2018KO IRAILAK 17

Lezon, 2018ko irailaren 17an, astelehena, goizeko 8:00 hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1. Egoki irudituz gero, 2018ko uztailaren 23an egindako bilkurako akta onartzea (2018ID210014).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Sagasti poligonoan, pabilioi multzo batek osatzen duten eraikinaren estalkian irazgaitzeko aurretik emandako obra baimena bertan behera uztea eta obra baimen berri bat emateko proposamena (2018H0030007).

1.SARRERA

2018ko abuztuaren 3an eta 1937 erregistro zenbakiarekin Gabiria & San Juan Gestión y Fincas S.L.P. enpresak, Lezoko Industrialdeko jabedikeen izenean, 2018ko ekainaren 25ean, Lezoko Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen obra baimenaren zergen likidazio berri bat egitea eskatu dute obraren egikaritze aurrekontuaren aldakarengatik.

2.AURREKARIAK

Gabiria & San Juan Gestion y Fincas S.L.P. enpresak Lezoko Industrialdeko Jabekideen izenean 103 industrialdeko Sagasti poligonoko Iparraldeko pabiloi multzoaren teilatuaren birgaitze lanak gauzatzeko obra baimena eskatu zuten 2018ko ekainaren 5ean 1385 erregistro zenbakiarekin.

Eskaerari erantsita A.Z. arkitekto teknikoak sinaturiko proiektua aurkeztu zuten. Aurkeztutako proiektuak aurreikusten zituen lanen aurrekontua 273.466,98 € koa zen eta 6.699,41 metro karratu teilatu berritzea aurreikusten zuen.

3.TXOSTEN TEKNIKOA

Jabekideen artean dituzten arazoak medio, proiektuan sartuta ziren Sagasti kaleko 16-18 zenbakietan diren eta 42, 43, 54 eta 55 zenbakia daramaten pabiloien teilatuak ez dituzte konponduko. Konponduko duten teilatuaren azalera 5.673,14 metro karratura murriztu dute.

Horretaz gain, proiektuan aurreikusten zituzten 96 sabai leihoetatik 23 besterik ez dituzte berrituko.

Proiektuan sartu dituzten aldaketengatik proiektuko aurrekontua 200.237,03 € tara doitu dute.

Espedientea eta txosten teknikoa aztertu ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: 2018ko ekainaren 25ean Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia bertan behera uztea, 273.466,98€ tako aurrekontua kontutan hartuta obra baimena ematen zuena.

BI: Lezoko Industrialdeko Jabekideei 103 industrialdeko Sagasti poligonoko Iparraldeko pabiloi multzoaren teilatuaren birgaitze lanak gauzatzeko obra baimena ematea (42, 43, 54 eta 55 zenbakia daramaten pabiloiak salbu) aurkeztutako 200.237,03€tako aurrekontuaren arabera eta ondorengo baldintzekin:

Baldintza partikularrak

· Teilatuaren birgaitze lanak egitean su sektore ezberdinen kanpo su hedadura mugatzeko babesen azterketa egin beharko da eta dagokion neurri zuzentzaileak gauzatu beharko dira.

· Proiektuak adierazten da obra lanen iraupena 3 hilabetekoa izango dela eta gehienez bost langile arituko direla lanean. Segurtasun planean teilatuaren perimetroan barandak jarriko direla adierazten badu ere, inon ez du adierazten langileak teilatura nola igoko diren, materialak nola igoko dituzten eta hondakinak nola jaitsiko dituzten.Horregatik, gogorarazi elementu lagungarriren bat jarri nahi izango balitz obrak hasi aurretik honen legeztatzea tramitatu beharko litzatekeela.

· Sagasti poligonoko 42, 43, 54 eta 55 zenbakia daramaten teilatuak konpondu nahi izanez gero obra lizentzia eskaera berri bat egin beharko da dagokion tasak eta zergak ordainduaz.

Baldintza orokorrak

· Obra enpresa batek baino gehiagok edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.

· Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da. Obra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da.

· Obra hasi aurretik beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.

· Obra baimena memoriak azaltzen dituen lanak egiteko da, honenbestez, ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.

· Eskatzaileak pertsonak zarata eta bibrazioetatik babesteko indarrean del legediak dioena bete beharko du. Horrela, obrak ezingo dira jaiegunetan egin ez eta lanegunetan ere gaueko 21:00etatik goizeko 8:00ak arte.

· Obra lanak burutzeko obra hondakinentzat edukiontzia jartzea beharrezkoa ikusten bada, lurzoru publikoko okupazioaren eskaera egin beharko da dagokion tasak ordaindu ondoren.

· Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, obrak egiterakoan nahiz gerora, obrak egindako eskaerari lotzen zaizkiola egiaztatzeko xedez.

· Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.

HIRU: Erabaki honen berri kontuhartzeiletza sailari eman indargabetzen den lizentzia eta orain ordaindu behar dutenaren arteko likidazioa egiteko.

LAU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 1.076,01 x 1,2 = 1.291,21 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

BOST: Lezoko Industrialdeko Jabekideei 103 industrialdeko Sagasti poligonoko Iparraldeko pabiloi multzoan udalean diren datuak ongi diren adieraztea. Halaber, jakinaraztea jarduera baimena ez duten enpresek hilabeteko epea dutela jardueraren legeztatze tramitazioa hasteko edo eskatu zitzaien dokumentazio osagarria aurkezteko.

3. Kale garbiketa zerbitzuaren kontratuko 1.go aldaketa onartzeko proposamena (2016ID170010).

1. AURREKARIAK

UTE LEZO GARBIKETA 2018 enpresa 2018-2022 urte bitarteko kale garbiketa zerbitzua esleitu zitzaien 2018 ko martxoaren 26an eta kontratua indarrean 2018ko apirilaren 1ean sartu zen.

Aipatu enpresak esleipenean aurkeztu zuen memoria teknikoan ondorengoak adierazten zituen:

· Zerbitzua 7 langilerekin gauzatzea proposatzen zuen enpresak. Astelehenetik ostiralera 5 langilerekin gauzatzea proposatzen zuen. Larunbat, igande eta jaiegunetan zerbitzua 4 langilerekin (jornada erdira kontrataturiko lau langilerekin) gauzatzea proposatzen zuen. Bestetik, memoria teknikoan “correturnos” moduak duen arrakastagatik honen inplantazioa ere azter zitekeela proposatzen zuten.

· Bitartekari materialei dagokionez Hako City Master 1200 kale garbitzaile mekanikoa eta Tenax Max wind esku kale garbitzaile mekanikoaren hornidura proposatzen ziren.

2018ko uztailaren 30ean Ute Lezo Garbiketa 2018 enpresak Lezoko udal erregistroan esleitutako kale garbiketa zerbitzuaren aldaketen proposamena erregistratu du 1900 zenbakiarekin.

2.TXOSTEN TEKNIKOA

Kontratu berria apirilaren 1ean hasi zenetik, langileak beren lanpostuak mantentzearren eta kaleratzeak ekiditearren enpresarekin negoziazioetan aritu dira. Langileak Lezoko udal erregistroan ere beraien eskaeren berri eta bere proposamenen berri eman zuten.

Aipatutakoen harira Ute Lezo Garbiketa 2018 enpresak ondorengoak proposatzen ditu:

· Esleipenean aurkezturiko memoria teknikoan adierazi bezala kale garbiketa zerbitzua %100 ra kontratatuak diren 7 langilerekin gauzatzea proposatzen dute “ correturnos “ modura antolatuta. Hau da, astelehenetik ostiralera zerbitzua 5 edo 6 langilerekin eta larunbatetan 3 langilerekin gauzatzea proposatzen dute. Astelehenetik larunbatera ordutegia goizeko 7:00 etatik 13:48 ra izango litzateke eta langileak goizeko 10:15 etan 20 minutuko geldialdia egingo dutelarik

· Igande eta jaiegunetan zerbitzua 2 edo hiru langilerekin gauzatzea proposatzen dute goizeko 7:00 etatik eguardiko 12:00 etako ordutegiarekin eta geldialdirik gabe

· Baliabide materialei dagokionez esleipenean aurkezturiko memoria teknikoan adierazitako Hako City Master 1200 kale garbitzaile mekanikoa eta Tenax Max Wind esku kale garbitzaile mekanikoa erosi beharrean, kale garbitzaile Schmidt 2000 erostea proposatzen dute.

Ute Lezo Garbiketa 2018 enpresak aurkezturiko aldaketen proposamenen aurrean ondorengoak dira aipagarriak:

· Proposaturiko langileen egutegi eta ordutegien aldaketak kale garbiketa zerbitzuaren eraginkortasunean eraginik ez du izango. Izan ere, igande eta jaiegunetan garbitzaileen ordutegia murritzagoa izan arren, sei astetik behin astelehenetik ostiral bitartean bost kale garbitzaile izan beharrean sei izango dira. Seigarren kale garbitzaile horrekin asteburuetan aurreikusita zen industri eremuen garbiketa indartuko da.

· Proposaturiko aldaketarekin gaur egun diren zortzi langileetatik zazpi langileren lanpostua %100 ean mantentzea bermatzen da. Aldaketa hauek onartu ezean, zortzi langileetatik hiruri jornada erdiko kontratua egin beharko litzaioke eta kanpotik beste langile bat kontratatu beharko litzateke zerbitzua osatzeko falta den jornada erdia gauzatzeko. Beraz, langileen egoera egonkortzeko aldaketen proposamena onartzeak abantailak besterik ez ditu.

· Baliabide materialei dagokionez, Ute Lezo Garbiketa 2018 enpresak eginiko eskaintza ekonomikoan Hako City Master kale garbitzailearen erosketa 68.400 € tan baloratu zen eta Tenax Max Wind esku kale garbitzaile mekanikoa 18.000 € tan. Hako City Master kale garbitzaileak abantaila bezala bere txikitasunagatik gune gehiagotara iritsi daitekeela izanda ere, Lezoko herri gunea garbitzeko edukiera txikiegia duela( 1,2 m3 ) eta edukiera handiagoa duen Schmidt 2000 ( 2 m3 ) erostea proposatzen da. Edukiera handiagoa duen kale garbigailuarekin denbora gutxiago galduko da garbigailua uzten eta garbiketan eraginkortasuna irabaziko da. Proposatzen duten garbigailuaren kostua memoria teknikoan aurkeztu zuten bi garbigailuen baturaren salneurria baina handiagoa izan arren, aldaketak ez du kontratuaren salneurrian eraginik izango.

Eskaera eta dagokion txosten teknikoa aztertu ondoren, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: UTE LEZO GARBIKETA 2018 enpresak aurkezturiko aldaketa proposamenak onartzeko proposatzea dagokion kontratazio organoari (Plenoari).

GIZARTE ZERBITZUAK

4. Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuaren Komunitate Prebentzioaren programarako prezioa onartzeko proposamena (2017ID170004).

Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuaren Komunitate Prebentzioaren programarako prezioa onartzeko espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuaren Komunitate Prebentzioaren programarako orduko 90€-ko prezioa onartzea.

5. Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialeko zerbitzuaren hezitzaile baten kontratazioa onartzeko proposamena (2017ID170004)

Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuaren hezitzaile berri baten kontratazioaren espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzearen zerbitzurako M.M.U.N-ren kontratazioa onartzea.

6. Arrisku egoeran dauden adingabeentzat ingurune irekian gizarte heziketa zerbitzua esleitzeko proposamena (2018ID170002)

Arrisku egoeran dauden adingabeentzat ingurune irekian gizarte heziketa zerbitzua kontratatzeko lizitazioa. esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Arrisku egoeran dauden adingabeentzat ingurune irekian gizarte heziketa zerbitzua Gure Amets Gizarte Elkartea–ri esleitzea.

KULTURA

7. 2018ko Santakrutzak Elkarte eta partaide-laguntzaileentzako dirulaguntza emateko dekretua berresteko proposamena (2018KU010002).

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: D18/0874 Dekretua berrestea eta Elkarte eta partaide-laguntzaile ezberdinentzat, guztira 18.183€tako dirulaguntza ematea ? Dekretuan agertzen den banaketarekin? Santakrutz jaien antolaketan lanetan emango duten laguntzagatik.

BI: Ordainketa Dekretuan agertzen den bezala egingo da. Onarpenean, elkarteentzako onartutako diru kopuru bakoitzeko %80 banatuko da (11.048€). Gainontzeko %20a diru zuriketa egin ondoren jasoko dute.

KIROLA

8. 2018 urteko aurrekontuari dagozkion Lezoko kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko dirulaguntzak arautzen duten oinarri-arau espezifikoak onartzeko proposamena (2018KI100001).

2018 urteko aurrekontuari dagozkion Lezoko kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko dirulaguntzakesleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: 2018 urteko aurrekontuari dagokion kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntzabanaketa arautzen duten oinarri-arau espezifikoakonartzea. Oinarriak eransten dira.

BI: Deialdia jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez.

HIRU: Deialdiari dagokion gastua onartzea (A-484).

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

9. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2018ko uztailaren 23az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:55ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243892tik 1243898ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna