2018KO OTSAILAK 26

Lezon, 2018ko otsailaren 26ean, astelehena, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2018ko otsailaren 12an egindako bilkurako akta onartzea (2018ID210003).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Lezoko udala 3.poligonoan duen 31.lurzatia banatu eta saltzeko proposamena (2016H0260002 eta 2016H0380001).

A.Z.B.ek, 3. poligonoan dagoen katastroko 45. lurzatiaren jabeak, poligono bereko 31. lurzatiaren zati bat erostea proposatu dio Lezoko Udalari. Bi lurzatiak mugakide dira.

3. poligonoko 31. lurzatia Lezoko Udalarena da eta ondare-izaera du. Jabetzaren Erregistroan jasota dago (Lezoko 16. liburua, 132. liburukia, 154. folioa, 712 zenbakiko erregistro-finka), eta, haren arabera, 16.514 m²-ko azalera du.

A.Z.B.ek udal lurzatiaren 2.841,19 m² erostea proposatu du.

3. poligonoan dagoen katastroko 45. lurzatiak 9.000 m²-ko azalera du, Erregistroaren arabera, eta 8.810 m²-koa, berriz, duela gutxi egindako neurketa baten arabera. 2470 zenbakiko erregistro-finka gisa dago jasota, Lezoko Udalaren 88. liburuan, 716. liburukian, 71. folioan.

Bestalde, udal lurzatia (landabidea kenduta) soberako lurzatitzat jo da, Udalbatzak 2016ko maiatzaren 26an hartutako erabakiaren arabera. Lurzati horrek (landabidea kenduta) onura edo erabilera publikorik ez duelako jo da soberakotzat, baita forma irregularra duelako eta dagoen tokian dagoelako ere. Hori guztia dela medio, lurzatia ez da egokia ezein erabileratarako.

LURZATIA SALTZEA

Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamenduko 115. artikuluan xedatutakoaren arabera (1372/1986 Errege Dekretua, ekainaren 13koa):

1. 7. artikuluan aipatzen diren soberako lurzatiak besterendu egingo dira, lurzati mugakideen jabeei zuzenean salduta; edo, bestela, jabeen lurrekin trukatu.

2. Jabe bat baino gehiago badago, lurzatiak saldu edo trukatzerakoan, lurzoruaren antolamendu-irizpide arrazionalenarekin bat etorriko dira ondoriozko lurzatiak, irizpen teknikoaren arabera.

Hortaz, ez dago eragozpenik soberako lurzati hori lurzati mugakidearen jabeari saltzeko. Teknikariaren iritziz, lurzoruaren antolamendu-irizpidearekin bat etorriko dira ondoriozko lurzatiak, lurzati mugakideen kokapena eta forma kontuan hartuta.

LURZATIA BANANTZEA

Erosi nahi den lurzatia banantzeari dagokionez, udal lurzatia banandu ondoren, 13.672,81 m²-ko azalera izango du, eta 3. poligonoan dagoen katastroko 45. lurzatiak, berriz, 11.651,19 m²-koa.

Nekazaritzako ustiategiak berritzeko lanak arautzen dituen 19/1995 Legearen 24. artikuluak dioen bezala, lurzatiak zatitu ahal izateko, lurzati berriek ezin dute izan nekazaritzako unitate minimo baten azalera baino txikiagoa.

Hortaz, 68/1997 Dekretuaren 7. artikuluak dio nekazaritzako unitate minimo batek hektarea bat neurtzen duela; hau da, 10.000 metro koadro (68/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta eskualdeetako nekazaritzako unitate minimoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko nekazaritzako ustiategiak zehazten dituena).

Hala ere, 19/1995 Legearen 25. artikuluak a) letran dioenez, besteak beste kasu honetan zati edo banan daitezke lurzoruak:

Aukeratzen den banaketa finka mugakideen jabeen mesederako bada, baldin eta, lurzatiak zatitu edo banandu ondoren, ez zatitu edo bananduko den finka ez finka mugakidea ez badira labore-unitate minimoa baino txikiagoak.

LURZATIAREN BALIOA

Eskualdatu beharreko finkaren balioari dagokionez, Ondasunen Erregelamenduko 118. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lezoko Udalak balorazio-txosten bat egiteko eskatu zion enpresa espezializatu bati. Txostenaren arabera, 3. poligonoko 31. lurzatiaren m² bakoitzak 2,299ko balioa du. Eskualdatu beharreko finkak 2.841,19 m²-ko azalera duenez, haren balioa 6.531,90 eurokoa da. Administrazio-espedientean jaso da txosten hori.

Adierazitakoaren arabera, 3. poligonoan dagoen katastroko 31. lurzatia banantzearen aldeko txostena egin da, gero hura saltzeko, adierazitako prezioaren truke, 43. finka mugakideari erants dakion.

Hori dela eta, udal txosten juridikoa ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT.- Lezoko Udalak 3. poligonoan duen 31. lurzatia banantzea, goian adierazitako baldintzetan; hau da, finka mugakideari erants dakion. Lurzati hori Jabetzaren Erregistroan jasota dago (Lezoko 16. liburua, 132. liburukia, 154. folioko lehenengo inskripzioa, 712. finka).

BI.- Banandutako lurzatia 3. poligonoko 45. lurzatiaren titular den A.Z.B.ri saltzea, 6.531,90 euroren truke. Lurzati hori 2470 zenbakiko erregistro-finka da, eta Lezoko Udalaren 88. liburuan dago, 716. liburukian, 71. folioan.

HIRU.- Adostutakoa betetzeko beharrezkoak izan daitezkeen dokumentuak sinatzeko baimena ematea alkateari.

EUSKARA ETA KULTURA

3. Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.ri 2018.urteari dagokion dirulaguntza emateko proposamena (2018KU080001).

Oarso-Bidasoko HITZAren eskaera aztertu da, hitzarmenari dagokion bigarren urteko diru-laguntzari buruzkoa. Horiek horrela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.ri 17.000 euroko (PA 2155 / AD-075/2018) diru-laguntza ematea, 2018. urteari dagokiona.

BI: Ordainketa bi zatitan egitea, %70 (11.900,00 euro) proposamena onartutakoan eta %30 (5.100,00 euro) urte amaieran behin jarduera amaitu eta justifikatutakoan.

GIZARTE ZERBITZUAK

4. Gizarte Larrialdietarako Laguntza banatzeko, udal honetarako zehaztu diren irizpideak onartzeko proposamena (2018GZ020001).

2018ko GLL/AES irizpideen espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Gizarte Larrialdietarako Laguntza banatzeko, udal honetarako zehaztu diren irizpideak onartzea.

Hauek dira irizpideak:

· Gehienez bi kontzeptuengatik onartuko da laguntza. Hirugarren kontzeptu bat eman ahal izateko gizarte langileak beharrezko egoera bat dagoela baloratu beharko du, gizarte txostena bidez.

· Ondasun higikor modura 8.000€tik gorako aurrezkiak dituzten pertsonek ezin izango dute GLL/AES eskatu, baldin eta epe laburrean aurrezki horiek etxebizitza edo oinarrizko beharrak asetzeko behar izan, ulertzen delako bizikidetza unitatearen gastuei aurre egiteko biderik badutela.

· Kopuruak ondorengoak izango dira:

DIRU KOPURUAK:

- Alokairua: Gehienez 3.000€/ urtean

- Hipoteka: Gehienez 3.000€/ urtean

- Mantenua: Gehienez 900€/urtean

- Energia: Gehienez 900€/urtean

- Zorpetzeak: Gehienez 3.000€/urtean (gastu kontzeptu bakoitzaren gehienezko kopuruak kontutan hartuko dira)

- Altzariak eta elektragailuak: Gehienez 1.850€/urtean

- Etxebizitzako egokitzapenak: Gehienez 1.850€/urtean

- Oinarrizko beharrak: Gehienez 1.850€/urtean

5. 2018.urteko GLL eskaeren zerrenda onartzeko proposamena (2018GZ020002).

2018ko GLL/AES eskaerak onartzeko espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea 2018.urteko GLL eskaeren zerrenda. Gastua guztira 30.998,34€ (A-838/2017) / (A-91).

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, otsailaren 12az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.


GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:30ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243768tik 1243771ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna