1994.eko Abenduaren 1ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko abenduaren lehenengoa. Goizeko hamaika t´erdietan hasi du Gobernu Batzordeak ohizko bilera, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Mikel Mitxelena Iza eta Gemma Arrillaga Albisu, zinegotziak, bildu dira.

    Karmele Legorburu Irazuk ez du bilerara etortzerik izan.

    Karlos Etxezurieta Sarasolak egin du idazkaritza.

    1. -Azaroaren 17ko akta onartzea, hala balegokio.

    Aho batez onartu dute 1994ko azaroaren 17an egindako bilerako akta. Nolanahi ere zuzenketa hauek egin behar dira:

    Euskarazko aktan, 3. orrialdean 6. puntuan, "nik, Gobernu Batzordeak" jarri ordez, "Gobernu Batzordeak" jarri behar du.

    Erdarazko aktan:

    - 6. orrialdean 12. puntuan, "elabora" jarri ordez, "elaborado", jarri behar du.

    - 7. orrialdean 12.b puntuan (bigarrengo esaldian), "29 de noviembre" jarri ordez, "29 de diciembre" jarri behar du.

    HIRIGINTZAKO KONTUAK:

    2. - Proposamena, honako segregazio lizentzia hauek ematea:

    a) Inmobiliaria Provincial de Guipuzcoa, S.A.ri 2. Sektorean duen lursaila banantzeko.

    Inmobiliaria Provincial de Guipuzcoa, S.A.k, 2. sektorean duen lursaila banantzeko lizentzia eskatzeko egin duen eskaria aztertu eta teknikarien informeak ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea Inmobiliaria Provincial de Guipuzcoa, S.A.ri 2. sektorean duen lursaila (2.685,50 m²) banantzeko.

    BI: Lizentzia jasotzeko 2.500 pta. ordaindu behar ditu.

    b) Quintin Ezeiza Otaegiri, 34.045 m²ko lursaila banantzeko.

    Quintin Eceiza Otegik bere lursaila banantzeko lizentzia eskatzeko egin duen eskabidea ikusi eta udaleko aparejadorearen informea, lur horretan ez dagoela eraikitzerik eta egitekotan ere abelazkuntza edo nekazaritzako ustiaketaren bat egin daitekeela dioena, aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea Quintin Eceiza Otegiri lursail bat (34.045 m²) banantzeko. Lursaila, Itxua baserriaren inguruan dagoena eta honako partiketa eta nomenklatura hauek dituena: A-1, 4.624 m²; A-2, 24.003 m²; A-3, 4.755 m²; eta B-1, 663 m².

    BI: Lizentzia jasotzeko 2.500 pta. ordaindu behar du.

    3. - Zuzenketa, Gobernu Batzordeak 1994ko uztailaren 20an 29 poligonoko zenbait lursailen segregazioaz hartutako erabakiarena.

    Gobernu Batzordeak, 1989ko maiatzaren 3an egin zuen bileran, "Panier Fleuri" etxearen barrutitik 180,69 m² banantzeko lizentzia ematea erabaki zuen. Etxea Jaizkibel hiribidean dago, 1.go atarian, eta Levaduras Danubio ere esaten zaio.

    Azguin, S.A.k orubea Udalari doan emateko egin zen eskrituran ere halaxe ageri da. Eskritura, Luis Rueda Esteban notarioaren aurrean egin zen, 1990eko uztailaren 20an.

    1994ko uztailaren 20an Gobernu Batzordeak hartutako erabakian, Udalari emandako lursailak 87,37 m² zituela jartzen du, 180,69 m² jarri beharrean.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera erabaki du:

    BAT:1994ko uztailaren 20ko erabakiaren hasiera zuzentzea eta 429,52 m² banantzeko baimena ematea. Honako lursail hauetatik aterata:

    - Levaduras Danubio. Berezitako lursaila: 180,69 m².

    BI: Erabakiaren gainerako zatiak lehen bezala segituko du.

    GIZARTE ONGIZATEA:

    4. - Proposamena, Aiton-Bordako taberna Mª Teresa Amiano Ruizi esleitzeko kontratua luzatzea.

    Aiton-Bordako taberna Mª Teresa Amiano Ruizi esleitzeko kontratua luzatzeko eskabidea eta Idazkariaren txostena ikusi ondoren, eta oraingo kontratua abenduaren 31an bukatuko denez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Beste urtebeterako esleitzea Aiton-Bordako taberna Mª Teresa Amiano Ruizi: 1995eko urtarrilaren 1etik 1995eko abenduaren 31ra, oraingo kontratuak dituen baldintzekin.

    BI: Tabernako garbiketa egiteko hilero ordaintzen zaion kopuruari 1994ko KPI (Konstsumorako Prezioen Indizea) aplikatzea, 1995ko urtarrilaren 1etik aurrera.

    5. - Proposamena, Manuela García Balóni, eskulanetako monitoreari kontratua luzatzea.

    Eskulanetako monitorearen kontratua bukatzear dagoenez, eta Gizarte Laguntzailearen informea ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Kontratua luzatzea, oraingo baldintzetan berberetan, Manuela García Balóni, eskulanetako monitoreari, 1995eko urtarrilaren 12tik 1995eko abenduaren 14ra, baina uztaila, abuztua eta iraila kenduta. Ehun eta bat ordu (101h) beteko ditu guztitara eta 246.643 pta. jasoko.

    6. - Proposamena, Gizarte Beharrizan Larrietarako dirulaguntza ematea.

    Gizarte Beharrizan Larrietarako Laguntza eskaera, eta honi buruz Gizarte Laguntzaileak egindako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    248 A expedientari 21.500,- pezetako laguntza ematea.

    7. - Proposamena, zaharren egoitzan sartzeagatik 39. espedienteari dagokion gastua ordaintzea.

    San Jose Egoitzak, Maria Lizarraga Bengoetxearen (39. espedientea) egonaldia dela eta, irailaren 3an faktura aurkeztu zuen. Hori ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Maria Lizarraga Bengoetxea (39.espedientea) San Jose Egoitzan egoteak Udalari ekartzen dion gastua ordaintzea.

    Ordaindu beharreko kantitatea ondorengoa da:

    Iraila: 32.891,- pta

    BI: Ondorengo hilabete guztietan, baldin eta onuradunak ingresatuta jarraitzen badu, udalaren aportazioa finkoa izango da: 65.781,- pta.

    8. - Proposamena, familia-hezitzailearen kontratua luzatzea.

    Gai hau erabakitzeke geratu da.

    Aho batez premiazko hartu eta gero, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:

    9. - Iturberri, S.L.k aurkeztutako faktura onartzea.

    Iturberri S.L.k, Kaxerna aldera doan bidea konpontzeagatik aurkeztutako 2.706.389.- pezetatako faktura onartzea erabaki du Gobernu Batzordeak.

    10. - Kontratazioak.

    Abendurako Udaltzaingoan dauden beharrak ikusirik, Gobernu Batzordeak, hurrengo kontratazio hauek egitea erabaki du:

    - Andoni Pikabea Lertxundi, abenduaren 3a eta 4a eta abenduaren 19tik 25era.

    - Jesus Mª Iñarra, abenduaren 26tik 31ra.

    Bestalde, Itzultzaile lanpostuaren titularraren eszedentzia dela eta egingo den plangintzaren arabera lanpostu hori nola bete finkatu bitartean, Gobernu Batzordeak, gaur egun lanpostu horretan diharduen Pello Goikoetxea Agirre lau hilabetetarako kontratatzea erabaki du, hau da, 1994ko abenduaren 18tik 1995eko apirilaren 17ra bitarte, gaur egun dituen baldintza berdinetan.

    11. - Eskabidea, Alberto Irasuegi Lopetegik egina, obrak egin eta baserriko oilaskoa hazteko tegi bat irekitzeko lizentzia eskatzeko.

    Alberto Irasuegi Lopetegik eskatu eta tramiteetan den eskabidea eta proiektua -baserriko oiloak hazteko tegi bat jartzeko Larramun-en, Saizar baserriko lurretan- aztertu eta Udaleko teknikariak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak, iharduera iharduera gogaikarria denez, ERABAKI hau hartu du:

    BAT: Iharduera-espedientea tramitatzen hastea, 1961eko azaroaren 30eko araudiak eta harez gerokoek dakartenari jarraiki.

    BI: Obrak egiteko lizentzia ematea, behin behingoz. Dena dela, Osakidetzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro departamentuak jarritako baldintzan betetzekotan.

    HIRU: Irekitzeko lizentzia ematea. Baldintza hauek betetzekotan:

    - Obrak bukatutakoan, zuzenketa-neurriak beteta dituela erakusteko ziurtagiria ekartzea, ikus-onetsitako ziurtagiria.

    - Iharduera ekonomikoen gaineko zergan alta ematea iharduerari ekin aurretik.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko 12:15etan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna