2017KO UZTAILAK 7 EZOHIKOA

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2017ko uztailaren 7an, ostirala, 9:00etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), Mikel Arruti Salaberria eta Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (EH BILDU udal taldea).

Ez dira bilkuran izan Ainhoa Zabalo Loiarte, Igor Cordero de la Fuente, Angel Portugal Formoso eta Asier Irastorza Alustiza (EH BILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Osoko bilkuran dira ere udal kontuhartzailea, Pedro Etxarri Ollokiegi eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako arduraduna den Aitor Iztueta Garaikoetxea.

1. Diktamena, Lezoko udalerriaren kaleak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko lizitazioa aurrera eramateko espedientea onartzea (2016ID170010).

Miguel Angel Sanchezek azaldu du batzordek onartutako diktamena. Honela dio diktamenak:

Udal honek Lezoko udalerriaren kale garbiketa egitea xedea duen kontratu administratiboaren lizitazioa aurrera eramateko duen beharra ikusirik.

Kontutan izanik 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratua - SPKLTB- onartzen duenak bere 22 artikuluan xedatzen duena, departamenduko buruak txosten batean egiaztatzen du ez dela bitarteko pertsonal eta materialik kontratu honek dituen beharrei aurre egiteko, ondorioz kontratazio administratibora jotzea bidezkotzat hartzen da.

Aipatu 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 10, 13 eta 16 artikuluek xedatzen dutenari jarraiki, kontratu hau zerbitzu kontratu bezala kalifikatu behar da, erregulazio harmonizatuaren menpe, 2.831.205,12€ -koa da gehi 283.120,51 (%10eko BEZa) balio zenbatetsiarekin eta 4 urteko iraupenarekin eta 2 urteko luzapenerako aukerarekin.

Udal zerbitzu teknikoek Administrazio-klausula partikularren plegua idatzi dituztela kontuan izanik, eta Preskripzio teknikoen agiriak ere espedientean daudela ikusirik.

Kontratu honen beharrei aurre egiteko aurrekontu-kreditu egokia eta nahikoa badagoela ziurtaturik, udalean indarrean dagoen aurrekontu orokorraren baitan.

Udal kontuhartzailetzaren aldeko fiskalizazioa ikusirik

3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarria kontuan izanik

Jesus Maria Martiarena Jaca, Miguel Angel Sanchez Antunez, Noemi Arberas Oses eta Jose Angel Sanchez Gallardoren aldeko botoekin eta Mikel Arruti Salaberriaren aurkako botoarekin Informazio Batzorde Orokorrak ondorengoa DIKTAMINATU DU:

BAT.- Lezoko udalerriaren kaleak garbitzeko zerbitzuen administrazio kontratuaren lizitazioa aurrera eramateko espedientea onartzea, erregulazio harmonizatuaren menpeko kontratua, prozedura irekia, ohiko izapidetzea, zenbait esleipen irizpideekin, 1.887.470,08 € koa da, gehi 188.747€-ko BEZa) preziorekin eta 4 urteko iraupenarekin. 471.867,52€ gehi 47.186,75€ urte bakoitzeko.

BI.- Proposamen honi atxikitzen zaizkion Administrazio-klausula partikularen plegua eta Preskripzio teknikoen agiriak onartzea.

HIRU.- 2.076.217,08 euroko gastua onartzea udal honetan 2017an indarrean dagoen aurrekontu gastuen kontura eta kontratu honek iraungo duen jardunaldietan kontratuaren beharrei erantzungo dien aurrekontu gordailu egokia eta nahikoa aurreikusteko konpromisoa ere hartzen da. A-355 (2018), A-356(2019) A-357(2020), A-358(2021).

LAU.- Kontratu honen lizitazioaren deialdia egitea Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean iragarkia argitaratuz, gehienez 52 eguneko epean eskaintzak aurkez ditzaten.

Mikel Arruti ez dago ados proposamenarekin. Batzordean esan zuen bezala zerbitzua beste modu batera antolatu daiteke, udalarentzat merkeago eginez, esate baterako zerbitzua langile propioekin emanez.

Udaleko zerbitzurik garestiena lehiatzeko proposamena lantzeko modua ere kritikatu du, ez ohiko bilkura deituz, ez ohiko orduetan.

Konparatu ditu beste udal batzuetan zerbitzu honen kostea Lezon proposatutakoarekin. Urnietan biztanle eta urteko 56 €tako kostea omen du, Orion 54 €takoa eta Lezon 75-86 € bitartekoa izango duela dio. Urnietako udalaren aurrekontuaren %3,84 omen da zerbitzu hau, Donostian %3,87 eta Lezon %5,6-%6,5. Ia bikoitza dela Lezorako proposatzen den gastua.

Miguel Angel Sanchezek dio gaur eguneko garbiketa zerbitzua kaxkarra dela eta nabarmen hobetu nahi dela eta horregatik garestitzen dela.

Ainhoa Intxaurrandietak dio EAJk kontratu hau beti garestitu izan duela, ezker abertzalearen ilegalizazio garaian alkatetzan egon zenean ordurarteko kontratuaren prezioa bikoiztu egin zuela, hurrengo bi legealdietan, ezker abertzaleko gobernuekin kontratua merketu egin zela. Adibidez esan du aurreko legealdian bilketa sistema aldaketarekin 500.000 € ordaintzen zirela hondakin bilketa eta kale garbiketagatik eta ontzi arin eta paperaren salmentagatik udalak 115.000 € jasotzen zituela. Gaur proposatzen denarekin garbiketako 540.000 €ei San Markori ordaindu beharreko bilketa kostuak daude eta udalak jasotzeari utziko dion ontzi arin eta paperaren salmentak daude.

Mikel Arrutik eskatu du pleguetan espreski jasotzea, horrela ez balego, ehuneko ehunean udalak amortizatuko dituen makineria Lezoko udalean bakarrik erabiltzeko betebeharra.

Aldaketa edo zehaztasun proposamen hau ahobatez onartu da.

Lehiaketa abiatzeko diktamena onartu egin da aldeko sei botoekin (alkatea eta EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak) eta aurkako birekin (EH BILDU udal taldeko zinegotziena).

2. Diktamena, Kale Garbiketa eta Zabor Bilketaren 3. Luzapena (2017ID170005).

Miguel Angel Sanchezek azaldu du batzordek onartutako diktamena. Honela dio diktamenak:

Lezoko Udalak 2006ko abenduaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez Kale Garbiketa eta Hiri Hondakin Solidoen Bilketa zerbitzuaren kontratazio espedienteari hasiera ematea eta kontratu honen baldintza agiri administratiboak eta teknikoak onartzea erabaki zuen.

Kontratuaren esleipena Lezoko Udalak 2007ko maiatzaren 7an erabaki zuen Tokiko Gobernu Batzordean “SERBITZU ELKARTEA SL” eta “FOMENTO DE CONSTRUCCIONES Y CONTRATAS,SA” ENPRESEN ALDI BATERAKO ELKARTEAREN alde.

Kontratua 2007ko maiatzaren 28an formalizatu zen. Kontratu honen hirugarren klausularen arabera iraupena 8 urtekoa da eta epea 2007ko ekainaren 1etik kontatzen hasiko da.

Kontratuaren 8. Klausulan adierazten den moduan, agiri horretan berariaz jasota ez dauden gai guztietarako, administrazio-baldintza zehatzen agirian, gainontzeko kontratu-agirietan eta Kontratazio Publikoari aplikatu beharreko arauetan ezarritakoa beteko da.

Horrela administrazio-baldintza zehatzen agirian, zehazki 1.4 atalean zera adierazten du Hitzarmenak 8 urteko iraupena izango du, alegia, 2007ko urtarrilaren 1tik 2015ko abenduaren 31 arte. Hala ere, beste bi urtez luzatu ahal izango da, aurretik Gobernu Batzordeak edo Alkatetzak urte bakoitzean hala erabakitzen badu.

Lezoko Udalak 2015ko azaroak 26ko Osoko Bilkuran erabaki zuen SERBITZU ELKARTEA SL” eta “FOMENTO DE CONSTRUCCIONES Y CONTRATAS, SA” ENPRESEN ALDI BATERAKO ELKARTEARI esleituriko kale garbiketa eta zabor bilketa kontratua urtebetez luzatzea, 2016ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31 arte.

Bestalde Lezoko Udala eta San Marko Mankomunitateak Lankidetza Hitzarmen bat sinatzeko elkarrizketetan ari zirela, hitzarmen honen bitartez Lezoko Udalaren eskumena den hiri hondakin solido guztien bilketa San Marko Mankomunitateak eraman ahal izateko Lezoko Udaleko Osoko Bilkurak 2016ko abenduaren 21ean erabaki zuen arestian aipatu kontratua beste 6 hilabetez luzatzea.

Hitzarmen hau gauzatzeak 6 hilabeteko epea beharko lukeela uste izan zen, ondorioz zerbitzua bere osotasunean (kale garbiketa eta zabor bilketa) luzatzea beste aukerarik ez zegoen, zerbitzuarekin jarraitzekotan.

Lankidetza Hitzarmen hau gauzatzea ordea atzeratu egin da aurreikusi gabe zeuden arrazoiak tarteko.

2016ko uztailaren 14an aipatu kontratuaren 3º aldaketa onartu zen. Aldaketaren xedea zerbitzua pertsona bat eta Kale Garbigailu bat sartuz indartzea zen sein hilabeteko epe baterako. Indartze hau beste sei hilabetez luzatu zen aipatu kontratuaren 4º aldaketaren bitartez.

Indartze honek jarraitu behar duela uste da kontratu honetarako proposatzen den luzapenak irauten duen bitartean.

Hori dela Jesus Maria Martiarena Jaca, Miguel Angel Sanchez Antunez, Noemi Arberas Oses eta Jose Angel Sanchez Gallardoren aldeko botoekin eta Mikel Arruti Salaberriaren aurkako botoarekin Informazio Batzorde Orokorrak ondorengoa DIKTAMINATU DU:

BAT: “SERBITZU ELKARTEA SL” eta “FOMENTO DE CONSTRUCCIONES Y CONTRATAS,SA” ENPRESEN ALDI BATERAKO ELKARTEARI esleituriko kale garbiketa eta zabor bilketa kontratuaren 3º luzapena onartzea, egun egiten de balditzetan, San Marko Mankomunitateak zabor bilketa zerbitzua bere egiten duen arte eta Lezoko Udalak Kale Garbiketa Kontratua esleitzen duen arte, luzapen honek gehienez 2017ko abenduaren 31 arte iraun dezakeelarik.

BI: 43.628,47 euroko (%10 BEZ barne) gastua onartzea zerbitzuaren indartzea mantentzeko luzapenak irauten duen bitartean.

HIRU: Akordio hau aipatu aldi baterako elkarteari jakinaraztea.

Mikel Arrutik eta Ainhoa Intxaurrandietak diote inprobisazioaren eta EAJren kudeaketa motaren erakusle dela proposamena, 2007. urtetik dakielako udalak kontratua 2015ean bukatzen zela, hala ere bi urtetako luzapena epeka agortzera goaz, kontratuaren 3. luzapena eta 6. aldaketa proposatuz. Osoko bilkura deialdi modua ere salatu dute, goizez eta ez ohikoa deitu duelako alkateak. Beraien iritziz hamahiru zinegotziak etortzeko modua duten ordu eta egunetan egin behar dira osoko bilkurak.

Diktamena onartu egin da aldeko sei botoekin (alkatea eta EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak) eta aurkako birekin (EH BILDU udal taldeko zinegotziena).

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243645etik 1243648ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna