2011ko maiatzaren 24koa

Mamia:

Lezon, 2011ko maiatzaren 24ean, asteartea, 8:45 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Mª Pilar Legorburu Etxegarai bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Iñigo Esnaola Arbiza eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2011ko maiatzaren 10ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez Lezoko Udaleko argi indar hornidura kontratatzeko esparru akordioan sartzeko proposamena.

Udalaren osoko bilkurak 2011eko maiatzaren 18an egindako bilkuran onartu zuen Foru Kontratazioaren Zentralari atxikitzea, otsailaren 23ko 3/2011 Dekretu Foralaren agindutakoaren arabera horretarako hitzarmena onartuz.

Hitzarmen horren ondorioz Aldundiak udalen argiteriaren horniketa kontratatzeko esparru akordioa egitea proposatu du.

Udal arkitekto teknikoak aztertu ditu proposatutako baldintza plegu teknikoak eta ados dago haien edukiarekin. Lezoko Udalak gaur egun argiteri publikorako 43 kontratu ditu, eraikin eta lokaletarako 26 kontratu eta zerbitzuetarako 8 kontratu. Horietatik, Foru Kontratazio Zentralak hastera doan esparru akordioan soilik 10kWtik gorako kontratuak izango ditu kontutan eta baldintza horretakoak Lezon 23 kontratu dira eta horiek dira esparru akordio honetan sartuko direnak.

Interesgarritzat iritzirik esparru akordio horretara atxikitzea. Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Udal eraikin eta argiteri publikoaren energia elektrikoaren horniketa kontratatzeko Foru Kontratazioaren Zentralak bideratuko duen esparru akordiora atxikitzea onartzea.

BI: Erabaki honen berri Gipuzkoako Foru Aldundiari ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- S.G.4 eremuan irakaskuntza ekipamenduaren ingurunea egokitzeko obra exekutatzeko kontratuaren esleipenerako proposamena (2011H0100003).

Aurtengo udal aurrekontuetan gastu proposamenerako nahiko kontsignaziorik izan bitarte edo obra epeak aldatu bitarte gaia mahai gainean utzi da.

4.- S.G.4 eremuan irakaskuntza ekipamendurako azpiegituren hartuneak egiteko obra exekutatzeko kontratuaren esleipenerako proposamena (2011H0100002).

Lezoko Udalak, 2011ko apirilaren 26ko Tokiko Gobernu Batzarrean, besteak beste, hauxe erabaki zuen:

BAT: Ignacio Iturbe Mach eta Maria Aranzazu Aramburu Bravok arkitektoek azpiegitura lanak eta patiora sarrera egiteko S.G. 4 eremuko irakaskuntza ekipamenduaren exekuzio proiektuari egindako Anexo I eranskina onartzea.

BI: Publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidezko obra kontratuaren baldintza administratibo partikularren agiria onartzea.

HIRU: -Acuña S.A., Arin Etxegintza S.L. eta Erreti Eraikuntzak S.L.- enpresak aipatutako lanen kontratazioan parte hartzera gonbidatzea.

LAU: Enpresa hauei 10 lan eguneko epea ematea, jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita, eskaintzak aurkezteko.

Horiek horrela, hiru enpresa -Acuña, SA, Arin Etxegintza, SL eta Erreti Eraikuntzak, SL- gonbidatu ondoren, hirurak aurkeztu dituzte beren eskaintzak:

Eskaintza horiek aztertu dira eta eskaintza ekonomikorik hoberena, baldintza-agirian finkatutako irizpideak kontuan hartuta, Erreti Eraikuntzak, SL enpresak aurkeztutakoa da.

Horregatik, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Erreti Eraikuntzak, SL enpresari esleitzea S.G.4 eremuan irakaskuntza ekipamendurako azpiegituren hartuneak eta patiorako sarrera egiteko obraren lanak, baldintza hauetan:

  • 126.406,22 €ren truke, BEZa barne.
  • Lanak amaitzeko epea: 3 hilabete.
  • Behin betiko bermea jarriko dute, esleipenaren zenbatekoaren %5ekoa, hau da, 5.356,20 €.
  • Baldintza-agirietan zehaztutako gainerakoak.

BI: Esleipen honen iragarkia kontratugilearen profilean argitaratzea eta erabaki hau eskaintzaile guztiei jakinaraztea.

HIRU: Eskaintzaileek esleipen erabakiaren jakinarazpena jaso eta 15 egun igaro ondoren, esleipendunak Lezoko Udaletxera etorri beharko du kontratua formalizatzera.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Herri eskolako jangelaren eraberritze obren esleipenerako proposamena (2011H0100001).

Lezoko Udalak, 2011ko apirilaren 12ko Tokiko Gobernu Batzarrean, besteak beste, hauxe erabaki zuen:

BAT: Udal arkitektoak Herri Eskolako jangela eraberritzeko lanei buruz idatzi duen dokumentazio teknikoa onartzea.

BI: Publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidezko obra kontratuaren baldintza administratibo partikularren agiria onartzea.

HIRU: Endarak Eraikuntzak, S.L., Construcciones Nigurko, S.L. eta Aduriz Lujanbio, S.L. enpresak aipatutako lanen kontratazioan parte hartzera gonbidatzea.

LAU: Esleipena egin ahal izateko gastu partida jasotzen duen udal aurrekontuak behin betiko onartua egon behar du eta txosten ekonomikoak aldekoa izan behar du.

Horiek horrela, hiru enpresa -Endaran Eraikuntza, S.L., Construcciones Nigurko, S:L. eta Aduriz Lujanbio, S.L.- gonbidatu ondoren, hirurak aurkeztu dituzte beren eskaintzak:

Eskaintza horiek aztertu dira eta eskaintza ekonomikorik hoberena, baldintza-agirian finkatutako irizpideak kontuan hartuta, Construcciones Nigurko, SL enpresak aurkeztutakoa da.

Horregatik, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Construcciones Nigurko, S. L. enpresari esleitzea Herri eskolako jangelaren eraberritze obrak, baldintza hauetan:

  • 138.153,66 €ren truke, BEZa barne (A-239 eta D-297).
  • Lanak amaitzeko epea: 44 egun.
  • Behin betiko bermea jarriko dute, esleipenaren zenbatekoaren %5ekoa, hau da, 5.853,97 €.
  • Baldintza-agirietan zehaztutako gainerakoak.

BI: Esleipen honen iragarkia kontratugilearen profilean argitaratzea eta erabaki hau eskaintzaile guztiei jakinaraztea.

HIRU: Eskaintzaileek esleipen erabakiaren jakinarazpena jaso eta 15 egun igaro ondoren, esleipendunak Lezoko Udaletxera etorri beharko du kontratua formalizatzera.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA

6.- Oarsoaldeko Hitzarekin sinatutako hitzarmenari dagokion 2011rako dirulaguntza emateko proposamena (2011KU080002).

2009ko aurrekontuetan, Oiartzualdeko hedabideen jardueragatik, 2009 ekitaldirako diru laguntza bideratzea jaso zen. Esleipenerako espedientea azterturik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Oarsoaldeko Hitzaren izenean, Maika Rodríguez Tameronek egindako eskaera ontzat jotzea.

BI: 2008-07-15ean Tokiko Gobernu Batzarrean onartutako, aipatu erakundeak eta Lezoko Udalaren artean sinatutako Hitzarmenari dagokion 2011rako dirulaguntzaren guztirakoa 17.000,00 €koa izango da eta 301 partidaren (AD-279), kargura egingo da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- 2011ko Euskara Sailaren dirulaguntzen deialdiaren onarpena emateko proposamena (2011KU030001).

Euskara Sailak urteko dirulaguntzak banatzeko deialdirako egin dituen oinarriak ikusirik, eta udal teknikariak, emandako txostena ikusirik, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Euskara Sailaren dirulaguntzak - 2011 arautzen dituen deialdiaren oinarriak onartzea.

BI: Egiten diren dirulaguntza eskaeran banaketa alkatearengan uztea.

KULTURA

8.- Armaia aterpearen kudeaketa kontratatzeko proposamena (2011KU170001).

2003ko ekainean Armaia Aterpea suspertu eta kudeatzeko zerbitzua Iratxe Garro Nekoetxeari esleitu zitzaion lau urterako beste lau urte gehiagorako luzapena izateko aukerarekin. Luzapena barne, kontratua ekainean bukatzen da.

Kultur arduradunak egindako txostena ikusirik eta alde batetik,une honetan esleipena behar den bezala egiteko denborarik ez dagoelako eta bestaldetik egin berri diren udal hauteskundeak medio, datorren korporazioak zerbitzu honi buruzko erabakitzeko aukera izan dezan egungo kontratua 2012ko apirilak 30 bitarteko luzatzea proposatu du alkateak. Luzapena honako baldintza hauetan gauzatuko litzateke:

  • § Orain arteko kontratuak dituen baldintzak indarrean jarraituko dute.
  • § Esleipendunak luzapen epe honetan bi obra egin beharko ditu:
  • § 1) Aterpeko atzealdean Armaia aterpeak dituen balkoi eta leiho guztiak berrituak izateko falta diren hiru egurrezko balkoiak aldatzea. Balkoi horien aldaketarako PVCeko egur itxurazko marko eta leihoak erabiliko dira. Kristalak aldiz, ‘climalit' izaerakoak izango dira.
  • § 2) Egurrezko eskailera margotzea.

Beraz, hori guztia kontuan izanik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Iratxe Garro Nekoetxeak Armaia aterpetxea suspertu eta kudeatzeko 2003tik 2011ra izan duen kontratua 2012ko apirilaren 30arte luzatzea.

BI: Ebazpen hau Iratxe Garrori jakinaraztea, luzapen kontratua sinatzera deituz.

GIZARTE ZERBITZUAK

9.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera onartzeko proposamena (2011GZ010010).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko P. M., P.-k egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: P. M., P-ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero etxeko lanetan laguntzeko egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 4,50€ da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Familia eskuhartze programan parte hartzeko luzapena onartzeko proposamena (2011GZ310004).

Ikusita P.A.G.k egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea P.A.G.ren parte hartzea luzatzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan.

BI: Orekagune gabineteak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du hezitzailearen saioen kostua, guztira 5.008,64€ (AD-244).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

11.- Fakturen 17. erlazioaren onarpena.

Onartu egin da fakturen erlazioa.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

12.- Gaindegiari Nazio garapenerako dirulaguntza emateko proposamena (2011ID010001).

Xabier Isasi Balanzategik Gaindegiaren izenean aurkeztutako dirulaguntza eskaera ikusirik eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu den erabakia hartu du:

BAT: Hitzarmena sinatzea Gaindegia erakundearekin eta 10.000 €tako dirulaguntza ematea nazio garapenarekin erlazionaturiko bere egitekoak eta egitasmoak aurrera eramateko (AD-290).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

13.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Hurrengo bilerarako utzi da kontu ematea.

URJENTZIAZ

14.- Pasaia-Lezo Lizeoa, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearekin diru laguntza hitzarmena onartzeko proposamena (2011KU360009).

Maiatzaren 12an aurkeztu du Pasaia-Lezo Lizeoak 2009/10 ikasturteko memoria eta epe bereko ikuskatze ekonomikoa. Baita ere aurkeztu du 2010/11 ikasturteko aurreikuspena. Lezoko udalak urtero laguntzen du ohiko gastuei aurre egiten eta aurtengo aurrekontuetan ere badu diru laguntza hori emateko diru laguntza izenduna izaerako diru partida bat.

Horiek ikusirik, alkatearen proposamenez ondorengo erabakiak hartu dira:

BAT: 2010/2011 ikasturteko gastuetarako 40.000 €tako diru laguntza izenduna ematea Pasaia-Lezo Lizeoa, Irak. Koop. Elkarteari. (AD 232)

BI: Emandako diru laguntzaren baldintzak arautzen dituen hitzarmena onartzea eta alkatea ahalmentzea hura sinatzeko.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.571tik 885.578ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna