2008.eko Apirilaren 22ekoa

Lezon, 2008ko apirilaren 22an, asteartea, goizeko 8:00etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Idazkari gisa Aitor Iztueta Garaikoetxea aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko apirilaren 8an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2008ko apirilaren 8az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Usukoar Promociones S.L.ri 20 etxebizitza egiteko obra lizentzia emateko proposamena, S-1 sektorean, B2 eta B3 partzeletan (Aralar kalea) (2008H0030003).

Luis Arozamena Elorzak, Usukoar Promociones S.L.ren izenean S-1 Sektoreko B2 eta B3 lursailetan 20 etxebizitza eraikitzeko oinarrizko proiektua aurkeztu du, obra lizentzia eskatuz.

S-1 Sektorean zatikako plana, birpartzelatze proiektua eta hiritartze proiektua onartuak daude. Halaber B2, B3 eta B4 lursailei dagokien xehetasun azterlana ere behin betikoz onartua dago.

Bestalde, esan bezala hiritartze proiektua onartua dago, obra ordea exekutatzen ari da eta beraz lizentzia emanez gero eraikitze lanak hiritartze lanekin batera gauzatuko lirateke. Horrela etorkizunean hiritartze obra publikoan sor daitezkeen kaleei erantzuteko Usukoar Promociones S.L.k berme bat jartzea komeni da. Berme honen kopurua B2 eta B3 lursailek sektorean suposatzen duten ehunenekoa kontuan izanik hiritartze obraren aurrekontuari aplikatuta atera daiteke.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, aldi beran, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Usukoar Promociones S.L.ri, Aralar S-1 Sektoreaeraikinean, B2 eta B3 partzeletan 20 etxe egiteko proiektu basikoa aurkeztuz. obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

1.- Partzelaren mendebalean kokaturiko garajeko sotorako sarbidea kendu beharko da, eta horrek ekarriko du gain-azalean aparkaleku bat gehiago egiteko aukera, horrela Plan Partzialen aurreikusitakoa betez.

2.- Ekialdean kokatutako sotorako sarbidean espaloiaren lerrokaduraren aurretiko espazio bat egokitu beharko da, 5 m luzekoa eta gehienez ere 5% aldapakoa, garajetik irteerako oinezko pasabidea ez oztopatzeko.

3.- Sekzioetan grafiatu beharko dira teilatuko hegalen altuerak eta haien hegaldura.

4.- Plano bat aurkeztu behar da hartan adieraziz, alde batetik oinezko bideari buruzko bide-zorra B-4 partzelaren mugako hegoaldean kokatuan eta bestetik planteatutako espazio libreen tokiko sistemaren lagapen lurzoru berria.

5.- Obrei ekin aurrez exekuzio proiektua aurkeztu beharko da eta honek udalaren ongi emana jaso beharko du.

6.- Obrei ekin aurrez, zuinketa akta jaso beharko da.

BI: Usukoar Promociones, S.L.k 885.970 eurotako bermea jarri beharko du hiritartze obra publikoan eragin ditzakeen kalteei erantzuteko. Berme hau exekuzio proiektuarekin batera aurkeztu beharko du obren exekuzio hasi aurretik.

HIRU: Lanak hasteko epea exekuzio proiektua onartzen denetik hilabete batekoa izango da eta amaitzekoa 12 hilabetekoa, hasten diren epetik zenbatzen hasita.

LAU: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu eta ondorengo dokumentuekin batera aurkeztu beharko du:

  • Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.

•· U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.

•· Eraikuntza berriaren argazkiak.

  • Obra berriaren eskriturak.

 

BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 105.837 euro ordaindu beharko du. (Eraikuntzaren gaineko zerga 105.369 euro eta obra tasarena 468 euro).

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Michelena y Lecuona Sucesores, S.L.ri obra lizentzia emateko proposamena, S-1eko B-1 partzelan eskabazio lanak egiteko, zero kota bitarte (2008H0030008).

Jose Ramón Mitxelena Mitxelena, Michelena y Lecuona Sucesores, S.L. enpresaren izenean, 2008ko otsailaren 18an baimena eskatu zuen Lezoko 1. Sektoreko B1 eta B5 lursailetan "zero" kotaraino hondeatze-lanak egiteko, eta eskaerarekin batera, lursail bakoitzaren aurrekontua aurkeztu zuen.

Arkitekto-aholkulariaren txostenak hauxe dio:

"2004ko uztailaren 20an, Diputatuen Kontseiluak 1. Sektoreko Plan Partziala onartu zuen behin betiko. Bertan ezarritako exekuzio-unitate bakarrean 78 etxebizitza eraikitzea aurreikusten zen. Hauxe zen etxebizitza horien banaketa:

  • "A" lursailak: 18 etxebizitza, bi bizitzako 9 etxetan.
  • "B" lursailak: 38 etxebizitza, 5 etxebizitza-bloketan.
  • § B1. 8 etxebizitza
  • § B2. 10 etxebizitza
  • § B.3. 10 etxebizitza
  • § B.4. 12 etxebizitza
  • § B.5. 8 etxebizitza
  • "C" lursailak: 12 etxebizitza, 2 etxebizitza-bloketan.

Aipatutako Plan Partzialak Lankidetza Sistema definitzen zuen Exekuzio Unitatea kudeatzeko erregimen gisa, eta berdinbanaketa 2006ko apirilaren 4an Udalak behin betiko onartu zuen Birzatitzeko Proiektuaren bidez egin zen.

Halaber, eta Plan Partzialaren mandatua betez, 2006ko maiatzean, Ingelan S.L. enpresak idatzitako Urbanizazio Proiektua idatzi, izapidetu eta behin betiko onartu zen.

Ondoren, Lezoko Herri Lanetako eta Hirigintzako Batzordeak urbanizazio-lanak bi fasetan egitea erabaki zuen, eta proiektu horren separata bat idazteko eskatu zion Ingelan S.L. enpresari. Behin proiektua onartuta, Udalak 2007ko apirilaren 30ean, lehen fasearen urbanizazio-lanak izapidetu eta esleitu zizkion Ansareao Saneamientos y Servicios, S.A.; Construcciones Dumboa, S.A.; Arquibil, S.L eta Arkaitza, S.A. enpresek osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteari. Esleipenaren prezioa 2.129.469,55 €-koa zen (BEZ barne) eta lanak amaitzeko epea sei (6) hilabetekoa.

Lehen fase honetan egin behar diren obrak 1 Ardatzeko erabateko lurketari eta urbanizazioari dagozkie, Aralar kalea Auñamendi kalearekin lotzeko bide berriari dagokionez.

Lehenik eta behin esan beharra dago, B5 lursailean +0,00 kotaraino hondeatzeko baimena ezin dela une honetan izapidetu, aurkeztutako Xehetasun Azterketa bezala, izan ere, oraindik ez da konpondu lursail horren hegoaldean egin nahi zen euste-hormaren arazoa. Gogora dezagun, Urbanizazio Proiektuan euste-horma bat aurreikusten zela baina ezinezkoa dela eraikitzea. Hartara, txosten hau 1. Sektoreko B1 lursailean egin nahi den hondeaketari soilik dagokio.

Eskaeraren xede den lursaila (B1) 1. Sektoreko hego-ekialdeko muturrean dago, eta iparraldean Aralar kalearen luzapena eta mendebaldean urbanizazioaren bigarren mailako bide berria ditu mugakide.

B1 eta B3 lursailak kokatuko diren lurra, egun, +20,00 (Aralar kalea) eta +25,00 (bide berriaren goialdea) koten artean dago, eta azken honen sestra +21,50 eta +23,9 koten artean.

Jada 1. Ardatzaren bidearen lur guztiak mugitu dira (Aralar kalearen luzapena) eta orobat bigarren mailako bidearenak, eta ia ez dago alderik sestra berrien eta B1 lursailaren parterik altuenaren artean.

Kontuan hartuta eskatutako plataformaren sestrak (+22,00) ez duela urbanizazio-lanetan inolako eraginik izango, eta urbanizazioa bukatu ondoren, hondeatze-lanek eta lurraren lekualdaketak espaloiak eta zintarriak puskatu eta eragozpenak sor ditzaketela, B1 lursailean 0,00 (+22,00) kotaraino hondeatzeko eskaeraren aldeko txostena ematen dut.

Beraz, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Michelena y Lecuona Sucesores, S.L. enpresari 1. Sektoreko B1 lursailean zero kotaraino hondeatzeko obra-baimena ematea.

BI: Michelena y Lecuona Sucesores, S.L. enpresari 1. Sektoreko B5 lursailean zero kotaraino hondeatzeko obra-baimena ukatzea, lehen adierazitako arrazoiengatik.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 411 euro ordaindu beharko du. (Eraikuntzaren gaineko zerga 364,20 euro eta obra tasarena 46,80 euro).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Kepa Isasi Salaberriari, Txulotxo kaleko 6 behean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia ematea. (2008H0300001).

Kepa Isasi Salaberriak, Txulotxo kaleko 6ko beheko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta halaber hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Kepa Isasi Salaberriak, Txulotxo kaleko 6ko beheko lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2007ko ekainaren 11ko Alkatetzaren 07/550 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2007ko ekainaren 11an hitzarmena izenpetu zuen Kepa Isasi Salaberriarekin, Txulotxo kaleko 6ko beheko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko urriaren 2an eman zion Kepa Isasi Salaberriari Txulotxo kaleko 6ko beheko lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena kontuan edukirik, aldi berean, zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Kepa Isasi Salaberriari, Txulotxo kaleko 6ko beheko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Kepa Isasi Salaberriari, Txulotxo kaleko 6ko beheko lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 116,04 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Luciano Morante Gonzálezi Arretxe kaleko 1 zenbakiko, behean, kokaturiko 4. lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia ematea (2007HO300015).

Luciano Morante Gonzalezek, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 4 lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatu ditu.

Luciano Morante Gonzalezi, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 4 lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2006ko maiatzaren 19ko Alkatetzaren 06/377 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2006ko maiatzaren 19an hitzarmena izenpetu zuen Luciano Morante Gonzalezekin, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 4 lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak uztailaren 7ko 06/525 dekretuaren bidez eman zion Luciano Morante Gonzalezi, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 4 lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Udal arkitekto aholkulariaren arabera lokal honek bizigarritasun baldintzak betetzen ditu nahiz eta parte batzuetan udal ordenantzak arautzen duen gutxieneko altuera iristen ez den. Udalak ordenantza honen aldaketa batzuk sustatzeko asmoa du besteak beste, altueraren gaia berriro arautzeko. Haatik, ordenantzaren aldaketa hau egiteko, lehendabizi etxebizitza tasatuen ordenantza onartu nahi da, biak uztartzeko. Bestalde orain lehen erabilpenerako baimena ukatzeak eta ordenantza aldatu arte ez emateak, errenta aitorpenerako garaian kalte ekonomiko larriak sortuko dizkiete lizentzia eskatu duten bizilagunei.

Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Luciano Morante Gonzalezi, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 4 lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Luciano Morante Gonzalezek, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 4 lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 48,25 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Ignacio León Vargasi, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 2 lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia ematea (2007H0300016).

Ignacio León Vargasek, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 2 lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Ignacio León Vargasi, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 2 lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2006ko abuztuaren 25eko Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotz idelegatuaren 06/623 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2006ko abuztuaren 25ean hitzarmena izenpetu zuen Ignacio León Vargasekin, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 2 lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak 2006ko abuztuaren 25eko 06/623 dekretuaren bidez eman zion Ignacio León Vargasi, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 2 lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Udal arkitekto aholkulariaren arabera lokal honek bizigarritasun baldintzak betetzen ditu nahiz eta parte batzuetan udal ordenantzak arautzen duen gutxieneko altuera iristen ez den. Udalak ordenantza honen aldaketa batzuk sustatzeko asmoa du besteak beste, altueraren gaia berriro arautzeko. Haatik, ordenantzaren aldaketa hau egiteko, lehendabizi etxebizitza tasatuen ordenantza onartu nahi da, biak uztartzeko. Bestalde orain lehen erabilpenerako baimena ukatzeak eta ordenantza aldatu arte ez emateak, errenta aitorpenerako garaian kalte ekonomiko larriak sortuko dizkiete lizentzia eskatu duten bizilagunei.

Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Ignacio León Vargasi, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 2 lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Ignacio León Vargasi, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 2 lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 48,25 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Ana Díaz Gonzálezi, Arretxene kaleko 1eko beheko 5. lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia ematea (2007HO300017).

Ana Diaz Gonzalezek, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 5 lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Ana Díaz Gonzálezi, Arretxene kaleko 1eko beheko 5. lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2006ko azaroaren 6ko Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Delegatuaren 06/796 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2006ko azaroaren 6an hitzarmena izenpetu zuen Ana Díaz Gonzálezekin, Arretxene kaleko 1eko beheko 5. lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak 2006ko azaroaren 6ko 06/796 dekretuaren bidez eman zion Ana Díaz Gonzálezi Arretxene kaleko 1eko beheko 5. lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Udal arkitekto aholkulariaren arabera lokal honek bizigarritasun baldintzak betetzen ditu nahiz eta parte batzuetan udal ordenantzak arautzen duen gutxieneko altuera iristen ez den. Udalak ordenantza honen aldaketa batzuk sustatzeko asmoa du besteak beste, altueraren gaia berriro arautzeko. Haatik, ordenantzaren aldaketa hau egiteko, lehendabizi etxebizitza tasatuen ordenantza onartu nahi da, biak uztartzeko. Bestalde orain lehen erabilpenerako baimena ukatzeak eta ordenantza aldatu arte ez emateak, errenta aitorpenerako garaian kalte ekonomiko larriak sortuko dizkiete lizentzia eskatu duten bizilagunei.

Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Ana Díaz Gonzálezi, Arretxene kaleko 1eko beheko 5. lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Ana Díaz Gonzálezi, Arretxene kaleko 1eko beheko 5. lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 48,25 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

9.- Juana Sotés Otzaini, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 6 beheko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia ematea (2007HO300018).

Juana Sotés Otzainek, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 6 lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Juana Sotés Otzaini, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 6 lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2006ko abuztuaren 28ko Alkatetzaren 06/625 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2006ko abuztuaren 28an hitzarmena izenpetu zuen Juana Sotés Otzainekin, Arretxene kaleko 1 zenbakiko 6 beheko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak abuztuaren 28ko 06/625 dekretuaren bidez eman zion Juana Sotés Otzaini Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 6 lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Udal arkitekto aholkulariaren arabera lokal honek bizigarritasun baldintzak betetzen ditu nahiz eta parte batzuetan udal ordenantzak arautzen duen gutxieneko altuera iristen ez den. Udalak ordenantza honen aldaketa batzuk sustatzeko asmoa du besteak beste, altueraren gaia berriro arautzeko. Haatik, ordenantzaren aldaketa hau egiteko, lehendabizi etxebizitza tasatuen ordenantza onartu nahi da, biak uztartzeko. Bestalde orain lehen erabilpenerako baimena ukatzeak eta ordenantza aldatu arte ez emateak, errenta aitorpenerako garaian kalte ekonomiko larriak sortuko dizkiete lizentzia eskatu duten bizilagunei.

Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Juana Sotés Otzaini, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 6 beheko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Juana Sotés Otzaini, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 6 lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 48,25 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Asier Castro Tobíasi Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko 3. lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia ematea (2007HO300019).

Asier Castro Tobiasek, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 3 lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Asier Castro Tobiasi, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 3 lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2006ko urriaren 30eko Hirigintza Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuaren 06/768 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2006ko urriaren 30ean hitzarmena izenpetu zuen Asier Castro Tobiasekin, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 3 lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak urriaren 30eko 06/768 dekretuaren bidez eman zion Asier Castro Tobiasi, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 3 lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Udal arkitekto aholkulariaren arabera lokal honek bizigarritasun baldintzak betetzen ditu nahiz eta parte batzuetan udal ordenantzak arautzen duen gutxieneko altuera iristen ez den. Udalak ordenantza honen aldaketa batzuk sustatzeko asmoa du besteak beste, altueraren gaia berriro arautzeko. Haatik, ordenantzaren aldaketa hau egiteko, lehendabizi etxebizitza tasatuen ordenantza onartu nahi da, biak uztartzeko. Bestalde orain lehen erabilpenerako baimena ukatzeak eta ordenantza aldatu arte ez emateak, errenta aitorpenerako garaian kalte ekonomiko larriak sortuko dizkiete lizentzia eskatu duten bizilagunei.

Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Asier Castro Tobiasi, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 3 lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Asier Castro Tobiasi, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 3 lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa ekarri beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 48,25 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Jose Carlos da Silva Nobregari Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 1 lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia ematea (2007HO300021).

Jose Carlos Da Silva Nobregak, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 1 lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Jose Carlos Da Silva Nobregari, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 1 lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2007ko martxoaren 7ko Alkatetzaren 07/214 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2007ko martxoaren 7an hitzarmena izenpetu zuen Jose Carlos Da Silva Nobregarekin, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 1 lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak apirilaren 24ko 07/356 dekretuaren bidez eman zion Jose Carlos Da Silva Nobregari, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 1 lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Udal arkitekto aholkulariaren arabera lokal honek bizigarritasun baldintzak betetzen ditu nahiz eta parte batzuetan udal ordenantzak arautzen duen gutxieneko altuera iristen ez den. Udalak ordenantza honen aldaketa batzuk sustatzeko asmoa du besteak beste, altueraren gaia berriro arautzeko. Haatik, ordenantzaren aldaketa hau egiteko, lehendabizi etxebizitza tasatuen ordenantza onartu nahi da, biak uztartzeko. Bestalde orain lehen erabilpenerako baimena ukatzeak eta ordenantza aldatu arte ez emateak, errenta aitorpenerako garaian kalte ekonomiko larriak sortuko dizkiete lizentzia eskatu duten bizilagunei.

Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Jose Carlos Da Silva Nobregari, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 1 lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Jose Carlos Da Silva Nobregari, Arretxene kaleko 1 zenbakiko bebarruko, 1 lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 48,25 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

12.- Fakturen 12. erlazioa onartzeko proposamena.

Erlazioa onartu egin da.

GIZARTE ZERBITZUAK

13.- Gure Ametsa Elkarteari kale hezitzaileen zerbitzuaren esleipena urte betez luzatzeko proposamena.

Ikusirik "Gure Amets" elkarteak 2007 ekitaldian kale hezitzaile programaren bidez Lezon egindako lanaren memoria eta baita Gizarte Zerbitzuen balorazio txostena ere. Hala, alkateak proposaturik eta 2005eko martxoaren 22ko Alkatearen 139. dekretuaren arabera, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea inguru irekian arrisku taldean diren gazte eta adingabekoekin esku hartzen ari den "Gure Amets" elkarteari beste urtebetez kontratua luzatzea. Hau da, 2009ko apirilak 1 bitarte.

BI: Onartzea urtean egin beharreko lanorduak, guztira 2112 ordu.

HIRU: Onartzea kale hezitzaileen kontratu luzapenaren urteko kostea, guztira 42.087,78€ (AD-213) eta aktibitateak burutzeko 12.841,61€ (AD-212).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

14.- Oarsoaldea S.A.ren esku uztea gizarteratze jarduerak egiteko dirulaguntza eskaera eta ondoren jardura horien antolaketa eta kudeaketa.

Lezoko Udalak Eusko Jaurlaritzako Justizia, lan eta gizarte segurantza sailak ematen dituen gizarteratze arloko jarduerak egiteko dirulaguntza eskaeren deialdia jaso du EHAAn argitaratu den aginduaren bidez. 2004 urtetik hasita eta ihazko ekitaldian barne, Lezoko Udalak Oarsoaldea S.A.ren bidez egin du gizarteratze arloko jarduerak egiteko dirulaguntza eskaera, hain zuzen ere Sortu eta Txertatu izeneko bi tailer. Programa hauen antolaketa eta kudeaketa Oarsoaldea S.A.ren esku egon da ere. Gizarteratze jarduera hauek Oarsoaldea eta eskualdeko Gizarte Zerbitzuen arteko Gizarteratze batzordearen lanaren ondorioz sortu dira. Eskualde mailako izaera dute eta bertan Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako herritarrak parte hartzen dute, beti ere gizarteratze beharra dutenak. Gizarteratze Batzordeak egiten duen balorazioa kontutan izanda eta ikusirik 2008ko otsailaren 27ko agindua, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratze arloko jarduerak egiteko diru laguntzak arautzen dituena, aldi berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT:Lezoko Udalak Oarsoaldea S.A.ren esku uzten du Eusko Jaurlaritzari gizarteratze arloko jarduerak egiteko dirulaguntza eskaera egitea, Lezoko Udalaren izenean.

BI: Lezoko Udalak, Eusko Jaurlaritzak onartzen dion dirulaguntzaren baitan, Oarsoaldea S.A.ri uzten dio gizarteratzeko jardueren antolaketa eta gestioa (AD-226).

HIRU: Lezoko Udalak Eusko Jaurlaritzarengandik jasotako dirulaguntza Oarsoaldea S.A. ri trasferituko dio. Ordainketa zatika egingo da; erabakia onartzen denean %75 ordainduko da, eta gainerako %25 egindako gastuen egiaztagiriak aurkeztu eta gero (Gizarteratze jardueren dirulaguntza arautzen duen 2008ko otsailaren 27ko aginduaren 14.artikuluaren jasota dagoen moduan)

LAU: Oarsoaldea S.A.k gizarteratzeko jarduerak ebaluatzen dituen memoria igorriko dio Eusko Jaurlaritzari eta Lezoko Udalari, egindako gastuen egiaztagiriekin batera. Hau guztia 2009ko otsailaren 28a baino lehen. (Gizarteratze jardueren dirulaguntza arautzen duen 2008ko otsailaren 27ko aginduaren 14.artikuluaren jasota dagoen moduan).

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:14 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna