2009.eko Otsailaren 24ekoa

Lezon, 2009ko otsailaren 24an, asteartean, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Irati Salaberria Aranburu, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko otsailaren 10ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Gai hau bilera bukaeran, 12. gaia bezala tratatuko da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- 1 Sektoreko B-4 lursailean 18 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko obra lizentzia onartzeko proposamena (2009H0030004).

 

Silbia Folgueirak bilera utzi du, joan beharra zuen.

 

Javier Mikeo Aiestaranek, AZTILAN PROMOCIONES S.L.ren izenean S-1 Sektoreko B-4 lursailetan 18 etxebizitza eraikitzeko oinarrizko proiektua aurkeztu du, obra lizentzia eskatuz.

S-1 Sektorean zatikako planaren aldaketa onartua dago, birpartzelatze proiektuaren aldaketari dagokionez berriz, haserako onarpena emana dago eta egun jendaurrean da.

Bestalde, esan bezala hiritartze proiektua onartua dago, obra ordea exekutatzen ari da eta beraz lizentzia emanez gero eraikitze lanak hiritartze lanekin batera gauzatuko lirateke. Horrela etorkizunean hiritartze obra publikoan sor daitezkeen kaleei erantzuteko AZTILAN PROMOCIONES S.L.k berme bat jartzea komeni dela iruditzen zait. Berme honen kopurua B-4 lursailak sektorean suposatzen duten ehunenekoa kontuan izanik hiritartze obraren aurrekontuari aplikatuta atera daiteke.

Udal arkitekto aholkulariaren txostena kontuan izanik Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabakia hartu du:

BAT: Aztilan promociones S.L.ri Sektoreko B-4 lursailetan 18 etxebizitza eraikitzeko obra lizentzia ematea ondorengo baldintzapean:

1.- S-1 Sektoreko birpartzelatze proiektuaren aldaketa behin betikoz onartua izatea.

2.- Eraikinaren garaiera, gehienez 10 metrokoa izango da estalkiaren petora bitarte.

3.- Aurkeztu den proiektuaren aprobetxamendua 6,09 m2(t) gutxitu beharko da.

Baldintza hauek exekuzio proiektua aurkezterako bete beharko dira.

BI: Aztilan promociones S.L.k obrak hasi aurretik eta B-4 lursailak Sektorean duen portzentajea kontuan hartuta (birpartzelazioaren aldaketa proiektuaren arabera) 617.607 eurotako bermea jarri beharko du hiritartze obra publikoan eragin ditzakeen kalteei erantzuteko. Berme hau exekuzio proiektuarekin batera aurkeztu beharko du obren exekuzio hasi aurretik.

HIRU: Obrei ekin aurretik, zuinketa akta egin beharko da, Udalari aurretik abisatu ondoren.

LAU: Lanak hasteko epea zuinketa akta onartzen denetik hilabete batekoa izango da eta amaitzekoa 12 hilabetekoa, hasten diren epetik zenbatzen hasita.

BOST: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu eta ondorengo dokumentuekin batera aurkeztu beharko du:

Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.

U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.

Eraikuntza berriaren argazkiak.

Obra berriaren Eskriturak.

SEI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 92.500 euro ordaindu beharko du.

ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

4.- 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-obrei dagokien 18. ziurtapena onartzeko proposamena (2006H0120004).

 

U.T.E. Lezok aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-lanei dagokion 18. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: U.T.E. Lezok aurkeztutako 18. ziurtapena onartzea, 23.761,27 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

5.- Guillermo Lazon kaleko berrurbanizatze obraren kontratua onartzeko proposamena (2009H0110002).

 

Azaroaren 28ko 2008/9 Lege-Dekretuaren bitartez Tokiko inbertsioetarako Estatu fondoa sortu zen. Fondo horrek besteak beste Saldise Plazako zaharberritze eta estaltze proiektua finantzatzen du.

Udalaren nahia aurreikuspen hau egikaritzea denez, obra hori gauzatzeko ezinbestekoa den proiektuaren idazketa agindu zuen.

Obra hauek 2009ko Otsailean Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bisaturiko eta Maria Lasa Belloso Arkitektoak idatziriko Proiektuaren arabera egingo dira.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen (APK) 30/2007 Legearen 6 artikuluan aurreikusitako obra kontratu bat da, beraz APK30/2007 Legearen lehen liburuan aurreikusitakoa kontuan izateaz gain, bigarren liburuaren I tituluan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.

 

Espediente motari dagokionez, presazkoa bezala tramitatzea egoki irizten diot, arestian adierazitako Dekretu-Legearen diru laguntzak eskuratu ahal izateko ezinbesteko baldintza da 2009 urtean obra hauek amaitzea. Obren exekuzio epea 3 hilabetekoa dela kalkulatzen denez proiektuan erabat justifikatua dago lehen bai lehen hasteko eta obrak epean amaitzeko espedientea presazkoa bezala izendatzea.

AKP 30/2007 Legearen 122., artikuluan ezarrita dagoenez, kontratu honen esleipena egiteko jardunbide irekia, mugatua edo negoziatua erabili daiteke. Jardunbide irekian interesdun enpresari orok aurkez dezake proposamena, jardunbide mugatuan berriz Administrazioak espresuki hautaturiko enpresariak soilik aurkez dezakete proposamena, aurretik eskaera egin ondoren eta jardunbide negoziatuan enpresari desberdinekin negoziazio eta kontsulta egin ondoren Administrazioak hautaturiko enpresariari esleituko zaio. 154 eta 161 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatua baztertu egin beharko genuke.

Kontratu mota hau batere konplexua ez denez aipatu legearen 141 eta ondorengo artikuluan aurreikusitako jardunbide irekia erabiltzea aukeratu dut osatu dudan administrazio-baldintza zehatzen agirian. Dena den jardunbide mugatua ere posible da eta aukerazkoa da.

APK30/2007 Legearenaren 122, 126, 141 eta hurrengo artikuluek xedatutakoarekin bat etorriz.

Hona hemen akordio proposamena:

BAT: Guillermo Lazon Kaleko Berurbanizatze Proiektua onartzea.

BI: Obren kontratazio espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez.

HIRU: Guillermo Lazon Kaleko Berurbanizatze Proiektuaren obra kontratua arautuko duten Baldintza pleguak onartzea

LAU: Kontratu honetarako Gastua onartzea (A-60).

BOST: Kontratu honen espedientea presazkoa izendatzea.

 

6.- Lezoko Arau Subsidiarioetako 6 Poligonoko Urbanizatze jarduketa Programaren Idazketa kontratatzeko espedientearen onarpena, Baldintza Administratiboen Agiria onartzea eta kontratuaren esleipena (2009H0160001).

 

Lezoko Udalak Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 6 Poligonoko Urbanizatze Jarduketa Programaren idazketa esleitu nahi du, eremu honen exekuzioa gauzatzeko derrigorrezko dokumentua delako.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratu Legearen 10 artikuluan aurreikusitako zerbitzuen kontratu bat da.

Dokumentazio Teknikoaren arabera kontratu honen aurrekontua 30.000 euro da BEZ gabe eta exekuzio epea 45 egunekoa, beraz 153-2, 158, 161 eta 162 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatuaren bidez posible da kontratu hau esleitzea.

Horrela 3 enpresa gonbidatu ondoren, batek bakarrik aurkeztu du bere proposamenak hain zuzen ere ondorengo honek:

1.- SABAI Arkitektoak, S.L.

Gonbidaturiko beste bi arkitektoak, Raimundo Mendiburu Abad eta Iñaki Bolibar izan dira.

Aurkeztu den proposamenak kontratu hau arautzen duten baldintza agiriko xedapenak betetzen ditu. Hori dela eta baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik hona akordio proposamena:

BAT: Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 6 Poligonoko Urbanizatze Jarduketa Programaren idazketa kontratatzeko espedientea onartzea.

BI: kontratazio hau arautuko duten Baldintza pleguak onartzea

HIRU: Kontratu honetarako Gastua onartzea ( 51-2009)

LAU: Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 6 Poligonoko Urbanizatze Jarduketa Programaren idazketa Sabai Arkitektoak, SL taldeari behin behinekoz esleitzea ondorengo baldintzetan:

Prezioa: 25.000euro, BEZ GABE

Exekuzio epea. 45 egun

BOST: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 1.250 euro.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

SEI: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Behin behineko esleipen hau, automatikoki behin betikoa bihurtuko da aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

 

EUSKARA ETA KULTURA

7.- Udalekuak eta Ludoteka esleitzeko plegua onartzeko proposamena (2009KU170001).

 

Udalekuak eta Ludoteka esletzeko plegua esleipenerako espedientea azterturik, Kontratazio Mahaiak proposaturik zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Udalekuak eta ikasturteko udal ludotekaren kudeaketa kontrataziorako baldintza plegua onartzea

BI: Kontratuaren iraupena urte batekoa da eta ezingo da luzatu.

HIRU: Bi egitasmorako 67.290€takoa diru kopurua bideratzea. Horretarako udal aurrekontuetan partida ezberdinetan jasota dauden partida hauek 230 eta 248 erabiliko dira.

LAU: Kontratu honetarako gastua onartzea A-52/09 44.970,- € , A/53/09 22.500,-€.

BOST: Erabakiaren berri eman Udal Kontuhartzailetzari.

Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

8.- Fakturen 3/09. zerrenda onartzea.

 

3/09 faktura zerrenda onartu da.

 

9.- Zenbaki gabeko faktura zerrenda onartzea

 

Zenbaki gabeko faktura zerrenda onartu da.

Bi faktura daude kontsignaziorik gabe eta udal kontuhartzailearen oharpenaren abisu eman du idazkariak.

 

10.- Inspekzio organoen funtzionamenduaren zerbitzu osagarriaren kontratazioa onartzeko proposamena (2008KO160002).

 

Inspekzio organoen funtzionamenduaren zerbitzu osagarria kontratatzeko espedientea azterturik, Hazienda gaietarako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Gesmunpal, S.A.ri Inspekzio organoen funtzionamenduaren zerbitzu osagarriaren kontratazio lanak ematea (A 960)

 

BI: Zerbitzu horren kostua hau da:.

Espediente inspekzioko 0€

Zorpeko kopuruen %70 (Erroldak)

Zorpeko kopuruen %35 (Likidazioak)

 

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

11.- D09/00069 dekretua berrestea.

 

Ez da berretsi dekretua. Dekretua onartu zuen alkate beraren adostasunarekin, ez da fakturen prozedura berezirik egingo eta Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenak direnak bertan mantentzen dira eta berak onartuko ditu. Horrela jakinaraziko zaio udal kontuhartzailetza eta zerbitzuetako departamentuei.

 

12.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, otsailaren 10az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna