1995.eko Urtarrilaren 12ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko urtarrilaren hamabigarrena. Goizeko hamarrak eta laurdenetan hasi du Gobernu Batzordeak ohizko bilera, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Mikel Mitxelena Iza, Karmele Legorburu Irazu eta Gemma Arrillaga Albisu, zinegotziak, bildu dira.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1. -1994ko abenduaren 22ko akta onartzea, hala belegokio.

    Aho batez onartu dute 1994ko abenduaren 22an egindako bilerako akta.

    HIRIGINTZAKO KONTUAK:

    2. - Eskabidea, Auxiliadora Garciak Antonio Pildain kaleko 1.go sotoan bizi direnen izenean egina, fatxada konpontzeko lizentzia eskatzeko (7/95 esp.).

    Auxiliadora Garciak egindako eskabidea, Antonio Pildaingo 1.go sotoan bizi direnen izenean, eta udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea fatxada (Antonio Pildain, 1) konpondu eta aldamioak eta kontainerra (sei egun) jartzeko. Nolanahi ere, etxearen egiturari ikutuz gero, teknikariak egin eta ikus-onetsitako proiektua ekarri behar dute, obra hasi aurretik.

    Era berean, oinezkoak eta ibilgailuak babesteko segurtasun neurriak hartu behar dituzte.

    Gauza bera aldamiokin ere: behar diren segurtasun neurriak jarri behar dituzte.

    Eta, obrak bi hilabete baino lehen bukatu behar dituzte.

    BI: Lizentzia jasotzeko 129.668.- pta. ordaindu behar ditu (eraikuntza zerga 118.448.- pta., 7.920.- pta. aldamioak jartzea eta 3.300 pta. kontainerra).

    3. - Eskabidea, Jose Luis Lemos Martínezek Boolevar Moda, S.A.ren izenean egina, konfekzio lantegia irekitzeko (Industrialdea; 3. pabilioia) lizentzia eskatzeko (119/91 esp.).

    Jose Luis Lemos Martínezek Boulevard Moda, S.A.ren izenean egin zuen eskabidea eta udaleko teknikariak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea pabilioi bat (industrialdeko 3.a) irekitzeko. Iharduera: konfekzioa.

    4. - Obrak egiteko lizentzia eskatzeko eskabideak:

    a) Hnos. Álvarez, S.L.k egina 108. poligonoko 20. pabilioia egokitzeko (4/95 esp.).

    Hnos. Álvarez, S.L.k eragin eta bideetan den espedientea, 108. poligonoko 20 pabilioian pintaketako lantegia jartzeko lizentzia eskatzeari buruzkoa, eta udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Obra-lizentzia ematea pabilioia (108. poligonoko 20.a) egokitu eta pintaketako lantegia jartzeko. Dena dela ere, Osasun Sailak eta Ingurugiro Departamentuak jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan.

    BI: Obrak bukatutakoan, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu eta lizentziarekin batera bidalitako paperak ekarri behar ditu, behar den bezala beteta.

    HIRU:Eraikuntza-zerga 17.174 pta. da.

    b) Talleres Cernuda, C.B.k egina 110. poligonoko 13. lursaileko pabilioi bat egokitzeko (216/94 esp.).

    Talleres Cernuda, C.B.k eragin eta bideetan den iharduera-espedientea, plastikoa injektatzeko moldetarako erabiltzeko egurrezko moldeak egiten aritzeko lantegia jartzeko lizentzia eskatzeari buruzkoa, eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea pabilioia (110. poligonoko 13. lursailean dagoena) egokitu eta plastikoa injektatzeko moldetarako erabiltzeko egurrezko moldeak egiten aritzeko. Dena dela ere, Osasun Sailak eta Ingurugiro Departamentuak jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan.

    BI: Obrak bukatutakoan, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu eta lizentziarekin batera bidalitako paperak ekarri behar ditu, behar den bezala beteta.

    HIRU: Eraikuntza-zerga 49.097 pta. da.

    c) Andres Enparanzak Esmaltaciones San Ignacio, S.A.ren izenean egina 110. poligonoko 13. eta 14. pabilioiak egokitzeko (217/94 esp.).

    Andres Enparanzak Esmaltaciones San Ignacio, S.A.ren izenean eragin eta bideetan den iharduera-espedientea, plastikoa injektatzeko lantegia jartzeari buruzkoa 110. poligonoko 13 eta 14. pabilioietan, eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Obra-lizentzia ematea 110. poligonoko 13 eta 14. pabilioiak egokitu eta plastikoa injektatzen aritzeko lantegia jartzeko. Dena dela ere, Osasun Sailak eta Ingurugiro Departamentuak jarritako zuzenketa-neurriak (lizentziarekin batera bidali zaizkio) betetzekotan.

    BI: Obrak bukatutakoan, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu eta lizentziarekin batera bidalitako paperak ekarri behar ditu, behar den bezala beteta.

    HIRU:Eraikuntza-zerga 866.031 pta. da.

    5. - Iharduera irekitzeko lizentzia eskatzeko eskabideak:

    a) Talleres Mecánicos Pasaia, S.A.L.k egina Industrialdeko 6. eta 27. pabilioiak irekitzeko (17/91 esp.).

    Talleres Mecánicos Pasai, S.A.L.k aurkeztutako eskabidea eta udaleko teknikariak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea iharduera irekitzeko lizentzia. Iharduera: kaldereria. Tokia: Industrialdea; 6. eta 27. pabilioiak.

    b) Calderería Errota, S.A.k egina 103. poligonoko 23. lursaileko 1-2 pabilioiak irekitzeko (164/91 esp.).

    Caldereria Errota, S.A.k, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen 103. poligonoko 23. lursaileko 1-2 pabilioia irekitzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentziarik ez ematea harik eta entreplanta eta garabiaren proiektua, ikus-onetsitakoa, eta aurrekontua ekarri arte. Izan ere, aurreneko proiektuan ez zen horienik ageri.

    6. - Eskabidea, J.R. Vélez de Mendizabalek Larunplast, S.A.ren izenean egina, Industrialdeko 38-59 pabilioietan lantegia jartzeko lizentzia eskatzeko (213/94 esp.).

    J.R. Velez de Mendizabalek Larunplast, S.A.ren izenean eragin eta bideetan den iharduera-espedientea, industrialdeko 38-59 pabilioietan plastikoa eraldatzeko lantegia jartzeko lizentziari buruzkoa, eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Larunplast, S.A.k ekarritako iharduera-espedientea ontzat hartzearen aldeko informea egitea, plastikoa eraldatzeko lantegia jartzeko industrialdeko 38-59 pabilioietan.

    BI: Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea espedientea, tokatzen zaizkion zuzenketa-neurriak jar ditzan.

    7. - Eskabidea, Jose Mª Etxegoien Esnaolak egina Etxeberri baserria bizi izaten jartzeko moduan dagoela dioen lizentzia eskatzeko.

    Jose Mari Etxegoien Esnaolak Etxeberri baserria bizitzen jartzeko moduan dagoela dioen lizentzia eskatu du. Eskabidea eta arkitektuaren informea, kontrakoa dena eta udal idazkariaren atxikipena duena, begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Habitagarritasun lizentzia ematea.

    8. - Angel Múgica Puellesek, Arretxene, S.A.ren izenean, exekuzio-proiektua ekarri izanaeren berri ematea. Exekuzio-proiektua: 20 etxe bakar egitea 2. sektoreko A-1 eta A-3 lursailetan.

    Gobernu Batzordeak 1994ko irailaren hogeita zortzian emandako lizentziaren baldintzetako bat betez, Angel Múgica Puellesek, Arretxene, S.A.ren izenean, 2. sektoreko A-1 eta A-3 lursailetan 20 etxe bakar egiteko exekuzio-proiektua aurkeztu du. Arkitektoak ere aldeko informea egin du.

    Gobernu Batzordea jakinaren gainean geratu da.

    9. - Hirigintza-itunea, 103. poligonoko 15.A lursailaren aprobetxamenduari buruzkoa.

    Gobernu Batzordeak Laiz, S.A.ri 103. poligonoko 15A lursailean pabilioi bat egiteko 1994ko irailaren hogeita zortzian emandako lizentziaren baldintzetako bat aprobetxamenduari buruzko hitzarmena egitea zen.

    Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Arkitektu aholkulariak egindako informearen arabera hitzarmen hori 3.213.414.- pezeta dela.

    10. - Proposamena, Herri Eskolako eta Joannes Etxeberriko berogailuei kontu egitea esleitzeari buruzkoa.

    Joannes Etxeberriko eta Herri Eskolako berogailuei kontu egiteko Ferli, S. Coop. Ltda.k eta Calefacciones Oriok ekarri dituzten eskaintzak begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Calefacciones Oriok ekarritako aurrekontua onartzea (259.760 pta., BEZ kanpo) Joannes Etxeberriko eta Herri Eskolako berogailuei kontu egiteko.

    BI: Kontratua urtebeteko da, onartzen den egunetik hasita.

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi die, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.

    11. - Proposamena, Udalak dituen lokaletako aparailuei, suari kontra egitekoei, kontu egitea esleitzeari buruzkoa.

    Udalak dituen lokaletan dauden aparailuei, suari kontra egitekoei, kontu egiteko Dimavek egindako eskaintza aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea Dimavek ekarritako aurrekontua: 21.500 pta. (BEZ kanpo), udalak dituen lokaletan dauden aparailuei, suari kontra egitekoei, kontu egiteko.

    BI: Kontratua 1995. urterako da.

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi die, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.

    12. - Proposamena, Joakin Arrieta Sistiagarekin egindako kontratua, zerbitzuak hartzekoa, berritzea ontzat hartzea.

    Joaquin Arrieta Sistiagarekin egindako hitzarmena 1994ko abenduaren 31n bukatu denez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Joaquin Arrieta Sistiagarekin egindako hitzarmena, hilerriko lanak egitekoa, beste urte bete luzatzea: 1995eko urtarrilaren 1etik 1995eko abenduaren 31ra. Eta 1994ko KPI igotzea hileko lansaria (44.000 pta., BEZ sartu gabe).

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi die, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.

    13. - Proposamena, Iturberri, S.L.k ekarritako kontua onartzea, Itsua baserriko herribidean egindako lanena.

    Iturberri, S.L.k ekarritako kontua eta kontuhartzaileak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Iturberri, S.L.k ekarritako kontua onartzea. Kontua Itsua baserriko bidea konpontzearena da, 740.893 pta.

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi die, obrak kontratatzeko prozedura bete ez delako.

    Aho batez premiazko hartu eta gero, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:

    14. - Zenbait kontratazio egiteko proposamena.

    Udaleko brigadan dagoen beharra ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lan poltsako ordena jarraituz kualifikatutako bi peoi kontratatzea (Xabier Fernández Garmendia eta Jose Ignacio Zabalo Korta) urtarrilaren 16tik martxoaren 15era bitarte.

    BI: Gaur egun lanean diharduten hiru peoi kualifikatuen kontratuak luzatzea oporrak egin ahal izateko. Luzapenak hurrengoak dira:

    - Angel Meneses : 6 lanegun.

    - Rafael Nuñez: 11 lanegun.

    - Mikel Elizalde: 7 lanegun.

    15. - Ongizateko zenbait langilek ikastaroa egiteko proposamena.

    Gipuzkoako Foru Aldunditik bidalitako "Gizarte Zerbitzuen Familiarenganako arreta" ikastaroaren egitaraua ikusi eta gero, gizarte ongizateko delegatuak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Dorleta Jimenez, Mª Jose Agirregabiria eta Luis Legorbururi aipatutako ikastaroan parte hartzeko baimena ematea.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko 12:45etan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna