2006.eko Irailaren 11ekoa

Lezon, 2006ko irailaren 11ean, astelehena, goizeko 9:30etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA Ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2006eko uztailaren 17an eta irailaren 6an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe bi aktak onartu egin dira.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak hurrengo batzarrerako utzi du gai hau.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Lezoko Hirigune Historikoaren Birgaitze Plan Bereziaren dokumentua entregatzeko luzapena eta ordainsaria abonatzeko proposamena.

Lezoko Hirigune Historikoaren Birgaitze Plan Bereziaren dokumentua entregatzeko luzapena eskatu du Rosario Marijuan de la Asunciónek. Idazleari pasa beharreko dokumentuen tramiteak zehaztu bitarte gaia mahai gainean uztea erabaki da.

4.- Arrobialde eraikina berritzeko obra lizentzia Olatz Labandibar Zabalari emateko proposamena, Auñamendi kaleko 13an kokaturikoa (2005H0030006).

Olatz Labandibar Zabalak, Auñamendi kaleko 13an kokaturiko Arrobi Alde etxea berritzeko obra lizentzia eskatu du.

Dagokion Exekuzio Proiektua ekarri du, Gaizka Larrañaga Ucin arkitektoak idatzia eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2006ko martxoaren 20ean bisatua.

Txosten juridikoa ikusirik.

Txosten teknikoa, halaber, ikusirik, honela baitio:

"Aurrez entregatua zuen udal honetan bertan Arrobi-Alde eraikina berritzeko Oinarriko Proiektua eta, 2005eko uztailaren 27an, hari buruzko txosten teknikoa egin zen. Txosten hartan eskatzen zen proiektua zuzen zedila ondorengo xehapen hauetan:

Teilatuko hegalaren altura gaur egun zuenari (6,20 m) egokitu behar zitzaion, proiektuan proposatzen zuten 6,67 metrokoaren ordez.

Behe oinean eratxekirik proposatzen zen ataripearen beharra eta indarrean dagoen araudiarekin hura bat etortzea justifikatu behar zen.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, seinala daiteke hura osoa eta zuzena dela eta goian aipaturiko xehapenei dagokienez, ondorengo hau seinala daiteke:

Eraikinaren altura zuzendu dute, hegalaren altura orain duenera egokituz.

Exekuzio Proiektuan ez da zuzendu ataripeari dagokion xehapena horri buruz dagoen justifikazio bakarra aurrez egin zen idatzi bat da, hartan argudio gisa esaten baita ataripe hori beharrezkoa dela klimatologiaren kontra babesteko eta pribatutasuna ziurtatzeko, baina ez da justifikatu indarrean dagoen araudiarekiko egokitzapena.

Goian seinalaturiko xehetasunak kontuan izanda, obra lizentzia eman daitekeela iruditzen zait baina, betiere, kontuan edukirik ataripe hori exekuzio-proiektuan proposatzen diren neurriekin ezin izango dela egin zeren eta, "III-34 hiriguneko eta hirigune inguruko eraikuntza intentsiboa" deritzan arau-koadroan seinalatzen den bezala, "esparru horretan dauden eraikinak bere horretan kontsolidatzen dira aspektu guztietan altuerei, eraikinaren jarrerari, eraikitako fondoei, hegalei, balkoiei, behatokiei eta etxebizitza-erabilpenari dagokienez ". Fatxada hegalez osatuko balitz edo haien ordez ataripe bat egiteko teilatu bat eraikiko balitz, gaur egun dauden hegal-neurriak errespetatu beharko dira ".

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Olatz Labandibar Zabalari, Auñamendi kaleko 13an kokaturiko Arrobi Alde etxea berritzeko obra lizentzia ematea, kontuan edukirik ezen, exekuzio proiektuan proposatzen diren neurrietan, ataripea ezin izango duela egin.

BI: Obra bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu beharko du, eta, eskaerarekin batera, ondorengo dokumentu hauek aurkeztu:

Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.

U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.

Eraikuntza berriaren argazkiak.

Obra berriaren eskriturak.

HIRU: Eraikuntzen gaineko zergarengatik 10.248,88 € ordaindu beharko ditu.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Bi igogailu aldatzeko obra lizentzia José Javier Jaca Pérezi emateko proposamena, Auñamendi kaleko 4ko etxean (2006H0030013).

José Javier Jaca Perezek, Auñamendi kaleko 4ko etxean bi igogailuak aldatzeko lizentzia eskatzen du.

Horri buruz egindako txosten teknikoa eta juridikoa ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Jose Javier Jaca Perezi, Auñamendi 4.eko bi igogailuak aldatzeko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

Obra hauek ezingo dituzte ikutuko etxeko estruktura, bestela, obrak egin baino lehenago, proiektu bisaturik aurkeztu beharko lukete.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.680,35 € ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Lehen okupaziorako lizentzia Iñigo Rodríguez Corderori emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko 49.eko lokalean.

Iñigo Rodríguez Corderok, Jaizkibel hiribideko 49an, bastardeko ezkerrean, kokaturiko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusirik, eta honela dioenez:

"...Jaizkibel hiribideko 49an, bastardean, kokaturiko lokalean egindako etxebizitzen lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia lortzeko helburuz, Iñigo Rodriguez Corderok Obra Bukaeraren Ziurtapena, likidazioa, etxebizitza-oinaren behin-betiko egoera eta kanpoko argazkiak aurkeztu ditu.

Egindako obrak eta, era berean, habitagarritasunerako gaur egun eskaturiko gutxieneko baldintzak betetzen diren egiaztatzeko behar zen ikuskapena eginik, seinala daiteke obra horiek bere garaian aurkeztutako proiektuaren arabera egin direla eta gaur egun habitagarritasunerako eskaturiko gutxieneko baldintzak betetzen direla.

Beraz, lehen erabilpeneko lizentzia ematearen aldeko txostena egin da...".

Jaizkibel hiribideko 49ko lokalean lehengo hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion Aitor Zendoia Corderori, 2004ko martxoaren 29an eman zitzaion Gobernu Batzordearen ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2004ko martxoaren 29an hitzarmena izenpetu zuen Iñigo Rodriguez Corderorekin, Jaizkibel hiribideko 49ko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Era berean, 2004ko martxoaren 29an eman zitzaion Gobernu Batzordearen ebazpenaren bidez, aipaturiko lokala egokitzeko obretarako lizentzia.

Hori guztia ikusirik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Iñigo Rodríguez Corderori behin betiko lizentzia ematea Jaizkibel hiribideko 49ko bastardeko ezkerrean lokal komertzialaren erabilpena etxebizitzatara aldatzeko.

BI: Iñigo Rodríguez Corderori lehen okupaziorako lizentzia ematea, Jaizkibel hiribideko 49ko bastardeko ezkerreko lokala etxebizitza gisa erabiltzeko.

HIRU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa ekarri beharko du, Hiri Kontribuzioaren aldaketari buruzkoa.

LAU: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak 56,34 €.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Lokalaren lehen erabilpenerako lizentzia José Manuel Ayude Pazosi emateko proposamena, Elias Salaberria hiribideko, 14-atzeko aldean (2006H030010).

José Manuel Ayude Pazosek, Elias Salaberria Hiribideko 14ko atzeko aldeko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Halaber eskatu du etxebizitzaren sarrera-aurrean dagoen eskailera-maila mantentzea ameti dakion, zeren inguruko euri-urak husteko arazoa baitago eta batzutan espaloia gainditzen baitu, etxebizitzara ura sartzeko arriskua sortuz. Argudiatzen duenez, proiektuan proposatzen zen arrapalatik barrena are errazago sartzen da ura.

Elias Salaberria Hiribideko 14ko atzeko aldeko lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion José Manuel Ayude Pazosi, 2006ko uztailaren 12ko Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Delegatuaren ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2005ko azaroaren 4an hitzarmena izenpetu zuen Jose Manuel Ayude Pazosekin, Elias Salaberria Hiribideko 14ko atzeko aldeko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak 2006ko uztailaren 12ko dekretuaren bidez eman zion José Manuel Ayude Pazosi, Elias Salaberria Hiribideko 14ko atzeko aldeko lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena kontuan edukirik, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Egindako eskailera-mailaren eraikuntza onartzea, Irisgarritasun Dekretuan finkatutakoa betetzeko kendu egin beharko litzatekeen arren, alabaina, jabearen eskaera aintzat harturik, hura mantendu ahal izango da harik eta euri-uren hustubidearen arazoa konpondu arte zeren, sarbide pribatua izaki, eta etxebizitza bakar baterako, ez baitu irisgarritasun arazorik sortzen inguruan.

BI: José Manuel Ayude Pazosi, Elias Salaberria Hiribideko 14ko atzeko aldeko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

HIRU: José Manuel Ayude Pazosi, Elias Salaberria Hiribideko 14ko atzeko aldeko lokala etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak 54,67 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Etxabe komertziala egokitu eta etxebizitza bihurtzeko obra lizentzia Karmele Azpeitia Otaeguiri emateko proposamena (2006H0030004).

Karmele Azpeitia Otaeguik 2006ko uztailaren 18an, obra lizentzia eskatu zuen Polentzarrene kaleko 4 zenbakian dagoen 1 lokala etxebizitza bihurtzeko.

Jesus Ansa Zabaletak idatzi eta izenpeturiko eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2006ko urtarrilaren 27an bisatutako proiektu teknikoaren dokumentazio osagarria aurkeztu du, Lezoko Udaleko zerbitzu teknikoek eskatu bezala

Aipatutako lokal komertziala etxebizitza erabilpenera aldatzeko behin-behineko baimena 423/2006 Dekretuz eman zitzaion.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Karmele Azpeitia Otaeguiri, Polentzarrene kaleko 4an kokaturiko 1 lokala etxebizitza bihurtzeko obra lizentzia ematea.

BI: Obrak amaitu ondoren eta lehen erabilpenerako baimena eskatu beharko du, erabilera aldaketaren behin betiko ziurtagiria.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.190,62 € ordaindu beharko ditu.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarerra jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

 

9.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2006GZ010015).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Ana María Etxebeste Ascasibarrek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Ana María Etxebeste Ascasibarri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, 3 ordu astean etxeko lanetan laguntzen egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 1,33 €/orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2006GZ010016).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Mª Isidora Canuto Rodríguezek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Mª Isidora Canuto Rodríguezi etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, bost ordu astean zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 5,81 € orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:25 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 622.805etik 622.812ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna