Trafiko aldaketak, aparkaleku arazoak gutxitu nahian

Ar, 2008-03-25 13:10

Egun dagoen aparkaleku arazoa arindu eta horrek herritarrei sorturiko arazoak gutxitu nahian, udalak zenbait neurri hartu ditu. Zenbait kale norabide bakarreko jarriko dira, bertan aparkaleku gehiago sortuz.

Urdaburu kalea: Auñamendi kaletik, Aralar kalerako noranzkoa bakarrik izango da, alderantzizko noranzkoa  Gorbeia kaletik egingo delarik.

Eugenio de Otxoa kalea.

Polentzarrene kalea: Donibane kaletik Andreonerako noranzkoan bakarrik jarriaz.

Esan bezala aldaketa hauek guztiak proba fasean daude, oraindik ez dira seinale berriak pintatu, semaforoak doitu gabe daude eta beste zenbait hobekuntza egin beharko dira baina, lehenik, egoera berria nola doan ikusi nahi da.

Beste alde batetik, Kiroldegiaren aurreko zelaian aparkalekua dagoeneko erabilgarri dago. Modu berean, eta Kiroldegitik Igerilekura doan bidean, hobekuntza txikiak egin dira eta argiteria jarri da. Kiroldegira doazenek autoa goian utzi ahal izan dezaten,  bertatik jaitsi ahal izateko nahiz Altamira auzora joateko. Hori ere modu probisionalean dago, aurrerago urbanizatuko delarik.

Horrekin batera, Euskal Herria plazako garajeen sarrera txukuntzea bakarrik falta da hura ireki ahal izateko. Horrela, datorren hilean ia ehun garaje plaza gehiago izango dira irekiak.

Kamioiei eta ibilgailu handiei dagokionez, berriz, kiroldegiko aparkalekua eta herri osoa beraientzat ez dela gogoratu behar diegu eta, mesedez, ibilgailu haiek Igerilekuko Aparkalekuan edo Industrialdean aparkatzeko eskatu.

Goiko plaza, berriz, jolasleku gisa berreskuratuko da, probalekuan bakarrik aparkatu ahal izango delarik.

Arloa edo saila