2009.eko Martxoaren 24ekoa

Lezon, 2009ko martxoaren 10ean, asteartea, 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Irati Salaberria Aranburu eta Silbia Folgueira Fernández, uko egin baitiote batzarkide izateari.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko otsailaren 24an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, otsailaren 24az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

Hirigintzako gaien aurkezpena egiteko Aitor Iztueta, Hirigintza Teknikaria deitu da bilerara.

3.- Donibane kaleko 16.eko etxearen fatxada birgaitzeko obra lizentzia (2009H0030005).

 

Mª Asun Agesta Unanuek, Donibane kalea 16 etxeko jabekideen izenean, Donibane kalea 16 etxearen fatxada birgaitzeko obra lizentzia eskatuz eskabidea aurkeztu du. Era berean aurkeztu du dagokion segurtasun eta osasun azterlan oinarrikoa.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Mª Asun Agesta Unanueri, Jabekideen izenean, Donibane kalea 16 etxeko fatxada eraberritzeko obra lizentzia ematea ondorengo baldintza hauekin:

- Obraren epea: 45 egun.

- Aldamioren okupazioa: 20 m²

BI: ondorengo hau OSATU BEHARKO DA:

- Aldamioen azpian, bai pertsonen nahiz kotxe kapoten iragatea bermatzeko, gutxienez 2mko leku librea utzi beharko da une oro.

- Obra egiteko beharrezko diren segurtasun neurriak osatu beharko dira, sareak jarriz aldamioak babestuz, ikurrak ipiniz, hondakinak zuzen botatzeko hodiak ipiniz...

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3.016,73 €; ordaindu beharko da (2.422,73€ eraikuntzaren gaineko zerga eta 594 €. Aldamioak jartzea)

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Jaizkibel Hiribideko 1ean, Alokalean, pintura-biltegi batetarako irekiera lizentzia emateko proposamena (2007H0050007).

 

Oiassom Margoak, S.L.ren jarduera espedientea izapidetuta eta Tokiko Gobernu Batzordeak 2008ko apirilaren 8an, Jaizkibel Hiribidea 1 zenbakiko A lokalean obra lizentzia eta pintura biltegia instalatzeko baimena emanda, interesdunak jardueraren irekiera baimena eskatu du.

Udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

 

BAT: Jaikzibel Hiribidea 1ean dagoen A lokaleko pintura biltegia den Oiassom Margoak, S.L.ri jardueraren irekiera lizentzia ematea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

5.- Guillermo de Lazón 16an, udal jabegoko etxabe baten zati bat bizilagun komunitateari lagatzeko proposamena onartzea (2008H0320070).

 

Jose Ramon Bedañak, Gillermo Lazon Kaleko 16 zenbakiko jabeen erkidegoaren izenean jarduten, adierazten du aipatu eraikinean igogailu bat jartzeko derrigorrezkoa dela udalaren jabegoko etxabe horren zati bat okupatzea, hain zuzen ere 1,79 m2 azalera duena.

Horrela okupatu behar den zati hori eraikin horren Jabeen erkidegoari lagatzea eskatzen du.

Udal arkitekto teknikariak, okupatu beharreko etxabearen zatia baloratu du eta bere balioa 600 eurotan kalkulatu.

Bestalde Lezoko udala eraikinaren jabekide den aldetik derrigortua dago igogailua jartzeagatik, bere jabetza zatiari dagokion kopurua ordaintzea.

Era berean igogailuaren obrak udal jabegoko etxabean egingo dituen kalteak konpontzearren, udal arkitekto teknikariak 2009ko otsailaren 18an idatziriko txostenean adierazten diren obrak egin beharko ditu Gillermo Lazon Kaleko 16 zenbakiko jabeen erkidegoak.

Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Gillermo Lazon Kaleko 16 zenbakian dagoen udal jabegoko etxabeko 1,79 m2 zatia eraikin horretako jabeen erkidegoari lagatzea.

BI: Lezoko Udalak aipatu eraikinean igogailua jartzeagatik dagokion kuotari 600 euroko kopurua kenduko zaio adierazitako lagapenaren konpentsazio gisa.

HIRU: Igogailuaren obra egiterakoan akordio honi bateratzen zaion udal arkitekto teknikariaren txostenean adierazten diren obrak egin beharko dira igogailua martxan jarri aurretik.

 

6.- 1 Poligonoko 27 zenbakidun Lezoko Udalaren jabegoko lursail bat erabiltzeko baimen eskaera onartzeko proposamena (2008H0380002).

 

Juan Angel Trekuk "Toki-Alai" etxearen inguruan, dagoen lursail baten zati bat erabiltzeko baimena eskatu du. Lursail honi nekazal erabilera bat eman nahi dio, hain zuzen ere lorezaintza jarduerara xedatu nahi da.

Lursail hau, katastroan 1 poligonoko 27 zenbakiduna da, 3.473 metro karratuko azalera du eta Lezoko Udalaren ondasun patrimoniala da, beraz Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 92 eta hurrengo ataletan arautzen da ondasun mota honen erabilera eta aprobetxamendua.

Atal honen arabera ondasun patrimonial baten erabilera kontratuaren prestaketa eta esleipena Toki Administrazioen Kontratuen legediarekin bat etorriko da eta erabileraren iraupena 5 urte baino luzeagoa bada edo ondasunaren balioa aurrekontuko errekurtso arrunten %5 baino handiagoa bada enkantea egitea beharrezkoa izango da.

Lezoko udaleko zerbitzu teknikoak egindako balorazioaren arabera, arestian aipatu lursailaren balioa metro karratuko 2 eurokoa da, horrela Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 92 artikuluaren arabera erabiltzen den lursailaren balioaren %6ko kanona ordaindu behar du erabiltzaileak urteko.

Eskatu den lursailaren balioa beraz, ez da aurrekontuko errekurtso arrunten %5ara inguratu ere egiten. Bestalde eskatu den erabileraren iraupena 5 urte baino laburragoa denez ez da derrigorrezkoa enkantea egitea lursailaren erabilpena esleitzeko.

3.473 m2ko azalerari 2 euro metroko biderkatzen badiogu lursailaren balioa 6.946 euroko da, kopuru honi %6a aplikatuaz ateratzen da aipatu 416,76 euroko urteroko kanona.

Hori guztia kontuan izanik, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Juan Angel Trekuri, 1 poligonoko 27 lursailaren 3.473 metro karratu nekazal ihardueretarako erabiltzeko baimena ematea urtebeterako, urtez urte bost urtetararte luzagarria izango dena, modu automatikoan bi aldeetako batek bi hilabeteko aurrerapenez ez badu kontrakoa eskatzen. Epe hau akordio honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasiko da zenbatzen.

BI: Juan Angel Trekuk 1 poligonoan dagoen 27 lursailaren 3.473 m2 erabiltzeagatik urtean 416,76 euro ordaindu beharko ditu urtero. Kopuru hau urtero eguneratuko da kontsumorako prezioen indizea kontuan izanda.

HIRU Lursail hau nekazaritza ez den beste erabilera batetara xedatzen bada lagapena bertan behera geratuko da.

LAU: Lursail horretan aurrera eraman beharreko jarduerak eta esku hartzeak udal lizentzia beharko dute, ala nola, itxiturak, zuhaitz eta sastraka mozketak edo lanabesak gordetzeko eraikinak altxa edo jarri nahi bada.

 

7.- Udal jabegoko 107 poligonoko 2 lursailaren azalera eskubidearen salmenta kontratuaren espedienteari haserako onarpena emateko proposamena (2009H0380001).

 

Lezoko Udala 107 Industri Poligonoko konpentsazio proiektuko emaitzazko 2 . A lursailaren jabea da.

Aipatu lursaila, 1.519 m2ko azaleraduna da, lur hiritargarria bezala sailkatua eta industri erabilerara xedatua.

2/2006ko Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintza Legearen 113 artikuluak xedatzen duenaren arabera lursail hau udal lurzoru-ondarearen parte da beraz ondasun mota hau besterentzeko lege beraren 116 artikuluak xedaturiko baldintzak beteaz egin beharko da, hau da, lehiaketa bidez eta lehiaketaren oinarrietan gutxienez honako zehaztapen hauek jasoko dira: lizitazioaren gutxieneko prezioa eta kasu honetan eraikitzeko lanak egiteko gehienezko epea.

Toki Administrazioko ondasunen Erregelamenduko 112 artikuluak eta ondorengoak jasotakoa kontuan izanik bestalde ondare ondasunak besterentzerakoan kontratuak bere prestakuntza eta esleipenari dagokionean kontratu legediaren arabera arautuko dira.

Halaber Toki Administrazioko ondasunen Erregelamenduko 118 artikuluak agintzen duen moduan besterendu nahi del lursailaren balorazio teknikoa espedientean dago. Baloraketa honen arabera lursailak 1.001.780,50 euroko prezioa du BEZ GABE.

Horrela, Arlo Publikoko Kontratuen 30/2007 Legearen 4.1.p) eta 5 artikuluaren arabera higiezin baten salmenta kontratu pribatu bat da, eta lege beraren 20 artikuluaren arabera kontratu pribatuen prestakuntza eta esleipenari dagokionean lege horren arabera bideratuko dira.

Hori dela eta Arlo Publikoko Kontratuen 30/2007 Legearen 93 eta hurrengo artikuluek zein 122 eta hurrengoek xedatzen dutena kontuan izanda.

Alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Lezoko Udala 107 Industri Poligonoko konpentsazio proiektuko emaitzazko 2.A lursailaren azalera eskubidearen salmenta Kontratatzeko Espedienteari hasera ematea jardunbide ireki eta lehiaketa prozeduraren bidez

BI: kontratu hau arautuko duten Administrazio Baldintza Agiria onartzea.

GIZARTE ZERBITZUAK

 

8.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera onartzeko proposamena (2009GZ010001).

 

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko Portugal Manterola, Carmenek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Portugal Manterola, Carmeni etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 2 ordu zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Egin behar duen aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 0.27 € orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

 

 

 

9.- Familia esku-hartze zerbitzuaren eskaera onartzeko proposamena (2008GZ310006).

 

Ikusi dut Cardona Araque, Sonia Patriciak egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturik , hemen heldu den erabakia hartu du Tokiko Gobernu Batzarrak:

 

BAT: Onartzea Cardona Araque, Sonia Patriciaren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urte betez.

BI: ORAIN gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapia saioen kostua, guztira 2778,88 € (AD-75).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

10.- Familia esku-hartze programen eskaera onartzeko proposamena (2009GZ310001).

 

Ikusi dut , Molero-Lorenzo familiak egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturik, hemen heldu den erabakia hartu du Tokiko Gobernu Batzarrak:

 

BAT: Onartzea Molero-Lorenzo, familia parte hartzen ari den udal famili eskuhartzearen luzapena bederatzi hilabetez.

BI: ORAIN gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du hezitzailearen saioen kostua, guztira 2015,8 € (AD-76).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

 

 

11.- Aiton Borda elkarteari dirulaguntza onartzeko proposamena (2009GZ050001).

 

Aiton Borda Lezoko Erretiratu Elkarteak, aurkeztu duen programazioa eta dirulaguntza eskaera aztertuta, alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Aiton Borda elkarteari 15.000€tako dirulaguntza ematea 2009 urterako (AD-)

BI: Dirulaguntza izendu moduan onartzen zaio Aiton Borda elkarteari eta eransten den lankidetza hitzarmena sinatu beharko dute bi aldeek, betebeharrak zehazten dituena.

HIRU: Dirulaguntza ordainketa bi zatitan egingo da. Lehen zatia, %60a dirulaguntza onartutakoan eta bigarrena, %40a gastuen zuriketa eta memoria aurkeztu ondoren.

LAU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

EUSKARA ETA KULTURA

 

12.- Helduen euskalduntze-alfabetatze ikastaroen antolaketarako hitzarmena Euskaraz Koop.E.rekin onartzeko proposamena (2008KU36008).

 

Euskara Koop. E.ak aurkeztu duen dirulaguntza eskaera aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, alkateak proposaturik tokiko gobernu batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Hitzarmena sinatzea Euskaraz Koop.E.rekin helduen euskalduntze-alfabetatze ikastaroen antolaketarako.

BI: Euskaraz Koop.E.i 16.099,00 €tako (AD-910) dirulaguntza ematea 2008-2009 ikasturteko helduen euskalduntze-alfabetatze ikastaroen antolaketarako.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Kultura eta Gazteria sailaren zinegotziarengana jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

KONTUHARTZAILETZA

 

13.- Fakturen 4. zerrenda onartzea.

 

4. faktura zerrenda onartu da.

URGENTZIAZ

 

Batzarkide guztien adostasunarekin urgentziaz ondorengo gaia erabakitzea onartu da. Behin betiko bermea jarri ondoren, eguneko zentroaren obren esleipena ez da atzeratu nahi hurrengo batzarra arte.

 

14. Eguneko zentroa eta apartamentu babestuak eraikitzeko obraren behin betiko esleipena (2008H0110003).

 

Lezoko Udalak 2009ko otsailaren 10ko Tokiko Gobernu batzordean Eguneko Zentroa eta Apartamentu Babestuak eraikitzeko obrak Eguzki Eraikuntzak ,SLri behin behineko esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

Prezioa: 628.002,06 BEZ barne (D- 1132, D-1133 eta D-1134).

Epea: 7 hilabete

Tokiko Gobernu Batzorde honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 31.400,10 euro.

Eguzki Eraikuntzak ,SLk Adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik hona akordio proposamena:

BAT: Eguzki Eraikuntzak ,SLri behin betikoz esleitzea Eguneko Zentroa eta Apartamentu Babestuak eraikitzeko obrak, behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 760.720tik 760.728ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna