2008.eko Azaroaren 6ekoa

Lezon, 2008ko azaroaren 6an, osteguna, 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Irati Salaberria Aranburu, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko urriaren 21ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2008ko urriaren 21az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Auñamendiko eguneko zentroa eta apartamentu babestuen oinarrizko obra proiektuaren idazketaren faktura onartzeko proposamena (2008H0130013).

Lezoko Udalak Auñamendiko eguneko zentroa eta apartamentu babestuen oinarrizko obra proiektuaren idazketa kontratatzeko 30/2007 legearen 95 eta 122 artikuluetan aurreikusitako kontratu txikia izapidetu du.

Horrela Raimundo Mendiburu Abadi aipatu proiektua idatz zezan agindu zion.

Gastu hau, 382 "Auñamendiko eguneko zentroa" udal aurrekontuetako partidan aurreikusten da.

Kontratu honetarako gehieneko aurrekontua ikusita, izenpetzailearen ustez, bidezkoa da kontratu hau zerbitzu-kontratu txikiaren moduan egitea, 30/2007 legean xedaturikoan arabera.

Gainera, lege horren 95 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, zerbitzu kontratu txikian, gastua onartzea eta dagokion faktura sartzea besterik ez da behar espedientea tramitatzeko.

Oinarrizko proiektua idatzi ondoren, sarrera eman zion 2008ko uztailaren 15ean udal erregistroan. Proiektuarekin batera ordainagiria ere aurkeztu zuen, hain zuzen ere 18.520,46 €tako kopuruarekin BEZ barne.

Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Raimundo Mendiburu Abadek, Auñamendiko eguneko zentroa eta apartamentu babestuen oinarrizko obra proiektuaren idazketaren faktura onartzea.

BI: Gastua onartzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Euskal Herria plazako urbanizazio-lanengatik aurkeztutako 4. obra-ziurtapena onartzeko proposamena (2006H0120001).

Construcciones Moyua S.L. enpresak 4. obra ziurtapena aurkeztu du, Euskal Herria plazako urbanizazio-lanei dagozkienez.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Obra eta Zerbitzu zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Construcciones Moyua, S.L. enpresak aurkeztutako 4. obra-ziurtapena onartzea, Euskal Herria plazako urbanizazio-lanei dagozkienez, guztira 209.081,13 € (0 99 1693).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Euskal Herria plazako urbanizazioaren likidazioa onartzeko proposamena (2006H0120001).

Lezoko Udalak 2005ko azaroaren 9ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez kontratu honen exekuzioa osatzen duen Euskal Herria Plazan lurpeko parking bat eraikitzeko proiektu idazketa eta obrak exekutatzeko kontratuaren espedientea eta baldintza agiria onartu ziren

Kontratuaren esleipena Lezoko Udalak 2006ko martxoaren 28an erabaki zuen osoko bilkuran 2.141.119,50 €tako prezioarekin.

Kontratu hau 2006ko apirilaren 24an izenpetu zen Lezoko Udala eta "Construcciones Moyua, S.L."ren artean.

2007ko azaroaren 15an Lezoko Osoko Bilkurak Euskal Herria plazako lurpeko garajeen eta lur azaleko urbanizazioaren kontratu aldatzeko proposamena onartu zuen. Aldaketa hau Asmatu, S.L. ingeniaritzak idatziriko hiritartze proiektuaren aldaketa dokumentuaren arabera gauzatu zen.

Kontratu aldaketa hau 2007ko abenduaren 3an formaldu zen agiri administratiboan. Aldaketak lur azaleko urbanizazioan onartu ziren eta bere prezioa, BEZ barne: 502.562,58 €koa zen.

Beraz kontratu aldaketa honen ondorioz Euskal Herria Plazan lurpeko parking bat eta lurzoruko urbanizazio obrak exekutatzeko kontratuaren prezio berria 2.643.682 €koa bihurtu zen.

Euskal Herria Plazako urbanizazioaren likidazioa eta udal arkitekto aholkulariaren txostena kontuan izanik, urbanizazio lan hauetan obra unitate berriak egikaritu dira udal arduradunen ongi emanarekin. Unitate hauek urbanizazio obraren likidazioan azaltzen dira eta bere kostuak aldaturiko proiektuan aurreikusitakoa baino 156.098, 06 €ko igoera suposatzen du.

30/2007 Arlo Publikoko Kontratuaren Legeko 217 artikuluak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Araudi Orokorraren 160 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik posible da aurretiazko kontratu aldaketarik gabeko moldaketak onartzea hauen prezioa jatorrizko kontratuaren prezioaren %10 baino txikiagoa denean.

Jatorrizko kontratuaren prezioaren %10a 264.368 €koa dela kontuan izanik eta aurkeztu den igoera 156.098,06 €koa izanik garbi dago ez dela %10 hori gainditzen.

Beraz, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Euskal Herria plazako urbanizazioaren likidazioa onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Pasaia-Lezo Lizeoak, hezkuntza erabilerara xedaturiko eraikina gauzatzeko, SG-4 Sistema Orokorraren eremuko lursailaren emakida eskaera tramitera onartzeko proposamena (2008H0380001).

Peio Egañak, Pasaia-Lezo Lizeoren izenean 0 eta 6 urte bitarteko hezkuntza erabilerara xedaturiko eraikin bat gauzatzeko, SG-4 Sistema Orokorraren eremuko lursail baten emakida eskatzen du 75 urtetarako. Aurkezturiko eskaeraren arabera 75 urteko epe hau igaro ondoren eraikina Lezoko Udalaren esku geratuko litzateke.

Eskaerarekin batera memoria bat aurkezte du Pasaia-Lezo Lizeoak, bertan aurrekari historikoak, lizeoaren hazkunde egoera, lizeoaren izaera, arrazoi ekonomikoak, eskaeraren xehetasunak eta egin nahi den eraikinaren ezaugarriak adierazten dira.

2008ko urriaren 13an Lezoko Alkatearen 837/08 Dekretuaren bitartez haserako onarpena eman zitzaion SG-4 Sistema Orokorreko Plan Bereziaren aldaketari. Aldaketa honen xedea Sistema Orokor honen barruan erabilera xehekatuen antolakuntza zehaztea da, hezkuntza ekipamendu bat, pilotaleku bat eta erabilera anitzetako pista bat aurreikusiz Sistema Orokor honen barruan, baita ekipamendu guzti hauei dagokien eraikigarritasun fisikoa ere. Horrela jatorrizko kirol ekipamenduen programa betetzeaz gain, honekin bateragarri eta osagarri den hezkuntza ekipamendua aurreikusten da.

Lezoko ondasunen udal inbentarioan emakidan eskatu den lursaila jabari publikoa da, zerbitzu publikora xedatua, hain zuzen ere futbol zelai, hezkuntza eta kirol erabileretara.

Horrela jabari publiko izaera duten lursailen erabilera Herri Administrazioen 33/2003 Legearen eta 1372/1986 Errege Dekretuaren bitartez onarturiko Tokiko Entitateen Ondasunen Araudi Orokorraren arabera xedatzen da.

Azken honetatik hasita eta laburbilduz 74 eta hurrengo artikuluek xedatzen dutena kontuan izanik norbaitek jabari publiko bat modu pribatibo eta normal batean okupatzeko eskaera egingo balu, eskaerarekin batera okupazioaren xedea azalduz memoria bat aurkeztu beharko du. Udalak eskaera aztertu eta herri interesa kontuan izanik tramitera onartu edo atzera botako du.

Hirigintza Teknikariaren txostena kontuan izanik, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak, alkatearen beraren, Jon Legorbururen eta Iñigo Esnaolaren aldeko botoarekin, eta Irati Aranburu eta Silbia Folgueiraren abstentzioarekin hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Pasaia-Lezo Lizeoak hezkuntza erabilerara xedaturiko eraikin bat gauzatzeko, SG-4 Sistema Orokorraren eremuko lursail baten emakida eskaera tramitera onartzea aipatu Sistema Orokorreko Plan Bereziaren aldaketari behin betiko onarpena ematearen baldintzapean.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- 1 Sektoreko urbanizazio-obren lehen faseko 14. obra ziurtapena onartzeko proposamena (2006H0120004).

 

U.T.E. Lezok aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-lanei dagokion 14. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, era berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: U.T.E. Lezok aurkeztutako 14. ziurtapena onartzea, 125.494,38€ delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (O- 99- 1624- 2008).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- 1 Sektoreko urbanizazio-obren lehen faseko 15. obra ziurtapena onartzeko proposamena. dagokiona (2006H0120004).

 

U.T.E. Lezok aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-lanei dagokion 15. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: U.T.E. Lezok aurkeztutako 15. ziurtapena onartzea, 43.191,41€ delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (O- 99- 1625- 2008).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

9.- Eskola garraio zerbitzuaren kontratuaren aldaketa proposamena (2008H0170001).

 

Autocares Belintxon, S.L., enpresak kontratua dauka 2010 arte, eskola garraioaren zerbitzuarena.

Autocares Belintxon, S.L., enpresak idazki bat aurkeztu du 4,20%ko igoera onartzeko eskatuz, ematen duen eskola garraioaren zerbitzuaren fakturazioari buruz.

Era berean, eskola garraioa beste bi zerbitzu gehiagotan hedatzearengatiko kostuaren berri ematen du: Altamirako Jaizkibel Azpi ikastetxera Jaizkibel Azpitik 12:30 orduetan abiatuz eta Altamiratik 14:30 orduetan, horren zenbatekoa guztira 2.450 € izanik.

Hori ikusirik, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 4,20%ko igoera onartzea, ematen den eskola garraioaren fakturazioari buruz.

BI: Eskola garraioa beste bi zerbitzu gehiagotan hedatzea: Altamiratik Jaizkibel Azpi ikastetxera Jaizkibel Azpitik 12:30 orduetan abiatuz eta Altamiratik 14:30 orduetan, urtean guztira 24.500 € izanik. (AD-64).

HIRU: Hasierako kontratuaren hirugarren aldaketa izanik (bat epea luzatuz eta bi zerbitzuak eta diruak gehituz) datorren ikasturterako beste lehiaketa bat egitea landu beharko du departamentuak.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Silbia Folgueira joan beharrean gertatu da eta, bilkura utzirik, joan egin da.

10.- Jarduera espedienteari aldeko informea emateko proposamena, S.S. Mecaltek S.A.enpresak Sagasti kaleko 32, 34 eta 36an kokaturiko pabilioian CNC makinekin piezen mekanizazioa eta plegatzea eta altzairuzko kaldereria fina egiteko (2008H0050009).

S.S. Mecaltek S.L.k eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, jarduera hau izaki: Sagasti kaleko 32, 34 eta 36an kokaturiko pabilioian CNC makinekin piezen mekanizazioa eta plegatzea eta altzairuzko kaldereria fina egiteko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

11.- Obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena Merkaoil (Inversiones Arahonde, S.L.) enpresari, Ipintza kaleko 47an erregaiaren hornidura-unitatearen instalazioa handitzeko (2006H0050007).

 

Merkaoil (Inversiones Arahonde, S.L.) enpresak eskaturik, Ipintza kaleko 47an erregaiaren hornidura-unitatearen instalazioa handitzeko tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

 

BAT: Interesatuari obra eta jarduera lizentzia ematea, Ipintza kaleko 47an erregaiaren hornidura-unitatearen instalazioa handitzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3.672,93 € ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia emateko proposamena Jaizkibel hiribideko 23ko beheko lokalari (2008HO300008)

Javier Beristain Ayerzak, Jaizkibel hiribideko 23, behe ezkerrean, lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Javier Beristain Ayerzari, Jaizkibel hiribideko 23, beheko ezkerretako lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2008ko maiatzaren 15eko Alkatetzaren 08/478 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2008ko maiatzaren 15ean hitzarmena izenpetu zuen Javier Beristain Ayerzarekin, Jaizkibel Hiribideko 23, beheko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Tokiko Gobernu Batzarrak uztailaren 1ean egindako bilkuran eman zion Javier Beristain Ayerzari, Jaizkibel Hiribideko 23, beheko lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Javier Beristain Ayerzari, Jaizkibel hiribideko 23ko beheko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Javier Beristain Ayerzari, Jaizkibel Hiribideko 23ko beheko lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 99,35 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

13.- Obra lizentzia emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko 30ko etxearen fatxada berritzeko (2007H0030025).

Mónica Chouza Dopazok, Jaizkibel hiribideko 30ko etxearen fatxada berritzeko obra lizentzia eskatu du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Mónica Chouza Dopazori obra lizentzia ematea, Jaizkibel Hiribideko 30ko etxearen fatxada berritzeko, ondorengo baldintza hauekin:

Aldamioen azpian nahiko espazio libre utzi beharko da, pertsonak, elbarrituak, kotxe kapotak etab ibil ahal izateko, horretarako 2m libre utzi behar da.

Obra burutzeko epea 90 lanegunetakoa izango da, obra hasten denetik kontaturik.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 9.606,37 € ordaindu beharko du. (eraikin gaineko zerga 5.496,75 € eta aldamioengatik 4.109,62 €)

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

14.- Obra lizentzia emateko proposamena Antonio Pildain kaleko 8.eko eraikinean igogailua jartzeko (2008H0030024).

 

Juan Luis Urkizu Urretabizkaiak, Antonio Pildain kaleko 8.eko etxearen jabekideen izenean, igogailua jartzeko proiektua aurkeztu zuen, Alicia Gómez Palaciosek idatzi eta eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2008ko uztailaren 15ean bisatua, irailaren 12an proiektuaren eraskin bat ekarri zuen eta hartan seinalatzen da aditzera eman zitzaizkien akatsak zuzentzeko proposatzen den konponbidea.

Udal arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Juan Luis Urkizu Urretabizkaiari, Antonio Pildain kaleko 8.eko etxearen jabekideen izenean, eraikinean igogailua jartzeko obra lizentzia ematea.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 166,03 € ordaindu beharko ditu.

BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
15.- Obra lizentzia emateko proposamena Gurutze Santuaren Plazako 2an igogailua jartzeko (2008H0030025).

Gaia mahai gainean utzi da, haren ingurukoak hobeto aztertu ahal izateko.

16.- Obra lizentzia emateko proposamena, Gaintza baserriaren osagarritarako pabilioia eraikitzeko (2008H0030015).

Arantza Etxezurieta Sarasolak, exekuzio-proiektu bat aurkeztu du Jone Miner Aguinagak Ion Ander Leñenak idatzia, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2008ko irailaren 17an bisatua, eta obra lizentzia eskatzen du Gaintza baserriaren osagarritarako pabilioi bat eraikitzeko, baserrian bertan gaur egun dagoen turismo-oporretako etxebizitza negozioa hedatzeko helburuz.

Aurkeztutako exekuzio proiektuak 2008ko ekainean aurkeztutako oinarriko proiektua garatu baino ez du egiten eta, gainera, behar den dokumentazioa aurkezten du, partzelaren mugekiko eta beste eraikinekiko nahitaezko erretiroen xehetasunak justifikatzeko.

Exekuzio proiektuaz gain, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turisko Sailaren informe aurkezten du, haren arabera jarduera-baimena ematen baitzaio oporretako etxebizitza turistiko gisa, "nekazal etxe" modalitatean eta, beraz, pabilioiaren nekazal erabilpena justifikaturik geratzen da.

Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Arantza Etxezurieta Sarasolari obra lizentzia ematea Gaintza baserriaren osagarritarako pabilioi bat eraikitzeko, baserrian bertan gaur egun dagoen turismo-oporretako etxebizitza negozioa hedatzeko helburuz, baldintza hauekin:

1.- Inguruaren baldintzei dagokienez justifikatu egin beharko du, gutxienez, eraikitako 50 m³ atal bakoitzeko zuhaitz bat badagoeka landaturik. Aipaturiko aldaketaren 50%aren ordez fruitu-arbolen zenbateko baliokidea aski izango da.

2.- Obrari ekin aurrez, zuinketa plano bat ekarri beharko du udalera, dagokion elkargo profesionalak bisaturik, eskaerarekin batera, zuinketa momentuan udal teknikariak bertan izateko eran, eta horrela adierazten dizut legokiokeenerako.

Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupaziorako behar den lizentzia eskatu beharko du, agiri hauekin batera:

•· Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.

•· U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.

•· Eraikuntza berriaren argazkiak.

  • Obra berriaren eskriturak.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 10.518,03 € ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

17.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera onartzeko proposamena (2008GZ010010).

Etxez etxeko laguntza eskatzeko 2008GZ010010 espedientea ikusirik eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Interesatuari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 1,5 ordu zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 1,36€ orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

18.- Presoen senideei dirulaguntzak emateko proposamenak (2008GZ040003 eta 2008GZ040007).

Ikusirik preso eta deportatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena, aldi berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 2008GZ040003 espedienteko interesatuari, 9.778,8€ko dirulaguntza ematea 2008 urterako. Emandako dirulaguntzaren %80a ebazpenaren ondoren ordainduko zaio eta beste %20 gastua zuritu ondoren (A-323D-842).

BI: 2008GZ040007 espedienteko interesatuari, 12.064€ko dirulaguntza ematea 2007 urteari dagokiona. Zuriketa egina duenez dena batera ordainduko zaio (A-323 D-841).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

19.- Fakturen 41. erlazioa onartzea.

Ez da proposatutako zerrenda guztia onartu, bertatik kale-garbiketa eta zabor-bilketa zerbitzuaren abuztuko faktura utzi da onartu gabe, ez datorrelako bat indarrean dagoen kontratuarekin. 41. faktura erlazioa faktura hori gabe onartu da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 760.568tik 760.568ra, 663.898tik 663.906ra 760.565tik 760.566ra, eta 760.569tik 760.569ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna