2009.eko Irailaren 8ekoa

Lezon, 2009ko irailaren 8an, asteartea, 8:15etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza.

Urko Lopetegi Campano eta Maria Pilar Legorburu Etxegarai ez dira bileran egon.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko uztailaren 28an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Donodis, S.A.ri Herrikoetxe kaleko 7. zenbakian (Ipintza Industrialdea) edariak gordetzeko pabilioia egokitu eta irekitze lizentzia emateko proposamena (2009H0050001).

 

Gobernu Batzordeak, 2003ko apirilaren 30ean egindako bileran, Donodis, S.A. enpresari obra lizentzia eman zion Herrikoetxe kaleko (Ipintza Industrialdea) 7. zenbakian dagoen pabilioia egokitzeko eta bertan Coca Cola edariak gordetzeko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeko baldintzapean.

Interesatuak jarduera hori irekitzeko lizentzia eskatu du.

Hirigintzako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkari honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Distribuciones Donodis, S.A. enpresari irekitzeko lizentzia ematea, Herrikoetxe kaleko (Ipintza Industrialdea) 7. zenbakian dagoen pabilioia egokitzeko eta bertan Coca Cola edariak gordetzeko.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

 

3.- Caldereria Pasajes, S.L.ri Urune kaleko 44 zenbakian galdaragintza jardueran aritzeko aldeko proposamena onartzea (2009H0050006).

 

Calderería Pasajes, S.L.k eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, Urune kaleko 44 zenbakian kokaturiko pabilioian galdaragintza jardueran aritzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

4.- SS Mecaltek, S.A.ri Sagasti kaleko 32-34-36 zenbakietan obra eta jarduera lizentzia onartzeko proposamena (2008H0050009).

 

SS Mecaltek, S.A., enpresak eskaturik, Sagasti kaleko 32-34-36 zenbakiko pabilioian CNC makinaz piezen mekanizatze eta plegatze eta altzairuko kaldereria jartzeko tramitatzen ari den obra eta jarduera lizentziaren espedientea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

 

BAT: SS Mecaltek, S.A., enpresari, Sagasti kaleko 32-34-36 zenbakiko pabilioian CNC makinaz piezen mekanizatze eta plegatze eta altzairuko kaldereria jartzeko tramitatzen ari den obra eta jarduera lizentzia ematea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeko baldintzapean, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

Era berean, suteen aurka jarritako neurriak proiektuan zehazten direnekin bat datozela adierazten duen, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren aldeko txostena eta Añarbeko Urak Mankomunitateak, urak kolektorera isurtzeko baimena ematen duen aldeko txostena aurkeztu beharko ditu.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3.859,75 € ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Tesinsari Olaizola kaleko 1. zenbakian dagoen industria-nabearen tarteko solairuak legeztatzeko obra lizentzia onartzeko proposamena. (2008H0050014).

 

Tesinsa enpresak, 2008ko urriaren 23an, Itturrin Industrialdeko Olaizola kaleko 1. zenbakian dagoen pabilioian orain arteko jardueran aritzeko irekitzeko lizentzia eskatu zuen.

Aipatutako pabilioiaren lizentzia kontuan hartuta, Gobernu Batzordeak, 2000ko urtarrilaren 20an, hauxe erabaki zuen:

"BAT: Tesinsaren ordezkari gisa Luis Miguel Laguna Megalek eskatutako obra lizentzia ematea, Itturrin Poligonoko Olaizola kaleko 1.an kokatutako pabilioia egokitzeko, hartan ezegonkortasun geotermikoren prebentzioa eta zuzenketa ihardueran lan egiteko xedez, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ingurugiro Sailek ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek bidaltzen zaizkiolarik.

BI: Obrak buruturik, ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz eta, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ingurugiro Sailek ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz."

Txosten teknikoak ikusirik, Hirigintzako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkari honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Tesinsa, S.A.ri obra lizentzia ematea Itturrin Industrialdeko Olaizola kaleko 1. zenbakian dagoen pabilioiaren tarteko solairuak legeztatzeko.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 10.449,14 € ordaindu behar ditu (761,84 € eraikuntzen gaineko eskubideengatik eta 9.687,30 € hirigintza aprobetxamenduarengatik).

HIRU: Halaber, Tesinsa, S.A.ri irekitzeko lizentzia ematea, Itturrin Industrialdeko Olaizola kaleko 1. zenbakian dagoen pabilioian ezegonkortasun geotermikoak aurreikusteko eta zuzentzeko.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

 

 

 

6.- Jaizkibel hiribidea 23. behean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia ematea (2009HO300005).

 

Yolanda García Duartek, Jaizkibel hiribidea 23, beheko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Yolanda García Duarteri, Jaizkibel hiribidea 23, beheko lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2008ko uztailaren 04ko Alkatetzaren D08/00625 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2008ko uztailaren 07ko hitzarmena izenpetu zuen Yolanda García Duarterekin Jaizkibel hiribidea 23, beheko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

2008ko Uztailaren 15eko Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpena bidez eman zitzaion Yolanda García Duarteri, Jaizkibel hiribidea 23, beheko lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, Hirigintza eta Ingurugiro zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Yolanda García Duarteri, Jaizkibel hiribidea 23, beheko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Yolanda García Duarteri Jaizkibel hiribidea 23, beheko lokal ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 92,62€.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

 

7.- S-1 Sektoreko C-1 lursailaren Azalera Eskubidea besterentzearen behin betiko esleipena (2009H0380003).

 

Tokiko Gobernu Batzordeak, 2009ko uztailaren 14an egindako bileran, erabaki zuen S-1 Sektoreko C-1 lursailaren Azalera Eskubidearen besterentzea Construcciones Sukia, S.A. enpresari behin-behinean esleitzea hainbat baldintzatan.

Kontuan hartuta behin-behineko esleipen horretan eskatutako baldintzak bete direla, Hirigintzako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkariak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Construcciones Sukia, S.A. enpresari behin betiko esleitzea S-1 Sektoreko C-1 lursailaren Azalera Eskubidearen besterentzea, baldintza orriarekin eta egindako eskaintzarekin bat etorriz.

BI: Erabaki hau Construcciones Olabarri, S.L. enpresari jakinaraztea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

8.- 107 poligonoko 2-a lursailaren jabetza osoa besterentzearen behin betiko esleipena (2009H0380004).

 

Proposamena mahai gainean utzi da.

 

9.- D09/00484 alkatea dekretua berrestea: Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen 6. poligonoari dagokion urbanizatzeko jarduketa-programari berriro hasierako onarpena emateko egindakoa (2009H0430001).

 

Tokiko Gobernu Batzar kide guztien adostasunarekin D09/00484 dekretua berretsi da.

Honela dio dekretuak:

"Lezoko Udalak, 2009ko maiatzaren 5eko Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpenaren bidez, hauxe erabaki zuen: Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen 6. Industrialdea Hiritartzeko Jarduera Programari hasierako onarpena ematea eta aipatutako agiria jendaurrean jartzea.

Erabaki horren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2009ko maiatzaren 28an, 97. zenbakidun alean, eta baita prentsa idatzian ere. Bestalde, erabaki horren berri eman zitzaien aipatutako programak eragindako eskubideen jabeei eta titularrei.

Jendaurreko epean alegazio bat aurkeztu zen, hain zuzen ere, Josu Ferro Uriguenek, Transportes Tic, S.A.ren izenean, aurkeztutakoa.

2009ko uztailaren 29an, 478. Alkatetza Dekretuaren bidez, Lezoko Udalak erabaki zuen Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen 6. Industrialdeko Hiri Berrikuntzarako Plan Bereziaren Testu Bateratuari berriro haserako onarpena ematea.

Berriro onartutako Testu Bateratu horrek asko aldatzen du aurreko Hiri Berrikuntzarako Plan Bereziaren edukia. Hala, hasieran onartu zen Hiritartzeko Jarduera Programa aldatutako Plan Bereziaren arabera idatzita zegoela kontuan hartuta, logikoki, Hiritartzeko Jarduera Programa 2009ko uztailaren 29an onartutako Plan Bereziaren Testu Bateratura egokitu beharko da.

Hala, Transportes Tic, S.A.k proposamen bat aurkeztu du Hiritartzeko Jarduera Programa Plan Bereziaren Testu Bateratu berrira egokitzeko.

2/2006 Legearen 152. artikuluaren eta hurrengoen edukia kontuan hartuta, Alkatetza honek hauxe erabakia du:

BAT: Transportes Tic, S.A.k Hiritartzeko Jarduera Programa 2009ko uztailaren 29an onartutako Plan Bereziaren Testu Bateratu berrira egokitzeko aurkeztu duen proposamena onartzea.

BI: Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen 6. Industrialdea Hiritartzeko Jarduera Programari berriro hasierako onarpena ematea, onartutako proposamenaren ondorioz egindako aldaketekin.

HIRU: 6. Industrialdea Hiritartzeko Jarduera Programa, aldaketak barne, jendaurrean jartzea 20 egunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaratu ondoren, nahi duenak aztertu eta alegazioak aurkeztu ditzan.

LAU: Erabaki honen berri ematea Hiritartzeko Jarduera Programak eragindako ondasun eta eskubideen titularrei."

10.- D09/00511 alkate dekretua berrestea: 6. Poligononiko U.E. 61 Exekuzio Unitatearen birpartzelatze proiektuaren hasierako onarpena emateko egindakoa (2009H0430002).

Tokiko Gobernu Batzar kide guztien adostasunarekin D09/00511 dekretua berretsi da.

Honela dio dekretuak:

 

"Lezoko Udalak 2009ko uztailaren 29ko 478 Alkatetza Dekretuaren bitartez haserako onarpena eman zion 6 Poligonoko Hiri Erreformarako Plan Bereziaren Testu Bateratuari

Halaber, Lezoko udalak abuztuaren 6 ko 484 Alkatetza Dekretuaren bitartez haserako onarpena eman zion 6 poligonoko urbanizatze jarduketa programaren testu bateratuari

Adierazitako Urbanizatze Jarduketa Programa honek, exekuzio unitate bakarra, U.E. 6.1, mugatzen du eta kooperaziozko egikaritza sistema publikoa aurreikusten du.

Bestalde, Lezoko Udalak zenbait hitzarmen izenpetu ditu exekuzio unitateko jabe txikiekin hirigintza eskubideak dirutan ordezkatzeko.

Lezoko udalak ere haserako onarpen eman dio 2009ko abuztuaren 19ko 510 Alkatetza Dekretuaren bitartez 6 poligonoko exekuzio unitateko hiritartze exekuzioari buruzko hitzarmen bati TRANSPORTES, TIC SAUrekin.

Lezoko Udaleko zerbitzu teknikoak 6.1. Exekuzio Unitateko Bierpartzelatze proiektua idatzi dutene.

2/2006 Legearen 48 artikuluak eta 3288/1978 Errege Dekretuz onarturiko Hirigintza Kudeaketa Araudi Orokorrak xedatzen duena kontuan izanik:

Alkatetza honek HAU ERABAKI DU:

BAT: 6 Poligonoko U.E. 6.1 exekuzio unitatearen birpartzelatze proiektuari haserako onarpena ematea

 

BI: Akordio hau 6 Poligonoko U.E. 6.1eko lursailen jabe eta interesdun guztiei jakinaraztea

HIRU: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari ofizialean, prentsa idatzian eta iragarki oholean argitaratzea jendaurrean 20 eguneko epean edukiaz, interesdun orok alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezan."

  • GIZARTE ZERBITZUAK

11.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera (2009GZ010010).

 

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko Arias Baños, Mariak egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: María Arías Bañosi etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea astean 4 orduz atentzio pertsonalean eta etxeko lanetan laguntza emateko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 8,67€ orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

 

 

12.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera (2009GZ010008).

 

Ikusita etxez etxeko laguntza eskatzeko Concepción de la Fuente Canok egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Concepción de la Fuente Canori, etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 1,5 orduz etxeko lanetan eta akonpainamenduan laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 1,45€ orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

13.- Aiton Borda tabernako salneurri berriak onartzeko proposamena (2009GZ320003).

 

Aiton Borda - Jubilatu etxeko taberna ustiatzen duen Aintzane del Ríok jubilatuentzako salneurrien igoera onartzeko eskaera egin dio Udalari. Azterturik aipatutako zerbitzua ustiatzeko baldintza pleguetan eta kontratuan jasotakoa salneurrien inguruan. Hala, alkateak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Aintzane del Ríok jubilatuak ez direnentzako aurkeztutako tabernako salneurriak onartzea.

BI: Aintzane del Ríok jubilatuentzat aurkeztutako tabernako salneurriak onartzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

 

 

14.- Kale hezitzaileen esku-hartzea burutzeko "Gure Amets" elkarteari 2009ko irailak 1etik abenduak 31 arte kontratua luzatzeko proposamena.

Ikusita "Gure Amets" elkarteak 2005-2009 ekitaldian kale hezitzaile programaren bidez Lezon egindako lanaren memoria eta baita Gizarte Zerbitzuen balorazio txostena ere. Ikusi dut ere zerbitzu hau esleitzeko gizarte zerbitzuetatik proposatutako baldintza plegua eta behin betiko esleipena egiteko beharrezko denbora epeak, honek suposatzen duelarik ingurune irekiko eskuhartze zerbitzua etetea. Lehiaketa berria prestatu eta egin bitarte, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

 

BAT: Onartzea inguru irekian arrisku taldean diren gazte eta adingabekoekin esku hartzen ari den "Gure Amets" elkarteari 2009ko irailak 1etik 2009ko abenduak 31arte kontratua luzatzea.

BI: Gure Amets elkarteari hezitzaileen gastuengatik guztira, 13.333,6€ ordaintzea (AD-684) eta aktibitateen gastuengatik 2.666,4€ (AD-683).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
  • KULTURA

15.- 2009ko Santakrutz jaietarako dekretuz emandako dirulaguntzak berresteko proposamena (2009KU010002).

 

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Kultura eta Gazteria saileko zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: 2009ko Santakrutz jaiak egin ahal izateko, jarraian agertuko ditugun elkarteei alkate dekretuz emandako dirulaguntzak berrestea ¾guztira 24.075 €, (22.865 + 1.500)¾ . Hauen detailea jarraian:

Erregistro

Zbkia

Elkartea/Erakundea

[481.01.454.2009.287 partida]

80%

AD

Dekretu zbkia

2355

Altzate

1.600,00 €

1.280,00 €

513

1987

Allerru Kirol Elkartea [danborrada]

1.700,00 €

1.360,00 €

514

1904

Buruhandi eta Erraldoiak

1.650,00 €

1.320,00 €

515

2091

Ixkulin elkartea

12.275,00 €

9.820,00 €

516

2142

Murixka Dantza Taldea

3.100,00 €

2.480,00 €

517

1877

Tiñelu Elkartea

2.250,00 €

1.800,00 €

518

22.575,00 €

18.060,00 €

Berdin jarraian agertzen den Erraldoien Bilkurarako dirulaguntzarekin. Hurrengo hau beste partidatik doa eta nominala da.

Erregistro

Elkartea/Erakundea

[481.01.454.2009.316 partida]

80%

AD

Dekretu zbkia

Zbkia

Erraldoien Bilkura

1.500,00 €

1.200,00 €

519

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Kultura, Kirola eta Gazteria zinegotziarengana jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLA

 

16.- 2009ko aurrekontuari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko diru-laguntzak banatzeko arautegia onartzeko proposamena (2009KI100001).

Udal teknikariaren informea ikusirik eta alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 2009 urteko aurrekontuari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko diru-laguntzak arautzen duten oinarri-arau espezifikoak arautzen duen deialdi oinarriak onartzea. Oinarriak eransten dira.

BI: Deialdia jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez.

17.- Alkatearen D09/00479 dekretua berrestea: "Josetxo Etxandi Oroitaldia" sustatzeko hitzarmena onartzen emana.

Tokiko Gobernu Batzar kide guztien adostasunarekin D09/00479 dekretua berretsi da.

 

Honela dio dekretuak bere erabakietan:

"Josetxo Etxandi Oroitaldia sustatzeko Papresa, S.A. enpresarekin izenpetu beharreko Hitzarmenaren zirriborroa aztertu ondoren, alkatetzak hauxe ERABAKI DU:

BAT: Josetxo Etxandi Oroitaldia sustatzeko Papresa, S.A. enpresarekin izenpetu beharreko Hitzarmena oso osorik onartzea.

BI: Erabaki hau hurrengo Tokiko Gobernu Batzordean berrestea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Kiroletako zinegotziarengana jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da."

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

18.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, uztailaren 28az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

URJENTZIAZ

 

19.- Nerea Azkue Segurolari arlo publikoan zerbitzuak emateko borondatezko eszedentzia onartzea (2009PE100003).

 

Nerea Azkue Segurola, udaleko funtzionario dena, 2009ko uztailaren 27an aurkeztutako idatzian, baimena eskatzen du, 2009ko irailaren 14tik aurrera bere zerbitzuak 12 hilabetez (probaldia), duela gutxi Zumaian lehiaketa oposizioz atera berri duen gizarte langilearen plazan emateko.

Eskaria azterturik, ikusirik pertsonaleko teknikariak egindako informea, eta egoera hauek arautzen dituen Euskal Funtzioko Legearen 61. artikulua, eta Euskal herri-administrazioetako funtzionarioen administrazio egoerei buruz, 339/2001 dekretuaren 4, 5, 6 eta 7. artikuluak diotena kontuan izanik, alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Nerea Azkue Segurolari arlo publikoan zerbitzuak emateko borondatezko eszedentzia ontzat hartzea 2009ko irailaren 14tik aurrera.

BI: Nerea Azkue Segurola egoera honetan egon ahal izango da, eszedentzia eskatzeko arrazoi izan den zerbitzu harremana diraun bitartean, behin hau amaituta, hogeita hamar eguneko epea izango du jarduera zerbitzura itzultzeko. Eszedentziaren iraupena eta jatorrizko lanera itzultzeko prozedura, arlo publikoan zerbitzuak emateko eszedentziarako ezarritakoak izango dira.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:25 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 828.664tik 828.675era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna