2008.eko Uztailaren 15ekoa

Lezon, 2008ko uztailaren 15ean, asteartean, goizeko 8:07etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

 

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko uztailaren 1ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2008ko uztailaren 1az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-obren ziurtapena onartzeko proposamena (2006H0120004).

 

U.T.E. Lezok aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-lanei dagokion 11. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako txostena ikusirik, eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: U.T.E. Lezok aurkeztutako 11. ziurtapena onartzea, 103.466,22€ delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (O- 99- 991- 2008).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Jaizkibel hiribidea, 23 behea eskubian etxabe komertziala egokitu eta etxebizitza bihurtzeko obra lizentzia emateko proposamena (2008H0030017).

 

Yolanda Garcia Duartek obra lizentzia eskatu du Jaizkibel hiribideko 23ko behe solairuko eskubian dagoen lokalean etxebizitza egiteko.

Aipatutako lokal komertziala etxebizitza erabilpenera aldatzeko behin-behineko baimena 08/00625 Dekretuaren bidez eman zitzaion.

Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Yolanda Garcia Duarteri obra lizentzia ematea, Jaizkibel Hiribideko 23ko behe solairuko eskubian dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko,

BI: Obrak amaitu ondoren eta lehen erabilpenerako baimena lortu ondoren, Lezoko Udalak erabilera aldaketaren behin betiko ziurtagiria emango du.

HIRU: Eraikuntzen gaineko zergari dagokiona guztira 1.852,33€ da.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Jaizkibel hiribidea, 36 behean banketxe-bulegoa irekitze lizentzia emateko proposamena (2008H0040010)

 

Santiago Iribarren Santestebanek, La Caixa, Caja de Ahorros y Pensiones de Barcelonaren izenean, Lezoko Jaizkibel hiribidea 36 eraikineko behean kokatuta dagoen banketxe bulegoaren irekidura lizentzia eskatu du.

Jarduera espedientea tramitatu dela eta udal teknikariaren aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

 

BAT: Santiago Iribarren Santestebani, La Caixa, Caja de Ahorros y Pensiones de Barcelonaren izenean, Lezoko Jaizkibel hiribidea 36 eraikineko behean kokatuta dagoen banketxe bulegoaren irekidura lizentzia ematea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA-KULTURA

6.- Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.rekin hitzarmena sinatzeko proposamena (2008KU360002).

Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.rekin sinatu beharreko hitzarmena ikusirik eta udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.ri 21.000 euroko (AD-528) dirulaguntza-ekonomikoa ematea, 2008. urteari dagokionez.

BI: Hitzarmenak 5 urteko iraupena izango du, aurrekontuetan kontsignazio nahikoa dagoen bitartean. Aipaturiko kopuruari urtero KPI gehituko zaio.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

 

7.- Hezikuntza Guraso Elkarteari 2007-2008 ikasturteko eskola-kiroleko programa burutzeko dirulaguntza emateko proposamena (2008KI0100002).

 

Hezikuntza Guraso Elkarteak, eta bere izenean Lurdes Isasik, Eskola Kiroleko Programa burutzeko aurkeztu duen diru-laguntza eskaera aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Hezikuntza Guraso Elkartea (Lurdes Isasi)ri 54.000 €tako (222) dirulaguntza ematea 2007/2008 ikasturteko Eskola Kiroleko Programa burutzeko.

 

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

KONTUHARTZAILETZA

 

8.- Fakturen 25. zerrenda onartzea.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:35 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna