2010.eko Martxoaren 9ekoa

Lezon, 2010eko martxoaren 9an, asteartea, 8:25 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Irati Salaberria Aranburu, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Urko Lopetegi Campano eta Pili Legorburu Etxegarai.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010eko otsailaren 23an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

 

2.- Jauregialdeko obrak behin betikoz esleitzeko proposamena (2009H0110003).

Lezoko Udalak 2010ko urtarrilaren 26ko Tokiko Gobernu Batzordean Jauregialdeko berurbanizatzeko obrak Construcciones Otegui Gaztañaga, S.L.ri behin behineko esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 436.135,12 €, BEZ: 69.781,62€ (D-3/2010).
  • Epea: 16 aste.

Aurkezturiko proposamenean zehazturiko gainontzekoak.

Tokiko Gobernu Batzorde honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 21.806,75 €.

Construcciones Otegui Gaztañaga, S.L.k adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135. artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, aldi berean, Hirigintza, Ingurugiro, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Construcciones Otegui Gaztañaga, S.Lri behin betikoz esleitzea Jauregialde Berurbanizatzeko obrak, behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Lezoko (108) Itturrin poligonoko ur hornidura, saneamendu eta argiteri sareen berrikuntza obra kontratazio espedientea hasteko proposamena (2010H0100001).

 

Lezoko Udalak Iturrin (108) Poligonoko hornitze eta saneamendu sareak eta argiztapena berritzeko xedea du.

Obra hauek espedientean jasota dagoen memorian zehazten den ezaugarri eta aurrekontuarekin egikarituko dira.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratu Legearen 6 artikuluan aurreikusitako obra kontratu bat da, beraz aipatu legeko 105 eta hurrengo artikuluetan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.

Memoriaren arabera obra honen aurrekontua 97.088,33 € BEZ gabe eta exekuzio epea bi hilabete eta erdikoa (75 egun), beraz 153-2, 161 eta 162 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatuaren bidez posible da kontratu hau esleitzea.

Hirigintza, Ingurugiro, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Iturrin (108) Poligonoko hornitze eta saneamendu sareak eta argiztapena berritzeko memoria onartzea.

BI: Iturrin (108) Poligonoko hornitze eta saneamendu sareak eta argiztapena berritzeko obren kontrataziorako espedientea onartze eta arautuko duten Baldintza pleguak onartzea

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea (A-125).

LAU: Gutxienez 3 enpresa gonbidatzea prozedura negoziatu honetan parte hartzeko.

4.- S-1 Sektoreko 2. faseko urbanizatze lanen 1. ziurtagiria onartzeko proposamena (2009H0120001).

U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokion 1. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurugiro, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako 1. ziurtapena onartzea, 51.313,51 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99- 174).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- 6 poligonoko U.E-6.1 Unitateko jarduketa sistemaren aldaketa, behin betiko onartzeko proposamena (2009H0430004).

Lezoko Udalak 2009ko azaroaren 17ko Tokiko Gobernu Batzordean 6 Poligonoko Jarduketa Integratuaren Urbanizatze Jarduketa Programari behin betiko onarpena eman zion.

Urbanizatze Jarduketa Programan zehazten da batetik exekuzio unitate bakarra egongo dela, hain zuzen U.E-6.1, eta unitate honen jarduketa sistema kooperazioa izango dela birpartzelatze proiektuak behin betiko onarpena jaso arte.

Birpartzelatze proiektuak behin betiko onarpena jaso ondoren ordea adierazitako Urbanizatze Jarduketa Programak zehazten du jarduketa sistema aldatu egingo dela eta kontzertazio sistema pribatura pasako dela.

Horrela Lezoko Udalak 2009ko abenduaren 1eko Tokiko Gobernu Batzarrean 6 Poligonoko Jarduketa Integratuaren U.E-6.1 Exekuzio Unitateko Jarduketa Sistema aldatzeari eta egun kooperazio sistema publikoa dena kontzertazio sistema pribatura pasatzeri haserako onarpena eman zion.

Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2010eko urtarrilaren 19an, 11 zenbakian. Prentsa idatzian ere argitaratu zen.

Espedientea Jendaurrean egon den 20 egunetan ez da alegaziorik aurkeztu.

Beraz 2/2006 Legeko 159 artikulua eta ondorengoen edukia kontuan izanik, aldi berean, Hirigintza, Ingurugiro, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 6 Poligonoko Jarduketa Integratuaren U.E-6.1 Exekuzio Unitateko Jarduketa Sistema aldatzea eta egun kooperazio sistema publikoa dena kontzertazio sistema pribatura pasatzeari behin betiko onarpena ematea.

BI: Akordio hau Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaratzea eta Transportes TIC, SAU enpresari jakinaraztea.

HIRU: Transportes TIC, SAU enpresari jakinaraztea 2 hilabeteko epea duela kontzertazio hitzarmena izenpetzeko.

6.- Itturrin kaleko 51. zenbakian dagoen pabilioia irekitzeko lizentzia emateko proposamena (20100050004).

 

Gobernu Batzordeak, 2001eko ekainaren 7an egindako bileran, hauxe erabaki zuen besteak beste:

BAT: Enrique Álvarez Álvarezi, Layme S.L. enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea Itturrin kaleko 51.ean (Itturrin Industrialdea) kokaturiko pabilioia egokitzeko, hartan molde askotariko mintzezko teklatuak eta, halaber, aurre-karatulak eta teklatu antibandalikoak fabrikatzeko jarduera jartzeko xedez, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, jakinarazpenarekin batera bidaltzen zaizkiolarik.

BI: Obrak buruturik, jardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz eta, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.

2010eko urtarrilaren 25ean, Layme, S.L.-k jarduera irekitzeko lizentzia eskatu eta aipatutako erabakian eskatzen zitzaizkion agiriak aurkeztu zituen.

Udaleko teknikariak eginiko txostena aztertu ondoren, Hirigintza, Ingurugiro, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Layme, S.L. enpresari Itturrin kaleko 51. zenbakian dagoen pabilioian molde askotariko mintzezko teklatuak eta, halaber, aurre-karatulak eta teklatu antibandalikoak fabrikatzeko jarduera irekitzeko lizentzia ematea, proterra kokatuta dagoen sail berrian, pabilioian kokatuta dauden gainontzeko itzalgailuak bezalako bat jarri behako delarik.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Auñamendi kaleko 9ko fatxada birgaitzeko obra lizentzia emateko proposamena (2010H0030003).

Yolanda Estevez Martínek, Auñamendi kaleko 9 zk.ko komunitatearen ordezkari gisa, etxearen fatxadak birgaitzeko obra lizentziaren eskaera aurkeztu du, dagokion segurtasun azterketarekin batera.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurugiro, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Yolanda Estévez Martíni, Auñamendi kaleko 9 zk.ko etxeko komunitatearen ordezkari gisa, aipaturiko etxearen fatxadak birgaitzeko obra lizentzia ematea, honako baldintza hauekin:

  • Obrak gauzatzeko epea 50 egunekoa izango da, hasten direnetik zenbatuta.
  • Oinezkoentzat eta ibilgailuentzat beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiekin egingo dira obrak. Horretarako, aldamioak jarri beharko dira, beren babes sareekin.
  • Obra-hondakinak hodien bidez botako dira kontainerrera.
  • Espaloia libre utzi beharko da pertsonak, haur-kotxeak, minusbaliatuak, etab. pasa daitezen.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3.000,50 € ordaindu beharko ditu.(Eraikuntzen gaineko zergarengatik 1.812,50 € eta aldamioengatik 1.188 €

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

 

PERTSONALEKO GAIAK

8.- 2010. urteko Lan Eskaintza Publikoa eta ofizial elektrizista plaza bat oposizio-lehiaketa bidez hornitzeko oinarriak onartzeko proposamena (2010PE080001).

Udal osoko bilkurak 2009ko abenduaren 2an egindako bilkuran, onartu zituen 2010. urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.

Egun hutsik dauden plazak kontuan harturik, eta Enpresa Komiteari kontsulta egin ondoren, gobernu talde honek, 2010. urtean ofizial eletrizista plaza bat eta ofizial igeltsero plaza bat behin betiko betetzeko aurreikuspenak ditu.

Horiek horrela, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Lezoko Unibertsitateko Udaleko 2010. urteko Lan Eskaintza Publikoa onartzea. Lan Eskaintza Publiko hori aurrekontuko dotazioa duten eta karrerako funtzionarioentzat diren lanpostu huts hauetarako da:

  • - Ofizial elektrizista plaza bat (txanda irekia)

 

  • Eskala: Administrazio Berezia.
  • Azpiezkala: Zerbitzu Bereziak.
  • Klasea: Ofizioetako pertsonala.
  • Sailkapen taldea: C taldeko C1 azpitaldea.
  • Hornitzeko era: Lehiaketa-oposizioa.
  • Hizkuntza eskakizuna, derrigorrezkoa: 3., derrigortasun data 2010-01-01.
  • Destino osagarria: 20. eta %20ko Dedikazio Osagarria.
  • - Ofizial igeltsero plaza bat (Barne sustapenez)

 

  • Eskala: Administrazio Berezia.
  • Azpieskala: Zerbitzu Bereziak.
  • Klasea: Ofizioetako pertsonala.
  • Sailkapen taldea: C taldeko C2 azpitaldea.
  • Hornitzeko era: Lehiaketa-oposizioa.
  • Hizkuntza eskakizuna, derrigorrezkoa: 2., derrigortasun data 1997/04/30.
  • Destino osagarria: 18. eta %20ko Dedikazio Osagarria.

BI:Lezoko Unibertsitateko Udaleko elektrizista ofizial plaza lehiaketa-oposizio bidez betetzeko oinarriak onartzea.

HIRU: Udal honetan hutsik dagoen eta 2010. urteko lan eskaintza publikoan barneratutako elektrizista ofizial baten lanpostua hornitzeko lehiaketa-oposizioarekiko deialdia egitea.

LAU:Onartutako Lan Eskaintza Publikoa eta elektrizista ofizial plaza hornitzeko deialdi publikoaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratzea. Lan Eskaintza honen berri emango da baita Estatuko eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA-KULTURA

9.- Oarsoaldeko Hitzari 2010. urterako dirulaguntza emateko proposamena (2010KU080002).

2010eko aurrekontuetan, Oiartzualdeko hedabideen jardueragatik, 2010 ekitaldirako diru laguntza bideratzea jaso zen. Esleipenerako espedientea azterturik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Oarsoaldeko Hitzaren izenean, Maika Rodríguez Tameronek egindako eskaera ontzat jotzea.

BI: 2008-07-15ean Gobernu Batzordean onartutako, aipatu erakundeak eta Lezoko Udalaren artean sinatutako Hitzarmenari dagokion 2010erako dirulaguntzaren guztirakoa 16.800,00 eurokoa izango da eta 301 partidaren (AD-96), kargura egingo da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

 

 

GIZARTE ZERBITZUAK

10.- Familia eskuhartze programa onartzeko proposamena (2010GZ310001).

Ikusirik I.A.F.k egindako eskaera eta gizarte langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea M.L.A.ren (I.A.ren alaba) parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 12 hilabetez.

BI: Orain gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta udalak beregain hartuko du hezitzailearen saioen kostua, guztira 4.614€ (AD-107).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

11.- Fakturen 4. erlazioa.

 

Onartu egin da fakturen 4. erlazioa.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

12.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2009ko otsailaren 23az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna