2009.eko Apirilaren 7ekoa

Lezon, 2009ko apirilaren 7an, asteartea, 8:30etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Idazkari gisa Aitor Iztueta Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko martxoaren 24an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

 

2.- Hornidura artikuluen salmenta eta burdindegia jardueraren aldeko proposamena onartzea (2008H0050004).

 

José Manuel Elizalde, S.A.k eskaturik tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta horri buruz egin den txosten teknikoa ikusirik, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Espediente horren aldeko informea ematea, hornidura artikuluen salmenta eta burdindegia jarduerarako, Iribarren kaleko 9. pabilioian burutzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

PERTSONALA

3.- 2009. urteko Lan Eskaintza Publikoa eta udaltzaingoko agenteen bi plaza oposizio lehiaketa bidez hornitzeko oinarriak onartzeko proposamena (2009PE080001).

 

Udal Osoko Bilkurak 2008ko abenduaren 3an egindako bilkuran, onartu zituen 2009. urterako plantila organikoa eta lanpostuen zerrenda.

Egun hutsik dauden plazak kontuan harturik, eta Enpresa Komitearekin izandako negoziaketak medio, Gobernu Talde honek, 2009. urtean, 2 Udaltzaingo agenteen plaza, Ofizial elektrizista plaza bat eta Arkitekto plaza bat behin betiko betetzeko aurreikuspenak ditu.

Horiek horrela, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Lezoko Unibertsitateko Udaleko 2009. urteko Lan Eskaintza Publikoa onartzea. Lan Eskaintza Publiko hori, aurrekontuko dotazioa duten eta karrerako funtzionarioentzat diren lan postu huts hauetarako da:

  • Udaltzaingo agenteen bi (2) plaza.

.Eskala: Administrazio Berezia.

.Azpieskala: Zerbitzu Bereziak.

.Klasea: Udaltzaina eta bere laguntzaileak.

.Sailkapen Taldea: C taldeko C1 azpitaldea.

.Hornitzeko era: Lehiaketa-oposizioa.

.Hizkuntza Eskakizuna, derrigorrezkoa: 2., derrigortasun data gainditua.

.Destino Osagarria: 18.

  • Ofizial elektrizista plaza bat.

.Eskala: Administrazio Berezia.

.Azpieskala: Zerbitzu Bereziak.

.Klasea: Ofizioetako pertsonala

.Sailkapen Taldea: C taldeko C1 azpitaldea.

.Hornitzeko era: Lehiaketa-oposizioa.

.Hizkuntza Eskakizuna, derrigorrezkoa: 2., derrigortasun data 2009/01/01.

.Destino Osagarria: 18. eta %20ko Dedikazio Osagarria.

  • Goi Mailako Teknikari, Arkitekto plaza bat:

.Eskala: Administrazio Orokorra.

.Azpieskala: Teknikoa.

.Klasea: Goi Mailako Teknikaria.

.Sailkapen Taldea: A taldeko A1 azpitaldea.

.Hornitzeko era: Lehiaketa-oposizioa.

.Hizkuntza Eskakizuna, derrigorrezkoa: 4., derrigortasun data 2009/01/01.

.Destino Osagarria: 24.

BI: Udaltzaingoko agenteen 2 plaza hornitzeko deialdi publikoaren oinarriak onartzea.

HIRU: Onartutako Lan Eskaintza Publikoa eta Udaltzaingo agenteen 2 plaza hornitzeko deialdi publikoaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratzea. Lan Eskaintza honen berri emango da baita Estatuko eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialetan

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

 

 

 

EUSKARA ETA KULTURA

4.- Udaleku irekia eta udal ludoteka kudeaketa zerbitzuaren behin betiko esleipena onartzeko proposamena (2009KU170001).

 

Lezoko Udalak 2009ko otsailaren 24ean buruturiko Tokiko Gobernu Batzordean udaleku irekiaren eta udal ludotekaren antolakuntza kontratazio espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez, kontratua arautuko duten baldintza pleguak eta gastua onartzeko akordioa hartu zuen.

Kontratazio honen iragarkia 2009ko martxoaren 6an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari ofizialean.

Eskaintza bakarra aurkeztu zen epe barruan, hain zuzen ere Jokaitza, S.L. enpresarena.

Kontratazio mahaiaren proposamena kontuan izanik.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen (APK) 30/2007 Legearen 134 eta 135 artikuluek xedatzen dutena kontuan izanik.

Halaber, baldintza agiriko 10. atalak xedatzen duena kontuan izanik honako akordio proposamena onartu da:

BAT: Udalekuak eta ikasturteko udal ludotekaren kudeaketa kontratua behin behinekoz JOKAITZA, S.L.ri esleitzea ondorengo baldintzetan:

a) Prezioa:

Udaleku irekiak: 43.950 €. (D-169)

Ludoketa: 21.999 € (D-170)

b) Aurkezturiko proposamenean zehazturiko gainontzekoak.

BI: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean baldintza pleguko 10. atalean xedatutakoa egin beharko ditu.

HIRU: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu kontratazio organoak behin betikoz esleituko dio kontratu hau. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

GIZARTE ZERBITZUAK

5.- Familia esku-hartze eskaera onartzeko proposamena (2009GZ310003).

 

Ikusi dut Izaskun Azkargorta Fortesek egindako eskaera eta gizarte langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea Izaskun Azkargortaren familiaren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 9 hilabetez.

BI: Orain gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du bi hezitzaile eta terapia saioen kostua, guztira 8.236,71 € (AD-167).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

6.- Familia esku-hartze eskaera onartzeko proposamena (2009GZ310004).

 

Ikusi dut Muguerza-Lopez familiak egindako eskaera eta gizarte langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

 

BAT: Onartzea Muguerza-Lopez familiaren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 12 hilabetez.

BI: Orain gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapia saioen kostua, guztira 1906,6 € (AD-168).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

7.- Fakturen 9/09 zerrenda onartzea.

 

Fakturen zerrenda onartu da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

8.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2009ko martxoaren 24az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 760.751tik 760.755ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna