2017KO UZTAILAK 17

Lezon, 2017ko uztailaren 17an, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Irlentz Ortega Ugalde, Maria Noemi Arberas Oses eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta

Ez da bileran izan Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2017ko uztailaren 3an egindako bilkurako akta onartzea (2017ID2100013).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Jaizkibel Hiribidea, 49 eraikinaren fatxada eraberritzeko obra lizentzia emateko proposamena (2017H0030005).

2017ko ekainaren 1ean eta 1359 zenbakiko sarrera erregistro bidez M.M.S.A.k Jaizkibel Hiribidea 49ko jabekideen izenean, aipatu eraikinaren hegoaldeko eta ekialdeko fatxadak eraberritzeko Obra baimena eskaera aurkeztu du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Jaizkibel Hiribidea 49ko Jabekideei (H-20881751) aipatu eraikinen fatxada eraberritzeko obra baimena ematea, aurkeztutako aurrekontuaren arabera, aldamioen instalakuntzaren proiektuaren arabera eta ondorengo baldintzetan:

  • Baldintza bereziak:

- Aldamioak jarri aurretik eskudun teknikari baten ziurtagiria aurkeztu beharko da. Bertan teknikariak aldamioaren muntai eta desmuntai lanen zuzendaritza ardurak bere gain hartuko ditu.

- Aldamioak espazio publikoa okupatzen badute,muntaketa lanen aurretik Udaltzainekin adostuko da kokalekua.

- Eraikinaren konposizio unitate mantendu behar da.

  • Baldintza orokorrak:

· Oinezkoen igarobideak bermatu beharko dira aldamioak jartzean; gutxieneko igarobideak 150 zentimetroko zabalera izango dute. Igarobidea aldamio azpitik direnean ere, 150 zentimetro zabalera eta 210 zentimetroko altuera duen igarobidea bermatu beharko da. Igarobidearen estalkia egur xaflaz geruztatu behar da bañera bat sortuz hondakinak kalera eror ez daitezen. Bañeraren hegalak 80 zentimetroko altuera izan behar du.

· Aldamioak espazio publikoko espaloian jarriko dira eta inolaz ere ez dute okupatuko trafikoari dagokion espazioa.

· Aldamioa burdinezko egitura izango du eta oso ondo arriostratu behar dira. Aldamioa egurrezko oholen gainean muntatuko da eta inola ere ez zuzenean espaloiko zoladuraren gainean.

· Ezin da inolako iragarkirik jarri aldamioaren gainean, eraikitzailearen izena izan ezik.

· Debekatuak daude karga eta deskargak burutzeko maldan jarritako oholak.

· Aldamioen baimenak ez ditu baimentzen honakoak: lur gehiagoren okupazioa, kontainerrak jartzeko baimena, karga eta deskarga burutzeko badoa etab.

· Baimendutako epean aldamioa ez bada kentzen, baimen berria eskatu beharko da. Baimen berriaren eskaera aurreikuspen epe berri batekin egingo da tasak likidatu ahal izateko.

· Aldamioek ezingo dute behe solairuko lokalen sarrerak oztopatu.

· Obra hondakinentzako kontainerrak jartzea behar badira, eskaera egin beharko da hauen kopurua eta okupazio egunak adieraziz.

· Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da.

· Obra burutzerakoan eraikuntza eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko 2012ko ekainaren 26ko D112/2012 dekretuak ezartzen duena bete beharko da, eta bertan ezarritako moduan kudeatu beharko dira sortutako hondakinak. Obra amaieran dagokion ziurtagiriak eskatu ahal izango ditu Udalak.

· Udalak obra ikuskaritza burutu dezake edozein momentuetan egiten ari diren lanak baimendutakoari dagozkion bermatzeko.

· Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak geldituko dituzte.

· Obran ezingo da egituraren aldaketarik burutu.

· Ezingo da hondakinik bildu espazio publikoan eta beti ere okupaturiko gunearen eta inguruaren garbitasuna bermatu beharko da. Lanak amaitzean espazio publikoak garbi eta akatsik gabe gelditu beharko du.

· Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik guztira 4.815,40 € ordaindu beharko dira (1.445.80€, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga kontzeptuan, 3.3689,60€ aldamioen instalakuntzaren lurzoru publikoaren okupazioagatik 78m² 60 egunez).

KONTUHARTZAILETZA

3. Faktura zerrenda onartzeko proposamena (2017KO110013).

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrendak:

Zbkia.

20

146.160,91

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

EUSKARA

4. Udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeentzako dirulaguntzak emateko proposamena (2016KU040008).

Udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeentzako dirulaguntzen espedienteak azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Erakunde eskatzaile bakoitzari dagokion diru laguntza ematea, 2017ko euskara sailaren dirulaguntzen deialdian jasotzen denaren arabera, ondorengo zerrendan jasotzen den moduan:

Id

Erakundea

Euroak

1

Herri urrats

1.084,51

2

Nafarroa oinez

936,62

3

Araba euskaraz

345,07

4

Euskaren Gizarte Erakundeen KONTSEILUA

1.133,80

5

Hizkuntza Eskubideen BEHATOKIA

1.133,80

6

UEU

887,32

7

Ibilaldia

394,37

8

EHIGE

542,25

9

Sortzen Elkarteaz

542,25

7.000,00

BI:Ordainketa bi zatitan egingo da, proposamen honen onarpena jasota %70 eta diru zuriketa egin eta gero, beste %30.

PERTSONALA

5. A.L.O.k 2017/2018. Ikasturterako eskatutako borondatezko lan eszedentzia ontzat hartzeko proposamena (2017PE100003).

Musika Irakaslea den A.L.O., 2017ko ekainaren 28an aurkeztutako eskabidean, 2017/2018 ikasturterako borondatezko eszedentzia eskatu du.

Gure lan hitzarmenaren arabera (Hobekuntzak 2. eranskina), Lezoko Udaleko enplegatu publikoek eskubidea izango dute, indarrean dagoen legerian finkatutakoaz gain eta beti ere zerbitzuak horretarako biderik ematen badu, gutxienez urtebeteko eszedentzia hartzeko eta gehienez legeriak markatutako iraupenekoa, gutxienik lau urtez lanpostua gordeko zaiolarik.

Musika Eskolako Zuzendariak, eskariaren berri du eta bere oniritzia eman dio A.L.O.k egindako eskariari.

Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea A.L.O.k 2017/2018. ikasturterako eskatutako borondatezko lan eszedentzia.

BI: Lan eszedentzia, 2017ko irailaren 1ean sartuko da indarrena, eta 2018ko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

6. Musika eskolako bulegoetako 2017/2018 kurtsoko lan egutegia onartzeko proposamena (2017PE060003).

X.E.A.k, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako bulegotako 2017/2018 ikasturteko lan egutegiaren proposamena aurkeztu du.

Proposamenak Udalhitzek Musika Eskoletako finkatzen dituen baldintzak betetzen ditu eta udaleko ordezkaritza sindikalari aurkeztua izan da.

Horiek horrela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT:Onartzea “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2017/2018. ikasturteko bulegoetako lan egutegia.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei

GIZARTE ZERBITZUAK

7. P.G.G.ri etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2017GZ010005).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza jasotzeko P.G.Gk egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Horiek horrela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: P.G.Gri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua, astean bi orduz emango da etxeko lanetan laguntzeko. Zerbitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 2,83€ orduko izango da.

8. Gizarte larrialdietarako laguntzaren eskaerak onartzeko proposamena (2017GZ020008).

2017ko GLL/AES eskaerak onartzekoespedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea 2017.urteko GLL/AES eskaeren ondorengo zerrenda. Gastua guztira 6.450€ (A-177/A-404).

GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZA ESKAERAK 2017

URTE OSORAKO ONARTUTAKO DIRU KOPURUA

L., M.

1.750,00 €

T., M.

1.230,00 €

G.A.M.M.

1.320,00 €

R.A.M.B.

1.500,00 €

F.S.N.

650,00 €

GUZTIRA

6.450€

BI: I.B.-en eskaera ukatzea behar den dokumentazioa ez aurkezteagatik.

9. Aiton-Bordako udarako ordutegia berraztertzeko proposamena (2017GZ320004).

Aiton Borda elkarteko Juntako kideek errekurtsoa egin diote ekainaren 19an Tokiko Gobernu Batzarrak Aiton Borda tabernaren udako ordutegiari buruz hartutako erabakiari. Gaia aztertu bitarte gaia mahai gainean uztea erabaki da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

10. Telefono komunikazio esparru kontratua (2017-2021) sinatzeko proposamena (2016ID49001).

Diputatuen Kontseiluaren 2017ko martxoaren 28ko erabakian jasotako eskuordetza medio, Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko foru diputatuak 2017ko ekainaren 19ko foru aginduaren bitartez, EUSKALTEL, S.A., I.F.Z. A48766695 enpresarekin “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez komunikazio telefonikoen zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa” burutzea ebatzi zuen.

Lezoko Unibertsitateko Udal honi dagokio, Foru Kontratazio Zentralak tramitatutako espedienteari atxikia dagoen erakundea den aldetik, eta hornidura interesatzen zaion neurrian, 2011ko otsailaren 22ko 3/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, esparru akordiotik eratorritako kontratua esleitzea, formalizatzea eta gastua baimentzea.

Behin esparru akordioa sinatu ondoren, Xabier Loiola Aristi, idazkariak 2017ko uztailaren 7an emandako txostenaren arabera, aipatutako zerbitzuaren beharra dela eta, komunikazio telefonikoen zerbitzuari buruzko kontratua, Esparru Akordioa burutzea erabaki den enpresa berari esleitzea eta hala formalizatzea.

Administrazio honek kontratatzea beharko duen komunikazio telefonikoen zerbitzuaren zenbatetsiz, gutxi gorabehera, urteko 14.479,33 euroko gastua ateratzen da, BEZik gabe.

Hori dela eta, 2011ko azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaz onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 198. artikuluari jarraituz, bidezkoa da eratorritako kontratua EUSKALTEL, S.A., I.F.Z. A48766695 enpresari esleitzea, sinatutako Esparru Akordioan ezarritako baldintzetan.

Ondorioz, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

LEHENENGO.- EsleitzeaEUSKALTEL, S.A., I.F.Z. A48766695 enpresari, “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez komunikazio telefonikoen zerbitzuarenkontratatzeko esparru akordiotik” eratorritako kontratu eratorria, esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.

BIGARREN.-Baimentzea eta xedatzea EUSKALTEL, S.A., I.F.Z. A48766695 enpresaren alde, aurtengo ekitaldiari dagokion 17.520euroko gastua (BEZa barne), (AD-403/405/406) kontusailaren kargura.

HIRUGARREN.- Enpresa esleipendunarekin kontratua formalizatzea.

LAUGARREN.- Alkatea ahalmentzea, esleipena egiteko eta kontratua sinatzeko.

11. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, uztailaren 3az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:40ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243545etik 1243551ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna