2010.eko Ekainaren 15ekoa

Lezon, 2010ko ekainaren 15ean, asteartea, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Mª Pilar Legorburu Etxegarai eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010eko ekainaren 1ean egindako bilkurako akta onartzea.

2010eko ekainaren 1eko aktan, Ludoteka eta udaleku irekien kudeaketaren behin behineko esleipenari buruzko gaian (2010KU170001), hemen heldu den puntua ezabatu egin behar da:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 2.050 € (udalekuak) eta 750 € (ludoteka).

Aldaketa hau egin eta gero, akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Eguneko zentroa eta apartamentu babestuen obrei dagokien 6. ziurtapena (2008H0110003).

Eguzki Eraikuntzak S.L.k, eguneko zentroa eta apartamentu babestuen obrei dagokion 6. ziurtapena aurkeztu ditu.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Eguneko zentroari dagokion 6. obra ziurtapena onartzea, 14.147,20 € direlarik. (ADO-99-542).

BI: Apartamentu babestuei dagokion 6. obra ziurtapena onartzea, 63.326,42 € direlarik. (ADO-99-539).

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- S-1 Sektoreko 2. faseko urbanizazio-obrei dagokien 4. ziurtapena onartzeko proposamena (2009H0120001).

 

U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokion 4. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako 4. ziurtapena onartzea, 83.567,04 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99- 534).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Ikastetxea jartzeko jarduera lizentzia emateko proposamena (2010H0040002).

Peio Egaña Sarobek, Pasaia-Lezo Lizeoa I.K.E.ren ordezkari gisa, jarduera lizentzia eskatu zuen 4. Sistema Orokorrean (Auñamendi kaletik hurbil) egiten ari diren eraikinean ikastetxea jartzeko.

Aldameneko bizilagunei jakinarazi zaie, eta arauzko epean ez dute inolako alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

Udal teknikariaren txostena aztertu ondoren, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Peio Egaña Saroberi, Pasaia-Lezo Lizeoaren ordezkari den aldetik, jarduera lizentzia ematea 4. Sistema Orokorrean (Auñamendi kaletik hurbil) egiten ari diren eraikina ikastetxe gisa jartzeko. Nolanahi ere, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

  • Suteen aurkako detektagailuak jarri izanaren ziurtagiria.
  • Alarmak jarri izanaren ziurtagiria.
  • Suteak detektatzeko enpresa espezializatuarekiko mantenimendu kontratua.

BI: Obra amaitutakoan, jardueraren irekiera lizentzia eskatu behar izango da.

HIRU: Halaber, lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu behar izango da, Tokiko Gobernu Batzarraren 2010eko otsailaren 8ko erabakiaren jakinarazpenean, eraikitzeko lizentzia emateari buruzkoan, adierazitako dokumentazioa aurkeztuta.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Perrenean hormigoi-pista egiteko obren esleipena onartzeko proposamena (2010H0070003).

 

Perrenean horma eusteko harri-lubeta eta bide bazterra duen hormigoizko pista eraikitzeko, Construcciones Galdianok aurkeztutako aurrekontua ikusirik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Construcciones Galdiano, S.A.ri obra esleitzea, Perrenean hesi bazterra eta harri-lubeta duen hormigoizko pista eraikitzo, 430408,88 euroko kopuruarekin (AD-353):

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Irekitze tasaren likidazioaren akatsa zuzentzeko proposamena (2007H0030008).

 

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko maiatzaren 18an, obra lizentzia eman zien José Mª Otaño Eceizari eta Alazne Sein Corderori, Patxilaborda baserriaren zati bat birgaitzeko; hain zuzen ere, landa turismoko bost apartamentu egokitzeko eta jabeentzako etxebizitza bat egiteko.

Halaber, landa turismoko apartamentu jarduera lizentzia eman zien José Mª Otaño Eceizari eta Alazne Sein Corderori.

Jardueraren irekiera lizentziaren likidazioan akatsa ikusi denez, aldi berean, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: 2010eko maiatzaren 18ko Tokiko Gobernu Batzarraren 8. puntuko bosgarren atala zuzentzea. Honen ordez:

"Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 15.314,55 € ordaindu beharko dira (eraikuntzen gaineko zergarengatik 14.590,55 € eta jardueraren irekiera lizentziarengatik 724 €). Hau jarri behar du:

"Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 15.851,61 € ordaindu beharko dira (eraikuntzen gaineko zergarengatik 14.590,55 € eta landa turismoko apartamentuen irekiera lizentziarengatik 1.261,06 €).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALEKO GAIAK

7.- Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskolako 2010/2011 ikasturteko lan eta eskola egutegia onartzeko proposamena (2010PE060003).

Xanti Espina Anduezak, "Tomas Garbizu" Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak, 2010/2011 ikasturteko lan eta eskola egutegiaren proposamena aurkeztu du.

Egutegia, Udalhitzek, Udal Kontserbatorioetako eta Musika Eskoletako arautakoaren arabera egin da, eta langileen ordezkariaren, eta Irakasleen Klaustroaren oniritsia jaso du.

Horiek horrela, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea "Tomas Garbizu" Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2010/2011 ikasturteko lan eta eskola egutegia.

BI: Interesatuei akordio honen berri ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

8.- Fakturen 21. erlazioa.

 

Fakturen 21. erlazioa onartu egin da.

 

EUSKARA-KULTURA

9.- 2010ko Mendeskote jaietarako onartutako dirulaguntza bat bertan behera uzteko proposamena (2010KU010001).

Zinegotzi honen proposamenari jarraiki, 2010/05/04ko Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen Murixka dantza taldearentzat bi 1.000€ko dirulaguntza ematea. Gerorako, Talde honek antolatu behar zuen ekitaldietako bat (Euskal Ezkontza) bertan behera utzi behar zuela iragarri zion udalari. Kultura sailak Kontuhartzailetza saila jakinaren gainean jarri zuen ordainketa egin ez zezan.

Aurreko guztiaren harira, eta Kultura, Gazteria eta Kirola saileko zinegotzi delegatuak proposaturi, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 2010/05/04ko Tokiko Gobernu Batzordeak Murixka Dantza Taldeari 1.000€ko dirulaguntza emateko erabakia bertan behera uztea (1036 sarrera erregistroa, AD-199).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Kultura eta Gazteria zinegotziarengana jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

TOMAS GARBIZU MUSIKA ESKOLA

10.- 2009-2010 ikasturteko memoriaren onarpena.

Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskolako Eskola Kontseiluak ekainaren 10ean egindako bileran onartutako 2009/2010 ikasturteko memoria onartu du Tokiko Gobernu Batzarrak.

11.- 2010/2011 ikasturteko planaren onarpena.

 

Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskolako Eskola Kontseiluak ekainaren 10ean egindako bileran onartutako 2010/2011 ikasturteko plana onartu du Tokiko Gobernu Batzarrak.

12.- 2010/2011 eskaintza balioetsiaren onarpena.

Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskolako Eskola Kontseiluak ekainaren 10ean egindako bileran onartutako 2010/2011 eskaintza balioetsia onartu du Tokiko Gobernu Batzarrak.

13.- Eskolako heziketa proiektuaren onarpena.

Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskolako Eskola Kontseiluak ekainaren 10ean egindako bileran onartutako eskolako heziketa proiektua onartu du Tokiko Gobernu Batzarrak.

14.- Matrikulazio araudiaren onarpena.

Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskolako Eskola Kontseiluak ekainaren 10ean egindako bileran onartutako matrikulazio araudia onartu du Tokiko Gobernu Batzarrak.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

15.- Alkatearen D10/00456 dekretuaren berrespena, energia elektrikoaren kontsumoa murrizteko obren esleipenari buruzkoa (2010ALO30048).

Dekretu horren bidez energia elektrikoaren kontsumoa murrizteko hiru obra esleitzen dira (Ipintza industrialdean, Saldise Plazan eta Jaizkibel Hiribidean). Hiru obretarako dago dirulaguntza.

Idazkariak ohartarazi du esleitutako obra batek, 36.217,60 eurokoak, ez duela txosten ekonomikorik, ADrik.

Tokiko Gobernu Batzarkideak berrestu egin dute dekretua.

 

16.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010eko ekainaren 1az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna