2011.eko Urtarrilaren 18ekoa

Lezon, 2011eko urtarrilaren 18an, asteartea, 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Jon Legorburu Arrastuaren lehendakaritzapean, alkatea bileran ez denez, Iñigo Esnaola Arbiza eta Mª Pilar Legorburu Etxegarai bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Haritz Salaberria Goikoetxea eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010ko abenduaren 14ean eta 22an egindako bilkuretako aktak onartzea.

Aldaketarik gabe aktak onartu egin dira.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialaren hasierako onarpen dokumentuari alegazioak egiteko proposamena (2009H0460004).

 

201eko uztailaren 16ko ebazpenaren bidez, Ingurumen, Lurralde Planifikazioa, Nekazaritza eta Arrantzako Sailburuak, hasiera batez onartu zuen Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partziala.

Plan hori audientzia tramitean izan da interesaturik dauden Lurralde Administrazio Publiko guztientzat. Aipaturiko audientzia epe horren barnean Lezoko Udalak udal zerbitzu teknikoei egin zien enkargua txostena burutzeko, Lurralde Plan Partzialaren inguruan, hari alegazioak aurkeztearren.

Udal informe teknikoa ikusirik, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du eskatzea:

LEHENENGOA

Donostialdea-Behe Bidasoako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partziala izapidetzeko lanak bertan behera uztea.

BIGARRENA

Ekoizpen eta finantza ereduaren eta honek dakarren antolamendu ereduaren krisi orokorrak parametro ekonomikoak aldarazi dituenez, beste diagnostiko bat egin dadila eta, bertan, kontuan izan daitezela ez bakarrik egungo eredu ekonomikoa zaharkituta geratu dela, baizik eta baita ondorengo alderdiak ere:

- Biztanleek eztabaida eta hausnarketa prozesuari hasiera ematen zaionetik parte har dezatela. Biztanle guztiek izango dute parte hartzeko aukera eta eskura dituzten beharrezko baliabide guztiak eskainiko zaizkie.

- Lurralde eredua eremu funtzionala osatzen duten udalerri GUZTIEN proposamenak aztertu eta eztabaidatu ondoren erabaki behar da.

- Euskal Ingurumen Estrategiaren esparruan adierazitako garapen iraunkorreko eta lurralde orekako irizpideak nahitaez bete beharreko jarraibide gisa balio izango dute eta ez dira aipamen hutsa izango dokumentuan.

- Lurralde antolamenduko lanetan hirigintzako udal eskumenak errespetatu behar dira.

- Premia oro aztertu da eta proposamenak arrazoituko dira.

HIRUGARRENA

Lehen adierazitako alegazioak onartu ezean, horien ordez beste eskaera hauek egin dira txosten teknikoan aipatutako alegazioetan oinarrituta:

1.- LPPtik kentzea kanpo portua eraikitzeko aukera eta Lezo-Gaintxurizketa korridoreko plataforma logistikoak, eta gaikuntza eta balio erantsi handiagoko lanpostuak sortuko dituzten jarduerak bultzatzea.

2.- Oarsoaldeak pasoko korridore gisa eta nagusiki garraiorako eta erabilera logistikoetarako eremu gisa duen espezializazioa ezabatzea eta lurraldea berriro orekatzea, hirugarren sektoreko jarduera ekonomikoak bilatuta, jarduera iraunkorrak eta aipatu udalerriei aberastasuna ekarriko dietenak (udalerritatik hiruk Gipuzkoako errentarik txikienak dituzte).

3.- N-1 errepidearen saihesbidea dela eta, Papresatik Gaintxurizketara aurreikusi den trazadura baztertzea.

4.- Pasaiako badia biziberritzeko lanek, egungo portua berregituratzekoek, Gaintxurizketako korridorearen lurralde antolamenduak eta kanpo kaiaren (portua) eta dagozkion sarbide sistemen balizko eraikuntzak ordezko aukera ugari eskaintzea, irtenbiderik bazter utzi gabe, ezta pixkanaka osatu ahal izateko balizko aukerarik ere.

5.- Pasaiako badia eta Oarsoaldeko eskualdea hirigintza, gizarte eta ingurumen arloetan biziberritzeko lanekin bateragarriak izango diren egungo portua hobetzeko aukerak ere aztertzea, beharbada beste portu batzuekin elkarlanean.

6.- OCEANA erakunde zientifikoak eta COBEk Uliako eta Jaizkibelgo itsas hondoak eta eremu pelagikoak babesteko egindako proposamena barneratzea. Proposamenak hainbat erakunderen iritzia jaso du, horien artean Lezoko Udalarena.

7.- Etxebizitza hutsekiko jokabidea baztertzea eta estrategia berrian iraunkortasun irizpideak barneratzea.

8.- Landa lurzoruarekiko eta nekazaritza eta abeltzaintzakoarekiko jokabidea zuzentzea eta lurrok Euskal Ingurumen Estrategian ezarritako oinarrien arabera lehenera daitezen proposatzea.

9.- Ingurumen Eraginaren Baterako Azterlana berriro egitea. Bertan, indarreko legeek xedatutakoa jasotzea -txosten teknikoko VI.6 puntuan xehetasunez azaldua- eta erabat ezberdinak diren aukerak eta proposamenen benetako analisiak proposatzea.

10.- Kanpo portua eta Lezo-Gaintxurizketako plataforma logistikoak direla eta, kontuan izatea Pasaiako Portuko Azpiegituren Plan Zuzentzaileari eta honen Ingurumen Iraunkortasuneko Txostenari buruz egindako alegazioak (ikusi eranskinean).

3.- Irekitzeko lizentzia ukatzeko proposamena, Irurtzun kaleko 82. eta 84 zenbakietako pabilioietan elikagaiak eta janariak fabrikatzeko (2009H0050007).

Interal, S.A., enpresak Irurtzun kaleko 82. eta 84. zenbakietako pabilioietan elikagai eta janariak fabrikatzeko lizentzia eskatu du.

Pabilioietara ikuskapen bisita egin ondoren eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, aldi beran, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

 

BAT: Interal S.A., enpresari ukatzea Irurtzun kaleko 82. eta 84 zenbakietako pabilioietan elikagaiak eta janariak fabrikatzeko lizentzia, arrazoi hauengatik:

  • Pabiloiren guneen zatiketan jasotako eraldaketa garrantzitsuagatik, azken hauek ez datoz bat udal artxiboetan topatutako jarduera proiektuarekin.

BI: Hori guztiagatik, ondoren zehazten den dokumentazio ikus-onetsia aurkeztu beharko du:

  • Egindako aldaketak xedatzen dituen memoria, banaketa berrien eraginez sortutako gune bakoitzaren funtzioa (erabilpenaren arabera) , erabiltzen diren materialak eta biltegian dauden kopuruak zehaztu beharko dira aipatutako memorian.
  • Egindako obren aurrekontua, silo, igogailu eta abar barneratzen dituelarik.
  • Langile orok egiten duen jarduera zehaztua.
  • Behe eta lehen solairuen plano bornatua, non gune desberdinak; produkzio, lantze, biltegi, bulego, sukalde e.a. identifikatu eta zehazten diren.
  • Behe eta lehen solairuetan dagoen makineria agertzen den planoa.
  • Behe eta lehen solairuetako suteen aurkako banaketa sarea; su-itzalgailuen, hidranteen, su-detektagailuen eta alarmen kokalekuak azaltzen dituen planoa.
  • Airea kanporatzeko sarearen planoa.
  • Suteen aurkako instalakuntzak direla eta industriako departamentuak egindako ziurtagiria.
  • Suteen aurkako instalakuntzaren mantenuari dagokion kontratua.

HIRU:Behe solairuko hidranteak, hain zuzen, biltegi gunean kokatuta dagoenak, ez ditu egun indarrean dauden arauak betetzen, horregatik, hau aldatzea eskatzen da. Era berean, fatxadan dagoen aireztapen sistemaren aparailua, pabiloiaren behe solairuko sukalde gunetik datorrena, dagoen lekutik kendu eta estaldurara eraman beharko da.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

    • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
    • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Itturrin (108) poligonoko hornitze eta saneamendu sareen eta argiztapenaren obra lanei dagokien obra bukaerako ziurtagiria onartzeko proposamena (2010H0100007).

2010eko uztailak 29an Tokiko Gobernu Batzarrak egindako bileran, Endaran Eraikuntzak enpresari, behin betikoz esleitu zion, Iturrin (108) Poligonoko hornitze eta saneamendu sareak eta argiztapena berritzeko obrak, behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

Aipaturiko enpresak, goian zehaztutako obrei dagokien 112.336 €tako faktura aurkeztu du.

Udal arkitektoak, obra bukaerako aldeko txostena egin du.

Hau ikusirik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Endara eraikuntzak (Jokin Etxezurietak) buruturiko, Iturrin (108) Poligonoko hornitze eta saneamendu sareak eta argiztapena berritzeko obra bukaerako ziurtagiria onartzea, 112.336€-tako kopuruagatik. (99-983).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

    • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
    • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

5.- Gure Amets elkarteari arrisku egoeran dauden gazte eta adingabekoentzat ingurune irekian gizarte heziketa zerbitzua emateko kontratua luzatzeko proposamena (2010GZ170002).

Txosten teknikoa ikusirik eta administrazio klausula partikularra azterturik, era beran, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Gure Amets elkarteari kontratua beste urte betez luzatzea, 2011ko urtarrilaren 1tik 2011ko abenduaren 31ra.

BI: Kontratu honetarako gastua onartzea: 48.000€ (Partida: PA-211; AD-2)

HIRU: Erabakiaren berri eman udal kontuhartzailetzari.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

    • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
    • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA

6.- Karrerako funtzionario bat izendatzeko proposamena, udaltzaingoko oinarrizko eskalako agente plaza bat betetzeko (2010PE100001).

2009ko apirilaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 77. zenbakian, Lezoko Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa prozedurako deialdia argitaratu zen.

Oposizio-lehiaketa garatu ondoren, Euskal Herriko Poliziari buruzko legearen 51. atalarekin bat etorriz, hautatutako hautagaiek prestakuntza ikastaro bat eta praktika-aldia gainditu behar zituzten.

Aipatu hautaketa prozeduran aurreikusitako prestakuntza ikastaroa gainditu ondoren eta praktika-aldiko epea garatu ondoren, 2010eko abenduaren 17an, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendariaren ebazpena eman da, Iñigo Balda Mariezkurrena Lezoko Udaltzaingoko agente kategorian sartzeko hautaketa prozeduran jasoriko praktika-aldian gai dela izendatuz, eta ondorioz, beronen gainditzea aitortuz.

Horiek horrela, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Iñigo Balda Mariezkurrena karrerako funtzionario izendatzea Lezoko Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agente plaza bat betetzeko.

BI: Ebazpen honen berri interesatuei ematea eta honen laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

HIRU: Iñigo Balda Mariezkurrenak 10 egun izango ditu kargua hartzeko, izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Alkatearen D10/00945. dekretuaren berrespena, udaltzaingoaren 2011. urteko lan egutegia onartzeari buruzkoa (2010PE060004).

D10/00945. dekretua berretsi egin da.

KONTUHARTZAILETZA

8.- Fakturen 60. erlazioaren onarpena.

60 zenbakia duen erlazioko fakturak onartu egin dira, faktura bat izan ezik, 967-000-210 zenbakikoa.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

9.- Tokiko Gobernu Batzarren egutegi proposamena (2011PE060001).

2011eko Tokiko Gobernu Batzarren egutegi proposamena onartu egin da.

10.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

 

2010eko abenduaren 14az geroztik, Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien berri eman du alkateak.

URJENTZIAZ

Bileran diren batzarkideen adostasunarekin urjentziaz ondorengo gaia eztabaidatu eta erabaki da.

11.- Udal Brigadaren 2011. urteko lan egutegia onartzeko proposamena (2010PE060004).

Udal brigadaren 2011eko egutegi proposamena onartu egin da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:50 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.454tik 885.460ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna