2008.eko Irailaren 23ekoa

Lezon, 2008ko irailaren 23an, asteartea, 8:25 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Irati Salaberria Aranburu, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Silbia Folgueira Fernández ez da bileran egon.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko irailaren 9an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

 

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2008ko irailaren 9az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

PERTSONAL ETA BARNE GAIAK

 

3.- Imanol Ugalde Etxaberi pentsio gisa bere soldataren % 20 emateko proposamena (2008PE040007).

 

Udaleko langilea den Imanol Ugalde Etxaberi Gizarte Segurantzaren Institutuak ezintasun iraunkor osoa eman zion 2008ko abuztuaren 21eko datarekin.

1999ko martxoaren 10ean, Gobernu Batzordeak Udal langileentzako onartutako arautegiak, 18. Puntuan, honela dio:

"Inkapazidade totala duen 45 urtetik gorako langileari bere soldataren %20ko pentsioa eskainiko dio Udalak, jubilatu arte, non eta beste lanik egiten ez duen, ez udalean ez Udaletik kanpo."

Imanol Ugalde Etxabek, 2008ko irailaren 3an erregistratutako idatzian, inongo lanik egiten ez duela adierazten du eta bide batez Udalak eskaintzen duen pentsioa kobratzea eskatzen du 2008ko abuztuaren 21etik aurrera.

Udalak ez dio beste lanposturik eskaini eta horregatik, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Eskatu bezala, Imanol Ugalde Etxaberi pentsio gisa bere soldataren %20 ematea, hau da, 454,61 € hileko (urtean 14 hilabetetan).

BI: Kopuru hau urtero eguneratuko da KPIaren arabera.

HIRU: Erabaki honek eragina izango du 2008ko abuztuaren 21etik aurrera.

LAU: Pentsioa emateko kontuan hartu den egoera aldatuko balitz, Imanol Ugalde Etxabek horren berri eman beharko dio Udalari, egoera aldatu eta 15 eguneko epearen barruan.

BOST: Akordio honen berri ematea interesatuei.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

4.- Antonio Gómez Martínezi, Mecanización y Autolubricados, S.A.ren ordezkari gisa, barne-birmoldaketa lanak egiteko obra lizentzia emateko proposamena, (Sagasti) Sagasti kalea, 31, 33 eta 25ean eta Urune kalea, 6-7 eta 9ko pabilioietan (2008H0030023).

 

Tokiko Gobernu Batzarrak 2007/10/16 datan egindako bilkuran, besteak beste, hau erabaki zuen:

BAT: Antonio Gómez Martínezi, Mecanización y Autolubricados, S.A.ren ordezkari gisa, (Sagasti) Sagasti 31-35 eraikinean, Sagasti kaleko 31, 33 eta 35 eta Urune kaleko 6, 7 eta 8 pabilioien barne-birmoldaketa lanak egiteko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauek bete beharko dituelarik:

Obra ezingo da hasi jarduera baimena izan tarte eta obrek betiere baimen hura bete beharko dute.

Obrari ekin aurrez, dagokion Exekuzio Proiektua aurkeztu beharko du, hartan aldatu behar izanik irisgarritasun dekretuari buruzko xehetasunak betetzeari dagozkionak eta gutxieneko altuera libreei dagozkien xehetasunak 103 poligonoko Arau Ordezkatzaileen aldaketan ezarrita bezala.

Gainera proposamena zuzendu egin beharko da bi oinen ordez bat bakarra eraikitzeko, aipatutako Arauen aldaketako 5 artikulua betetzeko.

BI: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 14.868 € da eta obraren gaineko tasarengatik 450 €.

Interesatuak aurkeztu zuen akordio horren kontra berraztertzeko errekurtsoa, eta Tokiko Gobernu Batzarrak atzera bota zuen 2008/02/26 datan.

Antonio Gómez Martínezek, Mecauto, S.A.ren ordezkaritzan, 2008ko uztailaren 23an aurkeztu du pabilioi industrialaren barne-birmoldaketaren exekuzio proiektua eta suteen kontrako instalazio proiektua, hartan justifikatzen direlarik elementu eramaileen okupazio berriak, ibilbideak eta suarekiko egonkortasuna, Sagasti poligonoko Sagasti kalean eta Urune kalean kokatutako pabilioian

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Antonio Gómez Martínezek, Mecanización y Autolubricados S.A.ren ordezkaritzan, aurkeztutako barne-birmoldaketaren exekuzio proiektua ontzat ematea Sagasti kaleko 31, 33 eta 35ean eta Urune kaleko 6, 7 eta 8an kokatutako pabilioietan eraikina eraberritzeko.

BI: Eraikuntzaren gaineko zergaren likidazioa ordaindu beharko du, guztira 19.461,95 €.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Autocares Belintxon, S.L. enpresari obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena, Makurren kalea, 11ko pabilioia egokitzeko, autobusak gorde eta zaintzeko jarduerarako (2007H0050006).

Autocares Belintxon, S.L., enpresak eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, Makurren kaleko 11 zenbakiko (107 poligonoa) pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu autobusak gorde eta zaintzeko jarduerarako, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Autocares Belintxon, S.L., enpresari obra eta jarduera lizentzia ematea, Makurren kaleko 11 zenbakiko (107 poligonoa) pabilioia egokitzeko, autobusak gorde eta zaintzeko jarduerarako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.976,35 € ordaindu beharko du eta tasarengatik 468 €.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:50 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna