (ADO 99 343-95) egindako informea ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea Excavaciones Oyarzun, S.L.k ekarritako faktura: 5.846.440.- pta., eskola berriaren sarrera nagusiko bidea egitearena.

    Alkateak argitu du lan hau egiteko ez zegoela proiekturik eta bi enpresari (Excavaciones Oyarzun eta Construcciones Otegui-Gaztañaga) eskatu zitzaiela aurrekontua egitea.

    ALKATETZAKO KONTUAK:

    10. - Proposamena, automobil berria erostea Udaltzaingorako.

    Udaltzaingorako automobil berri bat erosteko egin den proposamena ikusita eta horretarako Fiat, Ford eta Volkswagen etxeek aurkeztu dituzten ofertak, (automobil berria saltzeko eta orain Udaltzaingoak erabiltzen duena erosteko) aztertuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Udaltzaingorako Volkswagen Golf Variant CL Diesel automobila erostea. Kostoa: 2.022.465.- pta.

    BI: Auto Ayerdi etxeak, orain Udaltzaingoak erabiltzen duen automobila (Fiat Tempra) erosteko egin duen oferta onartzea. Oferta: 462.960.- pta.

    Idazkariak, kontuhartzaileak egindako oharpenaren berri eman du.

    LANGILE KONTUAK:

    11. - Proposamena, kontratu batzuk luzatzea: etxez-etxeko laguntzailearekikoa, liburutegiko arduradunarekikoa, itzultzailearekikoa.

    a) Etxez-etxeko laguntzailea: Aintzane Goienetxea.

    Gizarte Ongizateko delegatuak aurkeztutako proposamena aztertu eta Gizarte Laguntzaileak egindako informea ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Hilabete batez luzatzea Aintzane Goienetxea Urkizuren kontratua (apirilaren 1etik 30era), lehengo baldintza berdinetan.

    b) Liburutegiko arduraduna: Lander Zurutuza Sunsundegi.

    Liburutegiko arduraduna den Lander Zurutuza Sunsundegiri lan kontratua apirilaren 10ean bukatzen zaio. Hori horrela izanik eta ikusirik, Udal plantila organikoan aurrekusita dagoela Liburutegiko arduradunaren lanpostua, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Gaur egun liburutegiko arduradun den Lander Zurutuza Sunsundegi, apirilaren 11tik aurrera behin-behineko funtzionari izendatzea, Udal plantila organikoan aurrekusita dagoen Liburutegiko arduradunaren lanpostua bete arte.

    c) Itzultzailea: Pello Goikoetxea Agirre.

    Itzultzaile lanetan dabilen Pello Goikoetxea Agirreri, kontratua apirilaren 17an bukatzen zaio. Hori horrela izanik eta ikusirik, Udal plantila organikoan aurrekusita dagoela itzultzailearen lanpostua, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Gaur egun itzultzaile gisa aritzen den Pello Goikoetxea Agirre, apirilaren 18tik aurrera behin-behineko funtzionari izendatzea, Udal plantila organikoan aurrekusita dagoen itzultzailearen lanpostua bete arte.

    BI: Dedikazioa: Egunero 5 ordu, hau da gaur eguneko jornadaren % 66,15a.

    12. - Lezoko Udalean euskararen erabilera, euskalduntzea eta trebatzea arautzeko 5 urteko plana onartzea.

    Karmele Legorburuk Euskara Batzordean eztabaidutako plangintzaren berri eman du. Plangintza hau bost urterako da eta euskararen udal barneko erabilera, euskalduntzea eta trebatze arloak jorratzen ditu.

    Plangintza aurrera eramateko hiru lanpostuen beharra dagoela dio, bakoitzak bere funtzioekin. Dinamizatzailearen eta itzultzailearen plazak plantilan daude eta trebatzaile lanpostuaren beharra ikusten da plangintza gauzatzeko.

    Gaia udalaren osoko bilkurara eraman aurretik Euskararen Jarraipen Batzordeari eta langileei plangintza aurkeztu behar zaiela diote.

    13. - Langile batzuen hirurtekoak onartzea.

    Pilar Aizkorreta Saizarrek eta Jesus Mª Iñarra Lopetegik hirurtekoa eskatuz egindako eskabideak eta Idazkaritzako administrariak egindako informea ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Pilar Aizkorreta Saizarri lehenbiziko hirurtekoa 1995eko apirilaren 1etik aurrera aitortzea.

    BI: Jesus Mª Iñarra Lopetegiri lehenbiziko hirurtekoa 1995eko apirilaren 1etik aurrera aitortzea.

    Une honetan Karmele Legorburuk bilera utzi egin du.

    Aho batez premiazko hartu eta gero, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte.

    14. - Proposamena, irikitze lizentzia emateko Urki zurgindegiari (Gaintzurizketa bidea, 7. poligonoa).

    Urki zurgindegiak egin duen eskabidea eta Gobernu Batzordeak 1995eko urtarrilaren 26an eskatu zion ziurtagiria aztertu eta teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia zurgindegia (Gaintxurizketa bidea, 7. poligonoa) irekitzeko. Baldintza: Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jarritako 4. zuzenketa-neurria betetzea.

    Hona 4. zuzenketa-neurria: "Hautsak biltzeko eta garbitzeko tresnak jartzea hautsa sortzen den tokian, 150 mg/m³ N baino gehiago ez sortzeko moduan".

    15. - Proposamena, kualifikatutako bi peoi kontratatzea.

    Zerbitzuetako delegatuak egindako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lan poltsako ordena jarraituz kualifikatutako bi peoi kontratatzea (Jose Ignacio Zabalo Korta eta Xabier Fernandez Garmendia) bi hilabeterako, hau da, 1995eko apirilaren 18tik ekainaren 17ra.

    Ordainsaria: EUFALEBAren 7. nibela.

    16. - Proposamena, Alberto Irasuegi Lopetegi langileari ordainsariaren igoera ezagutu eta onartzeko.

    Alberto Irasuegi Lopetegi peoia izan arren, azken urte honetan, hau da, udala lanpoltsetatik peoiak kontratazen hasi denezgeroztik, bere lan egoera aldatu egin da eta oinarritzat hartuz udal osoko bilkurak 1993ko irailaren 1ean hartutako erabakia antzerako egoera batentzat hartu zela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Alberto Irasuegi Lopetegiri maila bat gehiago ordaintzea (8. maila), udalak brigadarako peoiak kontratatzen dituen epeetan, berak hauen koordinatzaile lanak egiten baititu.

    BI: Atzerapenak ordaintzea 1994ko martxoaren 21etik aurrera, hau da, lanpoltsatik lehenengo peoi kualifikatua kontratatu zenez geroztik.

    17. - Zenbait langileren ikastaroak.

    Zenbait ikastaro egiteko dauden eskariak ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Izaskun Mariezkurrenak eta Karlos Etxezurietak egin behar duten ikastaroa (Knosys datu base dokumentala) baimentzea eta B motakotzat hartzea eta Joseba Eizagirre Manzisidorrek egin beharrekoa (Dibujo asistido por ordenador - autocad para windons) A motakotzat hartzea.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko hamaikak eta berrogeita bost minututan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna