2010.eko Urriaren 19ekoa

Lezon, 2010eko urriaren 19an, asteartea, 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Mª Pilar Legorburu Etxegarai eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010eko urriaren 5ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Barne dekorazio eta diseinuko proiektuak egiteko bulegoa jartzeko obra eta jarduera lizentzia baimena emateko proposamena (2010H0040003).

Mercerdes Murillo Garcíak hala eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea aztertu da. Izan ere, Mercerdes Murillo Garcíak dekorazioko eta diseinuko proiektuak egiteko bulegoa jarri nahi du Arretxene kaleko 4. zenbakiko H erdisotoan. Udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Ez onartzea, teknikariak egindako txostenaren arabera, Juan Luis Urkizu Urretabizkaiak Arretxene kaleko 4. zenbakiko bizilagunen izenean aurkeztu dituen alegazioak.

BI: Ez onartzea, ez eta ere, teknikariak egindako txosten arabera, Arretxene kaleko 4. eta 5. zenbakietako bizilagunek aurkeztu dituzten alegazioak.

HIRU: Mercerdes Murillo Garcíari obra eta jarduera lizentzia ematea Arretxene kaleko 4. zenbakiko H erdisotoan barne dekorazioko eta diseinuko proiektuak egiteko bulegoa jartzeko, baldintza hauek betetzekotan:

1.- Lokala ez da inolaz ere etxebizitza gisa erabiliko, ez baititu betetzen indarrean dauden baldintza teknikoak. Beraz, lizentzia honen xede den jarduerarako baino ez da erabiliko, hau da, barne dekorazioko eta diseinuko proiektuak egiteko bulegoa jartzeko.

2.- Etxeko jabeen edo presidentearen baimena beharko du kanpoko hodia jartzeko. Hodi hori proiektuan aurreikusita dago eta patioko fatxadatik igaroko da.

LAU: Lokalaren ur harrera lizentzia eskatu beharko du.

BOST: Lanak amaitu ondoren, jarduera irekitzeko lizentzia eskatu beharko du, eta baita obra bukaerako ziurtagiria ere, emandako obra lizentziarekin bat etorriz.

SEI: Erabaki honen berri ematea alegazioak aurkeztu dituztenei, hau da, Juan Luis Urkizu Urretabizkaiari, Arretxene kaleko 4. zenbakiko bizilagunen izenean, eta Arretxene kaleko 4. eta 5. zenbakietako bizilagunei.

ZAZPI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.756,20 euro ordaindu beharko ditu. (Eraikuntzen gaineko zerga gisa 1.032,20 euro eta irekitzeko tasa gisa 724 euro).

ZORTZI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- S-1 Sektoreko C-1 partzelako 20 etxebizitza tasatuen exekuzio proiektua onartzeko proposamena (2010H0030001).

 

Gaia mahai gainean utzi da.

 

4.- S-1 Sektoreko C-1 partzelako 20 etxebizitza tasatuen esleipenerako baldintza agiria onartzeko proposamena (2010H0290002).

Gaia mahai gainean utzi da.

KONTUHARTZAILETZA

5.- Berraztertzeko errekurtsoa onartzeko proposamena, Lezoko S-1 Sektoreko C-1 lursail eraikigarrian erregimen bereziko 20 udal etxebizitza tasatu eraikitzeko proiektuari dagozkion tasen eta eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren likidazioaren aurka aurkeztutakoa (2010KO070043).

Gaia mahai gainean utzi da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

6.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010eko urriaren 5az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.360tik 885.362ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna