2009.eko Uztailaren 14ekoa

Lezon, 2009ko uztailaren 14an, asteartea, 8:15etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bilerara azaldu Maria Pilar Legorburu eta Urko Lopetegi.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko ekainaren 30ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- 1 Sektoreko B-4 lursailean etxebizitzak eta garajeak eraikitzeko obra lizentziaren aurkako berrezartzeko errekurtsoa onartzeko proposamena (2009H0030004).

 

Javier Mikeok, AZTILAN PROMOCIONES, S.L. enpresaren izenean, berrezartzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2009ko maiatzaren 4an, 1. Sektoreko B-4 lursailean 18 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko otsailaren 24an emandako obra lizentziaren aurka.

Urbanizazio lanek eragin ditzaketen kalteei erantzuteko bermearen aurkako errekurtsoa aurkeztu eta aipatutako lanak egiteko epea luzatzea eskatu du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurugiro Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Javier Mikeok AZTILAN PROMOCIONES, S.L. enpresaren izenean aurkeztutako errekurtsoa neurri batean onartzea. Horiek horrela, 335.605 euroko bermea jarri beharko du, obra baimena ematean eskatu zitzaizkion 617.607 euroen ordez.

Berme hori egikaritze proiektuarekin batera aurkeztu beharko du, lanak hasi aurretik.

BI: Lanak bukatzeko epea ere aldatzen da; finkatutako 12 hilabeteen ordez, 18 hilabete emango zaizkio lanak burutzeko, eta epe hori ezin izango da berriro luzatu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Guillermo de Lazón kaleko 14 zk.an igogailua jartzeko obra lizentzia onartzeko proposamena (2009H0030006).

 

José Ramón Pérez Bendañak, Guillermo de Lazón kaleko 14 zk.ko jabekideen elkarteko administratzaile gisa, aipaturiko higiezinean igogailua jartzeko obra lizentzia eskatu zuen 2009ko martxoaren 5ean.

Joan den apirilaren 17an eskatu zitzaion dokumentazioa aurkeztu ondoren eta arkitekto aholkulariak eginiko txostena ikusi ondoren, Hirigintzako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkari honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: José Ramón Pérez Bendañari, Guillermo de Lazón kaleko 14 zk.ko jabekideen elkarteko administratzaile gisa, higiezin horretan igogailua jartzeko obra lizentzia ematea, aurkeztutako proiektuaren eta dokumentazio osagarriaren arabera.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 173,63 euro ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

4.- 1 Sektoreko C-1 lursailaren erabilera eskubidearen behin behineko esleipena onartzeko proposamena (2009H0380003).

 

Lezoko Udalak 2009ko ekainaren 10ean buruturiko Osoko Bilkuran S-1 Sektorean dagoen C-1 lursailaren Azalera Eskubidia besterentzeko espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez eta kontratua arautuko duten baldintza pleguak onartzeko akordioa hartu zuen.

Kontratazio honen iragarkia 200ko ekainaren 17an an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari ofizialean.

Bi eskaintza aurkeztu dira epe barruan, hain zuzen ere ondorengo enpresena:

CONSTRUCCIONES SUKIA, SA.

CONSTRUCCIONES OLABARRI, SL

Kontratazio mahaiaren proposamena kontuan izanik

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen (APK) 30/2007 Legearen 134 eta 135 artikuluek xedatzen dutena kontuan izanik

Halaber, baldintza agiriko 8 eta 10 atalek xedatzen dutena kontuan izanik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakia hartu du:

BAT: S-1 Sektoreko C-1 lursailaren Azalera Eskubidea besterentzea CONSTRUCCIONES SUKIA, SA ri esleitzea ondorengo baldintzetan:

Prezioa: 1.154.826,62€, BEZ: 184.772,25€

Epea: 18,5 hilabete, obra lizentzia eskuratzen den unetik hasita.

Aurkezturiko proposamenean zehazturiko gainontzekoak.

BI: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 57.741,33 euro.

HIRU: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu kontratazio organoak behin betikoz esleituko dio kontratu hau. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

 

 

5.- 107 poligonoko 2A lursailaren jabetzaren behin behineko esleipena onartzeko proposamena (2009H0380004).

 

Lezoko Udalak 2009ko ekainaren 10ean buruturiko Osoko Bilkuran 107 Poligonoan dagoen 2-A lursailaren jabego osoa besterentzeko espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez eta kontratua arautuko duten baldintza pleguak onartzeko akordioa hartu zuen.

Kontratazio honen iragarkia 200ko ekainaren 17an an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari ofizialean.

Eskaintza bakarra aurkeztu da epe barruan, hain zuzen ere ondorengo enpresarena: PROMOCIONES ISLA HERBOSA, S.L.

Kontratazio mahaiaren proposamena kontuan izanik eta Udalaren Osoko Bilkurak 2009ko uztailaren 3ko bilkuran kontratu honen behin behineko eta behin betiko esleipena Tokiko Gobernu Batzar honetan delegatzea erabaki zuela.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen (APK) 30/2007 Legearen 134 eta 135 artikuluek xedatzen dutena kontuan izanik.

Halaber, baldintza agiriko 8 eta 10 atalek xedatzen dutena kontuan izanik Tokiko Gobernu Batzarrak honako akordio hartu du:

BAT: 107 Poligonoko 2-A lursailaren jabetza osoaren besterentzea ISLA HERBOSA, SLri esleitzea ondorengo baldintzetan:

Prezioa: 1.003.000€, BEZ: 160.480€

Epea: 24 hilabete, obra lizentzia eskuratzen den unetik hasita.

Aurkezturiko proposamenean zehazturiko gainontzekoak.

BI: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 50.150 euro.

HIRU: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu kontratazio organoak behin betikoz esleituko dio kontratu hau. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

 

 

GIZARTE ZERBITZUAK

6.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua onartzeko proposamena (2009GZ010004).

 

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko MARTIN RAMOS, LUCIAk egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: MARTIN RAMOS, LUCIAri egunero ordu eta erdiz etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea atentzio pertsonalean laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 6,32€/orduko da.

HIRU: Eskaera itxoin zerrendan geratzen da.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

7.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua onartzeko proposamena (2009GZ010005).

 

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko SOTES ONZAIN JUANAk egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Alkatetza honek Tokiko Gobernu Batzarrera darama ondorengo,

ERABAKI PROPOSAMENA

BAT: SOTES ONZAIN JUANAri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, astean 3 egunetan, egun bakoitzean ordu bete, atentzio pertsonalean eta etxeko lanetan laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 0,27€ orduko da.

HIRU: Eskaera itxoin zerrendan geratzen da.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

8.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua onartzeko proposamena (2009GZ010006).

 

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko OTAMENDI OTAMENDI, MARI CARMENk egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Alkatetza honek Tokiko Gobernu Batzarrera darama ondorengo,

ERABAKI PROPOSAMENA

BAT: OTAMENDI OTAMENDI, MARI CARMENeri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu betez zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak eta etxeko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 4,34€/orduko da.

HIRU: Eskera itxoin zerrendan geratzen da.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

KONTUHARTZAILETZA

 

9.- Fakturen 25. zerrenda onartzeko proposamena.

 

Fakturen 25. zerrenda onartu egin da.

 

 

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

10.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, ekainaren 30az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:35 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 828.631etik 828.636ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna