2011ko martxoaren 1ekoa

Mamia:

Lezon, 2011ko martxoaren 1ean, asteartea, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Mª Pilar Legorburu Etxegarai eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2011eko otsailaren 15ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Aralar kaleko 7 eta 9. zenbakietan dauden garajeetan ibilgailuak gordetzeko obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena (2009H0040004).

Luis Arozamena Elorzak, Promociones Usukoar, S.L. enpresaren izenean, jarduera lizentzia eskatu zuen Aralar kaleko 7. eta 9. zenbakietan dauden garajeetan ibilgailuak gordetzeko.

Aldameneko bizilagunei jakinarazi zaie, eta arauzko epean ez dute inolako alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

Udal teknikariaren txostena aztertu ondoren, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: : Luis Arozamena Elorzari obra eta jarduera lizentzia ematea, Promociones Usukoar, S.L. enpresaren izenean, Aralar kaleko 7. eta 9. zenbakietan dauden garajeetan ibilgailuak gordetzeko. Nolanahi ere, aurkeztutako proiektuetan adierazitakoa bete beharko du.

BI: Lanak bukatu ondoren, garajeen lehen okupazioaren udal eskaera eskatu beharko du. Horretarako, ondorengo agiriak ekarri beharko ditu:

Agiri tekniko ikus-onetsia, proiektuan adierazten diren neurri zuzentzaileak betetzen direla eta lanak bukatu direla ziurtatzen duena.

Suteen kontrako instalakuntzei buruzko agiri teknikoa, jarri diren suteen kontrako instalakuntza guztiak proiektuan agertzen direnekin bat datozela eta, proba guztiak egin ondoren, martxan daudela ziurtatzen duena.

direla.

Aire behartu bidezko instalakuntzaren aldeko txostena, Industria Ordezkaritzak egina.

HIRU: Lanak bukatu ondoren, garajeen jarduera irekitzeko lizentzia eskatu beharko du.

LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.440,46 € ordaindu beharko ditu (657,49 € B.E.Z.rengatik eta 782,97 € garaje tasen jarduerarengatik).

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Urune kaleko 34. zenbakian dagoen pabilioian day-pack ontzian jaki hidratatuak egiteko obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena (2009H0050007).

Interal, S.A.k eskatuta, Urune kaleko 34. zenbakian dagoen pabilioian day-pack ontzian jaki hidratatuak egiteko bideratzen ari den obra eta jarduera lizentziaren espedientea aztertu dut, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Interal, S.A.ri obra eta jarduera lizentzia ematea, Urune kaleko 34. zenbakian dagoen pabilioian day-pack ontzian jaki hidratatuak egiteko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeko baldintzapean. Neurri horiek jakinarazpen honi erantsi dizkiogu.

BI: Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeko lizentzia eskatu beharko du eta, horrekin batera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak bete dituztela ziurtatzen duen agiri tekniko ikus-onetsia aurkeztu beharko du.

Era berean, suteen aurka jarritako neurriak proiektuan zehazten direnekin bat datozela adierazten duen, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren aldeko txostena eta Añarbeko Urak Mankomunitateak, urak kolektorera isurtzeko baimena ematen duen aldeko txostena aurkeztu beharko ditu.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 17.060,89 € ordaindu beharko ditu (6.736,52 € Eraikuntza Zergagatik, 782,97 € jarduera tasagatik eta 9.541,40 € irekiera tasagatik).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

4.- Arrisku egoeran dauden gazte eta adingabekoentzat gizarte-heziketa zerbitzua luzatzeko kontratuaren prezioa zuzentzeko proposamena (2010GZ170002).

Espedientean falta den proposamenaren inguruko udal kontuhartzailearen txostena falta delako, hura izan bitarte, gaia mahai gainean uztea erabaki da.

5.- Asistentzia teknikoa kontratatzeko esleipen proposamena, Lezon emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasun plana gauzatzeko (2011GZ130001).

Txosten teknikoa ikusirik eta jaso dugun proposamena, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea asistentzia teknikoa kontratatzea, Lezon, 2011. urtean zehar, Emakumezkoen eta Gizonezkoen arteko berdintasun plana aurrera eramateko. Beti ere Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako dirulaguntzaren baitan.

BI: Onartzea asistentzia teknikoa emateko Daiteke enpresa kontratatzea. Eta horretarako gastua, 16.384,3€ (BEZa barne) izatea. Beti ere Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako dirulaguntzaren baitan (AD-57). Hau da, ez da kontraturik gauzatuko diru laguntzarik ez balego.

HIRU: Erabakiaren berri eman Udal Kontuhartzailetzari.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

6.- 2010eko fakturen 68. erlazioa eta 2011eko fakturen 2. erlazioa onartzea.

Idazkariak ohartarazi du 68. erlazioko 967-000-2010 fakturak kontuhartzailearen oharpena duela, behar adineko kontsignazio falta duelako. Hala ere bi faktura-zerrendak onartu egin dira.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

7.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2011eko otsailaren 15az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna