2009.eko Uztailaren 28ekoa

Lezon, 2009ko uztailaren 28an, asteartea, 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza eta bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Urko Lopetegi Campano eta Maria Pilar Legorburu Etxegarai

Idazkari gisa Aitor Iztueta aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko uztailaren 14an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Guillermo de Lazon kaleko berhiritartze obrei dagokion Lan programa onartzeko proposamena (2009H0110002).

 

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko maiatzaren 19an, Guillermo de Lazon kaleko berhiritartze obrak behin betikoz UTE Lezo 2009 enpresari esleitu zizkion.

UTE Lezo 2009 enpresak Guillermo de Lazon kaleko berhiritartze obrak egiteko aurkeztutako Lan Programa ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: UTE Lezo 2009 enpresak, Guillermo de Lazon kaleko berhiritartze obren egiteko aurkeztutako Lan Programa onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

3.- Jaizkibel hiribideko 31 zk.ko etxabean egokitutako etxebizitza lehenengoz erabiltzeko lizentzia ukatzeko proposamena (2009HO300002).

 

Elur Mitxelena Zuloagak Jaizkibel hiribideko 31 zk.ko etxabean dagoen lokala etxebizitza gisa lehenengoz erabiltzeko lizentzia eta hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko behin betiko lizentziak eskatu ditu.

Arkitekto aholkulariak egindako txostenak honela dio:

"Bi aldaketa egin dira jatorrizko proiektuan:

1.- Bainugelaren aireztapena: lokalean shunt-ik ez dagoenez, atzeko fatxadan aireztapen artifiziala jartzea erabaki da, sareto txiki batekin.

2.- Berokuntza eta etxeko ur beroa instalatzea: aldatu egin da sistema, berokuntza elektriko eta termo metatzaile batetik gas naturaleko galdara estankoko sistema batera eta ur bidezko irradiatze berokuntzara pasa da, errekuntzako gasak fatxadara bertara kanporatzen dituen tximiniarekin. Ke irteera 3,50 m-ko altueran jartzen da, beraz, proiektuan jasotakoaren arabera, ez da aurreikusten ebakuazio horrek inguruko oinezkoei eragingo dienik.

2009ko apirilaren 22an ikuskapen bisita egin ondoren, obrak aurkeztutako proiektuaren arabera egin zirela egiaztatu zen, aurrez aipaturiko bi aldaketak izan ezik. Aldaketa horiek ez zituzten lizentzia eman eta obrak hasteko unean indarrean ziren ordenantzak betetzen, izan ere, ordenantza haren arabera, galdararen errekuntzako ke eta gasak hodi baten bidez eraikinaren estalkirantz bideratu behar ziren. Gauza bera gertatzen zen bainugelaren aireztapenarekin; eraikinaren estalkirainoko aireztapen hodia eduki behar zuen.

Ikuskapena egin ondoren, alde batetik, jabearekin eta, bestetik, proiektuaren egileetako batekin, eta hau azaldu zen: hirugarren sektoreko erabileratik bizitegi erabilerara aldatzeko ordenantza berria indarrean jarri zenez, egindako aldaketak justifika zitzaketela galdarak errekuntzako ke eta gasak fatxadara kanporatzea (5. klaseko NOx emisioak) baimenduta duten galdarentzako RITE betekizunak betez gero, eta bainugelatik kanporatzeko saretoak NTE?ISVk ezarritako distantziak mantentzen zituela frogatuz gero.

2009ko ekainaren 24an frogagiriak aurkeztu ziren:

1.- Frogagirian adierazten da NTE?ISVk estalkirako hodi bertikalen bidezko aireztapenak bakarrik aipatzen dituela, eta kanporatze gune artifizialetatik beste hutsune batzuetarako gutxieneko distantziak aipatzen dituen UNE 60670ren arabera justifikatu dituela distantziak.

NTE?ISVn, diseinu baldintzen atalean, aire irteerak aipatzen dira, hodi bertikalak izan behar dutenik zehaztu gabe. Atal horretan irakur daitekeenez, erauzgailu bidezko aire irteeretatik hurbileneko leihorako distantziak gutxienez lau metrokoa izan behar du, eta, erauzgailurik gabe, berriz, gutxienez hiru metrokoa. Beraz, erantsitako krokisaren arabera, hartutako irtenbideak ez ditu ordenantzak betetzen.

2.- Jarritako galdarari dagokionez, RITE berriak 5. klaseko NOx emisioetarako ezarritako betekizunak ez dituela betetzen adierazten da. Ez betetze hori arrazoitzeko, gasaren eta galdararen instalazioak RITE berria indarrean jarri aurretik egin zirela adierazten da. Hirugarren sektoreko erabileratik bizileku erabilerara aldatzeko ordenantzaren berrikuspena instalazio hori egin ondoren onartu zela ere adierazten da.

Beharbada, instalazioa egin ondoren onartuko zen ordenantzaren aldaketa, eta baliteke gauza bera gertatu izana RITE berria indarrean jartzearekin ere. Dena dela, horren haritik, zehaztu behar da hau sinatu duen teknikariaren asmoa ez zela aldatutako ordenantza betetzera behartzea, baizik eta obra legeztatzeko aukera ematea, ordenantza berrira egokituta. Ordenantza berria ez da hain zorrotza lokalen aireztapenari dagokionez, izan ere, obrak, egindako aldaketengatik, ez zituen lizentzia emandako unean indarrean zegoen ordenantzak ezarritako aireztapen baldintzak betetzen.

Nolanahi ere, bietako bat bera ere betetzen ez duenez, ez zait egokia iruditzen eskatutako lizentzia ematea bainugelako aireztapenerako eta galdararen ke eta gasak ebakuatzeko baliozko irtenbiderik aurkitu ezean".

Horiek horrela, Hirigintzako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkariak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakia hartu du:

BAT: Lehenengoz erabiltzeko lizentzia ukatzea, ebazpen honen azalpen zatian adierazitako arrazioengatik.

BI: Ebazpenaren aurkako errekurtsoak:

a) 30/1992 Legearen arabera, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, ebazpena berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake auzitara jo aurretik.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Donostiako epaitegira jo behar da.

 

4.- 6. poligonoko Urbanizazio Jarduketa Programa idazteko proposamena (2009H0160001).

Lezoko Udalak 2009ko otsailaren 24ko Tokiko Gobernu batzordean SABAI ARKITEKTOAK SLri 6 Poligonoko Urbanizatze Jarduketa Programaren idazketa kontratazioaren behin behinekoz esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 25.000 €, BEZ gabe.
  • Exekuzio epea. 45 egun.

Tokiko Gobernu Batzorde honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 1.250 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

SABAI ARKITEKTOAK, SLk Adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik eta Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: SABAI ARKITEKTOAK SLri behin betikoz esleitzea, 6 Poligonoko Urbanizatze Jarduketa Programaren idazketa kontratazioa behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

Bi: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

Hiru: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

Lau: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

 

5.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera onartzeko proposamena (2009GZ010007).

 

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko GONZALEZ OLASCOAGA, VICENTAk egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: GONZALEZ OLASCOAGA, VICENTAri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 2:30 ordu zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak eta etxeko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 0.72€ / ordua da.

HIRU: Eskera itxoin zerrendan geratzen da.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

6.- Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntza onartzeko proposamena (2009GZ040001).

 

Ikusi dut preso eta deportatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena. Alkate honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: LEGORBURU LOYARTE, MARGARITAri, 1.600€ko dirulaguntza ematea. %80 ebazpena eman ondoren ordainduko da eta %20 gastua zuritu ondoren. A-140/D-544

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

7.- Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntza onartzeko proposamena (2009GZ040002).

 

Ikusi dut preso eta deportatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena. Alkate honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: GOIENETXEA, GARMENDIA, ITZIARri, 14.462,88€ €ko dirulaguntza ematea. %80 ebazpena eman ondoren ordainduko da eta %20 gastua zuritu ondoren.A-140/D-545

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntza onartzeko proposamena (2009GZ040003).

 

Ikusi dut preso eta deportatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena. Alkate honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: BORDE GAZTELUMENDI MIREN GOTZONEri, 5.405,6€ko dirulaguntza ematea. %80 ebazpena eman ondoren ordainduko da eta %20 gastua zuritu ondoren.A-140/D-546

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

9.- Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntza onartzeko proposamena (2009GZ040004).

 

Ikusi dut preso eta deportatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena. Alkate honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Perez Aramburu, Maria Lourdesi, 2.847,8€ko dirulaguntza ematea. %80 ebazpena eman ondoren ordainduko da eta %20 gastua zuritu ondoren. A-140 / D-543

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

10.- Gaxuxa elkarteari dirulaguntza onartzeko proposamena (2009GZ050017).

 

Gaxuxa Lezoko emakume taldeak aurkeztutako programazio eta dirulaguntza eskaerak aztertuta, alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Gaxuxa Emakume taldeari 11.800€ko dirulaguntza ematea 2009-2010 ekitaldirako.

BI: Dirulaguntza izendu moduan onartzen zaio Gaxuxa elkarteari eta eransten den lankidetza hitzarmena sinatu beharko dute bi aldeek, betebeharrak zehazten dituena.

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da, lehena %60 dirulaguntza onartutakoan eta beste %40 dirulaguntza zuritu ondoren. AD-547

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

11.- Famili eskuhartze programa onartzeko proposamena (2009GZ310005).

 

Ikusi dut Cachafeiro Viñabres, M. Angelesek egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Hala, alkate honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea Cachafeiro Viñambres, M. Angelesen parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urte betez, luzatzeko aukerarekin.

BI: ORAIN gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapia saioen kostua, guztira 1987,62€. AD-549.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Famili eskuhartze programa onartzeko proposamena (2009GZ310006).

 

Ikusi dut Zorrozua Maldonado, Edurnek egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Hala, alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

 

BAT: Onartzea Zorrozua Maldonado, Edurneren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan lau hilabetez, luzatzeko aukerarekin.

BI: ORAIN gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapia saioen kostua, guztira 748€.AD-550.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

13.- Famili eskuhartze programa onartzeko proposamena (2009GZ310007).

Ikusi dut Gallego Martin, Maria del Mar-ek egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Hala, alkate honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea Gallego Martin, Maria del Mar-en parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urte beteko luzapena, luzatzeko aukerarekin.

BI: ORAIN gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du hezitzailearen saioen kostua, guztira 6.627,86€ €. AD-548.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

14.- Fakturen 27. zerrenda onartzea.

 

27. fakturen zerrenda onartu egin da.

URGENTZIAZ

 

Batzarkide guztien adostasunarekin, gaiari urgentzia onartu zaio. Ondorioz, gaia aztertu eta bozkatzea onartu da.

15.- Herri Eskolako sarrera nagusiko inpermeabilizazio lanak esleitzea (2009H0080004).

 

Herri Eskolako sarrera nagusiko impermeabilizazio lanak esleitzeko espedientea azterturik eta Udal Arkitekto Teknikoak egindako txostena ikusirik, alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Herri Eskolako sarrera nagusiko impermeabilizazio lanak NIGURKO ERAIKUNTZAK, S.L.ri, esleitzea, 26.814,98€ko aurrekontuarekin (BEZ aparte), Kontuhartzailetzako AD- 366 (31.105,37€) baimenduarekin.

BI: Aipatutako obra hauek, EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAK emandako dirulaguntzan jasota daude, 2009. ekitaldian.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

16.- D09/00477 dekretua berrestea.

 

Batzordekideek uztailak 22ko D09/00477 dekretua berretsi dute.

 

17.- Kale garbiketa eta zabor bilketa, Lokalen garbiketa eta Eskola Garraioa zerbitzuen fakturak dekretuz onartzea. Baita ordainketak domiziliatzea.

 

Kale garbiketa eta zabor bilketa, Lokalen garbiketa eta Eskola Garraioa zerbitzuak epe luzeko kontratuak direnez eta ordainketak kontratuetan zehazturik daudenez, ordainketak modu arinago batean gauzatu ahal izateko alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT:Kale garbiketa eta zabor bilketa, Lokalen garbiketa eta Eskola Garraioa zerbitzuen ordainketak domiziliatu egingo dira.

BI: Zerbitzu hauei dagozkien ordainagiriak dekretu bidez onartuko dira.

 

18.- 2003-03-24ko hitzarmenaren aplikazioan, Ikasturteko Dirulaguntza Pasaia Lezo Lizeoari emateko proposamena (2009KU050001).

 

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Kultura eta Gazteria sailaren zinegotzi honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: PASAIA-LEZO LIZEOA, IRAK. KOOP. ELK.i 40180 €tako (AD-587) dirulaguntza ematea 2003-03-24ko hitzarmenaren aplikazioan.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Kultura eta Gazteria sailaren zinegotzi delegatuarengana jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

19.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, uztailaren 14az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 828.643tik 828.652ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna