1994.eko Abenduaren 22ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko abenduaren hogeita bigarrena. Goizeko hamarrak eta berrogeita hamabostean hasi du Gobernu Batzordeak ohizko bilera, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Mikel Mitxelena Iza, Karmele Legorburu Irazu eta Gemma Arrillaga Albisu, zinegotziak, bildu dira.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1. -Abenduaren 1eko akta onartzea, hala belegokio.

    Aho batez onartu dute 1994ko abenduaren 1ean egindako bilerako akta.

    HIRIGINTZAKO KONTUAK:

    2. - Irekitze-lizentzia emateko eskabideak:

    a) Jose Ignacio Lopetegi Manterolak egina, txarkuteria obradorea iharduerarako (29. poligonoa, 1. lokala). (20/92 esp).

    Jose Ignacio Lopetegi Manterolak egindako eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea iharduera bat irekitzeko: txarkuteria obradorea. Tokia: Jaizkibel hiribideko 1.go sotoa (29. poligonoa, 13. lokala).

    Idazkariak ohartarazi du iharduera kokatzen duen eraikinak ez duela lehen erabilera baimenik.

    b) Mª Lourdes Pino Contrerasek egina, gozotegia-kafetegia iharduerako (Zubitxo kalea, 29 behea) (39/93 esp.).

    Mª Lourdes Pino Contrerasen eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea Mª Lourdes Pino Contrerasi gozotegia jartzeko: Zubitxo, 29 (behea). Dena dela ere, istalazio eta ozkailuei buruzko baimena, Indrustria Ordezkaritzakoa, ekartzekotan hamabost egun baino lehen.

    c) Limpiezas Eguzki S.L.k egina, 29. poligonoko 1go lokalerako (178/91 esp.).

    Limpiezas Eguzki, S.L.k aurkeztutako eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea eskabidea egin duenari iharduera bat (drogeriako gaiak eta makina-herramientak gordetzeko almazena eta garajea) irekitzeko: 29. poligonoa, 1.go lokala (Jaizkibel hiribidea, 1).

    Idazkariak ohartarazi du iharduera kokatzen duen eraikinak ez duela lehen erabilera baimenik.

    d) José Quintana Fonteboak egina, Terrazos Lezoren izenean, 7. poligonoko 3. pabilioirako ( 16/91 esp.).

    Jose Luis Quintana Fonteboak, eskabidea egin, Terrazos Lezoren izenean, eta lizentzia eskatu zuen 7. poligonoko 3. pabilioia irekitzeko. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentziarik ez ematea harik eta ikus-onetsitako proiektua eta entreplanta eta estolderia-zuloaren aurrekontua ekarri arte. Izan ere, aurreneko proiektuan ez zen horienik ageri.

    e) Juan Enrique Hontoria Eskamendik egina, Moldakor S.L.ren izenean, Industrialdeako 5-28. pabilioietarako (15/92 esp.).

    Juan Enrique Hontoria Escamendik Moldakor, S.L.ren izenan egindako eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Iharduera irekitzeko lizentziarik ez ematea harik eta ikus-onetsitako proiektua, jarri zuten zubi moduko gruaren aurrekontua dakarrena, ekarri arte; izan ere, aurreneko proiektuan ez baitzen gruarenik ageri.

    f) Juan Manuel Lázaro Armendarizek egina, Inmaser S.A.ren izenean, makinak egiteko iharduerarako, Industrialdeko,24-25-9. pabilioirako (183/94 esp.).

    Juan Manuel Lázaro Armendarizek, Inmaser, S.A.ren izenean, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen iharduera bat irekitzeko industrialdeko 24-25-9 pabilioietan: makinak egitea jatenak prestatzen aritzen diren lantegientzako. Hala, eskabidea eta informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Iharduera irekitzeko lizentziarik ez ematea harik eta ikus-onetsitako proiektu bat ekarri arte. Proiektuan, lanen aurrekontua eta eginda daukaten entreplanta jaso behar dira; izan ere, aurreneko proiektuan, ez zetorren entreplantarenik. Horrekin batera, beste ziurtagiri bat ere ekarri behar du, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro sailak jarritako zuzenketa-neurriak bete dituztela dioena.

    g) Jose Miguel Amiano Salaberriak egina, Precocinados Benetan S.A.ren izenean, 108. poligonoko 3 C-D partzelako 19-20. pabilioirako (157/90 esp.).

    Jose Miguel Amiano Salaberriak, Precocinados Benetan, S.A.ren izenean, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen izoztutako gaiak egiteko iharduera irekitzeko: 108. poligonoa, 3 C-D lursaila. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Iharduera irekitzeko lizentziarik ez ematea, ez dutelako proiektuan jarritakoa errespetatu eta beste lan batzuk egin dituztelako, esate baterako: entreplanta handitu eta nitrogenoa gordetzeko depositua kanpoan, dexente handia.

    BI: Barrenean egindako lanak eta istalazioak, aurreneko proiektuan ez zetozenak, beste proiektu batean jaso behar dira. Proiektuak, ikus-onetsitakoa behar du izan eta bere memoria eta aurrekontua ere izan behar ditu.

    Proiektua Udalean aurkezterakoan obra baimena eskaera ere aurkeztuko da. Guzti hau erabakia jaso eta bi hilabeteko epean aurkeztu beharko da.

    HIRU:Beste proiektu horretan, pabilioiaren saneamendu sistema ere adierazi behar da, eta bereziki isurkin solidoak saneamendu sare nagusira isuri aurretik apartatzeko arketa.

    LAU:Era berean, zaborra solidoak eramaten dituen enpresaren izena adierazi behar zaio Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailordetzari, eta zaborra solidoak botatzeko zabortegia aldatu.

    BOST:Nitrogeno-depositua ere, bi lantegiren artean hutsik utzi behar den tartean dago eginda, eta, beraz, Itturrin-108 industrialderako jarritako hirigintza arauen kontra dago, udal baimeni gabe eraikia.

    Eraikina legalizatzeko eskaera, erabaki hau jaso eta bi hilabetetako epean aurkeztu behard¡ko du Udalean.

    h) Agustin Rubio Martinek egina, Contubi, S.A.L.ren izenean, 108. poligonoko 3 C-D partzelako 4. pabilioirako (68/91 esp.).

    Agustin Rubio Martinek, Contubi, S.A.L.ren izenean, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen 108. poligonoko 3 C-D lursaileko 4. pabilioia irekitzeko. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Iharduera irekitzeko lizentzia ematea.

    Pabiloiari erantsitako habeartea, almazenetako erabiltzen dena, industrialderako jarritako hirigintza arauen kontra dago, udal baimenik gabe eraikia.

    Eraikina legalizatzeko eskaera, erabaki hau jaso eta bi hilabeteko epean aurkeztu beharko du Udalean.

    3. - Proposamena, 1995. urtean Behemendiri ordaindu behar zaion kuota onartzea.

    Behemendik bidalitako idatzia, 1995eko kuotari buruzkoa, eta kontuhartzaileak egindako kontrako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lezori dagokion kuota, 1995ekoa, onartzea. Kuota 239.179 pta. da eta bi alditan ordaintzekoa: urtarrilean bat eta ekainean bestea.

    4. - Proposamena, Hugar, S.L.k Zubitxo kalean espaloia egiteagatik aurkeztutako ziurtagiria onartzea.

    Construcciones Hugar, S.L.k ekarritako ziurtagiria eta kontuhartzaileak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Hugar, S.L.k ekarritako ziurtagiria onartzea. Ziurtagiria Zubitxon espaloia egitearena da, 1.714.506 pta.

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi die, obrak kontratatzeko prozedura bete ez delako.

    5. - Proposamena, Guipasa S.A.k Zubitxo Kalea asfaltatzeagatik aurkeztutako faktura onartzea.

    Guipasa S.A.k, ekarritako faktura begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Guipasa S.A.k, ekarritako faktura, onartzea. Faktura Zubitxo kalea asfaltatzearena da, 1.008.970 pta.

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi die, obrak kontratatzeko prozedura bete ez delako.

    6. - Segregazio lizentzia eskatuz, Javier Eceiza Eceizabarrenak, Nicolas Lopetegui Ayestaranen izenean egindako eskaria.

    Javier Eceiza Eceizabarrenak, Nicolas Lopetegui Ayestaranen izenean, eskabidea egin eta lursail batzuk bereizteko lizentzia eskatu zuen Miura baserriko lurraldetik. Gobernu Batzordeak, haren eskabidea eta arkitektu asesorearen informea begiratu ondoren, behean datorren erabakia hartu du.

    BAT:Ematea lizentzia lursail batzuk bereizteko Miura baserriko lurraldetik. Honako hauek dira bereizi nahi dituen lursailak:

    A) B lursaila, 15.380,50 m² dituena. (Ikus planoa).

    B) C lursaila: lehengoaren pegante dago, otadi da eta 6.376 m² ditu.

    Bereizi beharrekoak bereizi ondoren, 15.380,50 m² gelditzen zaizkio Miura baserriari (155 m²), baserriaren bueltan denak ere. Lurraldeak A lursaila du izena.

    GIZARTE ONGIZATEA:

    7. - Proposamena, Gizarte Beharrizan Larrietarako dirulaguntza ematea.

    Gizarte Beharrizan Larrietarako laguntza emateko Gizarte Ongizateko Delegatuak aurkeztutako proposamena ikusirik eta Gizarte Laguntzailearen txostena kontuan harturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 231. expedienteari 40.000.- pezetetako laguntza ematea.

    8. - Proposamena, "Lezoko neskeen taldeari" dirulaguntza ematea.

    Lezoko emakumea zer egoeretan bizi den ezagutu beharra dagoela eta, Gizarte Ongizateko delegatuak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:135.000.- pezetetako dirulaguntza ematea "Lezoko nesken taldea"ri inkesta bat egin eta Lezon emakumea zer egoeretan bizi den ikusteko. Dirulaguntza 1-04-02-481-313 00-03 00 partidatik aterako da, "Aktibitate sozialak" izenekotik (A-995).

    9. - Proposamena, etxez etxeko laguntzaileentzat prestakuntza ikastaroak egiteko.

    Gizarte laguntzaileak egindako informea, etxez etxeko laguntzaileentzat eta nahi duen edonorentzat prestakuntza ikastaroak emateri buruzkoa, begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:"Geriatria eta buruko nahasteak" prestakuntza ikastaroa, 15 ordukoa, ematea. Ikastaroa, profesionalentzat edota gaiarekin zerikusi zuzena dutenentzat da. Zitap, S.L.k emango du.

    BI: "Etxean ohetik jaiki ezinik dauden pertsonei kontu egitea" prestakuntza ikastaroa, 21 ordukoa, ematea. Ikastaroa profesionalentzat edota gaiarekin zerikusi zuzena dutenentzat da. Zitap, S.L.k emango du.

    HIRU:Ikastaroak alondegiko "Erabilera askotarako aretoa"n ematea, bere ordu eta egunetan.

    LAU:220.00O pta. (berrehun eta hogei mila pezeta) (A-996) izendatzea ikastaroei diruz laguntzeko. Dirulaguntza 1-04-02-481-313 00-03 00 partidatik, aurtengotik, aterako da, "Aktibitate sozialak" izenekotik.

    KONTUHARTZAILETZA:

    10. - Fakturak onartzea:

    - Construcciones Otegui-Gaztañagak ekarritakoa: 602.255 pta. (ADO-99-1050).

    Construcciones Otegui-Gaztañagak ekarritako faktura onartzea erabaki du Gobernu Batzordeak. Faktura, kanposantuan egindako lanena da, 602.255.- pezeta.

    KULTURA ETA EUSKARA:

    11. - Proposamena, Udalaren harremanak euskara hutsean egitasmoa martxan jartzeko.

    Lezoko euskaldunei Udalarekin harremanak euskara hutsean mantentzeko aukera emateko, Euskara Batzordeak egindako proposamena azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Udalarekin harremanak euskara hutsean egitasmoa martxan jartzea.

    BI: Egitasmo hau gauzatzeko, proposamenean azaltzen diren eskaerak onartzea.

    ALKATETZAKO KONTUAK:

    12. - 129 eta 179. Alkatearen Dekretuak berrestea.

    Alkatearen 129. dekretua aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak, dekretua berrestea erabaki du. Dekretu horren bidez Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eta Lezoko Udalaren arteko hitzarmena, lanbidezko prestakuntza egitarauari buruzkoa, onartzen da.

    Alkatearen 179. dekretua aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak, dekretua berrestea erabaki du. Dekretu horren bidez Desjabetzapeneko Epaimahai Territorialak 1990ko maiatzaren 17an 1 Sistema Orokorraren desjabetzarako erabakitako prezioek eragin duten interesak 1995. urtean ordaintzea erabakitzen da.

    13. - Proposamena, zenbait subentzio ematea eta inbertsio eta gastu batzuk egitea.

    13.a) Subentzio eta dirulaguntzak:

    - Pasaia Lizeoari garraiorako: 5.000.000 pezeta.

    Gobernu Batzordeak (Karmele Legorburu abstenitu egin da) Pasaia Lizeoari garraiorako dirulaguntza ematea erabaki du, 5.000.000.- pezeta.

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi die, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta. Baita ere ohartarazi du dirulaguntzak arautu behar direla.

    Une honetan, Mikel Mitxelena Izak bilera utzi egin du, gaizerrendan proposatzen den hurrengo dirulaguntzarekin bere adostasuna azaldu ondoren.

    - San Juan Bataiatzailearen parrokiko lanak egiteko: 4.000.000 pezeta.

    San Juan Bataiatzailearen parrokiko lanak egiteko 4.000.000 pezetako dirulaguntza ematea erabaki du Gobernu Batzordeak (Gemma Arrillagak aurkako botoa eman du).

    Dirulaguntza, alkateak eta parrokiko ordezkarien artean sinatu beharreko hitzarmen batera baldintzatzen da, alkateari nahiko ahalmen ematen zaiolarik hitzarmena sinatzeko.

    13.b) Inbertsio eta gastu proposamenak:

    - Semaforoak jartzeko: 10.000.000 pezeta.

    Gai hau erabakitzeke geratu da.

    - Altamirako futbol zelairako: 1.500.000 pezeta.

    Gobernu Batzordeak Altamirako futbol zelaia egokitzeko egingo diren lanei aurre egiteko hurrengo aurrekontuak onartzea erabaki du:

    - Garsa Construcciones, C.B.k aurkeztutakoa: 682.042 pezeta + BEZ, aldagelak haunditzeko.

    - Jose Antonio Etxandi Jaunarenak aurkeztutakoa: 650.672 pezeta + BEZ, argitarako.

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi die, kontuhartzaileak egin behar izaten duten informea eginkizun dagoela eta.

    Aho batez premiazko hartu eta gero, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:

    14. - Zenbait dirulaguntza emateko proposamena.

    Gobernu Batzordeak hurrengo dirulaguntzak ematea erabaki du:

    - Txinparta abesbatzari 100.000 pezeta.

    - AEKari, hitanoa ikastaroa emateagatik, 50.000 pezeta

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi die, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.

    15. - Kontratazioak.

    Etxez etxeko laguntzailea den Josefa Lasarte San Sebastianen oporrak direla eta, Gobernu Batzordeak, 1992. urtean sortu zen lanpoltsaren arabera, Miren Josebe Lopetegi Erauskin kontratatzea erabaki du, honen ordezkapena egiteko 1994ko abenduaren 22tik 31era bitarte.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko 12:45etan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna