2010.eko Abenduaren 14ekoa

Lezon, 2010eko abenduaren 14ean, asteartea, 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Mª Pilar Legorburu Etxegarai eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010eko azaroaren 30ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Udaletxeko eta alhondegiko energia eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko lanei dagokien obra bukaerako ziurtagiria onartzeko proposamena (2010H0100003).

Construcciones Nigurko, S.A.k Udaletxeko eta Alondegiko energia eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko lanen ziurtagiria-faktura aukeztu du.

Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak ohartarazi du Tokiko Gobernu Batzar honek 2010/04/20an onartutako memoria eta obrak, eta uztailaren 13an behin betikoz esleitua izan zen obrak aldaketa batzuk izan dituztela, partida batzuetan gehiago gastatu dela eta ondorioz aurreikusitako beste partida batzuk ezin izan direla egin. Horren arrazoiak espedientean azalduak daudela.

Horrela, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Construcciones Nigurko, S.A.k aurkeztu duen ziurtagiria-faktura onartzea. Faktura hori Udaletxeko eta Alondegiko energia eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko lanei dagokie eta 186.997,66 €koa da (O 99 841-2010).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Andreone eraikinaren iraunkortasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obra bukaerako ziurtagiria onartzeko proposamena (2010H0100006).

Udalak izendatutako obra zuzendari arkitektoak Andreone kultur etxeko eraikinaren Iraunkortasuna eta Eraginkortasuna hobetzeko obra bukaerako ziurtagiria aurkeztu du.

Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Obra zuzendariak aurkeztutako Andreone kultur etxeko eraikinaren Iraunkortasuna eta Eraginkortasuna hobetzeko obra bukaerako ziurtagiria onartzea, 149.914,14€-tako kopuruagatik. (ADO 99- 910).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Gurutze Santuaren plaza 6a eraberritzeko obra baimena onartzeko proposamena (2010H0030012).

Lezoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2010/08/17an ondorengo erabakia hartu zuen:

"BAT: Claudio Jose Arregi Garmendiari, etxeko jabekideen izenean, Gurutze Santuaren Plazako 6. zenbakian dagoen etxean sei etxebizitza egiteko obra lizentzia ematea, baldin eta espazio komunetik estalkira igotzeko sarbide bat egiten bada, eta eraikineko erabiltzaile guztiei zerbitzua eskainiko dien antena bakarra jartzeko ahaleginak egiten badira.

BI: Lanak bukatzeko epea hemezortzi hilabetekoa izango da, obra lizentzia lortzen direnetik kontatzen hasita.

HIRU: Eraikina amaitu ondoren, lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu beharko du, agiri hauekin batera:

  • Obra bukaerako ziurtagiri tekniko ikus-onetsia.
  • U-4 inprimakia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak bideratua eta ikus-onetsia.
  • Eraikuntza berriaren argazkiak.
  • Obra berriaren eskritura.

LAU: Obra lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 41.749,29 € ordaindu beharko ditu. "

Haatik, obra lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik adierazten den diru kopurua ez dator bat udal ordenantza fiskaletan xedatzen denarekin, birgaitze obra bat delako eta parte zaharrean kokatzen delako. Hori dela eta kopuru hau zuzendu egin behar da.

Bestalde aipatu Tokiko Gobernu Batzarrean ez zitzaion jakinarazi lizentzia eskaeragileari E-10 eraikitze unitateari dagozkion hirigintza betebeharrei aurre egiteko udalari ordaindu beharreko diru kopurua. Kontutan izan behar baita, Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziak xedatzen duen moduan, Indio enea etxea E-10 eraikin unitatean kokatzen dela eta eremu hau lur hiritar finkatu gabeko kategorian sartzen dela.

Lur hiritar finkatu gabeak 2/2006 Legearen 25.2 artikuluaren eta 105/2008 Dekretuaren 3 artikuluaren arabera ondorengo hirigintza betebeharrak ditu.

Hiri-lurzoru finkatu gabe modura sailkatutako lursailen kasuan, baldin eta lehendik legez zeukan hirigintza-eraikigarritasun haztatua handitzeagatik sailkatu bada horrela, eginbehar orokorrez eta 25 artikuluko 1.b.2 idatz-zatian ezarritakoez gain, lurzoru horri dagokion zuzkidura-karga kentzeko eginbeharra, edo, hori ezin denean, balio baliokideko kalte-ordain ekonomikoa emateko eginbeharra, diru hori zuzkiduretarako lurzorua eskuratzeko erabili dadin. Hori guztia araudietan ezarritako baldintzen arabera egingo da.Zuzkiduraren lagapena, inola ere, izendatutako hirigintza-eraikigarritasunaren handitzeari dagokiona izango da, lege honetako 79.1 artikuluaren arabera.

Horrela, artikulu bereko 1.b.2 atalak zehazten da udalari doan laga beharko zaizkiola hirigintza-ekintzak sortutako gainbalioetan erkidegoaren partaidetzari dagokion diru-zenbatekoa, 27. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Gure kasuan zuzkidura karga lursailetan laga ezin denez aipatu 25.2 artikulua garatzen duen 105/2008 Dekretuko 3 artikuluan xedatzen den formularekin kalkulatu behar da udalari ordaindu behar zaion kalte-ordain ekonomikoa.

Hori dela eta udal arkitektoaren eta hirigintza teknikariaren txostenak kontutan izanik, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Claudio Jose Arregi Garmendiari, etxeko jabekideen izenean, Gurutze Santuaren Plazako 6. zenbakian dagoen etxean sei etxebizitza egiteko obra lizentzia ematea, baldin eta espazio komunetik estalkira igotzeko sarbide bat egiten bada, eta eraikineko erabiltzaile guztiei zerbitzua eskainiko dien antena bakarra jartzeko ahaleginak egiten badira.

BI: Lanak bukatzeko epea hemezortzi hilabetekoa izango da, obra lizentzia lortzen direnetik kontatzen hasita.

HIRU: Eraikina amaitu ondoren, lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu beharko du, agiri hauekin batera:

  • Obra bukaerako ziurtagiri tekniko ikus-onetsia.
  • U-4 inprimakia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak bideratua eta ikus-onetsia.
  • Eraikuntza berriaren argazkiak.
  • Obra berriaren eskritura.

LAU: Obra lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.044 € ordaindu beharko ditu.

BOST: Hirigintza betebeharrei aurre egiteko 32.843,12 € ordaindu beharko ditu.

 

PERTSONALA

 

5.- 2011eko lan egutegi orokorra eta departamentu ezberdinetako egutegiak onartzeko proposamena (2010PE060004).

2011. urteko udal langileen lan-egutegi orokorra finkatzeko asmoz, eta era berean, Udaleko departamentu ezberdinetako lan-egutegiak onartzeko asmoz, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Udaleko langileen egutegi orokorra, 2011. urtekoa, onartzea.

  • Urtean egin beharreko orduak: 1526.
  • Opor egunak: 26.
  • Urtarrilaren 7a eta abenduaren 24 eta 31a jai egunen kontsiderazioa izango dute.
  • Zubiak: 5 zubi aukera daude.

- Urriaren 24a eta 31a.

- Abenduaren 5, 7 eta 9.

Langile bakoitzak errekuperatu behar ez diren 2 zubi egingo ditu. Langile bakoitzak egingo dituen zubiak departamentu bakoitzean izendatu eta kontsentsuatuko dira egutegi hau indarrean sartu aurretik.

Zubi guzietan udaleko zerbitzu guztiak zabalik egon behar dute eta beti publikoaren harrera bermatua egon behar du (Zerbitzu buru bakoitzaren ardura).

BI: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2011. urteko lan-egutegia onartzea.

  • Bulegoetako langileena.
  • Etxez-etxeko langileen zerbitzukoa.
  • Euskara eta Kultura Dinamizatzailearena (bulegoetakoa + 93 orduko dedikazioa)
  • Kirol teknikariarena (93 orduko dedikazioarekin).
  • Udaltzain buruarena (bulegoetakoa)
  • Liburutegikoa.
  • Eskoletako Mantenuko Langilearena.

HIRU: Udal brigadaren eta Udaltzaingoaren lan egutegiak prestatu eta adostu ondoren, alkate dekretuz onartuko dira, hurrengo Tokiko Gobernu Batzarrera aurkeztuko direlarik berresteko.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Elektrikari lanposturako praktiketako funtzionario izendatzea eta praktikaldirako ebaluazio batzordearen kideak izendatzeko proposamena (2010PE100008).

Ofizial elektrizista plaza betetzeko hautaketa prozesua amaitu ondoren, hautaketa horretaz arduratu den epaimahai kalifikatzaileak, hauta prozesuan emaitza onena lortu duen hautagaia, Ekaitz Bravo Azpeitia izendatzea proposatu du ofizial elektrizista plaza betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena aintzat harturik, eta Ekaitz Bravo Azpeitiak hautaketa prozesua arautzen duen oinarrietako hamabigarrenean eskatzen den dokumentazioa aurkeztu eta egiaztatu duenez, Tokiko Gobernu Batzorde honi dagokio praktiketako funtzionario izendapena gauzatzea.

Era berean Tokiko Gobernu Batzorde honi dagokio proposatutako hautagaiaren praktikaldia ebaluatuko duen Ebaluazio Batzordearen kideak izendatzea.

Horiek horrela, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Ekaitz Bravo Azpeitia praktiketako funtzionario izendatzea ofizial elektrizista plaza betetzeko. Izendapena 2011ko urtarrilaren 10ean sartuko da indarrean eta praktikaldia 6 hilabetekoa izango da.

BI: Hauta prozesua arautu duten oinarrien hamahirugarren puntuaren jarraibideen arabera, proposatutatako hautagaiaren praktikaldia ebaluatuko duen Ebaluazio Batzordearen kideak izendatzea. Batzordea hurrengo kideak osatuko dute:

  • Aitor Iztueta, lehendakaria.
  • Xabier Loiola Aristi, idazkaria.
  • Joseba Eizagirre Manzisidor, bokala.
  • Ketxus Ponce Gonzalez, bokala.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

  • Auzitara jo aurretik, interesatuak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

MUSIKA ESKOLA

7.- Tomas Garbizu Musika Eskolako 2010-2011 ikasturteko planaren (EUP) Ekintzen Agenden onarpena.

2010eko ekainaren 15ean Tokiko Gobernu Batzarrean onartu zen 2010-2011 Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasturte plana (EUP). Haren zati bat da ikasturteko ihardueren agenda. Orduan onartutako agenda zehaztu egin da. Zehaztasun hori azaroaren 30ean egindako Musika Eskolako Eskola Kontseiluak onartu zuen.

Horren ondorioz, eta Kultura zinegotziak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu den erabakia hartu du:

BAT: 2010-2011 ikasturteko ihardueren agenda onartzea.

KONTUHARTZAILETZA

8.- Fakturen 57. erlazioa onartzea.

 

57. faktura zerrenda onartu da. Onartu aurretik idazkariak ohartu die 922-000-2010 erregistro zenbakia duen fakturarentzako udal aurrekontuetan nahiko kontsignaziorik ez dagoela ohartu duela kontuhartzaileak.

 

Alkateak proposaturik URJENTZIAZ gai zerrendan ez zeuden hiru gai tratatzea eta bozkatzea onartu dute batzarkideek.

9.- Jaizkibel Hiribideko 31. zenbakian igogailu bat jartzeko obra lizentzia (2010H0030015).

Begoña Soto, (Ofiserv, S.L.), Jaizkibel Hiribideko 31. zenbakiko Jabeen Komunitateen izenean, aipatutako eraikinaren barruan igogailu bat jartzeko eskaera aurkeztu zuen 2010eko uztailaren 20an. Horretarako, Enrique Antero eta Fernando Fernandez arkitektoek idatzitako eta profesionalen elkargoak 2010eko uztailaren 2an ikus-onetsitako proiektu teknikoa aurkeztu zuen.

Ondoren, eta Udal Zerbitzu Teknikoek hala eskatuta, aipatutako proiektuaren beste bi agiri osagarri aurkeztu ziren, lehena 2010eko urriaren 7an eta bigarrena urte bereko urriaren 22an.

Arkitekto aholkulariak eginiko beste txostena aztertu dugu. Honela dio:

"Eskaera aztertu ondoren, hauxe esan behar dut, beti ere kontuan hartuta Udalean indarrean dagoen araudi orokorra, Plangintzako Arau Subsidiarioak, eta araudi xehatua, Hirigune Historikoaren Plan Berezia, aplikagarri zaizkion Arau Sektorialak, Eraikuntzaren Kode Teknikoa, Irisgarritasuna Sustatzeko Legea, Lezoko bizileku erabilerarako eraikuntzetan dauden etxebizitzen irisgarritasuna sustatzeko Udal Ordenantza (2008ko ekainaren 4an behin betiko onartutakoa) eta ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretua:

Igogailua jartzeko, egungo eskailera eraitsi nahi da. Eskailera berri bat eraiki nahi da leku berean, baina atzeko fatxadaren kanporantz 2,00 metro mugituz, igogailua jarri ahal izateko. Horrez gain, eskailera 80 cm zabaldu nahi da kanpoko itxitura berrietan, eraikinaren sestra gaineko bost solairuetan igogailua erabili ahal izateko. Izan ere, igogailuaren neurria dela-eta ez omen da egungo eskailera-kaxan sartzen.

Aurkeztutako proiektuak hauxe proposatzen du: 90 eta 92 cm arteko zabalera duen eskailera-kaxa. Bertara iristeko, 5 eskailera-maila daude. Eskailera-atalen zabalera 83 cm-koa da (azken proposamena). Igogailuak 1,20 x 1,00 metroko kabina izango luke eta 80 cm-ko zuloa. Era berean, eskaileraren azpian, 70 cm-ko atea duen trasteleku bat egin nahi da.

Udal plangintza

 

Igogailua jartzeko lanak egin nahi diren eraikina Lezoko Hirigune Historikoko Birgaitze Integratuko Eremuan dago eta, beraz, aplikagarri zaizkio Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezian finkatutako xedapenak.

Eskailera-kaxa atzeko fatxadaren kanporantz 2,00 metro mugituz gero, 6,00 m² (3,0 x 2,0 m) lurzoru publiko hartzen dira. Lurzoru hori Lorategiz Hornitutako Espazio Libre Komuna da aipatutako dokumentuaren arabera, eta ez dator bat dokumentu horren 5. artikuluak xedatzen duenarekin. Izan ere, artikulu horren arabera, behin-behineko eraikuntzak baino ez dira baimentzen horrelako lurzoruetan.

Araudi sektoriala

 

Suteen aurkako segurtasun araudiari dagokionez, Eraikuntzaren Kode Teknikoaren DB-SI oinarrizko agiriak ezartzen du, beheranzko ebakuaziorako, eskaileren gutxieneko zabalerak metro batekoa izan behar duela. Aurkeztutako proiektuaren eskailera-atalen zabalera, ordea, 0,83 cm (ataritik eskailera-kaxaraino) eta 0,95 cm arteko da; beraz, egungo segurtasun baldintzak murriztu eta indarrean dagoen araudiak baimentzen dituen mugetatik behera egongo lirateke.

Bestalde, Etxebizitza Ministerioak 2010eko martxoaren 11n argitaratu zituen irizpide batzuk Eraikuntzaren Kode Teknikoaren DB-SI oinarrizko agiria interpretatzeko eta aplikatzeko. Irizpide horien artean, hauxe adierazten da:

"Minusbaliatuen irisgarritasun baldintzak hobetzeko igogailu bat jarri nahi denean lehendik dauden eraikinetan, zabalera txikiagoa onar daiteke, baldin eta zabalera horren murrizketa ekarriko ez duten beste aukera batzuk teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak ez direla egiaztatzen baldin bada eta kasu bakoitzean beharrezkoak diren segurtasuna hobetzeko neurri osagarriak aurkezten baldin dira".

Irizpide horiek ez dira arauak, baina kontuan hartuta araua onartu zuen erakunde berak argitaratu dituela, baliozkoak izango dira zenbait ñabardura beharrezkoak diren kasuetan.

Bestalde, eta proiektuan aurreikusitako zabalerak onartu ahal izateko, Lezoko bizileku erabilerarako eraikuntzetan dauden etxebizitzen irisgarritasuna sustatzeko Udal Ordenantzaren 2-A. eta 3. artikuluetan xedatutakoa betetzen dela egiaztatu beharko da. Horren harira, etxebizitza horietako batean minusbaliatu bat bizi dela, eta pertsona horrek ohiko bizilekua ­bertan duela eta Lezon erroldatuta dagoela egiaztatu beharko da.

Dagokion Administrazio eskudunak kalifikatu eta balioztatu beharko du minusbaliotasuna. Kalifikazio horretan zehaztuko da etxe­bizi­tzara iristeko duen ezintasun mota eta maila. Hirurogeita hamar urtetik gorako guztiak ere ezindutzat hartuko dira.

Era berean, larrialdietako argiak jarri beharko dira eskailera-buru guztietan eta eskailera-kaxara sartzeko pasilloaren hasieran eta zabalera horren murrizketa ekarriko ez duten beste aukera batzuk teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak ez direla egiaztatu beharko da.

Halaber eta Irisgarritasunari buruzko Legeari dagokionez, igogailura sartzeko pasilloak gutxienez 1,10 metroko zabalera izango du. Hori dela eta, lehen eskailera-atalarekin bat egiten duen lekuan zabalera bera izan beharko du, eta trastelekuko sarrera aldatu beharko da 80 metroko gutxieneko zabalera izateko.

Azkenik eta eskailera-kaxa berriaren eta alboko jabetzaren itxituraren artean geratzen den pasabide libreak 2,0 metrotik beherako zabalera ez izateko, gorosti parterrea kendu eta zapaldu daitekeen (ibiltzeko moduko) txorkoa jarri beharko da.

Hirigune Historikoaren Plan Berezian finkatutakoa ez betetzeari dagokionez -gogora dezagun espazio libre komunetan ezinezkoa dela eraikitzea-, kasu honetan, bizilagunen irisgarritasun baldintzak hobetzeko lanak dira. Nire ustez, Plan Bereziaren araudia aldatu beharko litzateke behin betiko okupazioak baimentzeko irisgarritasun arrazoiak behar bezala justifikatzen direnean. Dena den, Udalbatzak hartu beharko du herri onurarako egokiena den erabakia.

Azkenik, eta bideratzeari dagokionez, proiektua jendaurrean jarriko da gutxienez hogei (20) egunez, aurreikusitako obra eta jarduerek eragindako guztiei, banan-banan, jakinarazi ondoren; bai aurreikusitako obra eta jarduerek eragindako ondasun eta eskubideen titularrei, bai horien jabeei eta erabil­tzaileei (maizter eta abarrei) dagokion legezko agiriaren bidez. Bideratzeko epe horretan, proiektuan azaldutakoari iradokizun eta/edo proposamen alternatiboak aurkeztu ahal izango zaizkio".

Bestalde, proiektua hogei egun baliodunez egon da jendaurrean, eta epe horretan ez da erreklamaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Begoña Sotori (Ofiserv, S.L.), Jaizkibel Hiribideko 31. zenbakiko Jabeen Komunitateen izenean, aipatutako eraikinaren barruan igogailu bat jartzeko obra lizentzia ematea, baldin eta aurkeztutako proiektua eta agiriak eta erabaki honetako arkitekto aholkulariaren txostena betetzen baldin badu.

BI: Lanak gehienez ere hiru hilabeteko epean hasi beharko dira eta, lizentzia ematen denetik hasita, gehienez ere bederatzi hilabeteko epean bukatu beharko dira.

HIRU: Eraikuntzen gaineko zergarengatik 328,79 euro ordaindu beharko ditu eta obra handiko zergarengatik 490,90 euro.

LAU: Lur publikoa okupatzeko baimena ematea dagokion prezioa ordainduz.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Guillermo de Lazon 16ko etxean igogailua jartzeko baimena emateko proposamena (2010H0030011).

2010eko maiatzaren 14an, Jabekideen Komunitateak Guillermo de Lazón kaleko 16. zenbakian dagoen eraikinaren barruan igogailu bat jartzeko eskaera aurkeztu zuen.

Irailaren 1ean eskatu zitzaien, teknikariaren txostenarekin bat etorriz, aldaketa batzuk egiteko araudi sektoriala betetzearren.

Jose Ramón Lopez Bendaña, Guillermo de Lazón kaleko 16. zenbakiko Jabekideen Komunitatearen izenean, eskatutako agiri osagarriak aurkeztu zituen 2010eko irailaren 22an.

Proiektua jendaurrean egon da 20 egun baliodunez, eta, epe horretan, ez da iradokizunik edo erreklamaziorik aurkeztu.

Arkitekto aholkulariaren txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Obra lizentzia ematea Lezo Finkak enpresari, Guillermo de Lazón kaleko 16. zenbakiko Jabekideen Komunitatearen izenean, aipatutako eraikinean igogailu bat jartzeko, ondorengo baldintzak kontuan hartuta:

Lanak gehienez ere hiru hilabeteko epean hasi beharko dira eta, lizentzia ematen denetik hasita, gehienez ere bederatzi hilabeteko epean bukatu beharko dira.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 121,13 € ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Mecanizados y Autolubricados, S.A.ri irekitzeko lizentzia ukatzeko proposamena (2007H0050008).

Mecanización y Autolubricados, S.A. (Mecauto), enpresak Sagasti kaleko 31., 33. eta 35. eta Urune kaleko 6., 7. eta 8. zenbakietako pabilioietan kojineteak eta metalezko pieza mekanizatuak fabrikatzeko lizentzia eskatu du.

Pabilioietara ikuskapen bisita egin ondoren eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

 

BAT: Mecanización y Autolubricados, S.A. (Mecauto), enpresari ukatzea Sagasti kaleko 31., 33. eta 35. eta Urune kaleko 6., 7. eta 8. zenbakietako pabilioietan kojineteak eta metalezko pieza mekanizatuak fabrikatzeko lizentzia, arrazoi hauengatik:

- Beheko solairuko sarreraren eta bulegoen gunearen banaketa ez dator bat jarduera proiektuarekin.

- Beheko solairuko ekoizpen gunearen, entsegu gunearen, gasolio deposituaren gunearen eta bulego nagusiko gunearen banaketak ez datoz bat jarduera proiektuarekin.

- Lehen solairuko egungo jantokiaren gunea, sukaldea barne, ez da aurreikusten jarduera proiektuan.

- Bigarren solairuko, besteak beste, bulegoen gunea, ez dator bat jarduera proiektuarekin.

BI: Horregatik guztiagatik, banaketa berriak kotatuta aurkeztu beharko ditu agiri grafiko ikus-onetsien bidez, eta baita egindako aldaketak eta aldaketa horiek onartutako proiektuan izan dezaketen eragina justifikatzeko memoria bat ere. Horrez gain, egin diren lanen azken aurrekontua aurkeztu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

12.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010eko azaroaren 30az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:50 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna