2013KO IRAILAK 10

Lezon, 2013ko irailaren 10ean, asteartea, goizeko 8etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Angel Portugal Formoso bertan direlarik.

Mikel Arruti Salaberria batzarkidea 3. puntua tratatzen hasi direnean etorri da bilerara.
Angel Portugal Formoso bileraren 4. puntua tratatzen hasi direnean joan egin da.

Ez da bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2013ko uztailaren 5ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Lehen erabilerako baimena emateko proposamena. (2013H0300001)

Arkaitz Retegui Hernandezek lehen erabilpenerako baimena eskatu zuen etxebizitza bihurtutako Polentzarrene kaleko 2.ean, behe oineko 1C lokalarentzat 2013ko otsailaren 20ean. Horretarako Jesus Ansa Zabaleta arkitektoak sinatzen duen eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2012ko abenduaren 3ko oniritzi zigilua daraman obra amaierako dokumentazioa aurkezten du.

Etxebizitza hau, Lezoko Udalak onartu ondoren 2009ko otsailak 18an Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu zen Hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko udal ordenantzaren berrikuspeneko xedapenen arabera bilakatu den lokal bat zen.

Aipatu ordenantzak xedatzen duena kontuan izanik.

Halaber, Lezon indarrean dagoen Udal Etxebizitza Tasatuak arautzen dituen ordenantzak xedatzen duena kontuan izanik

Udal Arkitektoaren txostena ikusirik, eta Higintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Polentzarrene kaleko 2.ean, behe oineko 1C lokala etxebizitza, erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu bezala behin betikoz kalifikatzea ondorengo baldintzetan:

1. Udal Etxebizitza Tasatua kalifikatzearen ondorioak.
Legeak xedaturikoaren arabera, etxebizitza hau eta, kasuan kasu, harekin loturiko garaje eta trastelekuak barne, etxebizitza babestuen kalifikazioa izango du beti. Horren¬bestez, Lezoko Udal Etxebizitza Tasatuen Ordenantzan zehaztutako gehieneko eskualdatze prezioari eta lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideari loturik egongo da beti, lehenik, Udalaren edo Administrazio jardulearen alde eta, subsidiarioki, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde.

Etxebizitza hau hiri-lurzoruan finkatutako eremu jakin batzuetan dauden lokaletan etxebizitza-erabilera baimentzeko ordenantza arau-emailea aplikatzearen ondorioz udal baimenetatik datorrenez 1,8 indizera iritsi ahal izango dira. Etxebizitza honi loturiko garaje eta trastelekuei dagokionez oinarrizko salneurriaren 0,25 indizea ezingo du gainditu.

2. Lehentasunez erostea eta atzera eskuratzea.

Etxebizitza honen titularrek, edozein dela ere haien erregimena, Udalari edo Administrazio jarduleari eta, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko titular subsidiario gisa, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorrari jakinarazi beharko diete besterentzeko erabakia, ezarritako prezioa eta ordaintzeko era eta aurreikusitako eskualdatzearen gainerako funtsezko baldintzak azalduta, eta baita helbidea ere jakinarazpenak bidaltzeko ondorioetarako, atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izateko.

Eskubide hori bi hilabeteko epean gauzatu beharko da, jakinarazpena Udalaren, Administrazio jardulearen eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistroan sartu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Halaber, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea gauzatzeko adierazitako epe horretan, udalak UETen titularrek etxebizitza nori besterendu behar dioen zehazteko ahalmena izango du. Norbanako hau etxebizitza tasatuen erregistroan izen emanda beharko du egon eta zozketaren bidez hautatuko da edo aurretik egindako zozketa baten ondorioz esleitu gabekoen zerrendan dagoenean, zozketa beran ezarritako lehentasun irizpidea kontuan izanda.

Kasu hau ematen bada, etxebizitzak gehienez Lezoko etxebizitza tasatuen ordenantzan aurreikusitako 1,7 indizera iritsi daiteke.
Aurreko paragrafoak aipagai duen epean ez bada lehentasunez erosteko eskubidea gauzatzearen inguruan berariazko erabakia hartu dela jakinarazi, aurreikusitako besterentzea egin ahal izango da askatasun osoz, Lezoko udal etxebizitza tasatuen ordenantzaren 8, 9, 13 eta 16 artikuluek xedatzen dituzten baldintzak derrigorrez bete beharraren kaltetan gabe.

Artikulu honetan eskaturiko jakinarazpena ez bada egin edo legeak derrigorrezkotzat hartzen duen edukiren bat ez bada adierazi, edo eskualdatzeko ordaindutako prezioa txikiagoa bada edo baldintzak dagokion Administrazioari jakinarazitakoak baino kostu txikiagokoak badira, administrazio horrek atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izango du bi hilabeteko epean, besterentzearen berri izan eta biharamunetik hasita.

3. Erregistroan inskribatzea.

Etxebizitza hau udal etxebizitza tasatu bezala kalifikatu izana, etxebizitzaren eta harekin loturiko garaje eta trastelekuen erregimena eta gehieneko prezioa etxebizitzaren titularrak izenpetzen dituen dokumentu guztietan islatu beharko da eta bereziki dagokion Jabetza-erregistroan, ondasun horietan jasota gera dadin eta erregistroaren publikotasuna egokitzat jotzen den moduan egin dadin, lehenik, Udalak edo Administrazio jarduleak eta, beti ere, subsidiarioki Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea duela, eta lur horiek, beti ere, Ordenantza honetan zehazturiko gehieneko eskualdatze prezioaren muga bete behar dutela jakinarazteko.

BI Arkaitz Retegui Hernandezi Polentzarrene kaleko 2.ean, etxabeko 1C lokalean dagoen etxebizitzari lehen erabilpen lizentzia ematea.

HIRU: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 90,52 euro dira.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. Futbol Zelaian belar artifiziala jartzeko obra kontratuaren lizitazio proposamena (2013H0100001)

Lezoko Udalak udal futbol zelaian belar artifiziala jartzeko asmoa du eta horretarako obra kontratua bat egitea proposatzen da.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen Testu Bateratuaren 3/2011 RDL (APKTB) 6 artikuluan eta I Eranskinean aurreikusitako obra kontratu bat da.

AKPTBaren 138. artikuluan ezarrita dagoenez,

APKTBaren 169 eta 178 artikuluen artean xedatutakoarekin bat etorriz, eta bereziki 171. d) artikulua aintzat hartuz espediente hau publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bitartez izapidetu daiteke.

Futbol Zelaian Belar artifiziala jartzea esleipenerako espedientea azterturik,

Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Futbol Zelaian Belar artifiziala jartzea kontratatzeko baldintza teknikoak onartzea.

BI: Aipatu kontratazio espedientea hastea, publizitaterik gabeko jardunbide negoziatuaren bitartez.

HIRU: Kontratazio hau arautuko duten Administrazio Baldintza pleguak onartzea.

LAU: Akordio hau proiektu honen gastuari aurre egiteko derrigorrezkoa den aurrekontu gordailua 2013ko aurrekontu urtea amaitu baino lehenagoko izatea baldintzatzea da.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA

4. O.E.Ak semea-alaben zaintzagatik egindako lan murrizketa eskaria ontzat hartzeko proposamena (2011PE100011)

O.E,Ak, Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako irakasleak, 2013/2014 kurtsorako bere musika irakasle lana %36,17tik %28,17ra murriztea eskatu du seme-alaben zaintzagatik.

Eskaria azterturik, ikusirik Udal Teknikariak egindako txostena, eta eskariaren berri Musika Eskolako Zuzendariari emanik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea O.E.A.ek seme-alaben zaintzagatik 2013/2014 kurtsorako eskatutako lanaldi murriketa.

- Lanaldi murrizketaren ondorioz, 2013/2014 kurtsoan, %28,17ko lan dedikazioa izango du.

- Lanaldi murrizketa 2013ko irailaren 1ean sartuko da indarrean eta 2014ko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

- Joxan Anduaga Permachek beteko lan murrizketaren jornadaren porzentaia.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5. I.Z.Ak seme-alaben zaintzagatik eskatutako borondatezko lan eszedentzia ontzat hartzeko proposamena (2011PE100012)

Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako irakaslea den I.Z.A.ek, 2013ko irailaren 2an aurkeztutako eskabidean, borondatezko lan eszedentzia eskatzen du haurraren zaintzagatik, 2013/2014 kurtsorako.

Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena, eta eskariaren berri Musika Eskolako Zuzendariari emanik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea I.Z.A.ek bere haurraren zaintzagatik, 2013/2014 kurtsorako eskatutako borondatezko lan eszedentzia.

BI: Lan eszedentzia, 2013ko irailaren 1ean sartuko da indarrean, eta 2014ko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

LAU: Jurdana Ochoa Lopez de Echezarreta kontratatzea 2013/2014 ikasturtean biolin/biola klaseak emateko

LAU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6. I.M.Zk eskatutako borondatezko lan eszedentzia ontzat hartzeko proposamena (2013PE100004)

Musika Irakaslea den I.M.Z.k, 2013ko irailaren 3an aurkeztutako eskabidean, 2013/2014 ikasturteko eszedentzia eskatu du Hernaniko Musika Eskolan eskaini dioten lan postuan lan egiteko.

Gure lan konbenioaren arabera (Hobekuntzak 2. eranskina), Lezoko Udaleko enplegatu publikoek eskubidea izango dute, indarrean dagoen legerian finkatutakoaz gain eta beti ere zerbitzuak horretarako biderik ematen badu, gutxienez urtebeteko eszedentzia hartzeko eta gehienez legeriak markatutako iraupenekoa, gutxienik lau urtez lanpostua gordeko zaiolarik.

Musika Eskolako Zuzendariak, eskariaren berri du eta egun indarrean dugun lan poltsan lan postu hau betetzeko baldintzak betetzen duen hautagaia badagoenez, bere oniritzia eman dio I.M.Z.k egindako eskariari. Ondorioz ordezkapena egiteko Joseba Fenandez Sanchez kontratatuko da aipatu lan-poltsatik.


Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea I.M.Z.k 2013/2014. ikasturterako eskatutako borondatezko lan eszedentzia.

BI: Lan eszedentzia, 2013ko irailaren 3an sartuko da indarrena, eta 2014ko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

HIRU: Iazko kurtsoan I.M.ren ordezkapen lanak egiten aritu den Joseba Fernandez Sanchez kontratatzea 2013/2014 ikasturtean saxofoi klaseak eman ditzan Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolan.

LAU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

7. Fakturen zerrenda onartzeko proposamena (2013KO110036)

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrendak:

Zbkia/ Nº €
36 59.058,34

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

GIZARTE ZERBITZUAK

8. Famili Eskuhartzearen lizitazioaren proposamena (2013ID170004)

Famili Eskuhartzea programaren esleipenerako espedientea azterturik, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Famili Eskuhartzearen programa kudeatuko duen enpresa kontratatzeko asmoa onartzea.

BI: Programaren kontratazio espedientea hastea, (jardunbide ireki bitartez ).

HIRU: Famili Eskuhartzea programaren kontratazioa arautuko duten Baldintza pleguak onartzea.

LAU: Konpromisoa hartzea 2014-15-16. urteko aurrekontuetan izango diren partiden kontura egiteko. Guztizko aurrekontu kopurua hau izango da : 119.000€, BEZ-ik gabe.

BOST: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hamabost (15) eguneko epean, modu horretan proposamenak aurkez daitezen.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9. Famili Eskuhartze zerbitzua emateko kontratu txikia esleitzeko proposamena (2013ID130007)

Famili Esku hartzearen esleipena egin bitarte Orekaguneri egin beharreko kontratuaren espedientea azterturik, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Famili-esku hartzea programa kudeatzeko OREKAGUNEri kontratu txikia egitea irailaren 1etik abenduaren 31era. Gehienez 15.455€ (BEZ gabe) gastatuko dira. (AD-533)

BI: Kontratuak urtarrilaren 1etik abuztuaren 31era egindako kontratuaren baldintza berdinak izatea.

HIRU: OREKAGUNE-ri kontratu honengatik bermea ez eskatzea.

LAU: Erabakiaren berri udal kontuhartzailetzari ematea.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10. Presoen senideei zuzendutako dirulaguntza deialdia (2013GZ190001)

Ikusi dut preso daudenen familiei eta auziperatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak, udalak dirulaguntzak emateko duen araudi orokorra eta kontutan izan da udal aurrekontuetan gastu honetarako jasota dagoen diru kopurua, Alkate honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Presoen senideei eta auziperatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartzea.

BI: 42.000 € biarteko gastua onartu (A-544) aurrekontuko 1 01 480 02 313 30 2013 (086) partiden gain.

HIRU: Deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta eskariak aurkezteko epea irekitzea.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

11. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Uztailaren 5ean egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

12. Alkate dekretuen berrespena (D13/00675, D13/00677 y D13/00775)

1. Obra lizentzia ikatz parkea egokitzeko (2013H0030003)

2013/07/16an, eta D13/00675 zenbakiko Alkatetzaren dekretuz, Gregorio Martinez Garciari, Iberdrola Generación S.A. enpresaren izenean, Ikatz parkea egokitzeko obra baimena baldintzatua eman zitzaion.

2011ko ekainaren 23an, eta D11/00760. dekretuz, Alkatetzak Tokiko Gobernu Batzarraren baitan delegatu zituen 50.001€ baino gehiagoko exekuzio-aurrekontua zuten obretarako lizentziak ematea, eta Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio aipatutako obra baimena ematea.

Uztailaren 5etik, Irailaren 10 bitarte ez direnez aurreikusi Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak, eta arruntak diren tramite administratiboak ez atzeratzeko, Alkatetzak delegatua duen eskumena bereganatu zuen eta uztailaren 16an baimena eman zuen, eta orain Tokiko Gobernu Batzarrera jakinaraztea eta berrestea proposatzen da.

Aurreko guztiagatik Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek
ERABAKI DU:

BAT: 2013/07/16an eta D13/00675. Dekretuz Alkatetzak hartutako ondorengo erabakia BERRESTEA:

“ BAT: Proiektuan jasotako lanak aurrera eramateko baimena EMATEA baldintza hauekin.

1. Obra hasi baino lehen Hondakinen Kudeaketa Plana aurkeztu beharko da.

2. Baimendutako zabortegira eraman beharreko hondakinei dagokionez, obra amaieran dagokion informea aurkeztu beharko da, Udalari jakinaraziz zein zabortegira eraman dituzten hondakin horiek, eta horien kudeaketa modu egokian egin dela baieztatzen duten dokumentu eta agiriak aurkeztu beharko dizkiote ondoren. Orokorrean, Eraiste eta Eraikitze hondakinen produkzio eta kudeaketari buruzko 112/2012 Dekretuan, ekainaren 26koan, jarritakoa bete beharko da.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 4.500,59 € ordaindu beharko ditu eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik.”

2. Obra lizentzia: Jaizkibel-Urruloko agroaldea egokitzeko proiektua (2013H0020013)

2013/07/12an, eta D13/00677 zenbakiko Alkatetzaren dekretuz, Behemendi Elkarteari Jaizkibel Urruloko agroaldea egokitzeko obra baimena baldintzatua eman zitzaion.

2011ko ekainaren 23an, eta D11/00760. dekretuz, Alkatetzak Tokiko Gobernu Batzarraren baitan delegatu zituen 50.001€ baino gehiagoko exekuzio-aurrekontua zuten obretarako lizentziak ematea, eta Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio aipatutako obra baimena ematea.

Uztailaren 5etik, Irailaren 10a bitarte ez direnez aurreikusi Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak, eta arruntak diren tramite administratiboak ez atzeratzeko, Alkatetzak delegatua duen eskumena bereganatu zuen eta uztailaren 12an baimena eman zuen, eta orain Tokiko Gobernu Batzarrera jakinaraztea eta berrestea proposatzen da.

Aurreko guztiagatik Alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 2013/07/12an eta D13/00677.Dekretuz Alkatetzak hartutako ondorengo erabakia BERRESTEA.

“BAT: Behemendi Elkarteari Jaizkibel-Urruloko agroaldea egokitzeko goian azaldutako lanak gauzatzeko, obra baimena EMATEA, ondorengo baldintzetan:

• Botako diren eraikin eta txaboletatik sortuko diren hondakinak, baita baserrian egingo diren lanen ondorioz sortuko direnak, modu egokian kudeatzen direla ziurtatze aldera, 112/2012 Dekretuaren 9. artikuluan azaltzen dena bete beharko da. Horrela, behin hondakin horiek zabortegira eraman ondoren, edota obra guztia bukatuta, beharrezko dokumentuak aurkeztuko dira Udaletxean. Ikusi eranskinean 9. artikulua.
• Ur-instalakuntzen egokitzapena egiteko Udaleko Ur Zerbitzuarekin harremanetan jartzea komeni da.
• Zuhaitzen mozketa egin baino lehen, Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainari eskatu beharko zaio baimena
• Uraren erabilera arduratsua bultzatu aldera, sareko uraren kontsumoa mugatzeko neurriak jartzea aztertuko da, baita euriaren uraren aprobetxamendua bultzatu ere.
• Behin obra baimena eskuratu ondoren, jarduera baimena tramitatu beharko da.

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 3.207,95 € ordaindu beharko dira (2.685,95 € eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik eta 522,00€ udal tasengatik).”

3. Lezoko Jubilatu Etxeko Taberna ustiatzeko kontratuaren esleipena (2013ID170001)

2013ko abuztuaren 30ean eta D13/00775 zenbakiko Alkatetzaren dekretuz, Lezoko Jubilatu Etxeko Taberna ustiatzeko kontratua esleitu zitzaion zenbait betebeharren baldintzapean Nerea Nuñez Redondori.

2011ko ekainaren 23an, eta D11/00760. dekretuz, Alkatetzak Tokiko Gobernu Batzarraren baitan delegatu zuen eskumen hau.

Ekainaren 5etik, Irailaren 10 bitarte ez direnez aurreikusi Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak, eta arruntak diren tramite administratiboak ez atzeratzeko, Alkatetzak delegatua duen eskumena bereganatu zuen eta abuztuaren 30ean kontratua esleitu zuen, eta orain Tokiko Gobernu Batzarrera jakinaraztea eta berrestea proposatzen da.

Aurreko guztiagatik Alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 30/08/2013an eta D13/00775. Dekretuz alkatetzak hartutako ondorengo erabakia BERRESTEA:

“BAT: Lezoko Jubilatu Etxeko Taberna Ustiatzeko kontratua NEREA NUÑEZ REDONDORI esleitzea ondorengo baldintzetan:

Prezioa: Urteko 200 euro oinarrizko prezioa eta 42 euro BEZa

Aurkezturiko proposamenean eta baldintza pleguetan zehazturiko gainontzekoak.

BI: Akordio hau kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena lizitatzaileei igorri.

HIRU: Akordio honen jakinarazpena jaso eta 15 egun balioduneko epean, adjudikaziodunak honako jarduketa hauek gauzatu beharko ditu:

a) Administrazio honen aurrean agertzea, kontratua administrazio dokumentu gisa formalizatzeko.”


GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930470tik 930475ra eta 930477tik 930482ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna