2010.eko Maiatzaren 18ekoa

Lezon, 2010eko maiatzaren 18an, asteartea, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Urko Lopetegi Campano eta Pili Legorburu Etxegaray.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010eko maiatzaren 4ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- S-1 Sektoreko A-6 eta A-7 partzeletan obra baimenak onartzeko proposamena (2008H0030007).

Luis Arozamena Elorzak, Usukoar Promociones, S.L. enpresaren ordezkari gisa, 2010eko apirilaren 13an, Lezoko Arau Subsidiarioen 1. Sektoreko A6 lursailaren Oinarrizko Exekuzio Proiektua aurkeztu zuen, Francisco González Quintanalek eta Daniel Carballo Estolazak idatzitakoa eta profesionalen elkargoak ikus-onetsitakoa.

Arkitekto aholkulariaren txostenak hauxe dio:

AURREKARIAK

2007ko maiatzean, lizentzia eskatu zen bi bizitzako 4 etxe egiteko 1. Sektoreko A6, A7, A8 eta A9 lursailetan. Hala, 2008ko otsailaren 18an, txosten teknikoa idatzi zen. Txosten horretan, aurkeztutako oinarrizko proiektua aztertu ondoren, agiri osagarriak eskatzen ziren; izan ere, exekuzio proiektuan zehatzago azaldu behar zen, besteak beste, A6, A7 eta A8 lursailen iparraldean, Martizkone baserriaren lurren mugan zeuden lurrei eusteko sistema.

2008ko apirilaren 16an, eskatutako agiriak aurkeztu eta aldeko txostena egin ondoren, Udalak lizentzia eman zion, baldintza honekin: A6, A7 eta A8 lursailen exekuzio proiektuarekin batera, iparraldean zeuden lurren eta gainerako "A" lursailak eusteko azterlan xehatu bat aurkeztu behar zuen.

2009ko azaroaren 27an, "0" kotaraino hondeatzeko lizentzia eskatu zuen, eta exekuzio proiektua eta "A" motako lursail guztiak eusteko proiektua aurkeztu behar zituela jakinarazi zitzaion.

2010eko otsailaren 2an, A6 eta A7 lursailetako Lurrak Mugitzeko Proiektua aurkeztu zen, Raul García Masse ingeniariak idatzitakoa, eta 2010eko apirilaren 23an, berriz, hegala egonkortzeari buruzko Eranskin bat aurkeztu zen, Geikerrek idatzitakoa.

2010eko apirilaren 28an, Raul García Masse ingeniariak idatzi bat bidali zion Udalari, aipatutako lurrak egonkortzeko lanen zuzendaritza uzten zuela jakinarazteko.

2010eko maiatzaren 3an, espedienteari erantsi zitzaion A6 bi bizitzako lursailaren atzealdean horma bat egiteko proiektua, behar bezala ikus-onetsitakoa eta Jose Eskizia Olaziregik idatzitakoa.

TXOSTENA

Orain aurkeztu den Exekuzio Proiektuak garatu egiten ditu A6, A7 eta A8 lursailen Oinarrizko Proiektuan zehaztu diren A6 lursailaren zehaztapenak, eta bete egiten da kokapenari, oinplano okupazioari, eraikinen profilari, altuerei, hegalei, mugekiko distantziei eta eraikigarritasunari buruz ezarritakoa (A-mendebaldea- etxebizitzaren sotoaren eraikigarritasuna izan ezik, 23.47 m² handitzen baita).

Era berean, Oinarrizko Proiektuan aurreikusten ez diren alderdietan, Eraikuntzaren Kode Teknikoa betetzen dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu da, baina ez du Hondakinak Kudeatzeko Planik.

Raul García Masse ingeniariak egindako proiektuan zehazten den lurren mugimenduari dagokionez, bertan adierazitako guztia egiteko beharrezkoa den oinarrizko agiri tekniko guztiak daude. Aurrekontua 106.522,44 eurokoa da.

"A6" lursailaren iparraldeko hegalaren lurrari eusteko, honakoa proposatzen du proiektuak: 4,70 metroko altuera duen horma bat eta belarrez jantzitako 1v/1h-ko ezponda bat egitea, ondoko ezpondaren muturreraino, A6 eta A7 lursailetako lurrak mugitu ondoren.

Aipatutako proiektuak baditu eskatzen diren oinarrizko agiri guztiak, justifikazioko memoria, Hondakinak Kudeatzeko Plana, Segurtasunari eta Osasunari buruzko Azterlana, Baldintza Agiri, Planoak eta Aurrekontua (36.612,60 €).

Beraz eta lehen esandako guztia kontuan hartuta, ondorengo proiektu eta lanen aldeko txostena egin dut:

1.- A6 lursailean bi bizitzako eraikina egiteko proiektua.

2.- A6 eta A7 lursailetako lurren mugimendua, 106.522,44 euroko aurrekontua duena.

3.- A6 lursaileko lurrak eusteko hormaren proiektua, 36.612,60 euroko aurrekontua duena.

Horiek horrela, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: A6 lursailean bi bizitzako eraikina egiteko aurkeztu den proiektuaren aldeko txostena egitea.

BI: A6 eta A7 lursailetako lurrak mugitzeko obra lizentzia ematea.

HIRU: A6 lursaileko lurrak eusteko horma egiteko obra lizentzia ematea.

LAU: Obra horiek hasi aurretik, ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira:

1.- A6 lursailean bi bizitzako eraikina egiteko proiektuari dagokion Hondakinak Kudeatzeko Plana.

2.- Sokak jartzeko planoa.

3.- 1V/1H-tik gorako ezpondekin A7 eta A8 lursailetan hondeatutako lurren egonkortasuna egiaztatzen duen agiri teknikoa.

BOST: Lurrak mugitzeko obra lizentzia dela-eta eraikuntzen gaineko zergarengatik 5.326,12 € ordaindu beharko ditu eta horma eraikitzeagatik 1.830,63 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Herri Eskolako eraikuntzaren energia aurrezkirako argiteriaren instalakuntza Inergetika enpresari esleitzeko proposamena (2010H007002).

Azaroaren 25eko 09/846 Alkatetza-erabakiaren bidez, udal arkitekto teknikoak izenpetutako memoria onartzeko erabakia hartu zen. Bertan, energia aurrezteko asmoz Herri Eskolako argiztapen orokorraren instalazioa abian jartzeko lanak azaltzen ziren.

Era berean, erabaki zen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eskatzea aipatutako lanak finantzatzeko diru-laguntza.

2010eko martxoaren 4an, Herri Eskolako argiztapen instalazioan energia aurrezteko lanen %90eko diru-laguntza ematen zigutela jakinarazi ziguten.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Inergetika enpresari esleitzea energia aurrezteko asmoz Herri Eskola eraikinaren argiztapen orokorraren instalazioa egiteko eta abian jartzeko lanak, 57.961,20 euroren truke (AD-242).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Herri Eskolako argiteri orokorraren instalakuntza Electricidad Etxandiri esleitzeko proposamena (2010H007002).

Azaroaren 25eko 09/846 Alkatetza-erabakiaren bidez, udal arkitekto teknikoak izenpetutako memoria onartzeko erabakia hartu zen. Bertan, behe tentsioari buruzko araudia betetzeko asmoz Herri Eskolako argiztapen orokorraren instalazioa egiteko eta abian jartzeko lanak azaltzen ziren.

Era berean, erabaki zen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eskatzea aipatutako lanak finantzatzeko diru-laguntza.

2010eko martxoaren 4an, Herri Eskolako argiztapen instalazioan energia aurrezteko lanen %90eko diru-laguntza ematen zigutela jakinarazi ziguten.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Electricidad Etxandi enpresari esleitzea behe tentsioari buruzko araudia betetzeko asmoz Herri Eskola eraikinaren argiztapen orokorraren instalazioa egiteko eta abian jartzeko lanak, 16.743,85 euroren truke, BEZ barne, (AD-243).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Txulotxo kaleko 6an egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia emateko proposamena (2009H0300008).

Fidenciano Miguel Pérezek, Txulotxo Kaleko 6, behean, lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Fidenciano Miguel Pérezi, Txulotxo Kaleko 6, beheko lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2005ko uztailaren 15eko Alkatetzaren 05/331 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2005eko uztailaren 22an hitzarmena izenpetu zuen Fidenciano Miguel Pérezekin, Txulotxo Kaleko 6, beheko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Azaroaren 8an, Alkatetzaren 05/508. ebazpenaren bitartez, Fidenciano Miguel Pérezi, Txulotxo Kaleko 6an, behen solairuan, dagoen lokalean, etxebizitza egiteko obra lizentzia eman zitzaion.

Arkitekto aholkulariaren txostena kontuan edukirik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Fidenciano Miguel Pérezi, Txulotxo Kaleko 6ko beheko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Fidenciano Miguel Pérezi, Txulotxo Kaleko 6ko beheko lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 52,36 euro.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Arretxe kaleko 1 zenbakian etxabean dagoen 1 zenbakidun etxebizitza, erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu bezala behin betikoz kalifikatzeko proposamena (2007H0300021).

José Carlos Da Silva Nobregak, Arretxe kaleko 1 zenbakian etxabean dagoen 1 zenbakidun etxebizitza, udal etxebizitza tasatu bezala kalifikatzea eskatzen du.

Etxebizitza hau, Lezoko Udalak 2003ko apirilaren 11n eginiko Osoko Bilkuran onartu zuen Ordenan­tza­ren xedapenen arabera bilakatu den lokal bat zen.

Bestalde, Lezoko Udalak onartu ondoren 2009ko otsailak 18an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko udal ordenantzaren berrikuspeneko Aldi Baterako Xedapenak zera xedatzen du:.

Lezoko Udalak 2003ko apirilaren 11n eginiko Osoko Bilkuran onartu zuen Ordenan­tza­ren xedapenen arabera etxe­bizi­tza bilakatu diren lokalek udal etxe­bizi­tza tasatuen erregimenari heldu ahal izango diote betiko kalifikazioa lortu ondoren, Lezoko Udal Etxe­bizi­tza Tasatuak Arau­tzen dituen Udal Ordenan­tzak zehaztutako baldin­tze­tan.

Kasu horietan, udal etxe­bizi­tza tasatuaren betiko kalifikazioa lortu ondoren, haien erregimen juridikoa aplikatuko zaie, eta lehentasunez erosteko eta ­atzera eskura­tzeko eskubideei dagokienez, etxe­bizi­tza bihurtu den lokalaren jabearen eta Udalaren artean hitzar­tutakoaren ordez udal etxe­bizi­tza tasatuen erregimen juridikoan zehaztutakoa beteko da.

Lezon indarrean dagoen Udal Etxebizitza Tasatuak arautzen dituen ordenantzak xedatzen duena kontuan izanik

Beraz, udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: José Carlos Da Silva Nobregak eskatu bezala, Arretxe kaleko 1 zenbakian etxabean dagoen 1 zenbakidun etxebizitza, erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu bezala behin betikoz kalifikatzea ondorengo baldintzetan:

1. Udal Etxebizitza Tasatua kalifikatzearen ondorioak.

Legeak xedaturikoaren arabera, etxebizitza hau eta, kasuan kasu, harekin loturiko garaje eta trastelekuak barne, etxebizitza babestuen kalifikazioa izango du beti. Horren­bestez, Lezoko Udal Etxebizitza Tasatuen Ordenantzan zehaztutako gehieneko eskualdatze prezioari eta lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideari loturik egongo da beti, lehenik, Udalaren edo Administrazio jardulearen alde eta, subsidiarioki, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde.

Etxebizitza hau hiri-lurzoruan finkatutako eremu jakin batzuetan dauden lokaletan etxebizitza-erabilera baimentzeko ordenantza arau-emailea aplikatzearen ondorioz udal baimenetatik datorrenez 1,8 indizera iritsi ahal izango dira. Etxebizitza honi loturiko garaje eta trastelekuei dagokionez oinarrizko salneurriaren 0,25 indizea ezingo du gainditu.

2. Lehentasunez erostea eta atzera eskuratzea.

Etxebizitza honen titularrek, edozein dela ere haien erregimena, Udalari edo Administrazio jarduleari eta, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko titular subsidiario gisa, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorrari jakinarazi beharko diete besterentzeko erabakia, ezarritako prezioa eta ordaintzeko era eta aurreikusitako eskualdatzearen gainerako funtsezko baldintzak azalduta, eta baita helbidea ere jakinarazpenak bidaltzeko ondorioetarako, atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izateko.

Eskubide hori bi hilabeteko epean gauzatu beharko da, jakinarazpena Udalaren, Administrazio jardulearen eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistroan sartu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Halaber, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea gauzatzeko adierazitako epe horretan, udalak UETen titularrek etxebizitza nori besterendu behar dioen zehazteko ahalmena izango du. Norbanako hau etxebizitza tasatuen erregistroan izen emanda beharko du egon eta zozketaren bidez hautatuko da edo aurretik egindako zozketa baten ondorioz esleitu gabekoen zerrendan dagoenean, zozketa beran ezarritako lehentasun irizpidea kontuan izanda.

Aurreko paragrafoak aipagai duen epean ez bada lehentasunez erosteko eskubidea gauzatzearen inguruan berariazko erabakia hartu dela jakinarazi, aurreikusitako besterentzea egin ahal izango da askatasun osoz, Lezoko udal etxebizitza tasatuen ordenantzaren 8, 9, 13 eta 16 artikuluek xedatzen dituzten baldintzak derrigorrez bete beharraren kaltetan gabe.

Artikulu honetan eskaturiko jakinarazpena ez bada egin edo legeak derrigorrezkotzat hartzen duen edukiren bat ez bada adierazi, edo eskualdatzeko ordaindutako prezioa txikiagoa bada edo baldintzak dagokion Administrazioari jakinarazitakoak baino kostu txikiagokoak badira, administrazio horrek atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izango du bi hilabeteko epean, besterentzearen berri izan eta biharamunetik hasita.

3. Erregistroan inskribatzea.

Etxebizitza hau udal etxebizitza tasatu bezala kalifikatzea baldintzatua dago etxebizitzaren eta harekin loturiko garaje eta trastelekuen erregimena eta gehieneko prezioa eskatzaileak dagokion Jabetza-erregistroari jakinarazteari, ondasun horietan jasota gera dadin eta erregistroaren publikotasuna egokitzat jotzen den moduan egin dadin, lehenik, Udalak edo Administrazio jarduleak eta, beti ere, subsidiarioki Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea duela, eta lur horiek, beti ere, Ordenantza honetan zehazturiko gehieneko eskualdatze prezioaren muga bete behar dutela jakinarazteko.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Polentzarrene kalea 2 (1-C) zenbakian etxabean etxebizitza egiteko obra lizentzia emateko proposamena (2010H0030009).

Arkaitz Retegui Hernández y Laura Gatón Villafruelak, obra lizentzia eskatu dute Polentzarrene kalea 2 (1-C) zenbakian etxabean etxebizitza bat eraikitzeko.

Etxebitzitza honek ondorengo azalera eraikia du: 59,58 m².

Era berean, lokal honen Udal Etxe­bizi­tza Tasatuaren Behin-behineko Kalifikazioa eskatu dute.

Aipatu etxebizitza egiteko lokalean erabilera aldaketa onartua du udalak 2010/121 Alkatetza Dekretuaren bitartez.

Lezoko indarrean dagoen bizitegirako hiri lurzoruko hainbat eremutako lokaletan hirugarren sektoreko erabileratik etxe­bizi­tza erabilerara alda­tzeko ordenan­tza­ berrikusiaren 6. artikuluak xedatzen duena kontuan izanik.

Halaber, Lezon indarrean dagoen Udal Etxebizitza Tasatuak arautzen dituen ordenantzak xedatzen duena kontuan izanik

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Arkaitz Retegui Hernández y Laura Gatón Villafruelari, Polentzarrene kalea 2 (1-C) zenbakian etxabean arestian adierazitako etxebizitza egiteko obra lizentzia ematea.

BI: Aipatu etxebizitza honi Udal Etxe­bizi­tza Tasatuaren behin-behineko Kalifikazioa ematea, ondorioz etxebizitza honen gehienezko salmenta prezioak ezingo du 1,8 indizea gainditu, eskualdatzeko unean indarrean dagoen Erregimen Orokorreko BOEn gehieneko prezioari dagokionean.

HIRU: Arkaitz Retegui Hernández y Laura Gatón Villafruelari jakinaraztea, etxebizitza hau Udal Etxebizitza Tasatua bezala kalifikatzeak besteak beste zera dakarrela:

1. Kalifikazioa

Hala Erregimen Orokorreko nola Erregimen Bereziko Udal Etxebizitza Tasatuaren Kalifikazioa Tokiko Gobernu Ba­tzarraren erabakiaren bidez ezarriko da, sustatzaileak eskatuta.

Hirigintza plangintzak xede horretarako espresuki kalifikaturiko lurzoruetan sustatzen diren etxebizitzen Behin-behineko Kalifikazioarekin batera, eraikitzeko lizentzia eskatu behar da, lizentzia hori ez baita emango ez bada eskatzen edo Kalifi­kazioa ez bada egokitzat hartzen.

Behin-behineko Kalifikazioaren dokumentuan etxebizitza bakoitzaren gehieneko salmenta prezioa zehaztuko da, eta egokituz gero harekin loturiko garaje eta trastelekuak aintzat hartuta.

Lehen aldiz erabiltzeko hirigintza lizentzia lortzeko, ezinbestekoa izango da, sustatzaileak eskatuta, aurrez edo aldi be­rean eskuratzea Erregimen Orokorreko edo Erregimen Bereziko UET direla adierazten duen Betiko Kalifikazioa, eta gainera, etxebizitza Behin-behineko Kalifikazioaren arabera egin dela egiaztatu beharko da.

Hirigintza plangintzak erabilera horretarako espresuki kalifikatu ez dituen lurzoruetan sustatzen diren etxebizitzak UET gisa kalifikatu ahal izango dira edozein momentutan, eta Kalifikazioa lortu ondoren, haien erregimen juridikoa aplikatuko zaie. Kasu honetan ez da kalifikazioa lortzeko oztopo izango autonomia erkidegoko Administrazioak Babes Ofizia­leko Etxebizitza Tasatuetarako (BOET) ezarritako baldintza teknikoak eta diseinu baldintzak, eta horrelakorik ezean, Erregimen Orokorreko BOErako ezarritakoak, ez betetzea.

2. Udal Etxebizitza Tasatua kalifikatzearen ondorioak.

Legeak xedaturikoaren arabera, UET gisa kalifikaturiko etxebizitzek, haiekin loturiko garaje eta trastelekuak barne, etxebizitza babestuen kalifikazioa izango dute beti. Horren­bestez, Ordenantza honetan zehaztutako gehieneko eskualdatze prezioari eta lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideari loturik egongo dira beti, lehenik, Udalaren edo Administrazio jardulearen alde eta, subsidiarioki, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde.

Bizien artean bigarrenez edo aldi gehiagotan eskualdatutako UETen gehieneko prezioa 5 eta 6 artikuluak xedatzen dituen dagokion honako irizpide hauek aplikatu ondoren ezarritakoa izango da:

EOUETak: Ezin izango dute 2 indizea gainditu, eskualdatzearen unean indarrean dagoen Erregimen Orokorreko BOEn gehieneko prezioari dagokionean. Sustapen pribatukoak direnean, 2,2 indizera iritsi ahal izango da. Haiekin loturiko garaje eta trastelekuei dagokienean, Ordenantza honen 5. artikuluan zehaztutakoa beteko da.

Etxebizitzetarako hiri-lurzoruan finkatutako eremu jakin batzuetan dauden lokaletan etxebizitza-erabilera baimentzeko ordenantza arau-emailea aplikatzearen ondoriozko udal baimenetatik datozenean 1,8 indizera iritsi ahal izango dira.

EBUETak: Ezin izango dute gainditu aplikatu beharreko autonomia erkidegoaren araudiak BOETetarako zehaztutakoa. Nolanahi ere, ezin izango dute 1,7 indizea gainditu, eskualdatzeko unean indarrean dagoen Erregimen Orokorreko BOEn gehieneko prezioari dagokionean. Haiekin loturiko garaje eta trastelekuei dagokienean, Ordenantza honen 6. artikuluan zehaztutakoa beteko da.

Etxebizitzak azalera jabetzaren erregimenean lagatzen direnean, bigarren edo geroagoko eskualdatzeetan, hasierako erosketan ordaindutakoa izango da gehieneko prezioa, kontsumo prezioen indizearen aldaketa aplikatuta eguneratua eta honako kopuru hauek kenduta:

- Urteko 100eko 0,5 lehen 30 urteetan.

- Urteko 100eko 1 hurrengo 20 urteetan.

- Urteko 100eko 2,6 azken urteetan.

Ondasun higiezinean egin diren hobekuntzek eta mantentze lanek, horrelakorik egin bada, handitu egingo dute besterentzeko prezioa, baldin eta udal Administrazioak ondorio horietarako aurrez onartu baditu, haien balorazioa eta balio galera zehazturik.

3. Lehentasunez erostea eta atzera eskuratzea.

- UETen titularrek, edozein dela ere haien erregimena, Udalari edo Administrazio jarduleari eta, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko titular subsidiario gisa, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorrari jakinarazi beharko diete besterentzeko erabakia, ezarritako prezioa eta ordaintzeko era eta aurreikusitako eskualdatzearen gainerako funtsezko baldintzak azalduta, eta baita helbidea ere jakinarazpenak bidaltzeko ondorioetarako, atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izateko.

Eskubide hori bi hilabeteko epean gauzatu beharko da, jakinarazpena Udalaren, Administrazio jardulearen eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistroan sartu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Halaber, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea gauzatzeko adierazitako epe horretan, udalak UETen titularrek etxebizitza nori besterendu behar dioen zehazteko ahalmena izango du. Norbanako hau etxebizitza tasatuen erregistroan izen emanda beharko du egon eta zozketaren bidez hautatuko da edo aurretik egindako zozketa baten ondorioz esleitu gabekoen zerrendan dagoenean, zozketa beran ezarritako lehentasun irizpidea kontuan izanda.

Aurreko paragrafoak aipagai duen epean ez bada lehentasunez erosteko eskubidea gauzatzearen inguruan berariazko erabakia hartu dela jakinarazi, aurreikusitako besterentzea egin ahal izango da askatasun osoz, ordenantza honetako 8, 9, 13 eta 16 artikuluek xedatzen dituzten baldintzak derrigorrez bete beharraren kaltetan gabe.

Artikulu honetan eskaturiko jakinarazpena ez bada egin edo legeak derrigorrezkotzat hartzen duen edukiren bat ez bada adierazi, edo eskualdatzeko ordaindutako prezioa txikiagoa bada edo baldintzak dagokion Administrazioari jakinarazitakoak baino kostu txikiagokoak badira, administrazio horrek atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izango du bi hilabeteko epean, besterentzearen berri izan eta biharamunetik hasita.

4. Kontratuak onestea.

UETak lagatzeko kontratu guztiak, bai jabetza osoan bai azalera jabetzan egiten direnak, bai alokairuan ematen direnak, udal Administrazioak ontzat hartu beharko ditu, ontzat hartu gabe ezin izango baitira Jabetza-erregistroan sartu.

5. Erregistroan inskribatzea.

UETen behin-betiko Kalifikazioa -bertan etxebizitzen eta haiekin loturiko garaje eta trastelekuen erregimena eta gehieneko prezioa zehaztuko da- jakinaraziko dio Udalak dagokion Jabetza-erregistroari, ondasun horietan jasota gera dadin eta erregistroaren publikotasuna egokitzat jotzen den moduan egin dadin, lehenik, Udalak edo Administrazio jarduleak eta, beti ere, subsidiarioki Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea duela, eta lur horiek, beti ere, Ordenantza honetan zehazturiko gehieneko eskualdatze prezioaren muga bete behar dutela jakinarazteko.

LAU: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu beharko du, agiri hauekin batera:

  • Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.
  • U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.
  • Eraikuntza berriaren argazkiak.
  • Obra berriaren Eskriturak.

BOST: 1.810,35€ ordaindu beharko dituzte eraikuntza zerga moduan eta 441.81€ obra handiko tasa moduan (obra txikiko tasa ordaindu zen (49.09€) obra handiko tasaren ordez (490,90€).

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Patxilaborda baserriaren zati bat eraberritzeko lizentzia onartzeko proposamena (2007H0030008).

José Mª Otaño Ezeizak eta Alazne Sein Corderok, 2010eko urtarrilaren 14an, Patxilaborda baserria eraberritzeko agiri osagarriak aurkeztu zituzten, hau da, Segurtasunari eta Osasunari buruzko Oinarrizko Azterlana eta Eraikuntza eta Eraiste Hondakinak Kudeatzeko Azterlana. Bi agiri horiek proiektuaren egileak -arkitektoa denak- idatzi zituen, eta lehena baino ez dago Arkitektoen Elkargo Ofizialak izenpetuta.

Arkitekto aholkulariak egindako txosten teknikoak honela dio: "eskaera aztertu dut eta indarrean dagoen Araudiarekin eta espediente administratiboarekin bat etorriz, hauxe esan behar dut:

AURREKARIAK

2007ko apirilaren 18an, José Mª Otaño Ezeizak eta Alazne Sein Corderok obra lizentzia eskatu zuten baserria eraberritzeko, eta oinarrizko proiektua aurkeztu zuten.

2007ko azaroaren 14ko Tokiko Gobernu Batzarrak, udal teknikariaren txostena aztertu ondoren, adierazi zien interesatuei, Patxilaborda baserria eraberritzeko obra lizentzia eta jarduera lizentzia eskuratzeko, aurrez aurkeztu beharko zituztela bai exekuzio proiektua eta baita landa turismoko apartamentu jarduerarena ere.

2009ko martxoaren 13an, Lezoko Sagasti bailarako 9. zenbakian dagoen Patxilaborda baserria eraberritzeko exekuzio proiektua aurkeztu zuten.

2009ko apirilaren 29an, udal teknikariak txostena egin zuen. Txosten horren arabera, obra lizentzia eman aurretik, jarduera lizentzia eta landa apartamentu sailkapena lortu behar zen.

Era berean, Azterlan hauek zehazten dituzten proiektuaren eranskinak aurkeztu behar zituzten: Segurtasunari eta Osasunari buruzko Azterlana edo Oinarrizko Azterlana, hala badagokio, eraikuntza lanetan segurtasun eta osasunaren alorrean bete beharreko gutxieneko neurriak ezartzen dituen urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuarekin bat etorriz, eta Hondakinak Kudeatzeko Azterlana, eraikuntza eta eraiste lanen hondakinak sortzea eta kudeatzea arautzen duen 105/2008 Errege Dekretuarekin bat etorriz (2008ko otsailaren 14an sartu zen indarrean).

Orain aurkeztutako dokumentazioak eskatutako hiru baldintzetatik bi betetzen ditu: Segurtasunari eta Osasunari buruzko Oinarrizko Azterlana eta Hondakinak Kudeatzeko Azterlana; Landa Apartamentu jarduera lizentziari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, 2008ko otsailaren 19an, aldeko txostena egin zuen, izan ere, Alazne Sein Corderok galdetu zuen ea jarduera baimentzeko eskaera aurkeztuz gero, jarduera lehen kategoriako landa apartamentu multzo gisa ezar zitekeen.

Hori dela-eta eta kontuan hartuta apartamentu jarduera lurzoru ez urbanizagarrian ezartzea soilik Eusko Jaurlaritzak baimendu dezakeela, betiere nekazaritza erabilerari lotuta dagoenean, Udalbatzari hauxe proposatzen zaio: Patxilaborda baserria eraberritzeko lanen eta landa apartamentu jardueraren espedientearekin jarraitzeko".

Bestalde, 2010eko apirilaren 9ko 64. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Patxilaborda baserria eraberritzeko obra lizentzia eskaera hau argitaratu zen, eta jendaurrean jarri zen hogei egunez. Epe horretan, ordea, ez da erreklamaziorik aurkeztu.

Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Obra lizentzia ematea José Mª Otaño Ezeizari eta Alazne Sein Corderori Patxilaborda baserriaren zati bat eraberritzeko, bost landa turismoko apartamentu egokitzeko eta jabeentzako etxebizitza bat egiteko.

BI: Era berean, José Mª Otaño Ezeizari eta Alazne Sein Corderori ematea, Landa Turismoko Apartamentu jarduera lizentzia.

HIRU: Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Turismoko Apartamentu jarduera lizentzia lortu beharko dute.

LAU: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu eta ondorengo dokumentuekin batera aurkeztu beharko du:

  • Obra berriaren Eskriturak.
  • Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.
  • U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.
  • Eraikuntza berriaren argazkiak.

BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 15.314,55 € ordaindu beharko dituzte. (Eraikuntzen gaineko zergarengatik 14.590,55 € eta jarduera irekitzeko lizentziarengatik 724 €).

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

9.- Familia eskuhartze programarako eskaera onartzeko proposamena (2010GZ310003).

Ikusirik interesatuak egindako eskaera eta gizarte langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea intereratuaren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan, luzatzeko aukerarekin.

BI: Orekagune gabineteak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du hezitzailearen saioen kostua, guztira 4.806,7€ (AD-276).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

10.- Fakturen 15. erlazioaren onarpena.

Onartu egin da fakturen 15. erlazioa.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

11.- Herritarren parte-hartze sustatze-lanak Elhuyar Zubize, S.L.U.ri esleitzeko proposamena (2010ID130002).

 

Herritarren parte hartzea sustatzeko proposamena eta espedientea azterturik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Herritarren parte hartzea sustatzeko ELHUYAR Zubize, S.L.U. enpresak egin duen proposamena onartzea.

BI: Herritarren parte hartzea sustatzeko aholkularitzaren kontratazioa egitea, munta txikiko kontratu bitartez.

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea 21.129,71 € (AD-271), BEZ barne, eta lanak Elhuyar Zubize, S.L.U. enpresari esleitzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010eko maiatzaren 4az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

 

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna