2007.eko Maiatzaren 21ekoa

Lezon, 2007ko maiatzaren 21ean, astelehena, goizeko 9:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Ez da bileran izan Iñake Urrestarazu Azurmendi, kanpoan delako.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2007ko maiatzaren 7an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2007ko maiatzaren 7az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

 

3.- Altzate (Campsa) eremuan hitzarmen urbanistikoa behin-betikoz onartzeko proposamena (2007H0360001).

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko martxoaren 12an egindako bilkuran, erabaki zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Residencial Ibai-Gain, S.A. enpresarekin Altzate (Campsa) eremurako hitzarmen urbanistikoaren testu osoa.

Hitzarmen hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2007ko apirilaren 4an, zk. 67, eta jendaurrean egon den denboran erreklamazio bat aurkeztu zen, Aitor Sarasola Salaberriak izenpetua, Lezoren Alde Herri Plataformaren izenean.

Horri buruz egindako txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, han egindako alegazioa ez onartzearen alde azaldu dira. Idazkariak ohartarazi du Hirigintza Teknikariak gogoratutakoa: hitzarmen hau oinarri duten arauak ez daudela oraindik behin betikoz onartuak eta, ondorioz, ezin dela hitzarmena onartu Lur Zoru legeak agintzen duen bezala. Bestalde arkitektoak ohartzen du kantitateek (azalerak, euroak, ...) behin behinekoak izan behar dutela harik eta planeamendu dokumentuak bukatu arte.

Horrela, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Aitor Sarasola Salaberriak izenpetuta, Lezoren Alde Herri Plataformaren izenean eta ordezkari gisa, aurkeztutako alegazioa atzera botatzea txostenetan aipatu arrazoiengatik.

BI: Residencial Ibai-Gain, S.A. enpresarekin Altzate (Campsa) eremurako hitzarmen urbanistikoa onartzea, adostutako kantitateak eguneratu beharko direlarik tramitatu beharreko dokumentu urbanistikoak tramitatu eta gero.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- S-1 Sektoreko urbanizazio obraren lehen fasearen zuzendaritza kontratuaren esleipena (2007H0160001).

Lezoko Udalak hiru enpresaren eskaintzak jaso ditu S-1 sektoreko urbanizazio obraren lehen fasearen Goi mailako teknikari baten zuzendaritzarako, hain zuzen ere Sestra, Injelan, S.L. eta Obras y Servicios Otesa enpresenak.

Idazkariak ohartu du kontratazio prozedura ez dela betetzen ari, plegu teknikorik gabe eta Kontuhartzailearen txostenik gabe, gastua fiskalizatzeko hori beharrezkoa baita.

Proposamenen edukia kontuan izanik eta oharpenak entzun eta gero, kontratazio organoak, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: S-1 sektoreko urbanizazio obraren lehen fasearen Goi mailako teknikari baten zuzendaritza Injelan S.L. enpresari esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 28.304 € BEZ barne.
  • Injelan S.L.ren ren proposamenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

5.- 107 poligonoko jabetza publikoko lursail baten salmentaren esleipena (2007H0380001).

Proposamen bakarra aurkeztu denez eta lursailaren salmenta kontratatzeko baldintza agiria betetzen duenez kontratazio mahaiak zuzenean esleipen proposamena egitea hobetsi du balorazio tekniko bat eskatuko lukeen aldagairik ez dagoelako.

Hori dela eta, lursailaren salmenta kontratatzeko baldintza agiriaren 14 eta 15., atalak xedatutakoari jarraiki kontratazio mahaiak aho batez kontratazio organoari ondorengo akordio proposamena egiten dio:

BAT: 107 poligonoko Jabetza Publikoko 2-A Lursailaren salmenta kontratoa Mármoles Imaz y Gallardo, S.L.ri esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 318.000 € (BEZ barne).
  • Pabilioia eraikitzeko epea:12 hilabete.

BI: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %4 izango da, hau da, 12.720 €.

b) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldietako gastuak ordaindu. Gastu horien zenbatekoa 2.000 € izango da, gehienez.

c) Azkenik, administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

6.- Erantzuna, Jaizkibel hiribidea, 27an igogailua jartzeko lizentziaren akordioaren aurkako berraztertze-errekurtsoari (2006H0030020).

Iker Horna Orejak 2007ko martxoaren 15eko dataz sartu da Udal honetako erregistroan Tokiko Gobernu Batzarraren akordioaren aurkako berraztertze errekurtsoa, haren bidez eman baitzitzaion Jaizkibel 27ko Jabekideen Elkarteari obra lizentzia igogailu bat jartzeko.

Hori dela eta, interesatua zenez, Mikel Arrizabalagari entregatu zitzaion Elkarte horren ordezkari gisa, jakinarazpena, egoki iruditzen zitzaion edozein alegazio aurkez zezan hogei egunetako epearen barruan.

Hark, apirilaren 11n idazkia aurkeztu du, exekuzio proiektuan proposatu zen kanpoko itxitura aldatzeko, Iker Hornak egindako erreklamazioa bete asmoz, aipaturiko etxeko A bebarruan egokitzen ari den etxebizitzarako aireztapena eta argia ez eragozteko, etxebizitzaren habitagarritasun baldintzak betetzeko helburuz.

Hori dela eta, arkitekto aholkulariak txosten hau idatzi du:

"J. Egañak idatzi eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2006ko irailaren 27an bisaturiko exekuzio proiektuan oin harturik, Jaizkibel hiribideko 27an igogailua jartzeko lizentzia eman da. Obra osagarria egiteko portalaren itxitura aurreratzea proposatzen zen, bide publikoaren parte bat okupatuz eta gaur egun dagoen alboko kanpoko horma etxearen atari-barruan geratuz.

Iker Hornak aurkeztutako proiektuak, etxe-ertz horretan kokaturiko "A" bebarruan etxebizitza egokitzeko, etxearen alboko horma horretan leiho bat zeraman. Igopgailua proiektuan proposatu bezala egingo balitz, leiho hori atari barruan geratuko litzateke.

Igogailua jartzeko behar den obra osagarria egiteko aurkeztu den proposamena aldatzea eskatzen du Mikel Arrizabalagak, eta hartan seinalatzen du, atariaren eta igogailu berriaren artean egin beharreko itxitura, barrotez egin dadila, adreiluzko tabike ordez, horrela, lurzoru publikoan eraikitako espazio berria azalera hedatsu baten bidez aireztaturik geratuz, igogailura sarrerako probatutasunari uko egin gabe. Horrela Iker Hornaren etxebizitzarako proposatzen den leihoak kanpoko espazio irekira ematen du behar diren argi eta aireztapena bermatuz eta, gainera, haren aurreko espazioa etxeko bizilagunen pasabidetarako soilik geratuz eta pribatutasunean irabaziz.

Proposamenaren dokumentazio teknikorik ez da aurkezten baina, iruditzen zait, konponbide teorikoak egoki moldatzen duela arazoa, igogailu berriaren itxituraren eta "A" bebarruko etxebizitza berrirako behar zen leihoaren arteko arazoa konponduz. Alabaina, proposamen teknikoa egin beharko da, gutxienez oin-plano akotatu bat eta burdinezko itxitura definituz, haren bideragarritasuna bermatzeko, eta horrela adierazten zaizu behar den erabakia har dezazun."

Hori ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Mikel Arrizabalaga Pikabeari, Jaizkibel 27ko Jabekideen Elkartearen ordezkari gisa, eta Iker Hornari ere arkitekto aholkulariaren txostena igortzea, hura azter dezaten eta konponbide zehatza aurkez dezaten.

7.- Iharduera espedientearen aldeko informearen proposamena, Lorena Benítez Oterok, Indulita, S.L.ren izenean eskaturik, tramitatzen ari dena, Itturrin poligonoko Abendaño kaleko 29-31-33 zenbakietan kokaturiko pabilioian plastikozko produktuak fabrikatzeko (2007H0050003).

 

Indulita, S.L., enpresak eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, era berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, Itturrin poligonoko Abendaño kaleko 29-31-33 zenbakietan kokaturiko pabilioian plastikozko produktuak fabrikatzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

8.- Álvaro Arrieta Konyayri, Oxer Sport, S.L.ren izenean, obra lizentzia emateko proposamena, Sagasti kalea, 10eko pabilioia egokitzeko eta iharduera lizentzia emateko (2006H0040015).

Oxer Sport, S.L. enpresak Sagasti kaleko 10ean, kokaturiko pabilioian obrak egiteko eta jarduerarako eskatutako lizentzia azterturik eta horri buruz egindako txosten teknikoak eta juridikoa ikusi ondoren, era berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Oxer Sport, S.L. enpresari Sagasti kaleko 10ean kokaturiko pabilioian obrak egiteko eta jarduerarako eskatutako lizentzia ematea, baldintza hauekin:

1.-Proiektuan agertzen diren suaren kontra jarritako zuzenketa neurriak osatu behar direla

2.- Zuzenketa neurriak osatu ondoren, lokaleko irekitzeko udal lizentzia eskatu beharko du, horretarako ziurtagiri teknikoa aurkeztu beharko du adierazten, zuzenketa neurriak jarriak direla.

BI: Eraikuntzen gaineko zergari dagokionez 120 € ordaindu beharko du. (eraikuntzen gaineko zerga 75 € eta obraren gaineko tasa 45 €).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Ramón Rodríguez Garroteri, Agustina Lizarazu 4ko jabekideen izenean, obra lizentzia emateko proposamena, fatxadaren saneamendu eta margoketa-lanak egiteko (2007H0030009).

Ramón Rodríguez Garrotek, Agustina Lizarazu 4ean, etxearen fatxadaren konponketarako obra lizentzia eskatu du.

Osasun eta Segurtasun azterlanak aurkeztu ditu.

Egindako txosten juridikoa eta teknikoa ikusi ondoren, era berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Ramón Rodríguez Garroteri, Agustina Lizarazu 4ean, fatxadaren saneamendu eta margoketa lanak egiteko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

1.- Aldamioak jartzeko, libre utzi beharko dute espaloiaren zabalera, pertsonak ibil ahal izateko.

2.- Obra hasteko epea: lizentzia emanez geroztik 20 egun

3.- Obra bukatzeko epea: bi hilabete hasiz geroztik.

4.- Obraren geldiarazten bada, berriz hasi beharko litzake 20 egun barruan.

5.- Kontuan eduki beharko da, Lezoko herriko jaiak datozela, beraz derriboak eta erabili beharko diren materialak etab, txukun eta garbitasunarekin erabili eta utzi beharko dute.

6.- Segurtasun neurri guztiak hartu beharko dute bai pertsonentzat baita ibilgailuentzat ere, istripuak gerta ez ditzan.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 921,24 € ordaindu beharko ditu eta bide publikoaren okupazioagatik (aldamioak hilabete bat) 370 €.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- José Manuel Hoyos Arambururi obra lizentzia emateko proposamena 3 poligonoko 45 partzelan baserria berreraikitzeko (Gaintxurizketa) (2007H0030001).

Jose Manuel Hoyos Aramburuk, obra lizentzia eskatu du Gaintxurizketako gainean 3. poligonoko 45. partzelan baserri bat berreraikitzeko.

Eskaera hori, 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legeko 30.2 artikuluak ezartzen duen bezala, jendaurrean jarrita egon da hogei lanegunetako epean (2007ko apirilaren 16ko 73. GAO) eta ez da inolako alegazio edo iradokizunik aurkeztu.

Txosten juridikoa ikusirik, era berean, arkitekto aholkulariaren txostena ikusirik, hau dioenez:
"Familia bakarrarentzako etxebizitza bat eraiki nahi da Gaintxurizketako gainean 3. poligonoko 45. partzelan. N-1 errepidearen saihesbidea eraikitzeko, 1. Fasea,Irungo Benta, Gipuzkoako Foru Diputazioaren jabetzakoa, eraitsi zen baserri baten ordez eraikitzeko.

Lezon indarrean dauden Arau Ordezkatzaileetan Ez Urbanizagarri gisa sailkaturik dagoen lurzoruan aurkitzen da partzela hori.

Kasu honetan aplikagarri izango da 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legeko 30.2 artikuluak ezartzen duena, haren arabera " lursoru urbanizaezinean baserriak eta bizitegi- eraikinak berreraikitzeko baimena eman ahal izango da,... sistema orokorrak ezarri behar zirela eta, jabetza kentzeko prozedura bategatik eraitsi direnean ere bai. Berreraiki nahi duenak udal- administrazioari egin beharko dio eskaera, baliaezin geratzea eragin zuen arrazoia gertatu zenetik kontatzen hasita urtebeteko epearen barruan edo, hala badagokio, ondasun jabetza kentzeko prozeduraren barruan benetan okupatu zirenetik kontatzen hasita. Jabetza kentzearen jasu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin beharreko berreraikitzea babes berezirik ez duen lurzoruan egingo da."

Okupazio akta 2006ko ekainaren 29an jaso zen eta etxebizitza egin nahi den partzela ez da ageri inolako babes egoeratan, eta beraz, betetzen dira 2/2006 legeak eskatzen dituen baldintzak, Sistema Orokorrak egiteko nahitaezko desjabetzeeta kasuetan berreraikitzeko.

Ametitutako eraikigarritasunari dagokionez, 2/2006 Legeak, 30. artikulu horretan bertan, finkatzen du ezen "Berreraikitze obrak errespetatu egin beharko du beti, gehienezko muga gisara, jatorrizko higiezinaren benetako bolumetria- konposizioa."

Arrazoi hori dela eta, interesatuari eranskin bat eskatu zitzaion, eraitsitako etxebizitzaren datuak justifika zitzan, eta dokumentazio hori Udalean entragatu zen 2007ko otsailaren 26an, idazleak berak izenpeturik -Izaskun Larzabal- eta EHAEOak 2007ko otsailaren 23an bisaturik.

Dokumentazio horren arabera, eraitsitako etxebizitza, Erreka Bailarako 12an kokaturik zegoena, behe oinak, lehen oinak eta teilatupeak osatzen zuten, gailurrera arte guztira 9,27 m altuerarekin eta etxebizitzaren azalera 241 m² eta behe oinean eranskin bat garajetarako eta trastelekutarako erabilia, 64 m² azalerakoa, guztira 305 m² azalera eraikia osatuz.

Proposaturiko etxebizitza honela osaturik legoke: erdisotoko oin bat, behea eta teilatupea, azalera eraikia guztira 294,98 m² izanik, eta honela banaturik:

  • Erdi-sotoko oina: 123,49 m²
  • Garajea: 48,38 m²(u)
  • Erabilgarri: 36,10 m²(u)
  • Hall banatzailea: 7,93 m²(u)
  • Sarrerako aterpea: 5,11 m²(u)
  • Behe oina: etxebizitza: 113,64 m²
  • Teilatupe oina: erabilgarri: 57,85 m².

Proposaturiko eraikinaren guztirako altuera 9,25 m da eta teilatuaren hegalera 7 m.

Aurkeztutako dokumentazioaren azterketatik atera daitekeenez, etxebizitza berriaren konposizioak errespetatzen du jatorriko eraikinaren konposizio bolumetrikoa, azalera berri konputagarria guztira jatorrikoa baino zerbait txikiagoa izaki.

Gainera betetzen dira Lezon indarrean dauden planeamenduko Arau Ordezkatzaileetan ezarritako xedapenak gutxieneko erretiroei dagokienez, mugetatik eta beste eraikinetatik.

Suteen araudia betetzeari dagokionez, behar den exekuzio proiektuan justifikatu beharko da espazio "erabilgarriak" zein erabilpenetara xedatzen diren, behar diren neurriak hartu ahal izateko, arrisku bereziko lokal edo guneak diren ala ez diren kontutan edukirik. Era berean hartu beharko dira behar diren neurriak baldin eta nolabaiteko erregai-deposituren bat jartzen bada.

Seinalaturiko zehaztapenak kontuan izanik, bidezkoa iruditzen zait eskatutako obra lizentzia ematea, informazio publikorako denboran aurkez daitezkeen alegazioen kalterik gabe, 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legeko 30.4 artikuluak ezartzen duenaren arabera.

Hori ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Jose Manuel Hoyos Arambururi, Gaintxurizketa Bidea eraikinean, Gaintxurizketa bidean familia bakarreko etxebizitzaren Oinarrizko Proiektuaren 2 kopia aurkeztuz. obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

  • Obran hasi baino lehen exekuzio-proiektua aurkeztu beharko du.
  • Era berean, aurrez udal teknikariei ohartarazirik, zuinketari dagokion soka-botatzea egin beharko da.

BI: Obra bukatu ondoren, udal lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du, horretarako dokumentazio hauek aurkeztu beharko du:

  • Obra amaieraren ziurtagiria, bisatuta,
  • Fatxada guztien argazkiak.
  • U-4 eta U-5 inprimakiak, Gipuzkoako Foru Ogasunean (Donostian) tramitatua.
  • Eskritura berrien kopia.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 8.900 € ordaindu beharko ditu.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

 

11.- Presoen senideei garraio dirulaguntzak emateko araudiaren behin betiko onartzeko proposamena, 2006. urtekoa (2006GZ190001).

Ikusirik preso eta deportatuen senideei garraio dirulaguntzak emateko araudiari Etxerat Elkarteak aurkeztutako alegazioak eta horri buruz arloko teknikariak egindako txostena , aldi berean, araudia berraztertu ondoren eta gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Etxerat elkarteak aurkeztutako alegazioen 3. proposamena ontzat ematea eta araudian jasotzea.

BI: Etxerat elkarteak aurkeztutako beste alegazioak ez ontzat ematea. Arrazoia: proposatzen diren aldaketak ez datoz bat araudiaren izaera eta xedearekin.

HIRU: Presoen senideei garraio dirulaguntzak emateko 2006ko araudiari, behin betirako onarpena ematea. Araudia eransten da lehenengo puntuan proposatutako aldaketak jasota.

LAU: Araudia GAOn argitaratu ondoren eskaerak egiteko epea irekitzea.

BOST: Erabaki hau tramitezkoa denez ezin da bere aurka errekurtsorik jarri.

12.- Interes sozialeko entitateei dirulaguntza onartzeko proposamena (2007GZ050005tik 2007GZ050017ra eta 2007GZ050020).

Interes sozialeko hainbat entitateek 2006 urterako aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, nahiz eta idazkariak ohartu espedientean txosten ekonomikoa falta dela, era berean, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: ASPARGUI elkarteari ematea 714.28€tako dirulaguntza (2007GZ050005).

BI: ATECE elkarteari ematea 714.28€tako dirulaguntza (2007GZ050006).

HIRU: AGIPASE elkarteari ematea 714.28€tako dirulaguntza (2007GZ050007).

LAU: ATZEGI elkarteari ematea 714.28€tako dirulaguntza (2007GZ050008).

BOST: ALCER elkarteari ematea 714.28€tako dirulaguntza (2007GZ050009).

SEI: IZAN elkarteari ematea 714.28€tako dirulaguntza (2007GZ050010).

ZAZPI: AGAEB elkarteari ematea 714.28€tako dirulaguntza (2007GZ050011).

ZORTZI: ASFAMOGI elkarteari ematea 714.28€tako dirulaguntza (2007GZ050012).

BEDERATZI: ASPANOVAS elkarteari ematea 714.28€tako dirulaguntza (2007GZ050013).

HAMAR: Ortzadar elkarteari ematea 714.28€tako dirulaguntza (2007GZ050014).

HAMAIKA: Etxerat elkarteari ematea 714.28€tako dirulaguntza (2007GZ050015).

HAMABI: Emakume-La Mujer elkarteari ematea 714.28€tako dirulaguntza (2007GZ050016).

HAMAHIRU: ADEMGI elkarteari ematea 714.28€tako dirulaguntza (2007GZ050017).

HAMALAU: ATCORE elkarteari ematea 714.28€tako dirulaguntza (2007GZ050020).

HAMABOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

13.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2007GZ010006).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Diego Bello Villaginesek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Diego Bello Villaginesi etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu bi, aintza edo atentzio pertsonaleko lanak eta laguntza egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 1,36 € /ordua da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

14.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2007GZ010007).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko María Paz Echaniz Aizpuruak egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: María Paz Echaniz Aizpuruari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu bat, zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 1,36 € /orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA-KULTURA

15.- Alkatearen D07/00393 dekretua berrestea, Gazte-Herri Elkarteari dirulaguntza emateari buruzkoa, 2006ko ekitaldietarako (2007ALO30040).

Alkateak dekretua azaldu ondoren eta nahiz eta, udal aurrekontuak behin betiko onarpena izan arte, haietan aurreikusitako gastu honentzat kontsignaziorik oraindik ez egon, batzarkideek dekretua berrestu dute.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:50 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna